IMANOL ANAI GAZTIENARI,
BENEZUELA'N AMASEI URTE EGIÑARI
Ameriketan dogu
anai gaztiena,
amasei bat urtean
andik daguana.
Entzutia daukagu
ondo bizi dana,
ez da guzurra izango
esaten dabena.
Ameriketan ondo
bizi ez balitza,
jaioterriaz geiau
gomutauko litza.
Iru aldiz emon dau
etorteko itza,
oraiñarte danetan
emon dausku utsa.
«Laister noia orrantza
sarritan dirausku
alkar besarkatzeko
geure soin ta esku».
Promesak aundi baña
betetan ez dausku,
gibel aundikua dok
gure anai Praisku.
Ariatzako bromak
damotsiez penak:
emengo txarri-boda,
murtzille bigunak,
eta lagun arteko
pozezko egunak;
orrek arrapatzen dauz
lekuan dagonak.
Solomo eta pernil
dagoz zenbat gura,
lukainkak ama zarrak
egiñak gustora.
Baña, anai, berandu
etorten bazara,
esandako guztiak
amaituko dira.
Epaillan zatozala
azkenengo barri,
izpar ori, Imanol,
danontzat pozgarri;
orain artian legez
amesen egarri
ez al da igaroko
aurtengo udabarri.
Lukainka eta pernil
etxekoak dozak,
irabaziak barriz
lengoak eztozak:
belbillak aurrezian
geienak iaukozak,
lenaukuak ez dira
gaur emengo gauzak.
Igande ta jaietan,
maiorazko antzez,
batzuk motorrez eta
bestiak belbillez;
traje irrikildunak,
erropa tergalez,
txakurrak eurak ere
ez dabiz lenau lez.
Diru apur bat eiten
Amerikerantza.
baña lanagaz iñor
ez da aberatsa.
Lan apur bat egiñaz
geu be ondo gabiltza,
ondo bizi nai badok
etorri onantza.
(1966)
© Balendin Enbeita
www.susa-literatura.com