LENGO BIZITZA ETA GAURKUA
Lengo bizitzak eta gaurkuak
alde aundia ei dauke,
lenago neke, bizi-eziña,
gaur barriz ondo ta bake.
Alde bi onek ikusi eta
nik auxe esan negike:
lenago karu gendun guzurra
gaur dogula erdi merke.
Lengo bizitzan Ian egin eta
bizi baziran justuan,
lanetik gaur be sobrarik ez da
ibiliteko gastuan.
Kanpotik oso itxura ederra,
barruz bizitza estuan,
gaur legez len be txuleta onak
eukanak jaten zituan.
Lendikan ona bizimodua
oso aldakorra dator:
len oñez eta gaur edozeñek
daukaz belbil eta motor.
Lenago tresna orrek zituna
genduan erriko dotor,
baña dendetan etzan ikusten
gaur eguneko beste zor.
Len talua ta gaztañak janda
lasai gendun bizitzia,
gaur baño ardura gitxiaguaz
ibilten gendun etxia.
Orain lan gabe bete nai dogu
gilborra eta boltsia,
arrokeria badago baña
falta da kontzientzia.
Esaten dabe gaur daguala
danerako erreztasuna,
ez dot ikusten on bakarrik
danik gure ondasuna.
Barruko poza eta bakea,
or dau aberastasuna,
on lortzeko bearreko da
gizonen askatasuna.
© Balendin Enbeita
www.susa-literatura.com