TXISTULARIA
Euskalerrian doguz
ainbat txistulari,
euren txistuz alaitzen
baserri ta uri.
Zarrak poztuten dituz,
gazteak dantzari,
eskarrak gure euskaldun
txistulariari.
Euskaldunen txistuai
ondo begiratu,
iru zulo besterik
beragan ez ditu.
Au ikusi ta asko
oi dira arritu,
zelan jotzen dituan
ainbat kontziertu.
Txistularia gogoz
asten bada joten,
gazteak dantzan laster
eingo dabe urten.
Atso ta agurak be
ditu bizkortuten,
txistu ta tanboliñak
nor ez dau poztuten?
Txistulari maitea,
etzaitez ixildu,
mendi, baserri, kale
danian zabaldu.
Zure izate ederra
ez daitela galdu,
txistuz alaitu danok
eta garbi zaindu.
(Olerti, 1967)
© Balendin Enbeita
www.susa-literatura.com