UDABARRIA, ONGI ETORRIA!

 

Billozik ziran mendi-zelaiak

dakustaz loraz jantzirik,

mututurikan ziran txoriak

kantuz ezin asperturik;

aitona eta amona zarra

poza ezin sinisturik;

alaitasuna, berbizkundia,

ez da ikusten besterik,

urte guztiak ez du izango

udabarria langorik.

 

Eiztari onak eskatzen dabe

eurentzat negu gorria,

aberats askok udia nai dau,

au da euren pozgarria;

baserritarrak udazkenian

lan egiñen iturria;

gusto guztiak bardin ez dira,

au da nire egarria:

bakoitzak gura dabena bada,

niretzat udabarria!

 

 

 

© Balendin Enbeita

 


www.susa-literatura.com