BIZITZA BARRI

 

Udabarria gozo biguna,

guztiok pozik jarten gaituna!

Mendi-zelaiak loratsu jantzi,

txoriak bardin pozez kantari;

      bizitza barri

udabarriak oi dau ekarri,

geure neke ta lanen pozgarri.

 

Billozik ziran mendi-zelaiak,

udabarrian jantzirik danak;

eta txoriak, aundi ta txiki,

pozez zoratzen danak kantari;

      baserrietan

lugiñak bizkor euren lanetan,

azientzako lurrak gertetan.

 

Zugaztietan txoriak pozez

euren umeak aziten dabez;

zein geiagoka maitasunean

dabil bakotxa bere lanean

      pozez beterik,

euren sendiaz maite-maiterik,

zorioneko direalarik.

 

Mundu onetako geure bizitzan

geienok gabiz oker pentsetan:

bakez ta pozez bizi nai dogu,

naiz-ta bizitzan oker jokatu,

      baiña alperrik!

Auzoarentzat maitasun barik

ez dogu eukiko iñoiz bakerik.

 

Zorioneko nai dogu izan?

Txoriak legez ibil gaitezan.

Alkar arteko ikusi eziñak

dakaz munduko arantza miñak.

      Bakez ta pozez

bizi nai dogu? T'xoriak legez

txarrik ez egin besteren kaltez.

 

 

 

© Balendin Enbeita

 


www.susa-literatura.com