GARAI'KO DANTZARIAI

 

Laño illunak dagozan arren

egiten dausku aterri,

euskal usaiñak txoko ontara

ainbeste gaitu ekarri:

emengo dantza eta folklore

oso dira txalogarri,

zeren eskarrak emon daukagu

jai onen egile orri,

dantzari onak ikusiteko

Garaiko plazara etorri,

 

Jai eder onek ez daiala emon

gaurkoaz bere amaia,

nik ikusten det aurreratua

datorrela gaztedia;

dantza eder onek Garaiko errian

lendik dauke jatorria,

nai doguna da zabaldutia

emonaz indar berria,

au egiñagaz asetuko da

erri baten egarria.

 

Zar eta gazte baturik gagoz,

kantari bertsolaria,

eneuke gura neure kantuaz

iñori min egitia;

bakoitzak berak zaindu bear dau

gizontasunen neurria,

besten gauzari bakean itxi,

zaindu bakoitzak beria,

au egiñagaz zainduko doguz

euskera ta Euskalerria.

 

                        (Garai'n, 1970'gko apirilla)

 

 

 

© Balendin Enbeita

 


www.susa-literatura.com