ZAR-GAZTEAK

 

Zugatz gaztien adar sendoak

aizearen balantzetan,

ondoko zarren adar sendoak

beratzen dituz golpetan,

goitik beraño mutilduagaz

jarri arte azurretan,

ainbeste frutu eder emonak

bere sasoiko urtetan.

 

Gazteak ez dau ezik ikusten,

zarrak ez dauka indarrik;

bere kemenak amaitzen doiaz,

ezin jaso dau adarrik;

bere sasoian emongo eban

al eban frutu ederrik,

baña gaztea gaurkua da ta

ez daki lengo barririk.

 

Zugatz zar bati naiz-ta adarrak

asi arren igartuten,

ekaitz artian ibilia da

bere frutuak emoten;

ekaitzik izan ez daun gazteak

on ez dabe ikusten,

baña geroak urtien buruz

asko dausku erakusten.

 

Arbola zarrak emon ez baleu

geroko kimu barririk,

gaurko gazteak etzun izango

bear aiñako fruturik;

bakoitzak bere sasoian ekin,

ez izan arrokeririk,

gizona oso utsa dalako

bestien laguntza barik.

 

                        (Príncipe de Viana, 1972)

 

 

 

© Balendin Enbeita

 


www.susa-literatura.com