BASERRITARRAK KEJAZ

 

Egun osoan lanian eta

ondiño lanak aurrera,

baserritarren lanbide onek

ez dakit nun daun barrera;

eta kalian izaten dogu

oso eskasa arrera,

giza-legean ez al da sartzen

baserritarren karrera?

 

Ederto baten bizi dirala,

diñoe, baserritarrak;

on diñonak ez daki ondo

jazoten diran okerrak;

ekaitz txar batek ondatu leikez

urte guztiko bearrak,

au zuzentzeko iñor ez dago,

alperrik egin negarrak.

 

Gugaz dabiltzan arerio bi

daukaguz diferentiak:

batzuek dira pentsu-saltzaille,

bigarrenak tratantiak.

Zer balio dau baserritarren

gauzak ondo saldutiak,

bitartekuak kentzen badauskuz

zekorren iru partiak?

 

Zortzi pezeta ta errial bat

esnearen salneurria,

zortzi ta erdi eta geiago

pentsuazko janaria.

Guk ezin dogu geuria jaso,

eurak nai daben guztia;

era onetan jasoko dogu

bean dagon baserria!

 

                        (Príncipe de Viana, IX, 1972)

 

 

 

© Balendin Enbeita

 


www.susa-literatura.com