AMA EUSKERA
Ama on batek sendian dauko
ardurazko zeregiña,
dakialako bere aurtxoak
daukela aman premiña;
ikusten badau ezin dabela
lortu sendi-atsegiña,
oso mingotza izan bear dau
amagan dagon samiña.
Ixiltasunez eroango dauz
sendiko lora arantzak;
aman magalak asetzen ditu
seme-alaben biotzak;
amagan dagoz famili baten
maitasun-bakezko giltzak,
errukarriak izaten dira
ama bako umezurtzak.
Erri bat daukat, bere ama naz,
semeak ditut ugari;
amak maite dauz, baiña semeak
igeska dabiz amari.
Ardura aundiz begira nago
euren etorkizunari:
ama galtzean zein izango dan
nere umezurtzen gidari.
Zuek zarie fire jarraiko
ames gozoen baratza;
ondo badoia, zuen frutuak
indartuko dau emaitza.
Batasunean dago indarra,
indarra dogu garaitza;
euskerearen batasuna da
eusko lurraren bizitza.
Ene semeok, batu zaiteze,
oroitu zeuen amagaz;
niregan beti izangozue
erri-bizitzaren arnas.
Ni iltzen banaz, ez didar egin,
ez da erantzunik nigaz:
semien erruz neure lurrean
betiko ixilduko naz.
(Príncipe de Viana, III, 1973)
© Balendin Enbeita
www.susa-literatura.com