XXVI

 

        Ikazkinaren neskatxa, sos baten antzera polita eta zikina, bere begi beltz dizdizkor, eta ezpain estuak zikina artean odolaz leher egiten diotela, bere anaiatxoari lo eraginaz, txabolako atean, teila baten gainean, eserita dago.

        Barrendik su bero eta argi, eguzki baten antzera, Maiatzeko ordua dardarka ari da. Pake argitsuan entzuten da zelaian egosten ari den eltzeko irakidura, larreko marrua eta itsasoko haizearen alaitasuna, eukalipto-ondoen nahaspiltasunean.

        Sentikor eta goxo ikazkin-neskak kantatzen du:

 

        Mi niño se va a dormir

        en gracia de la Pastora...

 

        Geldialdia. Haizea...

 

        ...Y por dormirse mi niño

        se duerme la arrulladora...

 

        Haizea. Erretako pinuak tartean mantso dabilen Platero poliki-poliki ondoratzen da. gero, lur ilunean etzanda jartzen da, eta, sehaska-kanta luzea entzuten duela, haur bat bezala, loak hartzen du.

 

 

 

© Juan Ramon Jimenez
© itzulpenarena: Emilio Mas

 


"Platero eta biok" orrialde nagusia

www.susa-literatura.com