Literaturarik gabeko herri bat, hizkuntzarik gabeko zerbaitengandik gertuegi dago, eta hizkuntzarik gabeko herri bat berriz, kulturarik gabeko herri batetatik gertuegi, ezerrezaren pare alegia.
Horregatik literaturaren eta hizkuntzaren indartze eta bizkortzeari ekin nahi izan diogu eta ekin diogu maila apalenetik gainera, geure herri eta bere inguruetatik, handikerian erortzeko tentaziorik gabe, agian geure herritik kanpora atera gabe aurkitu baitezakegu kulturarik garrantzitsuena.
Pako Aristi, urrestildarrak eginiko narrazio labur hauekin ekiten diogu argitalpen zerbitzu honi. Pako berarentzat ez ezik beste askorentzat ere baliagarri gerta daitekeelakoan. Aurrera bada.
Ramón Etxezarreta Aizpuru
Azpeitiko Udaletxeko euskera arduraduna