www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bible Saindua (I) - Testament Zaharra, 1. zathia
Jean Pierre Duvoisin
1859-1865

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Bible Saindua¸Duvoisin (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1973

 

 

aurrekoa hurrengoa

NONBREAK

 

I. KAP.

        1. Jauna Moisi mintzatu zitzaioen Sinaiko mortuan, batasuneko tabernaklean Egiptotik ilkhi ondoko urthean, bigarren hilabethean, eta erran zioen:

        2. Altxa zazue Israelgo semeen balderna guziko nonbrea ahaidegoka, etxeka, eta bakhotxaren izenka, zenbat gizonki diren,

        3. Hogoi urthetako eta goitiko gizon egin guziak Israelen, eta zuk eta Aaronek hekiek khondatuko ditutzue beren andanetan,

        4. Eta leinuetako buruzagiak eta etxetakoak beren ahaidegotan, zuekin izanen dira.

        5. Huna hekien izenkk: Errubenen leinutik, Elisur Sedeurren semea.

        6. Simeonen leinutik, Salamiel Surisadairen semea.

        7. Judaren leinutik, Nahason Aminadaben semea.

        8. Isakarren leinutik, Nathanael Suarren semea.

        9. Zabulonen leinutik, Eliab Helonen semea.

        10. Josepen semeetarik, Efraimen leinutik, Elisama Amiuden semea; Manaseren leinutik, Galamiel Phadasurren semea.

        11. Benjaminen leinutik, Abidan Jedeonen semea.

        12. Danen leinutik, Ahiezer Amisadairen semea.

        13. Aserren leinutik, Phegiel Okranen semea.

        14. Gaden leinutik, Eliasaph Duelen semea.

        15. Nefthaliren leinutik, Ahira Enanen semea.

        16. Horiek ziren osteko buruzagi deithatuenak leinuka eta ahaidegoka, eta Israelgo armadako aitzindariak.

        17. Moisek eta Aaronek hartu zituzten osteko jende xehe guziarekin:

        18. Eta bigarren hilabetheko lehenbiziko egunean bilarazi zituzten, khondatzen zituztelarik ahaidegoka, etxeka, familiaka, buruka eta izenka, hogoi urthetakoak eta goitikoak,

        19. Jaunak Moisi manatu izan zioen bezala. Khondatuak izan ziren Sinaiko mortuan.

        20. Erruben Israelen seme zaharrena ganik iraulgika, familiaka, etxeka eta batbederaren izenka, hogoi urthetako eta goitiko gizonki guziak, gerlara zihoazenak, ziren

        21. Berrogoi eta sei mila eta bortz ehun.

        22. Simeonen semeetarik iraulgika, familiaka eta hekien ahaidegoen etxeka, khondatuak izan ziren izenka eta buruka, hogoi urthetako eta goitiko gizonki guziak, gerlara zihoazenak,

        23. Berrogoi eta hemeretzi mila eta hirur ehun.

        24. Gaden semeetarik, iraulgika, familiaka eta hekien ahaidegoen etxeka, khondatuak izan ziren izenka, hogoi urthetarik eta handik goiti, gerlara zihoazenak oro,

        25. Berrogoi eta bortz mila sei ehun eta berrogoi eta hamar.

        26. Judaren semeetarik, iraulgika, familiaka eta beren ahaidegoen etxeka, izenka, hogoi urthetakoak eta goitikoak, gerlara goan zitazkeen guziak,

        27. Khondatuak izan ziren hirur hogoi eta hamalau mila eta sei ehun.

        28. Isakarren semeetarik, iraulgika, familiaka eta beren ahaidegoen etxeka, izenka, hogoi urthetakoak eta goitikoak, gerlara zihoazen guziak,

        29. Khondatuak izan ziren berrogoi eta hamalau mila eta lau ehun.

        30. Zabulonen semeetarik, iraulgika, familiaka eta beren ahaidegoen etxeka, khondatuak izan ziren izenka, hogoi urthetakoak eta goitikoak, gerlara goan ahal zitazkeenak oro,

        31. Berrogoi eta hamazazpi mila eta lau ehun.

        32. Josepen semeetan, Efraimen semeetarik, iraulgika, familiaka eta beren ahaidegoen etxeka, khondatuak izan ziren izenka, hogoi urthetakoak eta goitikoak, gerlara goan zitazkeen guziak,

        33. Berrogoi mila eta bortz ehun.

        34. Bada, Manaseren semeetarik, iraulgika, familiaka eta beren ahaidegoen etxeka, khondatuak izan ziren izenka, hogoi urthetarik eta handik goiti, gerlakotzat on ziren guziak,

        35. Hogoi eta hamabi mila eta berrehun.

        36. Benjaminen semeetarik, iraulgika, familiaka eta beren ahaidegoen etxeka, khondatuak izan ziren izenka, hogoi urthetakoak eta goitikoak, gerlakotzat on ziren guziak,

        37. Hogoi eta hamabortz mila eta lau ehun.

        38. Danen semeetarik, iraulgika, familiaka eta beren ahaidegoen etxeka, khondatuak izan ziren izenka, hogoi urthetakoak eta goitikoak, gerlakotzat on ziren guziak,

        39. Hirur hogoi eta bi mila eta zazpi ehun.

        40. Aserren semeetarik, iraulgika, familiaka, eta beren ahaidegoen etxeka, khondatuak izan ziren izenka, hogoi urthetakoak eta goitikoak, gerlakotzat on ziren guziak,

        41. Berrogoi eta bat mila eta bortz ehun.

        42. Nefthaliren semeetarik, iraulgika, familiaka eta beren ahaidegoen etxeka, khondatuak izan ziren izenka, hogoi urthetakoak eta goitikoak, gerlakotzat on ziren guziak,

        43. Berrogoi eta hamahirur mila eta lau ehun.

        44. Horiek dira Moisek eta Aaronek, eta Israelgo hamabi buruzagiek khondatu zituztenak, zein bere ahaidegoaren etxeka.

        45. Eta Israelgo seme guziak etxeka eta, familiaka, hogoi urthetakoak eta goitikoak, gerlara goan ahal zitazkeenak, ziren

        46. Sei ehun eta hirur mila bortz ehun eta berrogoi eta hamar.

        47. Bainan lebitarrak etziren hekiekin khondatuak izan beren familietako leinuan.

        48. Ezen Jauna Moisi mintzatu zen, zioelarik:

        49. Ez dezazula khonda Lebiren leinua, eta ez duzu atherako hekien khondua Israelgo semeenarekin.

        50. Bainan ezar zatzu lekhukotasuneko tabernaklearen, hartako untzien eta zeremonietan erabiltzen diren puska guzien zaintzeko. Berek erabiliko dituzte tabernaklea eta hartako tresna guziak: eginbide horiek betheko dituzte, eta tabernaklearen inguruan kanpatuko dira.

        51. Abiatzerakoan, lebitarrek jautsiko dute tabernaklea: kanpatzerakoan zuzenduko dute. Atzerik norbait hurbiltzen bada, hila izanen da.

        52. Ordean Israelgo semeak kanpatuko dira, zein beren andanetan, araldetan eta armadan.

        53. Bada, lebitarrek beren olhak jarriko dituzte tabernaklearen inguruan, beldurrez-eta Jaunaren hasarrea jauts dedin Israelgo semeen gainera, eta lekhukotasuneko tabernaklearen zain atzarririk egonen dira.

        54. Israelgo semeek egin zituzten beraz Jaunak Moisi manatu guziak.

 

II. KAP.

        1. Jauna Moisi eta Aaroni mintzatu zen, erraten ziotelarik:

        2. Israelgo semeak batasuneko tabernaklearen inguruan kanpatuko dira, zein beren andanetan, ezagutgailuka, banderaka eta ahaidegoen etxeka.

        3. Judak iguzki-sorthaldera landatuko ditu bere olhak, bere armadako araldeen arabera; eta haren umeen aitzindari izarien da Nahason, Aminadaben semea.

        4. Eta haren odoleko gerla-gizonen moltzo guzia heltzen da hirur hogoi eta hamar mila eta sei ehunetara.

        5. Haren aldean kanpatuko dira Isakarren leinukoak, zeinen aitzindari izanen baita Nathanael, Suarren semea:

        6. Eta hekietako gerla-gizonen andana guzia heltzen da berrogoi eta hamalau mila eta lau ehunetara.

        7. Eliab, Helonen semea, aitzindari izanen da Zabulonen leinuan.

        8. Eta odol hartako gudularien armada guzia heltzen da berrogoi eta hamazazpi mila eta lau ehunetara.

        9. Eta Judaren kanpetako khondatuak izatu direnak oro heltzen dira bederatzitan hogoi eta sei mila eta lau ehunetara, eta lehenak ilkhiko dira zein beren andanetan.

        10. Eguerdi-aldeko aurkhintzan, Errubenen semeen kanpetan, aitzindari izanen da Elisur, Sedeurren semea:

        11. Eta haren armada guziko gudulari khondatuak izan direnak heltzen dira berrogoi eta sei mila eta bortz ehunetara.

        12. Haren aldean kanpatuko dira Simeonen leinukoak, zeinen aitzindari izarien baita Salamiel Surisadairen semea.

        13. Eta haren armada guziko gudulari khondatuak izan direnak heltzen dira berrogoi eta hemeretzi mila eta hirur ehunetara.

        14. Gaden leinuan aitzindari izanen da Eliasaph, Duelen semea:

        15. Eta haren armadako gudulari khondatuak izan direnak heltzen dira berrogoi eta bortz mila sei ehun eta berrogoi eta hamarretara.

        16. Errubenen kanpetan khondatuak izan direnak oro heltzen dira zazpitan hogoi eta hameka mila lau ehun eta berrogoi eta hamarretara, zein beren andanetan: bigarrenekorik ilkhiko dira.

        17. Lebitarren arthaz eta hekietako araldeen eskuz altxatua izanen da lekhukotasuneko tabernaklea; nola altxatu, hala phausatuko dute. Goanen dira zein beren lekhu eta lerrotan.

        18. Mendebaleko aurkhintzan izanen dira Efraimen semeen kanpak, eta aitzindari izanen da Elisama, Amiuden semea:

        19. Haren armada guziko gudulari khondatuak izan direnak heltzen dira berrogoi mila eta bortz ehunetara.

        20. Hekiekin izanen dira Manaseren leinukoak, zeinen aitzindari izanen baita Gamaliel, Phadasurren semea.

        21. Eta haren armada guziko gudulari khondatuak izan direnak heltzen dira hogoi eta hamabi mila eta berrehunetara.

        22. Benjaminen leinuko semeen aitzindari izanen da Abidan, Jedeonen semea:

        23. Eta haren armada guziko gudulari khondatuak izan direnak heltzen dira hogoi eta hamabortz mila eta lau ehunetara.

        24. Efraimen kanpetako khondatuak izan direnak heltzen dira ehun eta zortzi mila eta ehunetara, zein beren andanetan: hirugarrenekorik ilkhiko dira.

        25. Ipharraldean kanpatuko dira Danen semeak: hekien aitzindari izanen da Ahiezer, Amisadairen semea.

        26. Haren armada guziko gudulari khondatuak izan direnak heltzen dira hirur hogoi eta bi mila eta zazpi ehunetara.

        27. Haren aldean jarriko dituzte olhak Aserren leinukoek, zeinen aitzindari izanen baita Phegiel, Okranen semea:

        28. Haren armada guziko gudulari khondatuak izan direnak heltzen dira berrogoi eta bat mila eta bortz ehunetara.

        29. Nefthaliren leinuko semeen aitzindari izanen da Ahira, Enanen semea:

        30. Haren armada guziko gudulari khondatuak izan direnak heltzen dira berrogoi eta hamahirur mila eta lau ehunetara.

        31. Danen kanpetako khondatuak izan direnak oro heltzen dira zazpitan hogoi eta hamazazpi mila eta sei ehunetara: eta azkenik ilkhiko dira.

        32. Israelgo semeen armada hori, andanaka berezia, zein bere etxe eta ahaidegoaren arabera, igaiten zen sei ehun eta hirur mila bortz ehun eta berrogoi eta hamarretara.

        33. Lebitarrak ordean etziren Israelgo semeen artean khondatuak izan: Jaunak ezen hala manatu zioen Moisi.

        34. Eta Israelgo semeek egin zuten Jaunak manatu guzien arabera. Kanpatu ziren zein beren andanetan, eta bideari eman familiaka eta beren aiten etxeka.

 

III. KAP.

        1. Huna Aaronen eta Moisen ondokoak, Jauna Moisi Sinaiko mendian mintzatu izan zen egunean.

        2. Eta hautxek dira Aaronen semeen izenak: Nadab haren seme zaharrena, gero Abiu, eta Eleazar, eta Ithamar.

        3. Horiek dira izenak Aaronen Seme aphezenak, zeinak izan baitziren gantzutuak, eta zeinen eskuak izan baitziren betheak eta kontsekratuak apheztasuneko eginbideen bethetzekotzat.

        4. Hil izan ziren bada haurrik gabe Nadab eta Abiu, su atzea Jaunaren aitzinean eskaintzen zutelarik Sinaiko mortuan: Eleazarrek eta Ithamarrek apheztasuneko eginbideak bethe zituzten beren aita Aaronen aitzinean.

        5. Eta Jauna Moisi mintzatu zen, zioelarik:

        6. Hurbilaraz zazu Lebiren leinua eta jarraraz zazu Aaron aphezaren aitzinean, zerbitza dezaten eta zain egon ditezentzat,

        7. Eta begira detzaten, populuak lekhukotasuneko tabernaklearen aitzinean bihurtu behar dituen ohorei deratxikoten guziak,

        8. Eta zain ditzaten tabernakleko untziak, hango eginbideak bethetzen dituztelarik.

        9. Eta emaitzaz emanen diozkatzute lebitarrak,

        10. Aaroni eta bere semeei, zeinei utziak izan baitira Israelgo semeez. Bainan Aaron eta bere semeak ezarriko dituzu apheztasuneko eginbideetarako. Eginbide horietara hurbilduko den arrotza hilen da.

        11. Eta Jauna Moisi mintzatu zen, zioelarik:

        12. Nik lebitarrak hartu ditut Israelgo semeen artetik, Israelgo semeetan amaren sabela idekitzen duen lehen-sorthu guziaren orde; eta lebitarrak eneak izanen dira.

        13. Ezen lehen-sorthu guziak eneak dira, lehen-sorthuak jo ditudan ordutik Egiptoko lurrean: enetzat sainduetsi ditut Israelen lehen-sorthuak oro, gizonetik abereetaraino, eneak dira. Jauna naiz ni.

        14. Eta Jauna Moisi mintzatu zen Sinaiko mortuan, zioelarik:

        15. Athera zazu zenbat diren Lebiren semeak, beren aiten etxeka eta familiaka, gizonki hilabethe batekoak eta handik goitiko guziak.

        16. Moisek khondatu zituen Jaunak manatu bezala,

        17. Eta Lebiren semeak khausitu ziren beren izenen arabera, Jerson, eta Kaath, eta Merari.

        18. Jersonen semeak: Lebni eta Semei.

        19. Kaathen semeak: Amram eta Jesaar, Hebron eta Oziel.

        20. Merariren semeak: Moholi eta Musi.

        21. Jersonen ganik ilkhi ziren bi familia, Lebnirena eta Semeirena:

        22. Zeinetarikako gizonkiak, harturik hilabethe batekoak eta goitikoak, baitziren zazpi mili eta bortz ehun.

        23. Haukiek tabernakle gibelean kanpatuko dira iguzki-sartzetik,

        24. Laelen seme, Eliasaph aitzindariaren azpian.

        25. Eta batasuneko tabernaklean zain egonen dira,

        26. Begiratzeko tabernaklea bera eta hartako estalgia, batasuneko hegaztegiko athearen aitzinean hedatzen den bela, eta lorioko erridauak: tabernakleko lorio sartzean hedatzen den bela ere, eta aldareko zerbitzuko direnak oro, tabernakleko sokhak eta hartako tresna guziak.

        27. Kaathen ondoregoan dira Amramtarrak, Jesaartarrak, Hebrontarrak eta Ozieltarrak. Horiek dira Kaatharren familiak, beren izenez khondatuak:

        28. Hilabethe bateko eta goitiko gizonki guziak dira zortzi mila eta sei ehun: saindutegian zain egonen dira,

        29. Eta kanpatuko dira eguerdi-aldetik.

        30. Elisaphan, Ozielen semea, izanen dute aitzindari:

        31. Eta zainduko dituzte arkha, mahaina eta ganderailua, aldareak eta Saindutegiko untzi, hango eginbidetan erabiltzen direnak, bela eta horrelako bertze gauza guziak.

        32. Bada, Aaron aphezaren seme, Eleazar, lebitarretako aitzindarien buruzagia, izanen da saindutegia begiratzen duten zaintzaileen gaineko.

        33. Merarirenganikakoak dira Moholitarrak eta Musitarrak, beren izenez khondatuak:

        34. Hilabethe bateko eta goitiko gizonki guziak, sei mila eta berrehun.

        35. Hekien aitzindari izanen da Suriel, Abihaielen semea; kanpatuko dira ipharretik.

        36. Hekiek zaindu beharrak izanen dira tabernakleko oholak, hagak, habeak, habeen oinak, eta hekiei darraizkoten guziak:

        37. Lorioko habeak inguruan beren oinekin, eta hesaulak sokhekin.

        38. Moisek eta Aaronek bere semeekin zaindu behar baitute saindutegia Israelgo semeen erdian, kanpatuko dira batasuneko tabernaklearen aitzinean, erran nahi baita iguzki-atheratzeko aldean: hurbilduko den edozein arrotz, hilen da.

        39. Moisek eta Aaronek, Jaunaren manamenduaren arabera khondatu izan zituzten lebitar guziak, familiaka, hilabethe bateko eta goitiko gizonkiak izan ziren hogoi eta bi mila.

        40. Eta Jaunak erran zioen Moisi: Khonda zatzu Israelgo semeetako gizonki lehen-sorthuak hilabethe batekoak eta goitikoak, eta atherako duzu hekien nonbrea.

        41. Eta hartuko daroztatzu lebitarrak Israelgo semeen lehen-sorthu guzien orde. Jauna naiz ni: eta lebitarren aziendak izanen dira Israelgo semeen aziendetako lehen-sorthuen orde:

        42. Moisek, Jaunak manatu bezala, khondatu zituen Israelgo semeen lehen-sorthuak:

        43. Eta gizonkiak beren izenez, hilabethe batekoak eta goitikoak, izan ziren hogoi eta bi mila berrehun eta hirur hogoi eta hamahirur.

        44. Eta Jauna Moisi mintzatu zen, zioelarik:

        45. Har zatzu lebitarrak Israelgo semeen lehen-sorthuen orde, eta lebitarren abereak hekien abereen orde; eta lebitarrak izanen dira eneak. Jauna naiz ni.

        46. Eta lebitarren nonbrea xitzen duten Israelgo semeetako berrehun eta hirur hogoi eta hamahirur lehen-sorthuen saritzat,

        47. Hartuko dituzu buru bakhotxeko bortz siklo saindutegiko phisura. Sikloak hogoi obola ditu.

        48. Eta diru hori Aaroni eta bere semeei emanen diozute, goitiko direnen saritzat:

        49. Beraz goitiko zirenen dirua, lebitarren ganik berrerosi zituztenena, hartu zuen Moisek,

        50. Israelgo semeetako lehen-sorthuen orde, mila hirur ehun eta hirur hogoi eta bortz siklo saindutegiko phisura;

        51. Eta diru hori eman zioten Aaroni eta haren semeei Jaunak manatu izan zuenaren arabera.

 

IV. KAP.

        1. Eta Jauna Moisi eta Aaroni mintzatu zen, zioelarik:

        2. Lebitarren artetik athera zazu zenbat diren Kaathen semea etxeka eta familiaka,

        3. Hogoi eta hamar urthe dituztenak eta gehiago berrogoi eta hamar urthetaraino, batasuneko tabernaklean egotera eta beren eginbideen egitera sartzen diren guziak.

        4. Huna Kaathen semeen eginbideak: batasuneko tabernaklean eta sainduren sainduan

        5. Sarthuko dira Aaron eta bere semeak, kanpak higitzekoak izanen direnean, eta athearen aitzinean hedatua den bela jautsiko dute, eta hartaz inguratuko dute lekhukotasuneko arkha.

        6. Eta berriz estaliko dute larru gorrimorezko estalgi batez, eta gainean hedatuko dute saihal bat guzia moredina, eta hagak sarthuko dituzte.

        7. Eta proposizioneko mahaina inguratuko dute saihal moredin batez, eta harekin ezarriko dituzte isentsuntziak eta xurruttoak, xatak eta libazioneen egiteko untziak: ogiak izanen dira bethi hekien gainean:

        8. Eta gainetik hedatuko dute saihal eskarlat bat, eta berriz estaliko dute larru gorrimorezko estalgi batez eta hagak sarthuko diozkate.

        9. Hartuko dute halaber saihal moredin bat, zeintaz estaliko baitute ganderailua bere kriselu, suhats, muketa eta olio-untzi guziekin, argien xuxentzeko behar direnekin:

        10. Eta guzien gainetik ezarriko dute larru gorrimorezko estalgi bat, eta hagak sarthuko dituzte.

        11. Urhezko aldarea ere inguratuko dute oihal moredin batez, eta gainetik hedatuko dute larru gorrimorezko estalgi bat, eta hagak sarthuko dituzte.

        12. Saindutegian erabiltzen diren untzi guziak saihal moredin batez inguratuko dituzte, gainetik hedatuko dute larru gorrimorezko estalgi bat, eta sarthuko dituzte hagak.

        13. Aldarea ere hautsetarik garbituko dute, eta purpurazko oihal batez inguratuko;

        14. Harekin ezarriko dituzte hartako eginbideetan erabiltzen diren tresna guziak, erran nahi da su-untziak, suhatsak, hiruhortzekoak, makoak eta phalak. Aldareko tresna guziak batean estaliko dituzte larru gorrimorezko estalgi batez, eta hagak sarthuko dituzte.

        15. Kanpak altxatzean, Aaronek eta bere semeek inguratu dituzketenean saindutegia eta hartako tresna guziak, orduan Kaathen semeak sarthuko dira tresna biribilkatu hekien eramateko: eta ez dituzte saindutegiko untziak ukituko, hil ditezen beldurrez. Horiek dira batasuneko tabernaklean Kaathen semeek eraman beharrak.

        16. Aphez-handi Aaronen seme Eleazar izanen da hekien gaineko; hari dagokio artha kriseluen xuxentzeko olioarena, isentsu aphainduarena, bethi eskaintzen den sakrifizioarena, gantzutzeko olioarena, tabernakleko eginbideei dagokioten gauza guziena, eta saindutegian diren tresna ororena.

        17. Eta Jauna Moisi eta Aaroni mintzatu zen, zioelarik:

        18. Begira zaitezte Kaathen semeak galaraztetik lebitarren artetik:

        19. Bainan artha emozuete bizi ditezin eta ez hil ukitzen balute sainduren saindua. Aaron eta bere semeak sarthuko dira barnera, berek erakhutsiko dituzte bakhotxaren egitekoak, eta bereziko nork zer eraman behar duen.

        20. Bertzeek kuriostasunez ez bezote begira saindutegian diren gauzei, biribilkatuak diren baino lehen, bertzenaz hilen dira.

        21. Eta Jauna Moisi mintzatu zen, zioelarik:

        22. Athera zazu halaber etxeka, familiaka eta ahaidegoka zenbatetara heltzen diren Jersonen semeak,

        23. Hogoi eta hamar urthetarik eta handik goiti berrogoi eta hamar urthetaraino. Khonda zatzu batasuneko tabernaklean sartzen eta zerbitzatzen diren guziak.

        24. Huna zer diren Jersondarren familiaren eginbideak:

        25. Ekharriko dituzte tabernakleko erridauak, batasuneko hegaztegia, bigarren estalgia, eta guzien gaineko saihal gorrimorea, eta batasuneko tabernaklearen sartzean hedatzen den bela,

        26. Lorioko erridauak, eta sartzean, tabernaklearen aitzinean den bela. Aldareari deratxikozten guziak, sokhak eta zerbitzuko untziak

        27. Ekharriko dituzte Jersonen semeek, Aaronen eta haren semeen manuen azpian: eta bakhotxa jakintsun izanen da zeren gainean eskua ezarri behar duen.

        28. Horra Jersondarren familiaren eginbidea batasuneko tabernaklean; Aaron aphezaren seme Ithamarren eskupeko izanen dira.

        29. Merariren semeak ere zenbat diren atherako duzu familiaka eta beren aiten etxeka,

        30. Hogoi eta hamar urthetarik eta handik goiti berrogoi eta hamar urthetaraino, beren eginbideen bethetzera eta batasuneko lekhukotasunaren zerbitzura sartzen diren guziak.

        31. Huna hekien haxeak: Ekharriko dituzte tabernakleko oholak eta hartako hagak, habeak eta hekien oinak,

        32. Lorio inguruko habeak ere beren oin, hesaul, eta sokhekin. Untzi eta tresna guziak khondaturik hartuko dituzte, eta hala ekharriko dituzte.

        33. Horra Meraritarren familiaren eginbidea eta zerbitzua batasuneko tabernaklean: eta Aaron aphezaren seme Ithamarren eskupeko izanen dira.

        34. Moisek, Aaronek eta sinagogako aitzindariek Kaathen semeak khondatu zituzten beraz ahaidegoka eta beren aiten etxeka,

        35. Hogoi eta hamar urthetarik eta goiti berrogoi eta hamargarren urtheraino, batasuneko tabernakleko zerbitzuan sartzen ziren guziak;

        36. Eta khausitu ziren bi mila zazpi ehun eta berrogoi eta hamar.

        37. Horra zenbat ziren Kaathen familiatik batasuneko tabernaklearen zerbitzuan sartzen zirenak: Moisek eta Aaronek hekiek khondatu zituzten, Jaunak Moisen arartekoz manatu izan zuen bezala.

        38. Jersonen semeak ere khondatuak izan ziren ahaidegoka eta beren aiten etxeka,

        39. Hogoi eta hamar urthetarik eta goiti berrogoi eta hamargarren urtheraino, batasuneko tabernaklean zerbitzatzera sartzen ziren guziak:

        40. Eta khausitu ziren bi mila sei ehun eta hogoi eta hamar.

        41. Horra zenbat ziren Jerfondarren familiatik Moisek eta Aaronek khondatuak, Jaunak manatu bezala.

        42. Halaber khondatuak izan ziren Merariren semeak ahaidegoka eta beren aiten etxeka,

        43. Hogoi eta hamar urthetarik eta goiti berrogoi eta hamargarren urtheraino, batasuneko tabernakleko eginbideen bethetzera sartzen ziren guziak:

        44. Eta khausitu ziren hirur mila eta berrehun.

        45. Horra zenbat ziren Merariren semeak Moisek eta Aaronek khondatu zituztenak, Jaunak Moisen arartekoz eman zuen manuaren arabera.

        46. Lebitarretarik khondatuak izan ziren guziak, eta Moisek, Aaronek eta Israelgo aitzindariek hartu zituztenak izenez, ahaidegoka eta beren aiten etxeka,

        47. Hogoi eta hamar urthetarik eta goiti berrogoi eta hamargarren urtheraino, tabernakleko zerbitzuan eta haxeketan sartzen zirenak,

        48. Oro batean ziren zortzi mila bortz ehun eta laur hogoi.

        49. Jaunaren hitzaren arabera Moisek khondatu zituen, zeini bere lan eta egitekoak bereziz, Jaunak manatu izan zioen bezala.

 

V. KAP.

        1. Eta Jauna Moisi mintzatu zen, erraten zioelarik:

        2. Mana zozute Israelgo semeei kanpetarik iraiz detzaten legentsu, hazi-jariadun eta hilikia ukiturik lohitu guziak:

        3. Kanpetarik iraiz zazue hala gizonkia nola emaztekia, beldurrez-eta khutsa dezaten ni zuekin nagoen tokia.

        4. Eta hala egin zuten Israelgo semeek, eta hekiek iraizi zituzten kanpetarik, Jaunak Moisi erran zioen bezala.

        5. Eta Jauna Moisi mintzatu zen, zioelarik:

        6. Errozute Israelgo semeei: Gizonak edo emaztekiak egin dukeenean gizonei gerthatzen ohi zaioten bekhatuetarik, eta ardura eskasez hautsi duketenean Jaunaren manamendua, eta hobendun egin direnean,

        7. Aithortuko dute beren bekhatua, hartu guzia bihurtuko dute, eta bortzgarren bat gainerako, hainari zeini bidegabe egin baitiote.

        8. Bainan nihor ez bada hartzeko, Jaunari emanen diote, eta aphezarentzat izanen da, lekhoraturik xahupenerako eskaintzen den aharia, bitima jabalgarri izan dadientzat.

        9. Israelgo semeek eskaintzen dituzten pikain guziak halaber aphezarenak dira:

        10. Eta bakhotxak saindutegian eskaintzen duen edozein gauza, eta aphezaren eskuetara ematen, hunena izanen da.

        11. Eta Jauna Moisi mintzatu zen, zioelarik:

        12. Mintza zaite Israelgo semeei eta errozute: Gizonak, zeinaren emaztea makhurtu baita, eta senharraz narda eginik,

        13. Lo egin baituke bertze gizon batekin, eta senharrak hori ezin atzeman baituke, bainan nahaste likhits hori estalia badago, eta lekhukoz ezin froga badaiteke, zeren emaztekia ez baita bere bekhatuan atzemana izatu;

        14. Bekhaizgoko asmuek sutatzen badute senharra emaztearen kontra, zeina izanen baita edo khutsatua, edo aiheru behargabekoz bilhatua,

        15. Aphezari eramanen dio emaztea, eta hunentzat eskaintza eginen du garagar-irinetik sato baten hamargarrena: ez dio gainera ixuriko oliorik, ez-eta isentsurik gainean ezarriko, zeren sakrifizioa den bekhaizgozkoa, eta eskaintza den emazte-hutsaren bilhaketaria.

        16. Aphezak eskainiko du hura, eta Jaunaren aitzinean ezarriko du.

        17. Eta lurrezko untzi batean hartuko du ur saindutik, eta emanen dio tabernakleko galtzadatik lur izpi bat.

        18. Eta emaztekia xutik eman denean Jaunaren aitzinean, aphezak agertuko dio burua, eta eskuetan ezarriko dio orhoitzapenerako sakrifizioa eta bekhaizgozko eskaintza: berak ordean idukiko ditu kharastasuneko urak, zeinetara burhoka arthiki baititu madarizioneak.

        19. Errekeituko du emaztekia, eta erranen dio: Baldin gizon arrotzak lo egin ez badu zurekin, eta khutsatu ez bazare senharraren etzauntza utzirik, ez darotzute kalterik ekharriko kharastasuneko ur haukiek, zeinetara arthiki baititut madarizioneak.

        20. Bainan zure senharra ganik makhurtu bazare, eta khutsatua bazare, eta bertze gizon batekin etzan bazare,

        21. Madarizione haukien azpian geldituko zare. Jaunak madarizionetan eta guzien ikhusgarri ezar betzaitza bere populuan: ustelaraz beza zure ixterra, eta hanturik zure sabelak leher egin beza.

        22. Zure sabelera sar beitez ur madarikatuak, eta sabela hantzearekin ustel bekizu ixterra. Eta emaztekiak ihardetsiko du: Halabiz, halabiz.

        23. Eta aphezak madarizione hekiek iskribatuko ditu liburu batean, eta ezeztatuko ditu kharastasuneko urez, zeinetara madarizioneak bildu baititu,

        24. Eta emaztekiari edatera emanen diozka. Hunek iretsi dituen ondoan,

        25. Aphezak eskutik hartuko dio bekhaizgozko sakrifizioa, altxatuko du Jaunaren aitzinean, eta aldare gainean ezarriko: hula bizkitartean non lehenik

        26. Ahurtara bat hartuko baitu sakrifiziokotzat eskainia denetik, eta aldare gainean erreko baitu: eta hola kharastasuneko urak emaztekiari emanen diozka edatera.

        27. Hunek edan ditukeenean, baldin khutsatua bada, eta senharraz narda eginik, nahasteka likhitsez hobendun jarria, madarizionezko urek iraganen dute, eta sabela hanturik, ustelduko zaio ixterra: eta emaztekia madarizionetan eta ikhusgarritan izanen da populu guziarentzat.

        28. Baldin khutsatua izatu ez bada, xahu atherako da, eta haurrak izanen ditu.

        29. Hola da bekhaizgoko legea. Baldin bere senharra ganik emaztea makhurtu bada eta khutsatu bada,

        30. Eta bekhaizgozko asmuz subermaturik, senharrak hura ekharri badu Jaunaren aitzinera, eta aphezak egin badio ilkribatuak diren guzien arabera:

        31. Senharra hobengabe izanen da, eta emazteak jasanen du bere tzarkeria.

 

VI. KAP.

        1. Eta Jauna Moisi mintzatu zen, zioelarik:

        2. Mintza zaite Israelgo semeei, eta errozute: Gizonak edo emaztekiak botu egin duketenean beren buruak sainduesteko, eta kontsekratu nahi izan badira Jaunari,

        3. Begiratuko dira arnotik eta hordi dezaketen guzietarik. Ez dute edanen, arnotik edo beren zer-nahi edaritarik egina den minagretik, eta mahatsetik atheratzen den edarietarik ez dute edanen: ez dute janen ez mahats freskorik, ez merlaturik.

        4. Jaunari botuz kontsekratuak diren ephe guzian, mahats merlatutik pipitaraino deusere ez dute janen mahastitik ethor daitekeenik.

        5. Berezgoako ephe guzian bizarnabala ez da iraganen hekien buruan, Jaunari kontsekratuak diren azken eguna bethe arteo. Baina, ilea buruan handitzen hari zaioelarik, saindu izanen da.

        6. Bere kontsekrazioneko ephe guzian ez da hilari hurbilduko;

        7. Ez da khutsatuko bere aitaren ere, ez bere amaren, anaiaren eta arrebaren ehorztetan, zeren bere Jainkoaren kontsekrazionea duen buruaren gainean.

        8. Berezgoako ephe guzian saindu izanen zaio Jaunari.

        9. Bainan norbait terrepentean hiltzen bada haren aitzinean, haren buruan kontsekrazionea lohitua izanen da: berehala bere xahupeneko egun berean ilea murriztuko du, eta zazpigarren egunean berriz.

        10. Bainan zortzigarren egunean bi ttorttoila edo bi usokume eskainiko diozka aphezari lekhukotasuneko tabernakle-sartzean.

        11. Eta aphezak imolatuko ditu bekhatuarentzat bat eta holokaustetan bertzea, eta othoitz eginen du harentzat zeren hobendundu den hilaren gainean: eta egun hartan sainduetsiko du haren burua:

        12. Eta Jaunari kontsekratuko diozka haren berezgoako egunak, bekhatuarentzat eskainiz urtheko bildots bat: halako moldez bizkitartean non aitzineko egunak alfer bilhakatuko baitira, zeren lohitua izan den haren kontsekrazionea.

        13. Hori da kontsekrazioneko legea. Botuz hartu egunak betheko direnean, aphezak gizona eramanen du batasuneko tabernakleko sartzera,

        14. Eta Jaunari eskainiko dio haren eskaintza, urtheko bildots narriogabe bat holokaustetan, urtheko antxu narriogabe bat bekhatuarentzat, eta ahari narriogabe bat bakezko bitimetan;

        15. Halaber saski bat ogi airis olioz bustiak izanen direnak, ophil altxarrigabeak olioz gantzutuak, eta bakhotxaren libazioneak,

        16. Aphezak Jainkoaren aitzinean eskainiko ditu, eta bitima sakrifikatuko du bekhatuarentzatekoa nola holokaustetakoa.

        17. Bertzalde aharia, bakezko bitima, Jaunari imolatuko dio, batean eskaintzen dituelarik airisetako saskia eta ohitzaz zor diren libazioneak.

        18. Orduan nazarearrari batasuneko tabernaklearen athe aitzinean murriztuko zaio bere kontsekrazioneko ilaia: aphezak hartuko ditu haren ileak, eta bakezko bitimen azpiko suaren gainean ezarriko ditu.

        19. Eta hartuko ditu ahariaren sorbalda errea, ophil altxagarrigabe bat saskitik, eta bixkotxa airis bat, eta nazarearrari eskuetan ezarriko diozka, haren burua murriztua izan den ondoan.

        20. Eta berriz haren ganik harturik, altxatuko ditu Jaunaren aitzinean: eta sainduetsiz geroztik, aphezarenak izanen dira, hala nola berezteko manatua den bulhar-artea, eta azpia ere. Gero nazarearrak arnoa edan dezake.

        21. Hori da nazarearraren legea, bere eskaintza Jaunari botuz eman dukeenean bere kontsekrazionearen epheko, bere baitharikako eskaintzez bertzalde. Bere gogoz botutan emateko egin duenaren arabera, hola eginen du bere kontsekrazionearen osatzekotzat.

        22. Eta Jauna Moisi mintzatu zen, zioelarik:

        23. Errozute Aaroni eta bere semeei: Huneletan benedikatuko dituzue Israelgo semeak, eta erranen diozuete:

        24. Jaunak benedika eta zaint betzaitza.

        25. Jaunak bere begithartea erakhuts bezazu, eta urrikal bekizu.

        26. Jaunak zu gana itzul beza bere begithartea, eta eman bezazu bakea.

        27. Eta ene izena Israelgo semeen gainera deithuko dute, eta nik benedikaturen ditut.

 

VII. KAP.

        1. Moisek tabernaklea akhabatu zuenean, eta xutik ezarri, eta gantzutu eta sainduetsi zuenean bere untzi guziekin, eta aldarea orobat eta hartako tresnak ere,

        2. Israelgo aitzindariek eta leinu bakhotxean ziren familietako buruzagi, khondatuak izan zirenen manatzaileek eskaini zituzten

        3. Emaitzak Jaunaren aitzinean, sei orga estali hamabi idirekin. Bi aitzindarik eskaini zuten orga bat eta idi bana, eta eskaintza tabernakle aitzinean egin zuten.

        4. Orduan Jaunak erran zioen Moisi:

        5. Har zotzute tabernaklearen zerbitzuko balia ditezentzat, eta emotzute lebitarrei hekien zerbitzuak galdatzen duenaren arabera.

        6. Moisek harturik beraz idiak eta orgak, lebitarrei eman ziozkaten.

        7. Bi orga eta lau idi eman ziozkaten Jersonen semeei, zuten beharraren arabera.

        8. Bertze lau orga eta zortzi idi Merariren semeei eman ziozkaten, beren kargu eta egitekoaren arabera, Aaron aphezaren seme Ithamarren manuen azpian.

        9. Bainan Kaathen semeei etzioten eman ez orga, ez idirik, saindutegian zerbitzatzen dutelakotz, eta beren soin gainetan ekhartzen dituztelakotz haxeak.

        10. Beraz aitzindariek, aldarearen dedikazionekotzat, egin zituzten beren eskaintzak aldarearen aitzinean, hura gantzutua izan zen egunean.

        11. Eta Jaunak erran zioen Moisi: Aitzindari bakhotxak egun banetan eskain betzate beren emaitzak aldarearen dedikazionekotzat.

        12. Lehenbiziko egunean, Nahason, Aminadaben semeak, Judaren leinukoak, egin zuen bere eskaintza:

        13. Eta hartan ziren zilharrezko azpil bat, ehun eta hogoi eta hamar siklotakoa phisura, zilharrezko untzi bat, hirur hogoi eta hamar siklo zituena saindutegiko phisu, eta biak betheak irin zethabatuz, olioz bustirik, sakrifiziokotzat;

        14. Xurrutto bat, hamar urrezko siklotakoa, isentsuz bethea;

        15. Idi bat arthaldetik, eta ahari bar, eta urtheko bildots bat, holokaustetan;

        16. Akher bat bekhatuarentzat,

        17. Eta bakezko bitimen sakrifizioko, bi idi, bortz ahari, bortz akher eta urtheko bortz bildots: hori da Nahason, Aminadaben semearen eskaintza.

        18. Bigarren egunean, Nathanael, Suarren semeak, Isakarren leinuko aitzindariak eskaini zituen

        19. Zilharrezko azpil bat, ehun eta hogoi eta hamar siklo phisu zituena, zilharrezko untzi bat, hirur hogoi eta hamar siklo zituena saindutegiko phisura, eta biak irin zethabatuz betheak olioz bustirik, sakrifiziokotzat;

        20. Xurrutto bat, hamar urhezko siklotakoa, isentsuz bethea;

        21. Idi bat arthaldetik, ahari bat eta urtheko bildots bat, holokaustetan;

        22. Akher bat bekhatuarentzat;

        23. Eta bakezko bitimen sakrifizioko, bi idi, bortz ahari, bortz akher, eta bortz bildots urthekoak: hori izan zen Nathanael, Suarren semearen eskaintza.

        24. Hirugarren egunean, Zabulonen semeen aitzindariak, Eliab Helonen semeak

        25. Eskaini zituen zilharrezko azpil bat, ehun eta hogoi eta hamar siklo phisu zituena, zilharrezko untzi bat, hirur hogoi eta hamar siklo zituena saindutegiko phisura, biak irin zethabatuz betheak, olioz bustirik, sakrifiziokotzat:

        26. Urhezko xurrutto bat, hamar siklo phisu zituena, isentsuz bethea;

        27. Idi bat arthaldetik, ahari bat eta urtheko bildots bat, holokaustetan;

        28. Akher bat bekhatuarentzat;

        29. Eta bakezko bitimen sakrifizioko, bi idi, bortz ahari, bortz akher, eta bortz bildots urthekoak: horra Eliab, Helonen semearen eskaintza.

        30. Laugarren egunean, Errubenen semeen aitzindariak, Elisur, Sedeurren semeak

        31. Eskaini zituen zilharrezko azpil bat, ehun eta hogoi eta hamar siklo phisu zituena, zilharrezko untzi bat, hirur hogoi eta hamar siklo zituena saindutegiko phisura, biak irin zethabatuz betheak, olioz bustirik, sakrifiziokotzat;

        32. Urhezko xurrutto bat, hamar siklo phisu zituena, isentsuz bethea;

        33. Idi bat arthaldetik, ahari bat eta urtheko bildots bat, holokaustetan;

        34. Akher bat bekhatuarentzat;

        35. Eta bakezko bitimatzat, bi idi, bortz ahari, bortz akher eta bortz bildots urthekoak: hori izan zen Elisur, Sedeurren semearen eskaintza.

        36. Bortzgarren egunean, Simeonen semeen aitzindariak, Salamiel, Surisadairen semeak

        37. Eskaini zituen zilharrezko azpil bat, ehun eta hogoi eta hamar siklo phisu zituena, zilharrezko untzi bat, hirur hogoi eta hamar siklo zituena saindutegiko phisura, biak irin zethabatuz betheak, olioz bustirik, sakrifizioko,

        38. Urhezko xurrutto bat, hamar siklo phisu zituena, isentsuz bethea;

        39. Idi bat arthaldetik, ahari bat eta urtheko bildots bat, holokaustetan;

        40. Akher bat bekhatuarentzat;

        41. Eta bakezko bitimatzat, bi idi, bortz ahari, bortz akher, eta bortz bildots urthekoak: horra zer izan zen Salamiel, Surisadairen semearen eskaintza.

        42. Seigarren egunean, Gaden semeen aitzindariak, Eliasaph, Duelen semeak

        43. Eskaini zituen zilharrezko azpil bat, ehun eta hogoi eta hamar siklo phisu zituena, zilharrezko untzi bat, hirur hogoi eta hamar siklo zituena saindutegiko phisura, biak irin zethabatuz betheak, olioz bustirik, sakrifizioko;

        44. Urhezko xurrutto bat, hamar siklo phisu zituena, isentsuz bethea;

        45. Idi bat arthaldetik, ahari bat, eta urtheko bildots bat, holokaustetan;

        46. Akher bat bekhatuarentzat;

        47. Eta bakezko bitimatzat, bi idi, bortz ahari, bortz akher, eta bortz bildots urthekoak: horra nolakoa izan zen Eliasaph, Duelen semearen eskaintza.

        48. Zazpigarren egunean, Efraimen semeen aitzindariak, Elisama, Amiuden semeak

        49. Eskaini zituen zilharrezko azpil bat, ehun eta hogoi eta hamar siklo phisu zituena, zilharrezko untzi bat, hirur hogoi eta hamar siklo zituena saindutegiko phisura, biak irin zethabatuz betheak, olioz bustirik, sakrifizioko;

        50. Urhezko xurrutto bat, hamar siklo phisu zituena, isentsuz bethea;

        51. Idi bat arthaldetik, ahari bat, eta urtheko bildots bat, holokaustetan;

        52. Akher bat bekhatuarentzat;

        53. Eta bakezko bitimatzat, bi idi, bortz ahari, bortz akher, eta bortz bildots urthekoak: hori izan zen Elisama, Amiuden semearen eskaintza.

        54. Zortzigarren egunean, Manaseren semeen aitzindariak, Galamiel, Phadasurren semeak

        55. Eskaini zituen zilharrezko azpil bat, ehun eta hogoi eta hamar siklo phisu zituena, zilharrezko untzi bat, hirur hogoi eta hamar siklo zituena saindutegiko phisura, biak irin zethabatuz betheak, olioz bustirik, sakrifizioko;

        56. Urhezko xurrutto bat, hamar siklo phisu zituena, isentsuz bethea;

        57. Idi bat arthaldetik, ahari bat, eta urtheko bildots bat, holokaustetan;

        58. Akher bat bekhatuarentzat;

        59. Eta bakezko bitimatzat, bi idi, bortz ahari, bortz akher eta bortz bildots urthekoak: hori izan zen Galamiel, Phadasurren semearen eskaintza.

        60. Bederatzigarren egunean, Benjaminen semeen aitzindariak, Abidan, Jedeonen semeak

        61. Eskaini zituen zilharrezko azpil bat, ehun eta hogoi eta hamar siklo phisu zituena, zilharrezko untzi bat, hirur hogoi eta hamar siklo zituena saindutegiko phisura, biak irin zethabatuz betheak, olioz bustirik, sakrifizioko;

        62. Urhezko xurrutto bat, hamar siklo phisu zituena, isentsuz bethea;

        63. Idi bat arthaldetik, ahari bat, eta urtheko bildots bat, holokaustetan;

        64. Akher bat bekhatuarentzat;

        65. Eta bakezko bitimatzat, bi idi, bortz akher, eta bortz bildots urthekoak: hori izan zen Abidan, Jedeonen semearen eskaintza.

        66. Hamargarren egunean Danen semeen aitzindariak, Ahiezer, Amisadairen semeak

        67. Eskaini zituen zilharrezko azpil bat, ehun eta hogoi eta hamar siklo phisu zituena, zilharrezko untzi bat, hirur hogoi eta hamar siklo zituena saindutegiko phisura, biak irin zethabatuz betheak, olioz bustirik, sakrifizioko;

        68. Urhezko xurrutto bat, hamar siklo phisu zituena, isentsuz bethea;

        69. Idi bat arthaldetik, ahari bat, eta urtheko bildots bat, holokaustetan;

        70. Akher bat bekhatuarentzat;

        71. Eta bakezko bitimatzat, bi idi, bortz ahari, bortz akher, eta bortz bildots urthekoak: hori izan zen Ahiezer, Amisadairen semearen eskaintza.

        72. Hamekagarren egunean, Aserren semeen aitzindariak, Phegiel, Okranen semeak

        73. Eskaini zituen zilharrezko azpil bat, ehun eta hogoi eta hamar siklo phisu zituena, zilharrezko untzi bat, hirur hogei eta hamar siklo zituena saindutegiko phisura, biak irin zethabatuz betheak, olioz bustirik, sakrifizioko;

        74. Urhezko xurrutto bat, hamar siklo phisu zituena, isentsuz bethea;

        75. Idi bat arthaldetik, ahari bat, eta urtheko bildots bat, holokaustetan;

        76. Akher bat bekhatuarentzat;

        77. Eta bakezko bitimatzat, bi idi, bortz ahari, bortz akher, eta bortz bildots urthekoak: hori izan zen Phegiel, Okranen semearen eskaintza.

        78. Hamabigarren egunean, Nefthaliren semeen aitzindariak, Ahira, Enanen semeak

        79. Eskaini zituen zilharrezko azpil bat, ehun eta hogoi eta hamar siklo phisu zituena, zilharrezko untzi bat, hirur hogoi eta hamar siklo zituena saindutegiko phisura, biak irin zethabatuz betheak, olioz bustirik, sakrifizioko;

        80. Urhezko xurrutto bat, hamar siklo phisu zituena, isentsuz bethea;

        81. Idi bat arthaldetik, ahari bat, eta urtheko bildots bat, holokaustetan;

        82. Akher bat bekhatuarentzat;

        83. Eta bakezko bitimatzat, bi idi, bortz ahari, bortz akher, eta bortz bildots urthekoak: hori izan zen Ahira, Enanen semearen eskaintza.

        84. Israelgo semeen aitzindariez horiek izan ziren eskainiak aldarearen dedikazionean, aldarea kontsekratua izan zen egunean: hamabi azpil zilharrezko, hamabi untzi zilharrezko, eta hamabi xurrutto urhezkoak;

        85. Azpil bakharrak ehun eta hogoi eta hamar zilharrezko siklo zituen bezala, eta untziak hirur hogoi eta hamar siklo: erran nahi baita zilharrezko untzi guziek batean bazituztela bi mila eta laur ehun siklo, saindutegiko phisura;

        86. Hamabi urhezko xurrutto isentsuz betheak, hamarna siklo zutenak, saindutegiko phisura: erran nahi baita batean ehun eta hogoi urhezko siklo;

        87. Hamabi idi arthaldetik holokaustetako, hamabi ahari, hamabi bildots urthekoak eta beren libazioneak; hamabi akher bekhatuarentzatekoak.

        88. Bakezko bitimetako, hogoi eta lau idi, hirur hogoi ahari, hirur hogoi akher eta hirur hogoi bildots urthekoak. Horiek izan ziren eskainiak aldarearen dedikazionean, gantzutua izan zenean.

        89. Eta Moise batasuneko tabernaklean sartzen zenean, oraklearen kontsultatzera, propiziatoriotik mintzatzen zitzaioenaren boza aditzen zuen, propiziatorioa baitzen lekhukotasuneko arkharen gainean bi kerubinen artean, eta handik heldu zitzaioen Moisi mintzoa.

 

VIII. KAP.

        1. Eta Jauna huneletan mintzatu zen Moisi:

        2. Mintza zaite Aaroni eta errozu: Zazpi kriseluak ezarri dituzun ondoan, ganderailua xutik ezarria izan bedi eguerdi-aldean. Mana zazu beraz kriseluek, ipharrari buruz dagoen tokitik, begira dezaten proposizioneko ogien mahainari; ganderailuak begiratzen dioen alderdia beharko dute argitu.

        3. Eta Aaronek egin zuen, eta kriseluak anderailuaren gainean ezarri zituen, Jaunak Moisi manatu bezala.

        4. Bada, ganderailua egina zen urhe beratzez, nahiz erdiko habea, nahiz bi sahetsetarik sortzen ziren adarrak: eta Jaunak Moisi erakhutsi zioen moldearen arabera, hala egina zen ganderailua.

        5. Eta Jauna Moisi mintzatu zen, zioelarik:

        6. Lebitarrak har zatzu Israelgo semeen erditik, eta hekien xahupena eginen duzu

        7. Hulatxeko moldetan: xahupeneko urez ihinztatuak izan beitez, eta beren haragiko ile guziak murritz betzate. Eta beren soinekoak xuritu dituzketen ondoan, eta xahutuak direnean,

        8. Hartuko dute idi bat arthaldeetarik, eta haren libazionea irin olioz bustia: bainan zuk bertze idi bat hartuko duzu arthaldetik bekhatuarentzat:

        9. Eta lebitarrak hurbilaraziko dituzu batasuneko tabernaklearen aitzinera, Israelgo semeen oste guzia bilarazi ondoan.

        10. Eta lebitarrak Jaunaren aitzinean izanen direnean, Israelgo semeek eskuak ezarriko dituzte hekien gainean.

        11. Eta Aaronek lebitarrak Jaunaren aitzinean eskainiko ditu Israelgo semeenganikako emaitza bat bezala, haren eginbideetan zerbitzatzeko.

        12. Lebitarrek ere eskuak idien buruen gainean ezarriko dituzte: bat imolatuko duzu bekhatuarentzat, eta bertzea holokaustetan Jaunari, hekientzat errekeipen egiteko.

        13. Gero ekharriko dituzu lebitarrak Aaronen eta bere semeen aitzinera, eta Jaunari eskainirik, kontsekratuko dituzu,

        14. Eta Israelgo semeen ganik bereziko dituzu, eneak izan ditezentzat;

        15. Eta gero batasuneko tabernaklean sarthuko dira ene zerbitzatzeko. Horrela xahutuko eta kontsekratuko dituzu eskaintzetan Jaunari: zeren emaitzetan emanak izan zaizkitan niri Israelgo semeez.

        16. Hartu ditut Israelen amaren sabela lehenik idekitzen duten guzien orde.

        17. Eneak dira ezen Israelgo semeen lehen-sortuak oro, nahiz gizonetarikakoak, nahiz abereetarikakoak. Hekiek enetzat sainduetsi ditut, lehen-sorthu guziak Egiptoko lurrean jo izan ditudan egunetik:

        18. Eta lebitarrak hartu ditut Israelgo lehen-sorthu guzien orde:

        19. Eta emaitzaz eman ditut, populuaren erditik, Aaroni eta bere semeei, Israelen orde zerbitza nezatentzat batasuneko tabernaklean, eta othoitz egin dezatentzat hekientzat, beldurrez-eta gaitza eror dadien populura, ausartatzen balitz saindutegiari hurbiltzera.

        20. Eta Moisek, Aaronek eta Israelgo semeen oste guziak lebitarren gainean egin zuten, Jaunak Moisi manatu zioena:

        21. Eta xahutuak izan ziren, eta xuritu zituzten beren soinekoak. Eta Aaronek hekien altxapena egin zuen Jaunaren aitzinean, eta othoitz egin zuen hekientzat,

        22. Xahutu ondoan, beren eginbideetara sar zitezentzat Aaronen eta bere semeen aitzinean batasuneko tabernaklean. Jaunak Moisi lebitarren gainean manatu bezala, hala egina izan zen.

        23. Jaunak erran zioen Moisi:

        24. Hori da lebitarren legea: hogoi eta bortz urthetan eta handik goiti sarthuko dira batasuneko tabernaklean zerbitzatzera.

        25. Eta beren adineko berrogoi eta hamargarren urthea bethe ondoan, zerbitzatzetik geldituko dira:

        26. Eta beren anaien laguntzeko izanen dira batasuneko tabernaklean, arthatzera emanak izan zaizkotenen zaintzeko: bainan ez dituzte eginen leheneko eginbide berak. Horrela bereziko dituzu lebitarrak zein beren zaintzetan.

 

IX. KAP.

        1. Egiptoko lurretik athera ondoko bigarren urthean, lehenbiziko hilabethean, Jauna Moisi mintzatu zen Sinaiko mortuan, erraten zioelarik:

        2. Israelgo semeek Bazkoa egin bezate bere orduan,

        3. Hilabethe huntako hamalaugarren egunean ilhuntzean, zeremonia eta manamendu guzien arabera.

        4. Eta Moisek Israelgo semeei manatu zioten Bazkoa egin zezaten.

        5. Haukiek egin zuten bere orduan, hilabethearen hamalaugarren egunean ilhuntzean, Sinaiko mendian. Israelgo semeek egin zuten Jaunak manatu guzien arabera.

        6. Bada, zenbaitek, gizon hilaz lohiturik, etzezaketen Bazkoa egun hartan egin; Moisi eta Aaroni hurbildurik,

        7. Erran zioeten: Gizon hilaz lohituak gare; zertako gibelatuak izanen gure Jaunari egitetik eskaintza bere orduan Israelgo semeekin?

        8. Moisek ihardetsi zioten: Zaudezte Jauna kontsulta dezadan zer manatuko duen zuetaz.

        9. Eta Jauna Moisi mintzatu zen, zioelarik:

        10. Errozute Israelgo semeei: Zuen artekorik norbait gizon hilaz lohitu bada, edo bidaiaz urrun gertha badadi, egin beza Jaunaren Bazkoa.

        11. Bigarren hilabethean, hilabethearen hamalaugarren egunean ilhuntzean, Bazkoa jan beza airisekin eta basa letxurekin;

        12. Hartarik ez dute deusere utziko biharamun goiza arteo, eta hartako hezurrik ez dute hautsiko: begiraturen dituzte Bazkoko zeremonia guziak.

        13. Baldin norbaitek, xahu delarik, eta ez bidaian izan, eta halarik-ere Bazkoa ez badu egiten, galdua izanen da bere populuaren erditik, zeren ez dioen Jaunari sakrifizioa eskaini bere orduan: berak jasanen du bere bekhatua.

        14. Halaber zuen arthean gerthatzen badira arrotzak eta kanpotarrak, Jaunari eginen diote Bazkoa bere zeremonia eta bideen arabera, lege bera izanen da zuen artean hala arrotzarentzat nola lekhuko umearentzat.

        15. Bada, tabernaklea xutik jarria izan zen egunean, hedoi batek estali zuen hura. Bainan arratsetik goizeraino su bat iduri zagoen olharen gainean.

        16. Hola egiten zen hutsarterik gabe. Egunaz hedoiak estatrzen zuen hura, eta gabaz sua bezalako batek.

        17. Eta tabernaklea estaltzen zuen hedoia bazohanean, orduan Israelgo semeak bideari lotzen ziren: eta non-ere gelditzen baitzen hedoia, han kanpatzen ziren.

        18. Jaunaren manamendura, bideari lotzen ziren, eta haren manamendura, tabernaklea xutik ematen zuten. Hedoia tabernaklearen gainean gelditua zagoen egun guziz, lekhu berean bazauden.

        19. Eta gerthatzen bazen ephe luzea ematen zuela haren gainean, Israelgo semeak bazauden Jaunari begira, eta etziren abiatzen,

        20. Hedoia tabernaklearen gainean zagoeno. Jaunaren manamendura hedatzen zituzten kanpak, eta haren manamendura jausten zituzten.

        21. Baldin hedoia arratsetik goizeraino balin bazagoen, eta argitzean berehala uzten bazuen tabernaklea, abiatzen ziren: eta egun baten eta gau baten buruan goaten bazen, biltzen zituzten kanpak.

        22. Bainan bi egun, edo hilabethe bat, edo ephe luzeagoz egoten bazen tabernaklearen gainean, Israelgo semeak toki berean zauden, eta etziren abiatzen: ordean hura goan bezain sarri, kanpak altxatzen zituzten.

        23. Jaunaren hitzaren gainean landatzen zituzten kanpak, eta haren hitzaren gainean abiatzen ziren bideari: eta Jaunari begira egoten ziren, harek Moisen arartekoz eman manamenduaren arabera.

 

X. KAP.

        1. Eta Jauna huneletan Moisi mintzatu zen:

        2. Zilhar beratzez zuretzat egizkitzu bi turuta, zeinetaz deithuko ahal izanen baituzu ostea, kanpak altxatzekoak izanen direnean.

        3. Eta turutak jotzen dituzunean, oste guzia zu gana bilduko da batasuneko tabernaklearen aitzinera.

        4. Baldin behin jotzen baduzu, Israelgo populuaren aitzindariak eta buruzagiak ethorriko dira zu gana.

        5. Bainan turutak luzezago eta jazarteka durrundatzen badu, iguzki-haize aldean direnek altxatuko dituzte kanpak lehenik.

        6. Turutaren bigarren haitean eta molde bereko durrundaldian, eguerdi-aldean direnek altxatuko dituzte kanpak, eta gainerakoek molde berean egunen dute, turutek abiaraztekotzat joko dutenean.

        7. Bainan populu guziak bildu beharko duenean, turutek astiki joko dute, eta ez jazarteka.

        8. Bada, Aaronen seme aphezek joko dituzte turutak: eta lege hunek bethi iraunen du zuen ondokoetan.

        9. Zuen lurretik gerlara atheratzen bazarete gudukatzen zaituzten etsaien kontra, durrundatuz joko ditutzue turutak; eta zuetako orhoitzapena zuen Jainko Jaunaren aitzinean izanen da, etsaien eskuetarik iraiz zetzatentzat.

        10. Barazkari bat duzuenean, besta egunetan, eta hilabethe hasteetan, turutak joko ditutzue holokausten eta bakezko bitimen gainera, zuen Jainkoaren orhoitzapenetan izan ditezentzat. Ni naiz zuen Jainko Jauna.

        11. Bigarren urthean, bigarren hilabethean, hilabethearen hogoigarren egunean, hedoia goratu zen batasuneko tabernaklearen gainetik;

        12. Eta Israelgo semeak beren andanetan goan ziren Sinaiko mortutik, eta hedoia berriz Pharango eremuan baratu zen.

        13. Eta Jaunak Moisen arartekoz eman manamenduaren arabera, lehenbizikorik higitu zituzten kanpak

        14. Judaren semeek, beren andanetan: Nahason, Aminadaben semea zen hekien aitzindaria.

        15. Isakarren semeen leinuan, Nathanael, Suarren semea zen aitzindari.

        16. Zabulonen leinuan, Eliab, Helonen semea zen aitzindari.

        17. Eta tabernaklea jautsia izan zen, eta hura soinean ilkhi ziren Jersonen eta Merariren semeak.

        18. Eta Errubenen semeak bideari eman ziren beren andana eta lerrotan. Helisur, Sedeurren semea zen hekien aitzindaria.

        19. Salamiel, Surisadairen semea zen aitzindari Simeonen semeen leinuan.

        20. Eliasaph, Duelen semea zen aitzindari Gaden leinuan.

        21. Eta Kaatharrak bideari eman zi-ren saindutegia soinean. Tabernaklea eramana zen xutik ezartzeko tokira heldu arteo.

        22. Efraimen semeek ere kanpak higitu zituzten beren andanetan: Elisama, Amiuden semea zen hekien armadako aitzindari.

        23. Galamiel, Phadasurren semea zen Manaseren semeen leinuko aitzindari.

        24. Abidan, Jedeonen semea zen Benjaminen leinuko aitzindari.

        25. Kanpetarik azkenik goan zirenak, ziren Danen semeak beren andanetan: Ahiezer, Amisadairen semea zen hekien armadako aitzindari.

        26. Phegiel, Okranen semea zen Aserren semeen leinuko aitzindari.

        27. Nefthaliren semeen leinuan, Ahira, Enanen semea zen aitzindari.

        28. Horra nola ziren Israelgo semeen kanpatzeak eta abiatzeak beren andanetan ilkhitzen zirenean.

        29. Eta Moisek erran zioen bere koinatari, Hobab, Erraguel Madiantarraren semeari: Bagoazi Jaunak guri eman gogo darokun lekhura: zato gurekin, ongi egin dezazuguntzat, ezen Jaunak ontasun agindu dio Israeli.

        30. Hunek ihardetsi zioen: Ez naiz zurekin goanen, bainan itzuliko naiz sorthu naizen ene lurrera.

        31. Moisek erran zioen: Ez gaitzatzula utz, ezen zuk badakizkitzu zer tokitan mortua gaindi gure kanpak behar ditugun phausatu, eta gure bidari izanen zare.

        32. Eta gurekin ethorri ondoan, emanen darotzugu Jaunak guri ematera dohakigun ontasunetarik hoberena den guzia.

        33. Abiatu ziren beraz Jainkoaren menditik hirur egunen bidean, eta Jaunarekilako batasuneko arkha goaten zen begien aitzinean, hirur egun hekietan kanpa-lekhuak bereziz.

        34. Jaunaren hedoi bat ere hekien gainean egoten zen egunaz, bidean zihoazenean.

        35. Eta arkha goratzen zutenean, Moisek erraten zuen: Jaiki zaite, Jauna; haizatuak izan beitez zure etsaiak, eta higuin zaituztenek ihes egin bezate zure begithartetik.

        36. Eta arkha phausatzen zutenean, erraten zuen: Jauna, itzul zaite Israelgo armadako ostera.

 

XI. KAP.

        1. Bizkitartean Jaunaren kontra atheratu zen populutik erasia bat, nekheaz arranguratzen zirenena iduri. Jaunak hori entzunik, hasarretu zen. Jaunaren su bat biztu zen hekien artean, eta iretsi zuen kanpen azken burua.

        2. Eta populuak Moisi oihu eginik, Moisek Jaunari othoitz egin zuen, eta iraungi zen sua.

        3. Eta toki hura deithu zuen: Errelekhu, zeren han biztu zen hekien kontra Jaunaren sua.

        4. Gero jende nahas-mahas bat, Egiptotik hekiekin igan zena, gutiziaz hurrandu zen, jarririk ematen zela nigarrari, Israelgo semeetarik ere orobat haren gana bildurik, eta erran zuen: Guri nork emanen daroku haragia jatera?

        5. Orhoit gure Egipton urrurik jaten gintuen arrainez: gogora heldu zaizku hango konkonbreak, meloinak, phorruak, tipulak, baratxuriak.

        6. Agor da gure barnea; gure begiek manaz bertzerik ez dute ikhusten.

        7. Bada, manak iduri zuen koriandra eta bdelioaren kara zuen:

        8. Eta populua goaten zen inguruetara, eta hartarik bildurik, iharan ehaiten zuen edo xurruan ehehatzen, eta eltzean egosirik, hartarik egiten zituen ophiltto batzu, ahoan ogi olioztatua iduri zutenak.

        9. Gabaz ihintza kanpen gainera erortzen zenean, mana ere jausten zen orobat.

        10. Moisek beraz populua entzun zuen nigarrez familiaka, zein bere olhako athean. Jaunaren hasarrea borthizki jauzi zen: bainan Moisi ere gauza ezin jasana iduritu zitzaioen.

        11. Eta erran zioen Jaunari: Zertako eman diozu atsekabe zure muthilari? zertako ez dut zure aitzinean grazia aurkhitzen? eta zertako ene gainera eman duzu populu hunen guziaren karga?

        12. Ala eneganikakoa othe da oste hau guzia, ala ni naiz hunen aita, niri erratekotzat: Zure galtzarrean ekharzkitzu unhideak haurttoa ekhartzen ohi duen bezala, eta eraman zatzu zinekin horien aitei agindu diotedan lurrera?

        13. Nondik izanen dut horrenbertzeko osteari emateko haragi? Nigarrez daude ene kontra, diotelarik: Iguzu haragia jatera.

        14. Bakharrik ezin egar dezaket populu hau guzia, karga dorpheegia delakotz enetzat.

        15. Bertzela iduritzen bazaitzu zuri, othoizten zaitut hilaraz nezazun, eta grazia aurkhi dezadan zure begietan, leher ez nadientzat hanbateko gaitzenpean.

        16. Eta Jaunak erran zioen Moisi: Bilarazkidatzu hirur hogoi eta hamar gizon Israelgo zaharretarik, dakizkitzunak direla populuko zaharrak eta burukoak: erakhar zatzu batasuneko tabernakle-sartzera, eta han geldiaraz zatzu zurekin.

        17. Eta jautsiko naiz eta mintzatuko natzaitzu: eta hartuko dut zure baithan den izpiritutik, eta hekiei emanen diotet, zurekin batean jasan dezaten populuaren karga, eta ez dadien guzia zure gainean izan.

        18. Populuari ere erranen diozu: Xahu zatzue zuen buruak, bihar janen duzue haragia. Ezen nik aditu zaituztet erraten: Nork emanen darozkigu haragizko jakiak? ongi ginen Egipton. Jaunak emanen darotzue haragia eta janen duzue,

        19. Ez egun batez, edo biez, ez bortzez, ez hamarrez, ez-etare hogoiez;

        20. Bainan hilabethe oso batez, athera dakizuen arteo sudur-mizpiretarik, eta goiti bihur dakizuen arteo, zeren arbuiatu duzuen Jauna, zuen artean dena, eta nigarrez egon zareten haren aitzinean, ziniotelarik: Zertako ilkhi gare Egiptotik?

        21. Eta Moisek erran zioen: Sei ehun mila oinezko badira populu huntan; eta diozu: Hilabethe oso batez emanen diotet haragia jatera.

        22. Ardien eta idien ostea hil beharko othe da, jakirik aski izateko? ala itsasoko arrain guziak batera bilduak izanen othe dira horien asetzeko?

        23. Jaunak ihardetsi zioen: Indargabea othe da Jaunaren eskua? Orai berean ikhusiko duzu heia ene solasa obratuko den.

        24. Moise ethorri zen beraz eta populuari khondatu ziozkan Jaunaren solasak, biltzen zituelarik hirur hogoi eta hamar gizon Israelgo zaharretarik, eta ezarri zituen tabernaklearen ondoan.

        25. Eta Jauna hedoi batean jautsi zen, eta Moisi mintzatu zitzaioen, harmen zuelarik haren baithan zen izpiritutik eta ematen ziotelarik hirur hogoi eta hamar gizonei. Eta izpiritua hekien baithan baratu zenetik, profetisatu zuten, eta handik aitzina etziren gelditu.

        26. Bada, bi gizon, bata Eldad deitzen zena, eta bertzea Medad, kanpetan gelditu ziren; izpiritua hekien gainean baratu zen: ezen hekiek ere bereziak izanak ziren, bainan etziren atheratu tabernaklera.

        27. Eta kanpetan profetisatzen zutelarik, muthil gazte batek laster egin zuen, eta berria ekharri zioen Moisi, erraten zioelarik: Eldadek eta Medadek profetisatzen dute kanpetan.

        28. Ordu berean Josue, Nunen semeak, Moisen zerbitzari, askoren artetik hautatuak, erran zioen: Moise, ene jauna, debeka zatzu.

        29. Bainan Moisek ihardetsi zioen: Ni gatik zertako zare bekhaizten? oxala norbaitek eman baleza populu guziak profetisa dezan, eta Jaunak eman balezo bere izpiritua!

        30. Gero Moise bihurtu zen kanpetara, eta Israelgo zaharrak ere bai.

        31. Orduan haize bat atheratu zen Jauna ganik; kallak itsasoz hainditik harturik ekharri zituen eta erorrarazi kanpetara eta kanpen inguru guzira, egun batez egin daitekeen bidean, eta lurretik bi beso goretan zabiltzan airean hegaldaka.

        32. Populuak beraz jaikirik, egun guzian, gabaz, eta biharamuneko egunean kallak bildu zituen, gutienik zuenak hamar koro: eta idorrarazi zituzten kanpen ingurutan.

        33. Haragiak hortzetan zituzten oraino, eta jaki mota hori etzuten akhitua, eta huna non Jaunaren hasarredura jauzi zen populuaren kontra, eta non jo zuen gaitz handi batez.

        34. Eta toki hura deithua izan zen Zalekeriako ehortz-lekhu: ezen han ehortzia izan zen lehietan sarthu zen populua. Eta Zalekeriako ehortz-lekhutik atherarik, Haserothera ethorri ziren eta han baratu.

 

XII. KAP.

        1. Eta Maria eta Aaron mintzatu ziren Moisen kontra haren emaztea Ethiopiarra zelakotz.

        2. Eta erran zuten: Jauna ez othe da Moisez baizik mintzatu? ez othe da guri ere orobat mintzatu? Jaunak hori entzunik,

        3. (Ezen Moise zen lurraren gainean dauden gizon guzietarik eztiena,)

        4. Berehala mintzatu zen Moisi, Aaroni eta Mariari: Entzun zatzue ene solasak: Zoazte hirurak bakharrik batasuneko tabernaklera. Eta goan zirenean,

        5. Jauna lanhozko habean jautsi zen, eta tabernakle-sartzean gelditurik, deithu zituen Aaron eta Maria. Hurbildu zirenean,

        6. Erran zioeten: Norbait zuen artean Jaunaren profeta denik balin bada, agerkuntza batean ethorriko natzaio, edo ametsetan mintzatuko.

        7. Bainan ez da halakoa ene zerbitzari Moise, zeina ene etxe guzian baita guziz fidela:

        8. Ezen ahotik ahora mintzo natzaio; eta Jauna garbiki ikhusten du, eta ez alegiaka eta itxurapenka. Nolaz beraz etzaizte beldur izan Moise ene zerbitzariaren gutiesteko?

        9. Eta hekien kontra samurturik, goan zen.

        10. Tabernaklearen gainean zen hedoia ere itzuli zen: eta hara non Maria agertu zen legenez zuritua elhurra iduri. Aaronek begiratu zioenean, eta legenez estalia ikhusi zuenean,

        11. Moisi erran zioen: Othoi, ene jauna, etzazula gure gainean ezar zoroki egin dugun bekhatu hau.

        12. Zure arreba ez bedi bilhaka hil bat bezala, eta amaren sabeletik arthikitzen den hilori bat bezala: horra jadanik legenak non jan dioen bere haragien erdia.

        13. Eta Moisek Jaunari oihuz egin zioen: Jainkoa, hau othoi senda zazu.

        14. Jaunak ihardetsi zioen: Baldin bere aitak begithartera thu egin izan balio, ez othe zukeen zazpi egunez bederen ahalkez urthua egun beharko? Zazpi egunez kanpetarik aldaratua izan bedi, eta bihurraraziko da gero.

        15. Hartarakotz Maria kanpetarik khendua izan zen zazpi egunentzat: eta populua etzen lekhu hartarik higitu Maria bihurtu arteo.

 

XIII. KAP.

        1. Eta populua goan zen Haserothetik, eta Pharango mortuan jarri zituen kanpak.

        2. Eta han Jauna huneletan mintzatu zen Moisi:

        3. Israelgo semeei ematera nihoakoten Kanaango lurraren ikhuskatzera igor zatzu gizonak, leinu bakhotxeko aitzindarietarik bakhotxa.

        4. Moisek egin zuen Jaunak manatua, Pharango mortutik igorriz lehenbiziko aitzindariak, zeinen izenak hautxek baitira:

        5. Errubenen leinutik, Samua, Zekurren semea;

        6. Simeonen leinutik, Saphat, Huriren semea;

        7. Judaren leinutik, Kaleb, Jephonen semea;

        8. Isakarren leinutik, Igal, Josepen semea;

        9. Efraimen leinutik, Ose, Nunen semea;

        10. Benjaminen leinutik, Phalti, Erraphuren semea;

        11. Zabulonen leinutik, Jediel, Sodiren semea;

        12. Josepen leinutik, Manaseren aldetik, Gadi, Sufiren semea;

        13. Danen leinutik, Amiel, Jemaliren semea;

        14. Aserren leinutik, Esthur, Mikaelen semea;

        15. Nefthaliren leinutik, Nahabi, Bapsiren semea;

        16. Gaden leinutik, Guel, Makiren semea.

        17. Horiek dira Moisek lekhu ikhustera igorri zituen gizonen izenak: eta Ofe, Nunen semea deithu zuen Josue.

        18. Moisek igorri zituen beraz Kanaango lurra begiz hartzera, eta erran zioeten: Hegoaldeko lurretarik igan zaitezte; eta mendietara heldu zaretekeenean,

        19. Begizta zazue lurra, zerika den; zer populu dagoen han, ala den hazkarra, ala erphila; ostea ttipia den, ala handia;

        20. Lurra bera, ona, ala txarra den; nolako hiriak diren, harrasiz inguratuak, ala harrasirik gabeak;

        21. Lurra gizena, ala agorra den, oihantsua, ala zuhaitzik gabea. Emazue bihotzez, eta ekharzkigutzue lurreko fruituetarik. Bada, hura zen mahats berrien jateko muga.

        22. Eta igan zirenean, lurra begiztatu zuten Sineko mortutik Errohoberaino, Ematheko sartzeraino.

        23. Eta hegoaldera igan ziren eta ethorri Hebronera, han egoten baitziren Enaken semeak, Akiman, Sisai eta Tholmai; ezen Hebron, Tanis, Egiptoko hiria baino zazpi urthe lehenago egina zen.

        24. Eta goanik Mahats-mulkhoko errekaraino, aihen bat moztu zuten bere mulkhoarekin, eta bi gizonek haga batean eraman zuten. Hartu zituzten orobat toki hartako mingranetarik eta pikoetarik:

        25. Lekhu hura deithua izan zen Neheleskol, erran nahi da Mahats-mulkhoko erreka, Israelgo semeek handik ekharri zutelakotz mahats-mulkhoa.

        26. Eta lur ikhusliarrak, inguru guzia eginik, bihurtu ziren berrogoi egunen buruan.

        27. Ethorri ziren Moisen, Aaronen eta Israelgo semeetako baldarna guzia gana, Pharango mortura, zeina Kades-aldean baita. Eta mintzaturik hekiei eta oste guziari, erakhutsi ziozkaten lurreko fruituak:

        28. Eta solas haukiek khondatu zituzten: Izatu gare zuek igorri lurrean, zeinari egiazki baitario esnea eta eztia, fruitu haukietarik ezagut daitekeen bezala;

        29. Bainan jende guziz hazkarrak ditu, eta hiriak handiak eta harrasiz inguratuak. Enaken odola ikhusi dugu han.

        30. Amalek egoten da hegoaldean; Hetearra, Jebusearra eta Amorhearra mendietan; eta Kananearra dago itsas-hegian eta Jordanearen bazterretan.

        31. Bizkitartean Kalebek, jabaltzeko populuak Moisen kontra abiatzen zuen erasia, erran zuen: Goazen, jabe gaitezen lur hartaz, ezen hartaz nausi gaitezke.

        32. Bainan harekin izatu ziren bertzeek erraten zuten: Nihondik ez gure populu hari atheratzeko gai, ezen gu baino hazkarrago da.

        33. Eta Israelgo semeen baithan haritu ziren begiztatu zuten lurraren kontra, ziotelarik: Guk ikhuskatu dugun lurrak iresten ditu bere egoiliarrak; ikhusi dugun populua irazki larrikoa da.

        34. Han ikhusi ditugu munstro batzu Enaken semeetarik digante odolekoak: hekien aldean xartalak iduri ginduen.

 

XIV. KAP.

        1. Oste guzia beraz oihuka eta nigarrez egon zen gau hura:

        2. Eta Israelgo seme guziak Moisen eta Aaronen kontra erasian haritu ziren, ziotelarik:

        3. Oxala Egipton hil izan baginade! oxala mortu zabal huntan xahu bagintezi, Jaunak gu ez eramateko lur hartara, beldurrez-eta ezpataren azpian eror gaitezen, eta gure emazteak eta haurrak gathibu eramanak izan ditezen! Ez othe dugu hobe Egiptora bihurtzea?

        4. Eta batak bertzeari erran zuten: Aitzindari bat ezar dezagun gure buruko, eta Egiptora bihur gaitezen.

        5. Hori aditurik, Moise eta Aaron lurrerat ahuspez erori ziren Israelgo semeen oste guziaren aitzinean.

        6. Bainan Josue, Nunen semeak, eta Kaleb, Jephonen semeak, zeinek berek ere begiz ikhusi baitzuten Kanaango lurra, phorrokatu zituzten beren soinekoak,

        7. Eta Israelgo semeen oste guziari erran zioten: Guk inguratu dugun lurra hainitz ona da.

        8. Eta Jauna alde badugu, hartan sarraraziko gaitu, eta emanen daroku esnea eta eztia darioen lurra.

        9. Berautzue bihurriarena egitetik Jaunaren kontra, eta ez izan lur hartako populuaren lotsarik, ezen nola ogia, hala irets detzazkeguke: ezen geriza guzia gibelatu da hekien ganik: gurekin da Jauna, beldurrik ez izan.

        10. Bainan nola oste guzia izkolaka baitzagoen, eta harrika nahi baitzituen hekiek xahutu, Jaunaren gloria batasuneko tabernaklearen gainean agertu zen Israelgo seme guziei.

        11. Eta Jaunak Moisi erran zioen: Noiz arteo populu hau gaizki mintzatuko da nitaz? Noiz arteo ez nau sinhetsiko, horien aitzinean egin izan ditudan sendagaila guzien ondoan?

        12. Izurritez joko ditut beraz, xahutuko ditut; eta zu, ezarriko zaitut populu handi eta hau baino hazkarrago baten buruzagi.

        13. Eta Moisek erran zioen Jaunari: Nahi othe zinduke Egiptoarrek, zeinen erditik atheratu baituzu populu hau,

        14. Eta lur hortako egoiliarrek, zeinek aditu baitute, oi Jauna, populu hunen erdian zarela, bekhoz bekho agertzen zarela, zure hedoiak gerizatzen duela, hedoi habean haukien aitzinean goaten zarela egunaz, eta suzko habean gabaz,

        15. Ikhus dezaten hunelako ostea gizon bakhar bat bezala hil duzula, eta erran dezaten:

        16. Etzezazkeen sarraraz zinekin agindu zioten lurrean: hargatik hil ditu mortuan.

        17. Goretsia izan bedi beraz Jaunaren indarra zinekin erran izan duzun bezala:

        18. Jauna jasankor eta urrikalpen handitakoa da, ezeztatzen ditu tzarkeriak eta gaixtakeriak, hobendunik ez du batere uzten gaztigu gabe, aiten bekhatuak hirugarren eta laugarren belhauneraino bilhatzen ditu.

        19. Barkha zazu, othoi, populu hunen bekhatua, zure urrikalpenaren handitasunaren arabera, begithartetsu izan zitzaioen bezala Egiptotik athera denetik eta hunat arteo.

        20. Eta Jaunak ihardetsi zioen: Barkhatu diot zure galdearen arabera.

        21. Bizi naiz ni: eta lurra oro bethea izanen da Jaunaren gloriaz.

        22. Bizkitartean ene ospea eta egin ditudan sendagailak Egipton eta mortuan, ikhusi dituzten gizon guziek, eta halarik-ere hamar alditaraino frogetara behartu nautenek, eta ene bozari behatu ez direnek

        23. Ikhusiren ez dute nik zinekin hekien aitei agindu lurra, eta niri irain egin darotedanetarik bakhar batek ere ez du haren gainean begia ezarriko.

        24. Kaleb ene zerbitzaria, zeina bertze izpiritu batez bethea jarraiki baita niri, sarraraziko dut inguratu duen lurrean, eta hartaz gozatuko da harenganikako ondoregoa.

        25. Amalektarrak eta Kananearrak baitaude haranetan, bihar kanpak higituko ditutzue, eta mortura bihurtuko zare itsaso Gorriko bideaz.

        26. Eta Moisi eta Aaroni Jauna mintzatu zen huneletan:

        27. Noiz arteo ene kontra erasian egonen da oste guziz gaixto hori? Aditu ditut Israelgo semeen arrangurak.

        28. Errozute beraz: Bizi naiz, dio Jaunak: nola-ere mintzatu baitzarete, aditzen zaituztedalarik, hala eginen darotzuet.

        29. Zuen gorphutzak mortu hortan hilik geldituko dira. Hogoi urthetako eta goitiko khondatuak izan zarezten guziak, eta ene kontra erasian haritu zaretenak

        30. Etzarete, Kaleb Jephonen semeaz, eta Josue Nunen semeaz landan, sarthuko lur hortan, zeinaren gainean altxatu bainuen ene eskua horko egoiliar eginen zintuztedala.

        31. Bainan zuen haur xumeak, zeinen gatik erran baituzue etsaiaren puska izan zirela; sarraraziko ditut ikhus dezatentzat desgogaran hartu duzuen lur hori.

        32. Zuen gorphutzak eremuan hilik hedatuko dira.

        33. Zuen semeak berrogoi urthez mortuan ibildaun izanen dira eta zuen bekhatua jasanen dute, beren aiten gorphutzak mortuan suntsitu arteo,

        34. Lur horri begira egon zareten berrogoi egunetako nonbrearen arabera; urthea egunekotzat emanen da. Eta berrogoi urthez egarriko ditutzue zuen gaixtakeriak, eta jakinen duzue nolakoa den ene asperkundea.

        35. Zeren, nola erran hala eginen diot ene kontra jaiki den oste guziz gaixto horri guziari: mortu hortan urthuko eta hilen da.

        36. Beraz, Moisek lur begiztatzera igorri zituen guziak, eta gibelerat itzuli zirenean, oste guzia haren kontra erasietan ezarri zutenak, lurra baiatuz, tzarra zelakoan,

        37. Joak izan ziren eta hil ziren Jaunaren aitzinean.

        38. Eta lurraren begiztatzen izatu ziren orotarik, Josue, Nunen semea, eta Kaleb, Jephonen semea, bizirik gelditu ziren.

        39. Eta solas horiek oro Moisek Israelgo seme guziei ekharri ziozkaten, eta populua deithore handitan egon zen.

        40. Eta hara biharamunean goizean-goizik jaikirik mendi bizkarrera igan zirela, eta erran zuten: Jaunak erran lekhura igaitera gaude, ezen bekhatu egin dugu.

        41. Moisek erran zioeten: Zertako zoazte Jaunaren hitzaren gainetik, ez baitzaitzue ontsa atherako?

        42. Utzazue igaiteko asmua, ezen Jauna ez da zuekin; berautzue eror zuen etsaien aitzinean.

        43. Aitzinean dituzue Amalektarrak eta Kananearrak; hekien ezpataren azpira eroriko zarete, duzuelakotz onhetsi nahi izan Jaunari, eta Jauna ez da zuekin izanen.

        44. Bainan hekiek itsutuak ziren eta igan ziren mendi gainera. Bainan Jaunaren lekhukotasuneko arkha eta Moise etziren kanpetarik ilkhi.

        45. Mendian zauden Amalektarrak eta Kananearrak jautsi ziren; eta Israeldarrak jotzen eta puskatzen zituztelarik, jarraiki zitzaizkoten Hormaraino.

 

XV. KAP.

        1. Eta Jauna huneletan mintzatu zitzaioen Moisi:

        2. Israelgo semeei mintza zaite eta errozute: Egon behar zareten eta nik emanen darotzuetan lurrean sarthuak izanen zaretenean,

        3. Eta Jaunari holokausta edo bitima eskainiko diozuenean, botuen bethetzeko, edo zuen oldez emaitzak eskaintzean, edo zuen besta-buruetan gozotasuneko urrina Jaunari erretzean, idietarik edo bertzela ardietarik,

        4. Edozeinek imola dezan bitima, eskainiko du, irin zethatuzko sakrifizioa, ephiaren hamargarren bat, bustirik olioz, zeina izanen baita hin laurdeneko neurriaren bethe;

        5. Eta arnotik, libazioneen egiteko, neurri bera emanen du nahiz holokaustarentzat, nahiz bitimarentzat. Bildots bakhotxarentzat

        6. Eta aharientzat irinaren sakrifizioa izanen da bi hamargarrenatekoa, hinaren heren bat olioz bustirik;

        7. Eta Jaunari gozotasuneko urrinetan libazioneko arnoa eskainiko du neurri beraren herena.

        8. Bainan idietarik eginen duzunean holokausta edo bitima, botu bethetzeko edo bakezko bitimatzat,

        9. Idi bederaka emanen dituzu hirur hamargarren irin zethabatu, olioz bustirik, zeina izan beharko baita hinaren neurriaren erdia.

        10. Eta libazione egiteko arnoa neurri berekoa izanen da, Jaunari usain gozoeneko eskaintzetan.

        11. Hola eginen duzu

        12. Idi, ahari, bildots eta pittika bederaka.

        13. Nahiz lekhuko umeek, nahiz arrotzek

        14. Zeremonia beretan eskainiko dituzte sakrifizioak.

        15. Manamendu bakhar bat eta lege bat baizik ez da izanen nola zuentzat hala bertze tokitarik ethorrientzat.

        16. Jauna Moisi mintzatu zen, zioelarik:

        17. Mintza zaite Israelgo semeei, eta errozute:

        18. Emanen daiotzuetan lurrera ethorriak izanen zaretenean,

        19. Eta toki hartako ogitik jan dukezuenean, Jaunari bereziko diozkatzue pikainak

        20. Zuen jatekoetarik, larrainetik pikainak berezten dituzuen bezala,

        21. Orobat Jaunari pikainak emanen diozkatzue zuen orheetarik ere.

        22. Jakin gabez zerbait utzi baduzue Jaunak Moisi erran horietarik,

        23. Eta zuei haren arartekoz gaztiatu darotzuenetarik, manamendu ematen hasi zaitzuen egunetik eta geroztik,

        24. Eta egitea ahantzi bazaio osteari, arthaldetik aratxe bat eskainiko du holokaustatzat usain guziz onetan Jaunari, eta haren sakrifizioa eta libazioneak, zeremoniek galdegiten duten bezala, eta akher bat bekhatuarentzat.

        25. Eta aphezak othoitz eginen du Israelgo semeen baldarna guziarentzat, eta barkhatua izanen zaiote, zeren ez duten berariaz egin bekhatu: eta halere berentzat, beren bekhatuarentzat eta ahanztearentzat eskainiko dute isentsua:

        26. Eta barkhatua izanen zaiote Israelgo semeen populu guziari, eta hekien artean dabiltzan arrotzei, zeren populu guziaren hutsa den ustekabezkoa.

        27. Norbaitek bakharrik jakin gabean bekhatu egin badu, urtheko ahuntz bat eskainiko du bere bekhatuarentzat:

        28. Eta aphezak harentzat othoitz eginen du, ez-jakinez bekhatu egin duelakotz Jaunaren aitzinean: eta barkhamendua ardietsiko dio, eta barkhatua izanen zaio.

        29. Nahiz lekhuko umeentzat, nahiz arrotzentzat lege bat izanen da ustekabetan bekhatu egiten duten guzientzat.

        30. Bainan zeinak-ere hanpuruskeriaz zerbait bekhatu egin baituke, izan dadien herrikoa edo arrotza (zeren Jaunari bihurtu zaioen), galduko da bere populutik.

        31. Ezen Jaunaren hitza erdeinatu du, eta alfertu du haren manamendua: hargatik galduko da eta jasanen du bere gaixtakeria.

        32. Bada, gerthatu zen, Israelgo semeak mortuan zirelarik, gizon bat egur biltzen atzeman zutela larunbatean.

        33. Erakharri zioeten Moisi, Aaroni eta baldarna guziari.

        34. Haukiek preso ezarri zuten, ez-jakinez zer egin behar zen hartaz.

        35. Eta Jaunak Moisi erran zioen: Heriotzez hila izan bedi gizon hori; kanpen haindian oste guziak harrika kali beza.

        36. Eta kanpetarik atheraturik, harrika lehertu zuten, eta hila izan zen Jaunak manatu bezala.

        37. Halaber Jaunak erran zioen Moisi:

        38. Mintza zaite Israelgo semeei eta errozute, litsak egin detzatela beren kapen izkinetan, xingola gorrimoreak ezarr