www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bible Saindua (I) - Testament Zaharra, 1. zathia
Jean Pierre Duvoisin
1859-1865

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Bible Saindua¸Duvoisin (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1973

 

 

aurrekoa hurrengoa

DUTERONOMA

 

I. KAP.

        1. Haukiek dira solasak Moisek Israel guziari erran ziozkanak Jordanez haindian, mortuko ordokian, itsaso Gorriaren parrean, Pharanen, Thophelen, Labanen eta Haserothen artean, urhe hainitz den tokian,

        2. Horebetik hameka egunen bidean, Kadesbarneraino, Seirgo mendia gaindi ethortzean:

        3. Berrogoigarren urthean, hamekagarren hilabethean, hilabethearen lehen egunean, Moisek erran ziozkaten Israelgo semeei Jaunak hekiei errateaz manatu ziozkan guziak.

        4. Jo zituen ondoan Sehon, Amorthearren errege, Hefebonen egoten zena, eta Og, Basango errege, Astarothen eta Edrain egoten zena,

        5. Jordanez haindian, Moaben lurrean, Moise hasi zen legearen xehatzen, eta erraten:

        6. Gure Jainko Jauna Horeben mintzatu zaiku, erraten darokularik: Aski egotu zarete mendi huntan.

        7. Bihur zaitezte, eta zatozte Amorhearren mendira eta hari hurbil diren bertze lekhu zelhai, menditsu eta beheragoetara, eguerdi-aldera, eta itsas-bazterra gaindi, Kananearren lurrera eta Libango aurkhintzara Ufrateko hibai handiraino.

        8. Eta erran zuen: Horra, eskuetara eman darotzuet, sar zaizte eta goza zazue lur hori, zeina zin eginez Jaunak, agindu baitiote zuen aitei, Abrahami, Isaaki eta Jakobi emanen ziotela berei eta beren ondokoei beren ondotik.

        9. Eta nik orduan erran darotzuet:

        10. Etzezazketet bakharrik egar, zeren zuen Jainko Jaunak berhatu baitzaituztete, eta egun bazarete zeruko izarrak bezenbat.

        11. (Zuen arbasoen Jainko Jaunak oraino berha beza zuen nonbrea asko milaka, eta benedika betzaitzate erran duen bezala.)

        12. Ez naiz bakharrik gai jasaiteko zuen egitekoak, karga eta makhurrak.

        13. Indatzue zuetarik gizon zuhurrak eta jakinak, zeinen bizitzea frogatua izan baita zuen leinuetan, ezar detzatzuentzat zuen buruko.

        14. Orduan ihardetsi darotazue: Ona da zuk egin nahi duzuna.

        15. Eta zuen leinuetarik hartu ditut gizon zuhurrak eta ikhusiak, eta ezarri ditut zuen aitzindari, mila gizonen, ehunen, berrogoi eta hamarren, eta hamarren buruko, zuen argitzeko gauza bakhotxaren gainean.

        16. Eta huneletan manu eman diotet: Entzun zatzue haukiek, eta zuzen dena erabaki zazue, haina izan dadien herritarra edo arrotza.

        17. Ez da ikhustaterik behar batetik bertzera, ttipia hala entzunen duzue nola handia; etzarete begiratuko nor nor den, zeren Jaunaren erabakia doha. Zerbait gaitzik ikhusten baduzue, ekhar zazue ene gana, eta entzunen dut nik.

        18. Manatu narozkitzuen egin beharko zintuzten guziak.

        19. Abiarurik beraz Horebetik, iragan ginen ikhusi duzuen mortu handi eta ikharagarria barna, Amorhearraren mendiko bideaz, gure Jainko Jaunak manatu izan zarokun bezala. Eta Kadesbarnera heldu izan ginenean,

        20. Erran narotzuen: Helduak zarete Amorhearraren mendira, zeina eman gogo baitaroku gure Jainko Jaunak.

        21. Ikusazue zuen Jainko Jaunak ematen darotzueten lurra; igan zaizte eta goza zazue, gure Jainko Jaunak zuen arbasoei erran dioten bezala: ez izan beldurrik, deusek-ere ez betzazte harri.

        22. Orduan hurbildu zinezten guziak ni gana eta erran zinarotedan: Igor detzagun gizonak lurraren begiztatzera; eta erakhuts biazagute zein bidetarik igan behar garen eta zein hiritara egin behar dugun.

        23. Eta nola solas hori ene gogarako baitzen, igorri nituen zuetarik hamabi gizon, leinu bakhotxetik bat,

        24. Zeinak bideari lothurik eta mendietara iganik, goan baitziren Mahats-mulkhoko haraneraino; eta lurra begiz jo ondoan,

        25. Hango fruituetarik harturik, erakhustekotzat lurraren aberastasuna, gutara ekharri zituzten eta erran zarokuten: Ona da gure Jainko Jaunak eman gogo darokun lurra.

        26. Eta etzineten igan nahi izatu, bainan gure Jainko Jaunaren hitzari sinhetsgaitz,

        27. Zuen olhetan erauntsiaka haritu zineten, eta erran zinuten: Jaunak higuin gaitu, eta hargatik erakharri gaitu Egiptoko lurretik, gure arthikitzeko Amorhearraren eskura eta gure xahutzeko.

        28. Norat iganen gare? mandatariek laztu dute gure bihotza, erranez: Oste gaitza da han, eta irazkiz gu baino larriagoa; hiriak handiak dira eta zeruraino hazkartuak: han ikhusi ditugu Enaken semeak.

        29. Eta erran narotzuen: Ez betzaizte izi, eta ez izan hekien beldurrik.

        30. Jainko Jauna, zuen bidari dena, bera zuen alde gudukaturen da, Egipton egin den bezala, guzien agerian.

        31. Eta mortuan (zerorrek ikhusi duzue), zuen Jainko Jaunak ekharri zaituztete, gizon batek besotan ekhartzen ohi duen bezala bere haur ttipia, ibili zareten bide guzian, toki huntara heldu izan zareten arteo.

        32. Eta halere etzinduten sinhetsi zuen Jainko Jauna,

        33. Bidean zuen buruan ibili dena, eta zuen kanpak landatu behar zinduzten tokia berezi duena, gabaz zuei bidea erakhusten zuelarik suaz, eta hedoiezko habeaz egunaz.

        34. Eta Jaunak aditu zuenean zuen erasietako haroa, samurturik zin egin zuen eta erran:

        35. Gizaldi guziz gaixto huntako gizonetarik nihork ez du ikhusiren lur on, zin eginez zuen arbasoei agindu nuen hori.

        36. Lekhat Kalebek Jephonen semeak; ezen harek ikhusiren du, eta hari emanen diot oin-petan erabili duen lurra eta haren semeei ere, zeren jarraiki izan den Jaunari.

        37. Eta ez da harritzerik populuaren alderako gaitzidura hortaz, ene alderat ere zuen gatik samurturik erran duenaz geroz: Ez-eta zu ere etzare han sarthuko;

        38. Bainan Josue Nunen semea, zure zerbitzaria, sarthuko da zure orde; gogoa bero zozu, hazkar zazu, ezen harek Israeli zortera zathituko dio lurra.

        39. Zuen ilobasoak, zeinetaz erasi baituzue gathibu eramatekoak direla, eta zuen Seme, onetik gaizkirako adimendua egun oraino ez dutenak, horiek sarthuko dira agindu lurrean; eta bereri emanen diotetet eta gozatuko dute.

        40. Bainan zuek bihur zaizte; mortura zoazte itsaso Gorriko bideaz.

        41. Orduan ihardetsi zinarotedan: Jaunaren alderat bekhatu egin dugu; iganen gare eta gudukaturen, gure Jainko Jaunak manatu duen bezala. Eta nola harmaturik mendia gora baitzinhoazteten,

        42. Jaunak erran zarodan niri: Errozute: Ez igan, eta ez guduka, ezen ez naiz zuekin; beldur izan zaizte erortzeko zuen etsaien aitzinean.

        43. Mintzatu nintzen, eta ez ninduzuen entzun: bainan Jaunaren manuari bihurri eginez, eta hanpuruskeriaz betheak, mendia gora goan zinezten.

        44. Hargatik, mendietan zagoen Amorhearra ilkhirik, eta zuei bidera atheraturik, jarraiki zitzaitzuen erleak jarraikitzen ohi diren bezala; eta Seirretik Hormaraino hilka eraman zintuzteten.

        45. Eta itzulirik nigarrez zinauztenean Jaunaren aitzinean, etzintuzteten entzun, eta etzituen onhetsi nahi izan zuen othoitzak.

        46. Luzez egotu zinezten beraz Kadesbarnen.

 

II. KAP.

        1. Eta handik abiaturik, ethorri ginen itsaso Gorrira deraman mortura, Jaunak niri erran zarotan bezala, eta luzez ibili ginen Seirgo mendiaren inguruan.

        2. Eta Jaunak erran zarotan:

        3. Aski ingurakatu duzue mendi hori; zoazte ipharraldera.

        4. Eta populuari manu-egiozu, erraten diozularik: Iraganen zarete Seirren dauden Esauren seme zuen anaien mugak gaindi, eta zuen beldur izanen dira.

        5. Artharekin begira zaizte beraz hekiei jazarrik egitetik; ezen hekien lurretik ez darotzuet emanen oinak egin dezakeen hatza bera ere, zeren Esauri eman baitiot Seirgo mendia gozatzera.

        6. Jatekoak dirutan erosiko eta janen ditutzue; ura erosirik hartuko duzue, eta edanen.

        7. Zure Jainko Jaunak benedikatu zaitu zure eskuetako egintza guzitan; ezagutu du zure bidea, nola iraganen zinduen mortu handi hau, berrogoi urthez zurekin zagoelarik zure Jainko Jauna, eta deus etzauzu eskastu.

        8. Eta iragan gintuenean gure anaia Esauren semeak, Seirren zaudezinak, Elatheko eta Asiongaberreko bide zelhaia barna, ethorri ginen Moabeko mortura deraman bidera.

        9. Eta Jaunak erran zarotan: Ez bezazu gudu eman Moabitarrei, eta ez egin horiei gerlarik: ez darotzut ezen batere emanen horien lurretik, zeren Lothen semeei eman baitiotet Ar gozatzera.

        10. Emitarrak izan ziren horko lehenbiziko egoiliarrak, populu larria eta hazkarra, eta Naiz gorak nola Enaken odolekoak,

        11. Digantetzat iragaiten ziren, eta Enaken semeak bezalakoak ziren. Horren gatik Moabitarrek deitzen dituzte Emitarrak.

        12. Seirren ordean lehenbizitik egotu dira Horhearrak, zeinak iraizirik eta xahuturik, han jarri ziren Esauren semeak, Israelek egin duen bezala bere gozameneko lurrean, zeina Jaunak eman baitio.

        13. Jaikirik beraz Zaredeko errekaren iragaiteko, hartara ethorri ginen.

        14. Bada, Kadesbarnetik Zaredeko errekako iragan-lekhuraino ibili garen denbora, izatu da hogoi eta hemezortzi urthe: orduko gerlarien gizaldia kanpetarik ezezta zedien arteo, Jaunak zin egin izan bezala:

        15. Haren eskua hekien kontra izatu da, galaraztekotzat kanpen erditik.

        16. Eta gudutako gizonak oro hil izan ziren ondoan,

        17. Jauna mintzatu zarotan, zioelarik:

        18. Egun iraganen dituzu Moabeko mugarriak eta Ar deitzen den hiria.

        19. Eta hurbiltzearekin Amonen semeen hauzora, begira zaite hekiei gudu ematetik, eta ez abia gudura: ezen ez darotzut emanen Amonen semeen lurretik, zeren hura Lothen semeei eman baitiotet gozatzera.

        20. Digante lur aiphatua da: eta beihala hartan egotu dira diganteak, Amontarrek Zomzomtarrak deitzen zituztenak.

        21. Populu larria eta saihera handikoa, eta irazkiz Enaktarrak bezain luzea, zeina Jaunak Amontarren aitzinetik xahutu baitzuen, eta hekiek jarrarazi haren orde,

        22. Seirren zauden Esauren semeen alde egin izan zuen bezala, Horhearrak xahutuz, eta hekien lurra emanez Esauren semeei, zeinek gozatzen baitute oraidinokoan.

        23. Hebearrak ere, Haserimen Gazaraino zaudenak, iraiziak izatu ziren Kapadoziarrez, zeinek Kapadoziatik ilkhirik, xahutu baitzituzten, eta hekien lekhuan jarri baitziren.

        24. Jaiki zaizte, eta iragan zazue Arnongo erreka: horra non zure eskura eman dudan Sehon, Hefebongo Amorhearren errege, eta has zaizte haren lurraren gozatzen, eta haren kontra gudu emazue.

        25. Egun abiatuko naiz zure beldurraren eta ikhararen hedatzen zeru guziaren azpian dauden populuen gainera: zure izena entzutearekin izi ditezentzat, eta erditzeko minekin direnak bezala laztuak eta oinhazeak josiak egon ditezen.

        26. Kademotheko mortutik mandatariak igorri nituen beraz bakezko solasekin Sehon Hefebongo erregeri, nioelarik

        27. Iraganen gare zure lurretik, bide handiz ibiliko gare, ez gare makhurtuko ez eskuin ez ezker.

        28. Jatekoak dirutan salzkigutzu, jan dezaguntzat: iguzu dirutan ura, eta haletan edanen dugu. Ez dugu galdegiten iragaitera utz gaitzatzun baizik,

        29. Esauren seme, Seirren daudenek, eta Arren dauden Moabitarrek egin duten bezala, Jordanera hel gaitezen arteo, eta iragan gaitezen gure Jainko Jaunak eman gogo darokun lurrera.

        30. Sehon, Hefebongo erregek etzarokun eman nahi izatu iragan bidea, zeren zure Jainko Jaunak gogortu baitzuen haren izpiritua eta hazkartu haren bihotza, hura zure eskuetara ezartzea gatik orai ikhusten duzun bezala.

        31. Eta Jaunak erran zarotan niri: Horra non hasi naizen Sehonen eta bere lurraren zuri eskuetara ematen; abia zaitezi lur horren gozatzen.

        32. Eta Sehon bere populu guziarekin aitzinera ilkhi zarokun Jasan gudu ematera.

        33. Eta gure Jainko Jaunak eskuetan ezarri zarokun: jo ginduen hura bere seme eta populu guziarekin.

        34. Eta orduan hartu izan gintuen hiri guziak, hango egoiliarrak hilik, gizon, eta emazteki, eta haur; ez ginduen hekietan bakhar bat ere utzi,

        35. Aziendez landan, zeinak erori baitziren gudularien eskuko, eta hirietako buluzkin hartu gintuenez landan.

        36. Aroertik, zeina baita Arnongo errekaren bazterrean, haranean jarria den hiri bat, Galaaderaino ezen izatu ez herririk ez biririk gure eskuei itzuri zenik: gure Jainko Jaunak eskuetaratu zarozkun guziak,

        37. Lekhat Amonen semeen lurra, zeinari ez baikare hurbildu izan, eta Jebokeko errekari dauden guziak, eta mendietako hiriak, eta gure Jainko Jaunak debekatu darozkun lekhuak oro.

 

III. KAP.

        1. Itzulirik beraz, igan ginen Basango bideaz: eta Og, Basango errege, ilkhi zen gure aitzinera bere populu guziarekin Edrain gudu ematera.

        2. Eta Jaunak erran zarotan niri: Ez izan horren beldur, zeren zure eskuan ezarria baita bere populu guziarekin eta bere lurrarekin: eta horri eginen diozu, Sehon, Amorhearren errege, Hefebonen egotu denari egin izan diozun bezala.

        3. Gure Jainko Jaunak eskuetaratu zarozkun beraz Og ere, Basango errege eta haren populu guzia; eta hiltzeraino jo gintuen,

        4. Ordu berean xahutzen gintuelarik hango hiri guziak. Hiri bakhar bat etzitzaikun itzuri, hirur hogoi hiri, Argobeko bazterra oro, Ogen-pekoa Basanen.

        5. Hiri guziak harrasi gaitzez hazkartuak ziren, athe eta hagekin, aiphatu gabe hiri harrasirik etzutenak khonda ahal baino gehiago.

        6. Eta hil gintuen egoiliarrak, Sehon, Hefebongo erregeri egin ginarozkien bezala, herrausten gintuelarik hiri guziak, gizon, emazteki eta haurrak hilez:

        7. Eraman gintuen ordean aziendak eta hirietako buluzkinak.

        8. Ordu hartan jabetu ginen beraz lurraz, Jordanez hunaindian ziren Amorhearren bi erregeen eskutik, Arnongo errekatik Hermongo mendiraino,

        9. Zeina Sidoniarrek deitzen baitute Sarion, era Amorhearrek Sanir:

        10. Hartu gintuen ordokiko hiri guziak, eta Galaadeko eta Basango lur guzia, Selkaraino eta Edrairaino zeinak baitira Ogen-peko hiriak Basanen.

        11. Og, Basango errege, bakharrik ezen gelditua zen diganteen odoletik. Erakhusten dute haren burdinazko ohea, zeina baita Errabathen, Amonen semeen hirian: luzera ditu bederatzi beso, eta zabalera lau, gizonaren ukharaieko besoaren neurritik.

        12. Eta lurraren gozamenetan sarthu ginen orduan Aroertik, zeina baita Arnongo errekaren bazterrean, Galaadeko mendiaren erdiraino: eta Errubeni eta Gadi eman niozkaten hango hiriak.

        13. Galaadeko bertze zathia ordean, Basan guzia, Ogen-pekoa, eta Argobeko lurra oro eman nituen Mansferen leinu erdiari. Eta Basan guzia deitzen da Diganteen lurra.

        14. Jair, Manaseren semeak gozatzen du Argobeko lurra oro Jesuriko eta Makatiko mugetaraino. Eta Basan deithu zuen bere izenetik Haboth Jair, erran nahi baita Jairen herriak, egungo eguna arteo.

        15. Halaber Makirri eman nioen Galaad.

        16. Eta Errubenen eta Gaden leinuetakoei eman niotzaten Galaadeko lurretik Arnongo errekara, errekaren erdiraino, eta mugak Jebokeko errekaraino, zeina baita Amonen semeen zedarria;

        17. Eta mortuko zelhaia, eta Jordanea, eta Zeneretheko mugak Mortuko itsasoraino, zeina baita guziz guzia, Phasgako mendi azpian iguzki-haize alderat.

        18. Ordu hartan manu eman narotzuen, nioelarik: Zuen Jainko Jaunak lur hau ematen darotzuete ondokoen ondoko; gizon hazkar guziak zoazte harmaturik Israelgo seme zuen anaien aitzinean,

        19. Zuen emazte, haur eta aziendak utzirik. Badakit ezen abere hainitz baditutzuela, eta egon beharko dira nik eman darozkitzuetan hirietan,

        20. Jaunak zuen anaiei eman dezoten arteo phausua, zuei eman izan darotzueten bezala, eta berek ere goza dezaten arteo Jaunak Jordanez haindian eman gogo dioten lurra: orduan norbera itzuliko da nik zuei eman lurraren gozatzera.

        21. Josueri halaber ordu hartan eman nioen manu, erraten nioelarik: Zure begiek ikhusi izan dute errege horiei biei zer egin izan dioeten zuen Jainko Jaunak orobat eginen dioete erreinu guziei zeinetara iragan beharrak baitzare.

        22. Ez bezedi izan hekien beldur: ezen zuen Jainko Jauna zuen alde gudukaturen da.

        23. Ordu hartan othoitz egin izan nioen Jaunari, nioelarik:

        24. Jainko jauna, abiatu zare zure sehiari erakhusten zure handitasuna eta zure esku guziz hazkarra: ezen ez da ez zeruan ez lurrean bertze Jainko bat zure egintzak egin detzakeenik, ez-etare zure indarrari hurbiltzeko denik.

        25. Iraganen naiz beraz, eta ikhusiren ditut Jordanez haindiko lur guziz on hura, eta mendi guziz eder hura eta Libana.

        26. Eta Jauna samurtu zitzaitan zuen gatik; ez ninduen entzun izan, bainan erran zarotan: Aski da zuri; ez niri gehiago hortaz aipha.

        27. Igan zaite Phasgako gainera, eta zure begiak inguruan erabil zatzu mendebalera eta ipharrera, hegoara eta iguzki haizera, eta begira zazu; ezen ez duzu iraganen Jordaneko ur hori.

        28. Manu emozu Josueri, hazkar eta borthitz zazu hura; ezen hura bera goanen da populu hunen aitzinean, eta harek zathituko dioete ikhustera zoazen lurra.

        29. Eta haranean egotu izan ginen, Phogorreko tenploaren parrean.

 

IV. KAP.

        1. Eta orai, Israel, entzun zatzu nik irakhasten darozkitzutan manamendu eta erabakiak, haukiek bethez bizi zaitezentzat, eta sarthurik goza dezazuntzat zuen aiten Jainko Jaunak ematera dohakizuen lurra.

        2. Ez duzue berhatuko nik erraten darotzuetan hitzari, eta ez diozue khenduko: begira zatzue zuen Jainko Jaunaren manamendu nik ematen darozkitzuetanak.

        3. Ikhusi dituzte zuen begiek Jaunak egin dituen guziak Beelphegorren kontra, nola zuen erditik xahutu dituen haren adoratzaileak oro.

        4. Bainan zuek, zuen Jainko Jaunari iratxikiak zaudeztenak, guziak egungo eguna arteo bizi zarete.

        5. Badakizue manamenduak eta erabakiak zuei irakhatsi darozkitzuetala, ene Jainko Jaunak niri manatu bezala: hola betheko ditutzue gozatzera zohazten lurrean.

        6. Eta begiratuko eta egitatez betheko ditutzue. Hau da ezen zuen zuhurtzia eta adimendua populuen aitzinean, non entzunik lege haukiek oro, erranen baitute: Horra populu bat zuhurra eta adimendutakoa, jendaki bat handia.

        7. Ez da bertze jendaia bat hain handia, zeinak baitituke jainkoak hurbiltzen zaizkoenak, gure Jainkoa gure othoitz guzietan lekhuko den bezala.

        8. Ezen non da bertze jendaia bat hain ederretsia, non baitituzke zeremonia, erabaki zuzen eta lege bat osoa, nik egun zuen begien aitzinean ezarriko dudana bezalakoa?

        9. Arduratsuki begira zatzu beraz zure burua eta zure arima. Ez ahantz zure begiek ikhusi izan dituzten gauzak, eta ez beitez gal zure gogotik zure bizitzeko egun orotan. Irakhatsiren diozkatzute zure seme eta ilobasoei,

        10. Zure Jainko Jaunaren aitzinean Horeben jarri zinen egunetik, Jauna niri mintzatu izan zenean, zioelarik: Populua ene aitzinera bilaraz zazu, orok entzun detzaten ene hitzak lurraren gainean bizi diren guziko ikhas dezaten ene beldur izaten, eta beren semeei ere irakhats diotzotentzat.

        11. Eta mendia sutan zagoelarik zeruetaraino, hurbildu zineten haren oinetara: eta han ziren ilhunbeak, hedoiak eta gobela.

        12. Eta suaren erditik mintzatu zitzaitzuen Jauna. Aditu izan zinuten haren solasetako mintzoa, eta moldurarik batere ikhusi etzinuten.

        13. Eta erakhutsi zarotzueten begiratzeko manatu zarotzuen batasuna, eta hamar manamenduak ere, har-lauzetan iskribatu izan zituenak.

        14. Eta orduan manatu zarotan irakhats netzatzuen zeremonia eta erabakiak begiratu beharko zinituztenak gozatzera zohazten lurrean.

        15. Arduratsuki zain zatzue beraz zuen arimak. Ez duzue idurikeriarik batere ikhusi izan, Horeben suaren erditik Jauna zuei mintzatu zen egunean:

        16. Beldurrez-eta lilurakeriaz zuentzat egin zinezaten giza edo ema iduri edo itxura zerbait,

        17. Edo lurraren gainean diren edozein abereena, edo zeru-pean hegaldatzen diren hegastinena,

        18. Edo lurrean herrestatzen diren zierpeena, edo luphean uretan egoten diren arrainena:

        19. Eta beldurrez, begiak zerurat altxatu-eta, ikhus zinetzaten iguzkia, ilhargia eta zeruko izarrak oro, eta enganioak liluraturik hekiek adora zinetzaten, eta gur egin zinezoten Jaunak zeru-pean diren jendaki guzientzat egin izan dituen argizagiei.

        20. Bada zuek Jaunak hartu zaituzte eta atheratu Egiptoko burdinazko sutegitik, izatea gatik bere primantzako populu bat, egungo egunean den bezala.

        21. Eta Jauna ene kontra samurtu da zuen erasien gatik, eta zin egin du ez dudala Jordaneko ura iraganen, eta ez naizela sarthuko zuei ematera dihoakizuen lur guziz onean.

        22. Huna bada hiltzen naizela toki huntan eta ez dudala iraganen Jordanea; zuek iraganen duzue, eta gozatuko zarete lur eder hartaz.

        23. Israel, berautzu behinere ahantz zure Jainko Jaunak zurekin egin duen batasuna: berautzu egin Jaunak egitetik debekatu darozkitzun hekien itxura bernuzaturik;

        24. Zeren zure Jainko Jauna su erregarri bat, Jainko bekhaizkor bat baita.

        25. Semez eta ilobasoz aitatzen bazarete, eta lur hartan egoten, eta zoraturik egiten baduzue itxura zerbait, gaizkia zuen Jainko Jaunaren aitzinean eginez, hura hasarrera jauzarazteko;

        26. Zerua eta lurra egun lekhuko galdegiten ditut, laster xahutuak izanen zaretela, Jordanea iraganik gozatzera zohazten lurretik; etzarete han luzez egonen, bainan ezeztatuko zaituztete Jaunak,

        27. Eta barraiatuko jendaia guzietara, eta gutiak geldituko zarete jendaien artean, zeinetara eramanen baitzaituzte Jaunak.

        28. Eta han zerbitzatuko ditutzue jainkoak gizonen eskuz eginak zurez eta harriz, ikhusten ez dutenak, aditzen ez dutenak, jaten ez dutenak, usnatzen ez dutenak.

        29. Eta han zuen Jainko Jauna bilhatzen duzuenean, aurkhituren duzue, baldin hargatik bilhatzen baduzue zuen bihotz oroz eta zuen arimako atsekabe guziz.

        30. Aitzinetik erranak zaizkitzuen guziek atzeman zaituzteten ondoan, noizbait bihurtuko zarete zuen Jainko Jauna ganat, eta entzunen duzue haren boza,

        31. Zeren zuen Jainko Jauna, Jainko urrikalmendutsu bat baita: etzaituztete utziko, ez-eta alde bat xahutuko, ez-etare ez du ahantziko zuen aitekin zin eginikako batasuna.

        32. Galde egizu beihalako egunez, zure aitzinean izatu direnez, Jainkoak lurraren gainean gizona egin izan zuenetik, heian zeruaren buru batetik bertzeraino horrelakorik nihoiz egin izan den, edo egundaino ikhusi,

        33. Populu batek aditzeko suaren erditik mintzatzen den Jainkoaren mintzoa, zuek aditu duzuen bezala, eta bizi zarete oraino;

        34. Heian Jainkoak egin izan duen sarthu dela eta beretzat hartu duela jendaki bat jendaien erditik frogapenez, seinalez eta sendagailaz, guduz, esku hazkarrez eta beso zabalez, eta izigarriko agerpenez, zuentzat zuen Jainko Jaunak Egipton egin izan duen bezala, zuen begien aitzinean;

        35. Jakin dezazuentzat Jauna bera dela Jainkoa, eta hartaz bertzerik ez dela.

        36. Zerutik adiarazi darotzuete bere mintzoa, zuen argitzeko, eta lurraren gainean erakhutsi darotzuete bere su guziz handia, eta haren hitzak aditu ditutzue suaren erditik,

        37. Zeren zuen aitak maithatu baititu, eta hekien ondotik hautatu duen hekien ondoregoa. Eta Egiptotik atheratu zaituztete zuen aitzinean zihoalarik bere indar handian,

        38. Zuen sarpenean xahu zetzantzat jendaia guziz handiak eta zuek baino azkarragoak; eta sarraraz zetzaztentzat, eta gozatzera eman zetzazuen hekien lurra, egungo egunean ikhusten duzuen bezala.

        39. Jakin zazue beraz egun eta gogoan har zazue Jauna bera dela Jainkoa zeru gainean eta lur beherean, eta bertzerik ez dela.

        40. Begira zatzue beraz orai nik ematen darozkitzuetan haren manu eta manamenduak, ongi gertha dakizuen zuei, eta zuen semeei zuen ondotik, eta luzez egon zaitezten zuen Jainko Jaunak eman gogo darotzueten lurrean.

        41. Orduan Moisek berezi zituen Jordanez haindian hirur hiri iguzki-haize alderat,

        42. Hekietarat itzur zedintzat bere lagunari ustekabeko heriotzea eman ziokeena, hura bere etsai izatu gabetarik ez egun bat ez eta bi egun lehenago, eta hiri hekietarik batera ihes egin ahal zezantzat.

        43. Hiri hekiek ziren Bosor mortukoa, zeina baita Errubenen leinuko lur ordokian; Erramoth Galaadekoa, zeina baita Gaden leinuan; eta Golan Basangoa, zeina baita Manaseren leinuan.

        44. Hori da legea Moisek Israelgo semeen aitzinean ekharri zuena,

        45. Eta horiek dira lekhukotasunak, zeremoniak eta erabakiak Israelgo semeei erran ziozkatenak, Egiptotik atheratu zirenean,

        46. Jordanez haindian, Phogorreko tenploaren parreko haranean, Hefebonen egotu eta Moisek jo izan zuen Sehon Amorhearren erregeren lurrean. Eta Israelgo semeek, Egiptotik ilkhirik,

        47. Gozatu zuten haren lurra eta Og Basango erregearena, horiek baitziren Amorhearren bi erregeak, Jordanez haindian zaudenak iguzki-haize alderat,

        48. Aroerdik, zeina baita Arnongo erreka bazterrean, Siongo mendiraino, zeina orobat deitzen baita Hermon,

        49. Ordoki guzia Jordanez haindian, iguzki-haize alderat, Mortuko itsasoraino, eta Phasgako mendi azpiraino.

 

V. KAP.

        1. Eta Moisek deithu izan zuen Israel guzia, eta erran zioen: Adi zatzu, Israel, zeremonia eta erabaki nik zuen beharrietara heltzen ditudanak: ikhas zatzue eta obretan ezar.

        2. Gure Jainko Jaunak gurekin Horeben batasun egin izan du.

        3. Ez du gure aitekin egin patu, bainan bai gurekin, orai hemen garen eta bizi garenekin.

        4. Mendian bekhoz bekho suaren erditik mintzatu izan zaiku.

        5. Orduan Jaunaren eta zuen artean ni izatu naiz ararteko eta bitarteko, haren solasak zuei ekhartzeko; ezen suaren lotsa zineten, eta etzineten igan, eta erran zuen:

        6. Ni naiz zure Jainko Jauna, Egiptoko lurretik eta gathibutasuneko etxetik atheratu zaitudana.

        7. Ez duzu jainko arrotzik ene aitzinean izanen.

        8. Ez duzu zuretzat eginen eskuzko jainkorik ez-etare itxurarik zeru gainean diren gauzenik, ez lur beherean direnenik, ez-eta uretan luphean direnenik.

        9. Ez ditutzu hekiek adoratuko, ez-etare zerbitzatuko. Ni naiz ezen zure Jainko Jauna, Jainko bekhaizkorra, aiten gaixtakeria haurretan bilhatzen dudana hirugarren eta laugarren belhaunean ere ni gaitzirizkotan nadukatenen baithan,

        10. Eta mila miletan ondokoen-ondoko guphidesten ditudana ni maite nautenak eta ene manamenduak begiratzen dituztenak.

        11. Ez duzu alferretan erabiliko zure Jainko Jaunaren izena: zeren ez baita gaztigurik gabe geldituko haren izena gauza hutsetan erabiliko duena.

        12. Begira zazu larunbateko eguna, haren sainduesteko, zure Jainko Jaunak manatu izan darotzun bezala.

        13. Sei egunez hariko zare lanean, eta eginen ditutzu zure egiteko guziak.

        14. Zazpigarren eguna larunbatekoa da, erran nahi da zure Jainko Jaunaren phausua. Hartan ez duzu lanik batere eginen, ez zuk, ez zure semeak, ez alabak, ez muthilak, ez neskatoak, ez idiak, ez astoak, ez edozein aziendak, ez zure atheen barnean den arrotzak: zure muthil-neskatoak zu bezala phausa ditezentzat.

        15. Orhoit bekizue zerorrek Egipton gathibu egotu zaretela, eta handik zuen Jainko Jaunak ilkhi zaituztela esku hazkarraz eta beso zabalaz. Horren gatik manatu darotzuete begira dedazuen larunbateko eguna.

        16. Ohora zatzu zure ait-amak, zure Jainko Jaunak manatu darotzun bezala, luzez bizi zaiten, eta ongi gertha dakizuntzat zure Jainko Jaunak eman gogo darotzun lurrean.

        17. Ez duzu hilen.

        18. Etzare linburkerian khutsatuko.

        19. Ez duzu ohointzarik eginen.

        20. Ez duzu lagunaren kontra gezurrezko lekhukotasunik erranen.

        21. Ez duzu irritsik ekharriko lagunaren andreari, etxeari, landari, muthilari, neskatoari, idiari, astoari, eta haren edozein gauzari.

        22. Horiek dira hitzak Jaunak mendian suaren erditik zuen oste guziaren aitzinean goraki erran zituenak, gehiagokorik gabe: eta horiek iskribatu zituen niri eman zarozkitan bi har-lauzen gainean.

        23. Bainan zuek mintzoa ilhunbeen erditik aditurik, eta mendia sutan ikhusirik, ni gana hurbildu zinezten leinuetako buruzagiak, eta adinez zaharrenak, eta erran zinarotedan:

        24. Horra non gure Jainko Jaunak erakhutsi darozkun bere maiestatea eta handitasuna: haren mintzoa suaren erditik entzun dugu; eta frogapen egun egin izan dugu, Jainkoa gizonari mintzaturik, gizona bizirik gelditu dela.

        25. Zertako beraz hilen gare eta iretsiko gaitu su guziz handi horrek? Ezen baldin berriz aditzen badugu gure Jainko Jaunaren mintzoa, hilen gare.

        26. Zer da edozein haragi, suaren erditik mintzatzen den Jainko biziaren mintzoaren entzuteko, eta bere bizi ahal izatekotzat gero?

        27. Hobekitzat zu hurbil zaitezi: eta adi zatzu gure Jainko Jaunak erranen darozkitzun guziak: gero guri erranen darozkigutzu, eta guk entzun-eta, hekiek eginen ditugu.

        28. Hori entzun zuenean Jaunak, erran izan zarotan: Aditu izatu dut populu horrek zuri erran dituen solasetako mintzoa; ongi erranak dira guziak.

        29. Nork eginen du izan dezaten halako gogo bat, non ene beldur izanen baitira, eta ordu oroz begiratuko baitituzte ene manamendu guziak, ongi hel ditezen bethi guzian berak eta beren semeak?

        30. Zoaz eta errozuete: Bihur zaitezte zuen olhetara.

        31. Eta zu zaude enekin, eta erranen darozkitzut zuri ene manamenduak, zeremoniak eta erabakiak; zeinak irakhatsiren baitiozkatzuete, bethe detzatentzat nik gozatzera eman gogo diotedan lurrean.

        32. Begira zatzue beraz eta egin Jainko Jaunak zuei manatu dituenak: etzarete ez eskuinera ez ezkerrera makhurtuko:

        33. Bainan zuen Jainko Jaunak manatu bideaz ibiliko zarete, bizi zaiteztentzat, ongi gertha dakizuen, eta zuen egunak luza ditezen zuen gozameneko lurrean.

 

VI. KAP.

        1. Haukiek dira manamendu, zeremonia eta erabakiak zuen Jainko Jaunak manatu dituenak, nik zuei irakhasteko, eta zuek bethetzeko gozatzera orai zohazten lurrean:

        2. Zuen Jainko Jaunaren beldurra izan dezazuentzat, eta begira detzatzuen haren manu eta manamendu guziak, nik mezutzen darozkitzuetanak zuei, zuen semeei eta ilobasoei, zuen biziko egun orotako, luza ditezentzat zuen egunak.

        3. Adi zazu, Israel, eta begira, Jaunak zuri manatuak egin detzatzun, eta ontsa gertha dakizuntzat, eta berhatuz goan zaitezentzat, zure arbasoen Jainko Jaunak agindu darotzun bezala esne eta ezti darioen lurra.

        4. Adi zazu, Israel: Gure Jainko Jauna, Jaun bakharra da.

        5. Zure Jainko Jauna maithatuko duzu zure bihotz guziaz, zure arima guziaz, zure indar guziaz.

        6. Eta zure bihotzean izanen dira egun nik manamendutan ematen darozkitzutan hitz haukiek:

        7. Eta erranen diozkatzu zure semeei, eta zure gogoa haukietan erabiliren duzu zure etxean jarria zaudezinean, bidean zabiltzanean, lotarakoan eta atzartzean.

        8. Eta lothuko dituzu orhoitgailu bat zure eskuan bezala, izanen eta erabiliko dira zure bi begien artean;

        9. Eta iskribatuko dituzu zure etxeko athelasean eta atheetan.

        10. Eta zure Jainko Jaunak zure arbaso Abrahami, Isaaki eta Jakobi zin eginez agindu dioeten lurrean sarrarazi zaitukeenean; eta eman darozkitzukeenean zuk egingabeko hiri handi eta guziz onak,

        11. Zuk egingabeko etxe onthasun guziez betheak, zuk zilhatugabeko urtegiak, zuk landatugabeko mahasti eta olibadiak;

        12. Eta jan dukezuenean, eta asea zaretekeenean:

        13. Arduratsuki begira zaite ahanztetik Jauna, Egiptoko lurretik, gathibutasuneko lurretik ilkhi zaituena. Zure Jainko Jaunaren beldur izanen zare, hura bakharrik zerbitzatuko duzu, eta zin haren izenaz eginen duzu.

        14. Zuen inguruan diren edozein jendakiren jainko atzeen ondotik ibiliko etzarete,

        15. Ezen Jainko bekhaizkorra da, zure erdian den Jainko Jauna, beldurrez-eta zure kontra suta dadien Jaunaren hasarrea, eta khen zaitzan lurraren gainetik.

        16. Ez duzu frogapenetan ezarriko zure Jainko Jauna Froga-lekhun egin izan duzun bezala.

        17. Begira zatzu zure Jainko Jaunaren manamenduak, lekhukotasun eta zeremonia mezutu darozkitzunak;

        28. Eta egizu Jaunaren aitzineko on eta gogaragarri dena, ontsa gertha dakizun, eta sarthurik goza dezazun lur guziz on hura, zeinetaz Jaunak zin egin baitu zure arbasoei,

        19. Zure etsai guziak zure aitzinean xahutuko dituela, erran izan duen bezala.

        20. Eta geroan zure semeak galde eginen darotzunean, dioelarik: Zer erran nahi dute lekhukotasun horiek, zeremonia eta erabaki gure Jainko Jaunak mezutu darozkigunek?

        21. Erranen diozu: Faraonen gathibu ginen Egipton, eta Jaunak esku hazkarrean eraiki gaitu Egiptotik;

        22. Ikhuskari eta sendagaila handiak eta gogorrenak Egipton egin izan ditu gure begien aitzinean Faraonen eta haren etxe guziaren kontra,

        23. Eta handik eraiki gaitu, sararazirik eman zezagun lurra, zeinaren gainean zin egin baitzuen gure aitei.

        24. Eta Jaunak manatu daroku begira detzagun lege horiek oro, eta gure Jainko Jaunaren beldur izan gaitezen, ontsa hel gaitezentzat gure bizitzeko egun guzietan, egun gerthatzen den bezala.

        25. Eta gure alderat urrikalmendutsu izanen da, baldin begiratzen eta bethetzen baditugu haren manamendu guziak gure Jainko Jaunaren aitzinean, manatu izan darokun bezala.

 

VII. KAP.

        1. Eta gozatzera sarthuko zaren lurrera zure Jainko Jaunak barneratuko zaituenean, eta zure aitzinean xahutuko dituenean jendaki asko, Hethearrak, eta Jerjesearrak, eta Amorhearrak, Kananearrak, eta Pherezearrak, eta Hebearrak, eta Jebusearrak, zazpi jendaia zu baino osle hainitz handiagokoak eta hazkarragoak;

        2. Eta zure Jainko Jaunak zuri eskura emanen darozkitzunean, joko dituzu heriotzeraino. Ez duzu hekiekin batasunik eginen, eta etzazkiote urrikalduko;

        3. Eta ez duzu hekiekin ezkontzarik josiko. Ez diozu zure alabarik haren semeari emanen, eta ez duzu haren alabarik zure semeari onhetsiko,

        4. Zeren-eta zure semea bilduko baitu niri ez jarraikitzera, eta nahiago izatera jainko atzeak zerbitzatu; eta jauziko da Jaunaren hasarrea, eta ordu berean xahutuko zaitu.

        5. Aitzitik lehenago hau eginen diozu: lurrerat arthikatzu haren aldareak, phorroka zatzu haren jainkomoldeak, ebak lukuak, eta erre itxura bernuzatuak;

        6. Zeren baitzare zure Jainko Jaunari sainduetsi populu bat. Zure Jainko Jaunak zu hautatu zaitu, izan zakiozkientzat populu bere-berea lurraren gainean diren populu guzien artetik.

        7. Jauna ez da zuei batu, eta etzaituztete hautatu bertze populu guziak ostetan xitzen zintuztelakotz, bertze populuak oro baino aphurragoak zineztenean:

        8. Bainan bai zeren Jaunak maithatu baitzaituztete eta begiratu baitu zuen arbasoei egin zioeten zina: eta esku hazkarrean eraiki zaituztete, eta gathibutasuneko etxetik berrerosi, Faraon Egiptoko erregeren eskutik.

        9. Eta jakinen duzu nola zure Jainko Jauna bera den Jainko hazkar eta fidela, bere patua eta urrikalpena mila gizalditaraino begiratzen diotena bera maite dutenei eta bere manamenduen zaintzaileei:

        10. Eta berehala bihurtzen diotena gaitzirizkotan dadukatenei, haletan non ezeztatzen baititu, eta luzatzen ez baitu, han berean merezitua bihurtuz.

        11. Begira zatzu beraz manamendu, zeremonia eta erabaki nik egun bethetzeaz mezutzen darozkitzutanak.

        12. Baldin erabaki haukiek entzun ondoan, idukitzen eta bethetzen badituzu, zure Jainko Jaunak ere begiratuko darozkitzu batasuna eta zure arbasoei zin eginez agindurikako urrikalpena;

        13. Eta maithatuko zaitu, eta berhatuko, eta benedikatuko ditu zure sabeleko fruitua, eta zure lurreko fruitua, ogia eta mahatsa, olioa eta abere larriak, eta ardi-arthaldeak, lur hartan, zeina zuri emanen zarotzula zin egin baitiote zure arbasoei.

        14. Benedikatua izanen zare populu guzien artean. Zure baithan ez da izanen urrix-orotsetan agorrik, ala gizonetan, ala abereetan.

        15. Jaunak zu ganik urrunduko ditu ahuldura guziak; ez ditu zure gainera ekharriko ezagutu dituzun Egiptoko gaitz guziz gaixtoak, bainan helduko ditu zure etsai guzien gainera.

        16. Iretsiko ditutzu zure Jainko Jaunak eskuetaratuko darozkitzun populu guziak. Zure begiak ez ditu guphidez utziko, eta ez ditutzu hekien jainkoak zerbitzatuko, zure galbide izan ez ditezentzat.

        17. Egin bazineza zure baithan: Jendaia horiek ni baino ostez gehiago dira, nola xahutuko ahal ditut?

        18. Ez lotsa, bainan orhoit bekizkitzu zure Jainko Jaunak Faraoni eta Egiptoar guziei egin diotena,

        19. Zure begiek ikhusi dituzten izurri gaitzak, eta ikhuskariak, eta sendagailak, eta esku hazkarra, eta beso zabala, zure Jainko Jaunak erabiliak zure eraikitzeko, lotsatzen zaituzten populu guziei hala-hala eginen diote.

        20. Gainerako, zure Jainko Jaunak listorrak ere igorriko ditu hekien gainera, oro xahu detzaneraino, eta gal detzaneraino zuri itzuriak eta gorde ahal izan direnak.

        21. Etzare hekien beldur izanen, zeren zure erdian baita zure Jainko Jauna, Jainko handi eta ikharagarria.

        22. Jendaia hekiek berak urthuko ditu zure aitzinean emeki-emeki eta zathika. Ezin xahutuko ditutzu oro batean, beldurrez-eta lurreko basa ihiziak berha ditezen zure kontra.

        23. Eta zure Jainko Jaunak eskuetara emanen darozkitzu, eta herioz joko ditu arras xahutuak izan ditezen arteo.

        24. Eta hekien erregeak eskuetaratuko darozkitzu, eta zeruen-petik ezeztatuko ditutzu hekien izenak: nihork ezin buru eginen darotzu hekiek zathikatu dituzun arteo.

        25. Hekien obra bernuzatuak suz erreko dituzu: ez duzu irritsik izanen urhe eta zilhar halako egiten erabiliarentzat; eta hekietarik ez duzu zuretzat deusere hartuko, etzedientzat hobendun jar, zeren-eta hats baitzaizko zure Jainko Jaunari.

        26. Eta idolatik ez duzu den-gutiena zure etxean sarthuko, anathema bilhaka etzedientzat, hura bera den bezala. Higuin izanen duzu hala nola-nola puska zikhin bat, eta gauza khutsakor, eta satsu bat bezala hats izanen zaitzu, zeren den anathema.

 

VIII. KAP.

        1. Ardurarekin zaude egun nik manatzen darozkitzudan manamendu guzien begiratzera, bizi ahal izan zaitezentzat, eta berha zaitezen, eta sarthurik goza dezazun lurra, zeintaz Jaunak zure arbasoei zin egin izan baitu.

        2. Eta orhoituren zare bide guziaz zeintaz Jaunak berrogoi urthez mortua barna erakharri baitzaitu, zure gaztigatzeko, eta frogatzeko, eta agerian ezartzeko zure bihotzaren barnean zagoena, heian haren manamenduak zainduko zintuen, ala ez.

        3. Jateko eskasiaz jo zaitu, eta mana, zuk eta zure aitek ezagutzen etzindutena, hazkurritzat eman izan darotzu, zuri erakhustekotzat gizona ez dela ogi hutsean bizitzen bainan Jaunaren ahotik ilkhitzen den hitz guzitan.

        4. Huna berrogoi urthe, larrua estaltzen zarotzun soinekoa, ez dela behinere ihetxeduraz hautsi, eta zure oinetakoak ez direla phorrokatu:

        5. Zure gogoan iharduk dezazuntzat, gizonak bere semea argitzen duen bezala, orobat argitu zaituela zure Jainko Jaunak;

        6. Begira detzatzuntzat zure Jainko Jaunaren manamenduak, eta haren bidean ibil zaitezen, eta haren beldurra izan dezazun.

        7. Ezen zure Jainko Jaunak sarraraziko zaitu lur on batean, laes eta ur eta ithurrietako lurrean, zeinetako mendi zelhaietara erausten baitira ibaien sorth-buruak:

        8. Ogi, garagar eta mahats lurrean, zeintan sortzen baitira pikoak, mingranak eta olibak: olioaren eta eztiaren lurrean;

        9. Zeintan eskasiarik batere gabe janen baituzu zure ogia, eta gauza guzietako nasaiziaz gozatuko baitzare; zeintako harriak burdinak baitira eta zeintako mendietarik atheratzen baitira kobre mokhorrak:

        10. Jan eta ase ondoan, benedika dezazuntzat zure Jainko Jauna eman darotzun lur guziz ona gatik.

        11. Atzar emazu eta begira zaite behinere ahanztetik zure Jainko Jauna, eta uztetik haren manamendu, erabaki eta zeremonia, nik egun manatzen darozkitzutanak,

        12. Beldurrez-eta jan eta ase ondoan, etxe ederrak egin dituzketzunean, eta hekietan zaudezinean,

        13. Idi-arthalde eta ardi-arthalde, zilhar eta urhe, eta gauza ororen nasaizia dukezunean,

        14. Hant dadien zure bihotza, eta ez dadien orhoit zure Jainko Jaunaz, Egiptoko lurretik eta gathibutasuneko etxetik atheratu zaituenaz;

        15. Zure bidari izatu denaz mortu zabal eta ikharagarrian, zeinetan baitziren suge hatsaz erretzen zuena, harrobia eta dipsa, eta urik baterez; harri gogorrenetik ur turrustak jauzarazi dituenaz,

        16. Eta mortuan hazi zaituenaz manarekin, zeina ez baitzuten zure aitek ezagutzen. Eta gaztigatu eta frogetan ezarri zaituen ondoan, azkenean urrikaldu zaitzu,

        17. Erran etzinezan zure gogoan: Ene hazkartasunak eta besoko indarrak eskuratu darozkit niri haukiek guziak:

        18. Bainan orhoit zaitezen zure Jainko Jaunaz, zeren berak eman daroakitzun indarrak bethetzekotzat berekilako patua, zeinaren gainean zin egin izan baitiote zure arbasoei, egungo egunak erakusten duen bezala.

        19. Bainan zure Jainko Jauna ahantzirik, jainko atzeei jarraikitzen bazare, eta zerbitzatzen eta adoratzen baditutzu, huna non orai aitzinetik erraten darotzudala guziz-guzi galduko zarela,

        20. Jaunak zure sartzean jendaiak xahutu dituen bezala, hala-hala zuek ere galduko zarete, baldin zuen Jainko Jaunaren bozari ethordun ez bazarete izaten.

 

IX. KAP.

        1. Adi zazu, Israel, egun iraganen duzu Jordaneko ura, jabe zaitezentzat jendaki handienez eta zu baino hazkarragoez, hiri handi eta zeruraino harrasiztatuez,

        2. Populu larri eta irazkiz gaitz, Enaken seme, ikhusi eta aditu ditutzuenez, zeinei nihork buru egin ez baitezokete.

        3. Jakinen duzu beraz egun zure Jainko Jauna bera zure aitzinean iraganen dela, su jale eta erregarri bat iduri, zeinak hekiek herraustuko, xahutuko eta galduko baititu aphur batez zure begien aitzinean, berak erran izan darotzun bezala.

        4. Zure Jainko Jaunak zure aitzinean xahutu ditukeenean, ez bezazu erran zure bihotzean: Ene zuzentasuna gatik Jaunak sarrarazi nau lur hunen gozatzera, beren inpiokerien gatik xahutuak direnaz geroz jendaia haukiek.

        5. Ezen etzare zure zuzena gatik eta zure bihotzeko zuzentasuna gatik sarthuko lur horien gozatzera: bainan zu sartzean, xahutuak izanen dira, zeren inpioki bizi izan diren; eta Jaunak bethe dezantzat bere hitza, zinekin aginduz emana zuen arbasoei, Abrahami, Isaaki eta Jakobi.

        6. Jakizu beraz zure Jainko Jaunak ez darotzula zure zuzenen bidez gozatzerat emanen lur guziz on hori, buru gogorreneko populu bat zarenaz geroztik.

        7. Orhoit zaitezi eta ez bekizu ahantz, nola hasarretzera erakharri izan duzun zure Jainko Jauna mortuan. Egiptotik ilkhi zaren egunetik lekhu huntaraino bethi Jaunaren kontra erasiaka haritu zare:

        8. Ezen-eta narritatu duzu Horeben, eta hasarreturik xahutu nahi zintuen.

        9. Mendi gainera igan nintzenean hartzera har-lauzak, Jaunak zuekin egin zuen batasuneko har-lauzak; eta mendian egon nintzen berrogoi gau-egunez, ogirik jaten eta urik edaten ez nuelarik.

        10. Eta Jaunak eman zarozkitan bi har-lauza Jainkoaren erhiaz iskribatuak, eta zaduzkatenak mendian suaren erditik erran zituen solas guziak, populuko baldarna bildua zagoenean.

        11. Berrogoi egun eta bertze hainbertze gau iragan zirenean, Jaunak erran zarozkitan bi har-lauza, batasuneko lauzak,

        12. Eta erran zarotan: Xuti zaite, eta hemendik laster jauts zaite, zeren Egiptotik erakharri duzun zure populua laster makhurtu baita erakhutsi diozun bidetik, eta beretzat jainkorde urthu bat egin baitu.

        13. Eta berriz Jaunak erran zarotan: Ikhusten dut populu hori buruz gogorra dela:

        14. Utz nezazu xehaka dezadan, eta horren izena zeruaren-petik ezezta dezadan, eta hori baino handiagoa eta hazkarragoa den populu baten gainean ezarriko zaitut.

        15. Eta sutan zagoen menditik jausten nintzelarik, eta batasuneko bi lauzak bi eskuez naduzkalarik;

        16. Eta ikhusi nuenean bekhatu egin zinutela zuen Jainko Jaunaren kontra, eta egin zinutela zuentzat aratxe urthu bat, eta laster makhurtu zinetela haren bide erakhutsi zarotzuenetik,

        17. Arthiki nituen lauzak eskuetarik, eta hautsi nituen zuen aitzinean.

        18. Eta lehen bezala, ahuspez erori nintzen Jaunaren aitzinean, berrogoi gauegunez ogirik jaten eta urik edaten ez nuelarik, Jaunaren kontra egin zintuzten bekhatu guzien gatik, eta zeinetaz hura hasarretzera erakharri baitzinduten.

        19. Ezen lotsatu ninduten haren sumindurak eta hasarreak, zeinak zuen kontra subermaturik, xahutu nahi baitzintuzteten. Eta aldi hartan ere Jaunak entzun izan ninduen.

        20. Aaronen kontra ere borthizki hasarreturik, nahi zuen xahutu, eta harentzat halaber errekeitu nuen.

        21. Hartu nuen gero zuen bekhatugailu egin zindutena, erran nahi da aratxea eta suan erre nuen; eta puskaturik, eta dena herrautsetan ezarririk, arthiki nuen menditik jausten zen ur-errekara.

        22. Erre-lekhun ere, eta Froga-lekhun, eta Zalekeriako ehortz-lekhun narritatu zinduten Jauna.

        23. Eta noiz-etare Kadesbarnetik igorri baitzintuzten, zioelarik: Zoazte eta goza zaizte nik zuei eman lurraz, erdeinatu duzue orduan ere zuen Jainko Jaunaren manua, ez diozue sinheste hartu, eta ez duzue entzun nahi izan haren boza:

        24. Bainan bihurri izatu zarete bethi, ezagutzen hasi zaituztedan egunetik.

        25. Eta ahuspez egon nintzen Jaunaren aitzinean berrogoi gau-egunez, zeinetan errekeituz errekeitzen bainuen, zuek ez xahutzeko, dixidatu zuen bezala;

        26. Eta othoiztuz erran nioen: Jainko Jauna, ez bezazu xahu zure populua, eta zure primantza zure indarraren handiaz berrerosi duzuna, Egiptotik esku hazkarrean eraiki ditutzunak.

        27. Orhoit bekizkitzu zure zerbitzari Abraham, Isaak eta Jakob: ez bezedi begira populu hunen gogortasunari, inpiokeriari eta bekhatuari,

        28. Beldurrez-eta gu eraiki gaituzun tokiko egoiliarrek erran dezaten: Jaunak agindu zioeten lurrean ezin sarraraz zetzakeen, eta gaitzets zituen: horren gatik eraiki ditu mortuan galaraztekotzat.

        29. Haukiek zure populu eta primantza dira, zure indarraren handiz eta besoko zabaltasunaz eraiki ditutzunak.

 

X. KAP.

        1. Ordu hartan Jaunak erran izan zarodan: Aphaint zatzu bi har-lauza lehenekoak ziren bezala, eta ene gana mendira igan zaite: eta zurezko khutxa bat eginen duzu;

        2. Eta lauzetan iskribatuko ditut lehenago hautsi ditutzunetan ziren hitzak, eta gero khutxan ezarriko ditutzu.

        3. Khutxa beraz setim zurkiz egin nuen. Eta bi har-lauza aphaindu nituenean lehenekoak bezala, hekiek eskuetan, igan nintzen mendira.

        4. Eta Jaunak lauzen gainean iskribatu zituen, aitzinean egin izan zuenaren arabera, hamar manamenduak, zuei mendian suaren erditik adiarazi zarozkitzuenak, populua bildua zagoenean: eta eman zarozkidan niri.

        5. Eta itzuli nintzen eta menditik jautsi, eta egin nuen arkhan ezarri nituen lauzak, zeinak orai arteo han egon baitira, Jaunak niri manatu bezala.

        6. Bada, Israelek kanpak higitu zituen Berothetik, Jakanen semeena zenetik, Moserara, non hil eta ehortzi baitzen Aaron, zeinaren orde, apheztasuna jauntzi baitzuen haren Seme Eleazarrek.

        7. Handik ethorri ziren Gadgadera: toki hortarik abiaturik kanpatu ziren Jetebathan, uretako eta erreketako lurrean.

        8. Ordu hartan Jaunak berezi zuen Lebiren leinua Jaunaren batasuneko arkharen erabiltzeko, eta haren aitzinean jartzeko eginbidetan, eta haren izenean benedikatzen haritzeko egungo eguna arteo.

        9. Horren gatik Lebik ez du izatu ez zathirik ez ontasunik bere anaiekin, zeren Jauna bera baita haren ontasuna, zure Jainko Jaunak agindu zioen bezala.

        10. Bada, ni mendian egotu nintzen, aitzinean bezala, berrogoi gau-egunez: eta Jaunak aldi hartan ere entzun ninduen, eta etzintuen galdu nahi izan.

        11. Eta erran zarotan niri: Zoazi, eta populuaren buruan ibil zaite, sar ditezen eta goza dezaten lurra, zeina emanen diotedala zin egin baitiotet horien aitei.

        12. Eta orai, Israel, zer galdatzen darotzu zure Jainko Jaunak, baizik-ere izan dezazun zure Jainko Jaunaren beldurra eta ibil zaitezen haren bideetan, maitha eta zerbitza dezazun zure Jainko Jauna zure bihotz oroz eta zure arima guziz,

        13. Eta begira detzatzun Jaunaren manamendu eta zeremonia nik egun mezutzen darozkitzutanak, ongi hel dakizuntzat?

        14. Ikhusten duzu zure Jainko Jaunarenak direla zerua, eta zeruko zerua, lurra eta lurrean diren guziak:

        15. Eta bizkitartean zure aitekin bat egin da Jauna, eta maithatu ditu, eta hautatu ditu hekien ondokoak hekien ondotik, erran nahi da zuek, populu guzien artetik, egun froga egiten den bezala.

        16. Ingurebak ezazue beraz zuen bihotza eta ez bezazue gogor gehiago zuen burua;

        17. Zeren zuen Jainko Jauna baita jainkoen Jainkoa, jaunen Jauna, Jainko handi, ahaldun eta ikharagarria, zeina nor nor den, ez-eta emaitzei begiratzen ez baita.

        18. Alhargunari eta umezurtzari zuzena bihurtzen diote, maite du arrotza eta ematen dio jatekoa et jaunztekoa.

        19. Eta zuek ere beraz maitha zatzue, arrotzak, zeren zerorrek ere arrotz izatu zareten Egiptoko lurrean.

        20. Zure Jainko Jaunaren beldur izanen zare, eta hura bakharra zerbitzatuko duzu: hari berari iratxikia egonen zare, eta haren izenaz zin eginen duzu.

        21. Hura bera da zure ospea eta zure Jainkoa, zure begiek ikhusi dituzten sendagaila handi eta ikharagarriak egin dituena.

        22. Zure aitak hirur hogoi eta hamar arima ziren Egiptora jautsi zirenean: eta orai huna non zure Jainko Jaunak berhatu zaituen zeruko izarrak bezala.

 

XI. KAP.

        1. Maitha zazu bada zure Jainko Jauna eta begira zatzu haren manamenduak, zeremonia eta erabakiak bethi eta bethi.

        2. Ezagut zatzue egun zuen haurrek ez dakitena, ikhusi ez dituztelakotz zuen Jainko Jaunaren azurrialdiak, haren sendagailak, esku hazkarra eta beso zabala,

        3. Ikhuskariak eta egintzak Egiptoaren erdian egin izan dituenak Faraonen eta haren eremu guziaren,

        4. Egiptoarren armada guziaren, zaldien eta orga-lasterren gainean: nola estali zituzten itsaso Gorriko urek, zuen ondotik jarraikitzen zirelarik, eta nola Jaunak xahutu zituen, egungo egunean oraino ageri den bezala.

        5. Orhoit zaitezte zuen alderateko haren egintzez mortuan, lekhu huntara heldu izan zareten arteo;

        6. Eta Dathanez eta Abironez, Errubenen seme Eliaben semeez; zeinak iretsi baitzituen lurrak bere ahoa idekirik, Israelen erdian zituzten etxe, olha eta puska guziekin.

        7. Zuen begiek ikhusi dituzte Jaunak eginikako egintza handi guziak,

        8. Begira detzatzuentzat nik egun mezutzen darozkitzuetan haren manamenduak oro, eta abala izan dezatzuentzat barneratzeko, eta gozatzeko lurra zeintan sartzen baitzarete,

        9. Eta luzez bizi zaiztezentzat lur hartan, zeinari esnea eta eztia baitario, eta zeina Jaunak zin eginez agindu baitu zuen aitei eta hekien ondotikakoei.

        10. Ezen zuek gozatzeko sarthuko zareten lurra ez da zuek ilkhi zareten Egiptoko lurra iduri, zeinetan hazia arthiki ondoan, urztatzeko urak erakhartzen baitira, baratzetako egiten ohi den bezala:

        11. Bainan da menditsu eta ordokitsua, zeruko urien begira egoten dena,

        12. Zeina bethi ikhuskatzen baitu zure Jainko Jaunak, eta hunen begiak urtheburu batetik bertzera haren gainean daude.

        13. Erortzen bazarete beraz nik egun ematen darozkitzuetan manamenduetara, zuen Jainko Jauna maithatuz eta zerbitzatuz zuen bihotz oroz eta arima guziz,

        14. Harek zuen lurrari emanen dio goizaroko uria eta berantarokoa, bil dezazuen ogi, arno, olio,

        15. Sorho-belhar azienda bazkatzeko, eta zerorrek jan dezazuen eta ase zaitezten.

        16. Berautzue zora ez dadien zuen bihotza, eta gibela zaitezten Jauna ganik, zerbitza eta adora detzatzuen jainko atzeak;

        17. Beldurrez Jaunak herts dezan zerua, uriak eror ez ditezen, eta lurrak eman ez dezan bere fruitua, eta laster gal zaizten Jaunak ematera dihoakizuen lur guziz on hartarik.

        18. Hitz haukiek sarkitzue zuen bihotzetan eta arimetan; orhoitgailu bat bezala eskuetarik eman zatzue dilindan, eta ezar zatzue bi begien artean.

        19. Zuen semeek gogotan haukiek erabil detzatentzat, irakats zotzuete jarriko zaretenean zuen etxean, bidean zihoaztenean, etzanen eta jaikiko zaretenean;

        20. Iskriba zatzu zure etxeko atheetan eta athe-habeetan,

        21. Berha ditezentzat zure egunak eta zure semeenak lur hartan, zeina Jaunak zin eginez zuen aitei agindu baitiote emanen diotela, zeruak lurra estaltzen dueno.

        22. Ezen nik ematen darozkitzuetan manamenduak begiratzen eta bethetzera baditutzue, zuen Jainko Jauna maithatuz, eta haren bideetan ibiliz, hari iratxikiak egoten zareztelarik,

        23. Jaunak xahutuko ditu jendaia horiek oro zuen begien aitzinean, eta nausituko zarete zuek baino gehiago eta hazkarrago direnez.

        24. Zuen oinak oinkatuko duen lur guzia zuena izanen da. Zuen mugak izanen dira mortutik eta Libanetik, Ufrateko ibai handitik iguzki-sartzeko itsasoraino.

        25. Nihork ez du zuen aitzinean ihardukiko: zuen Jainko Jaunak zuen beldurra eta ikhara hedatuko ditu oinkatzera zihoazten lur ororen gainean, zuei erran izan darotzuen bezala.

        26. Huna non egun zuen aitzinean ematen ditudan benedizionea eta madarizionea;

        27. Benedizionea, baldin ethordun izaten bazarete zuen Jainko Jaunaren manamenduei, egun nik mezutzen darozkitzuetanei;

        28. Madarizionea, baldin zuen Jainko Jaunaren manamenduei bihurri egiten badiozuete, ilkhitzen bazarete nik egun erakhusten darotzuetan bidetik, eta ezagutzen ez ditutzuen jainko arrotzen ondotik ibiltzen bazarete.

        29. Bada, zuen Jainko Jaunak sarraraziko zaituztenean egoteko zihoazten lurrean, benedizionea atheratuko duzue Garizimgo mendi gainean, madarizionea Hebalgo mendian,

        30. Zeinak baitira Jordanez haindian, iguzki-sartzera dohan bidearen bertze aldean, Galgalako parrean zelhaietan dagoen Kananearraren eremuan, eta Galgala da urrunera bedatzen eta sartzen den haran baten bazterrean.

        31. Zuek ezen iraganen duzue Jordaneko ura, gozatzekotzat zuen Jainko Jaunak ematera dihoakizuen lurraz, hartako jabe eta gozatzaile izan zaitezten.

        32. Ikhusazue beraz bethe detzatzuen nik egun zuen aitzinean ezarriko ditudan zeremoniak eta erabakiak.

 

XII. KAP.

        1. Jauna bethe behar ditutzuen manamendu eta erabakiak zuen aiten Jainko Jaunak eman gogo darotzuen lurrean, hura goza dezazuentzat lurraren gainean ibiliren zareten egun guzietako.

        2. Azpikoaz-gora ezar zatzue lekhu guziak zeinetan nausitzera zihoazten lurreko jendeek adoratu baitituzte beren jainkoak mendi goretan eta munhoetan, eta zuhaitz hostotsu guzien azpian.

        3. Xehaka zatzue hekien aldareak, porroska giza-moldeak, suz erre lukuak, eta idolak zathika: hekien izenak ezezta zatzue lekhu hekietarik.

        4. Halakorik ez diozu eginen zure Jainko Jaunari:

        5. Bainan ethorriko zarete zuen Jainko Jaunak zuen leinu orotarik hautatu duen lekhurat han bere izenaren ezartzeko eta bere egoitzaren egiteko;

        6. Eta lekhu hartan eskainiko ditutzue zuen holokaustak eta bitimak, zuen eskuetako lanen fruituetako hamarrenak eta pikainak, zuen botu eta emaitzak, idietako eta ardietako lehen-sorthuak.

        7. Eta han janen duzue zuen Jainko Jaunaren aitzinean, eta boztuko zarete, zuek eta zuen etxekoak, zuen Jainko Jaunak benedikatu dituen zuen eskuetako lan guziez.

        8. Han ez duzue eginen guk orai hemen egiten duguna, batbederari zuzen iduri zaioena.

        9. Ezen etzarete oraino heldu phausura eta zuen Jainko Jaunak eman gogo darotzuen gozamenera.

        10. Jordanea iraganen duzue, eta zuen egoitza eginen duzue zuen Jainko Jaunak ematera dihoakizuen lurrean, inguruko zuen etsaietarik gerizan phausa zaitezten eta beldurkunderik batere gabe egon zaiteztentzat.

        11. Zuen Jainko Jaunak hautatu dukeen lekhuan han izan dedientzat haren izena; harat ekharriko ditutzue manatzen darozkitzuetan guziak, holokausta, bitima, hamarren, zuen lanetako fruituen pikain, eta Jaunari botuz emanen darozkitzuen emaitzetako gauza hautak.

        12. Han eginen ditutzue zuen Jainko Jaunaren aitzinean bozkariozko barazkariak, zuek, zuen seme eta alabek, muthilek eta neskatoek, eta zuen hirietan egoten den lebitarrak; ezen ez du zuen artean bertze pharterik ez ontasunik.

        13. Berautzu zure holokaustak eskaintzetik ikhusiko duzun edozein lekhutan,

        14. Bainan Jaunak zure leinuetarik batean hautatu dukeen lekhuan eskainiko ditutzu zure bitimak, eta nik manatzen daruzkitzutan guziak eginen ditutzu.

        15. Baizik-eta jan nahi baduzu eta lakhet bazarotzu haragizko janharia, hil zazu eta jan zure Jainko Jaunak zure hirietan eman darotzun benedizionearen arabera; aberea izan dedien lohia, hori da, narriotua eta erkhitua; edo xahua, erran nahi da osasunekoa eta narriogabea, eskaintzea zilhegi dena, ahuntza eta orena bezala, jan zazu;

        16. Bakharrik ez jan odola, zeina ura bezala lurrerat ixuriko baituzu.

        17. Zure hirietan ezin janen ahal ditutzu zure ogi, arno eta olioaren hamarrena, idietako eta arthaldeetako lehen-sorthuak, botu eginikako guziak eta zure oldetara eskaini nahiko ditutzunak, eta zure lanetikako fruituen pikainak:

        18. Bainan zure Jainko Jaunaren aitzinean janen ditutzu, zuk, zure seme-alabek, muthil-neskatoek, eta zure hiritan dagoen lebitarrak, zure Jainko Jaunak berezi dukeen tokian: eta zure Jainko Jaunaren aitzinean boztuko eta onthuruntzatuko zare, eskua hedatuko diotzuten guziekin.

        19. Berautzu lurraren gainean zaudeno lebitarra bazterrerat uztetik.

        20. Zure Jainko Jaunak zabaldu ditukeenean zure mugak, agindu izan darotzun bezala, eta jan nahiko ditutzunean zure barnea tirriatzen den haragietarik;

        21. Bainan zuen Jainko Jaunak hautatu dukeen lekhua, haren izena han izan dadien, urrun balitz, dituzun idietarik eta arthaldeetarik hilen duzu nik manatu bezala, eta janen duzu zure hirietan, atsegin duzun bezala.

        22. Hartarik janen duzu, ahuntzkia eta orenkia jaten den bezala: eta lohiak eta xahuak batean janen dute.

        23. Huntarik bakharrik begira zaite, odola jan ez dezazun, ezen hekien odola da hekien bizia: eta horren gatik ez duzu bizia jan behar haragiekin:

        24. Bainan lurrerat ixuriko duzu ura bezala,

        25. Ontsa hel zaitezentzat zu eta zure semeak zure ondotik, egin dukezunean Jaunaren begietan gogaragarri dena.

        26. Bainan sainduetsi eta Jaunari botuz berezi diozuna, hartuko duzu, eta ethorriko zare Jaunak hautatu lekhura,

        27. Eta zure eskaintzak, haragia eta odola, zure Jainko Jaunaren aldarearen gainean eskainiko ditutzu; odola aldare inguruan ixuriko duzu, eta zerorrek janen ditutzu haragiak.

        28. Begira eta adi zatzu nik zuri manatzen darozkitzutan guziak, ongi gertha dakizun zuri eta zure semeei zure ondotik bethi guzian, egin dukezunean on eta gogaragarri dena zure Jainko Jaunaren aitzinean.

        29. Zure Jainko Jaunak zure begien aitzinean xahutu ditukeenean jendaiak zeinetara sarthuko baitzare nausitzeko, eta nausitu zaretekeenean, eta hekien lurretan izanen duzunean zure egoitza;

        30. Berautzu hekiek bezala egin, zure sartzean xahutuak izan diren ondoan, eta galda hekien zeremoniez, diozularik: Jendaki horiek adoratu dituzten bezala beren jainkoak, hala eginen dut nik ere.

        31. Ez diozu orobat eginen zure Jainko Jaunari. Ezen izigarrikeria guziak Jaunak gaitzesten dituenak egin izan dituzte beren jainkoei, eskainiz semeak eta alabak, eta suan errez.

        32. Nik manatzen darotzudana, hori bakharrik egiozu Jaunari; ez berha, ez guti deusere.

 

XIII. KAP.

        1. Zure erdian altxatzen bada profetarik, edo dioenik ametsetan zerbait agerpen ikhusi duela, eta aitzinetik erranen duenik zerbait ikhuskari eta sendagaila,

        2. Eta gerthatzen balitz harek errana, eta erran balezazu: Goazen eta jarraik gaitezen ezagutzen ez ditutzun jainko arrotzei, eta zerbitza detzagun:

        3. Ez entzun profeta edo ametsegile haren solasak, zeren zuen Jainko Jauna baitabila zuek zertan froga, agerian izan dadientzat heian maite duzuen ala ez, zuen bihotz oroz eta arima guziz.

        4. Zuen Jainko Jaunari jarraik zaitezte, haren beldurra izan zazue, haren manamenduak begira zatzue, eta haren mintzoa entzun: hura bera zerbitzatuko duzue, eta hari berari iratxikiren zarete.

        5. Profeta hura ordean edo amets-sortzaile hura hila izan bedi, zeren den mintzatu zuen gibelatzeko zuen Jainko Jauna ganik, zeinak Egiptoko lurretik eraiki eta gathibutasuneko etxetik berrerosi baitzaituzte, zuek makhurrarazteko zuen Jainko Jaunak manatu darotzueten bidetik: eta holetan gaizkia zuen artetik iraiziren duzue.

        6. Baldin zure anaia zure amaren semeak, edo zure semeak, edo alabak, edo zure emazte bihotzean duzunak, edo zure adiskide zure burua bezain maite duzunak amainatu nahi bazintu, beharrira erranez: Goazen eta zerbitza detzagun zuk eta zure aitek ezagutzen ez dituzten Jainko arrotzak,

        7. Urrunetik edo hurbiletik lurraren buru batetik bertzera gure inguruan diren jendaki guzienak;

        8. Ez bezedi haren erranetara eror, ez bezazu entzun, eta zure begiak ez bezo barkha etzakizkioentzat urrikal eta gorde ez dezazun,

        9. Bainan han berean hil zazu; zure eskua izan bedi lehena haren gainean, eta gero Loth bekio populu guziarena.

        10. Harrika leherturik hilen da, zeren nahi izan zaituen iraizi zure Jainko Jauna ganik, Egiptoko lurretik eta gathibutasuneko etxetik atheratu zaituena ganik:

        11. Hori aditzean Israel guzia lotsa dadientzat, eta nihork ez dezan gehiago halakorik egin.

        12. Zure Jainko Jaunak zure egoitzaren egiteko emanen darozkitzun hirietarik batean aditzen badituzu zenbaitak erraten:

        13. Belialen semeak zure erditik ilkhi dira, eta beren hiriko egoiliarrak makhurrarazi dituzte, eta erran diotete: Goazen eta zerbitza detzagun ezagutzen ez ditutzuen jainko arrotzak:

        14. Artha eta ardurarekin bilha zaite: gauzaren garbitasuna atheratu ondoan, aurkhitzen baduzu diotena kautu dela, eta izigarrikeria hori zinez egina izan dela,

        15. Ezpataren ahoaz joko ditutzu berehala hiri hartako egoiliarrak; eta hiria, eta hartan diren guziak abereetaraino xahutuko dituzu.

        16. Han daitekeen tresneria ere bilduko duzu hango plazen erdira, eta hiriarekin berarekin su emanen diozu, zure Jainko Jaunari oro erreko diotzatzun bezala, eta bethi guzian hobi bat izan dadien: ez da hartarik gehiago hiririk eginen,

        17. Eta anathema hartarik ez da zure eskuetan den-gutiena geldituko, Jauna bere hasarrearen hatsetik jabal dadientzat, eta urrikal dakizun, eta berha zaitzan zure arbasoei zin eginez agindu dioten bezala,

        18. Zure Jainko Jaunaren boza entzunen duzuno, nik egun mezutzen darozkitzudan manamendu guziak begiratuz, zure Jainko Jaunaren aitzinean gogaragarri denaren egiteko.

 

XIV. KAP.

        1. Izan zaizte zuen Jainko Jaunaren seme: ez duzue zuen buruei ebakidurarik eginen, eta ileak ez ditutzue deithoreetan murriztuko;

        2. Zeren zakizkioen zure Jainko Jaunari populu bat saindua, eta lurraren gainean diren jendaia guzien artetik hautatu zaituen izan zaitzan populu bere-bere bat.

        3. Lohi diren gauzetarik janen ez duzue.

        4. Haukiek dira jan behar ditutzuen abereak, idia, ardia eta ahuntza,

        5. Orena, eta orkhatza, bafidia, orenahuntza, basahuntza, oriza, jirafa.

        6. Janen duzue edozein abere hatza bi aldetara urratua duena, eta ausnarrean haritzen dena.

        7. Bainan ausnarrezaletarik, behatza urratua ez dutenetarik ez duzue jan behar, hala-nola kamelutik, erbitik, sagarroitik: haukiek zeren ausnarrean haritzen diren eta behatza urratua ez duten, lohi izanen zaizkitzuete.

        8. Urdea ere, zeren behatza urratua duen eta ausnarrezale ez den, lohi izanen da; horien haragirik ez duzue janen, eta hilikiak ukituren ez dituzue.

        9. Uretan daudezen arrain guzietarik haukiek janen ditutzue: jan zatzue hegalak eta ezkatak dituztenak.

        10. Bainan hegal eta ezkatagabekorik ez jan, lohiak direlakotz.

        11. Hegastin xahu guziak jan zatzue.

        12. Lohiak ez jan, erran nahi da arranoa, grifoina, eta itsas-arranoa,

        13. Iksiona, saia eta mirua, bere motaren arabera;

        14. Bele mota guzia;

        15. Ostruka, huntza, maloiña eta aztorea bere motaren arabera;

        16. Amiamokoa, zina eta ibisa;

        17. Puianta, porsiriona eta huntza,

        18. Pelikanoa, karadriona, zein bere motan; basoilarra ere eta gau-ainhara.

        19. Eta lurraren gainean herrestatzen diren eta hegalak dituzten guziak lohi izanen dira eta ez da hekietarik janen.

        20. Xahu diren guziak jan zatzue.

        21. Bainan bere baitarik hil dena, ez hartarik jan. Zure atheen barnean den arrotzari emozu jateko, edo sal zozu; zeren zu baitzare zure Jainko Jaunaren populu saindua. Ez duzu pittika erreko bere amaren esnean.

        22. Urthe bakhotx, bereziko duzu lurrean sortzen diren zure fruitu guzien hamargarrena.

        23. Lure Jainko Jaunaren aitzinean, bere izena deithua izateko hautatu dukeen tokian, janen dituzu zure ogi, arno eta olioaren hamargarrena, eta idietako eta ardietako lehen-sorthuak, ikhas dezazun zure Jainko Jaunaren izenaren noiznahiden beldur izaten.

        24. Bainan bidea luzeegi, eta zure Jainko Jaunak hautatu duen lekhua urrunegi ditakeenean, eta zure Jainko Jaunak zu benedikatu, eta zuk hari erran guziak ezin eraman,

        25. Oro salduko ditutzu eta dirutara bihurtuko, eta dirua eskuan goanen zare zure Jainko Jaunak hautatu dukeen lekhura:

        26. Eta diru hartan erosiko duzu nahi duzuna, edo idi, edo ardi, orobat arnoa eta buztinoa eta gura zaren guzia: eta janen ditutzu zure Jainko Jaunaren aitzinean, eta atsegin hartuko duzue zuk eta zure etxeak,

        27. Eta zure atheen barnean den lebitarrak: berautzu utz hura, zeren ez baitu bertze ikhustekorik zure ontasunean.

        28. Hirur urthetarik bertze hamarren bat bereziko duzu orduan sorthuko zarozkitzun guzietarik, eta berez ezarriko duzu zure etxean.

        29. Eta ethorriko dira lebitarra, zeinak bertze zuzenik eta ikhustekorik zure izanean ez baitu, eta arrotza, eta umezurtza eta alharguna zure atheen barnean direnak, eta janen dute, eta aseko dira, zure Jainko Jaunak benedika zaitzan eginen ditutzun esku-lan orotan.

 

XV. KAP.

        1. Zazpigarren urthean eginen duzu bihurtzapena,

        2. Zeina hulako moldez baita zelebraturen: adiskidearen, edo lagunaren edo anaiaren baithan hartzeko duenak, gibelerat ezin galdeginen diote, zeren den Jaunaren bihurtzapen urthe.

        3. Arrotza eta kanpotarra premiatuko ditutzu, bainan herritarrari eta lagunari gibelerat galdatzeko eskurik ez duzu izanen.

        4. Zuen artean beharrik eta eskalerik ez da batere izanen, benedika zaitzan zure Jainko Jaunak gozatzera eman gogo darotzun lurrean.

        5. Bizkitartean zure Jainko Jaunaren mintzoa entzuten baduzu, eta begiratzen harek manatu eta nik egun zuri mezutu guziak, benedikaturen zaitu agindu darotzun bezala.

        6. Asko jendaiari maileguz emanen duzu, eta zerorrek nihoren ganik ez hartuko. Asko jendaien nausi eginen zare eta nihor etzaitzu zuri nausituko.

        7. Zure anaietarik bat, zure hiri berean daudezinetarik, zure Jainko Jaunak ematera dihoakizun lurrean, behartzera heldu balitz, ez duzu gogortuko zure bihotza, ez-etare hertsiko zure eskua;

        8. Bainan beharrari zabalduko diozu, eta maileguz emanen diozu eskas duela ikhusiko duzuna.

        9. Berautzu lerra dakizun gogoeta tzar bat, eta zure bihotzean erran dezazun: Zazpigarren urthea bihurtzapeneko hurbiltzen hari da: eta aldara detzatzun zure begiak zure anaia beharra ganik, ez nahiz hari galdatzen duena maileguz eman: beldurrez-eta Jaunari oihu egin dezan zure kontra, eta bekhatutzat jazarria izan dakizun.

        10. Bainan emanen diozu, eta ez duzu amarrukeriarik erabiliren haren beharren arintzean, zure Jainko Jaunak benedika zaitzan bethi guzian eta eskurat hartuko ditutzun egiteko orotan.

        11. Beharrak ez dira eskas izanen zure egoitzako lurrean: hargatik manatzen darotzut eskua idek diozozun zure anaia eskasian eta beharretan denari, zurekin lur berean dagoenari.

        12. Zure anaia Hebrearra edo arreba Hebrearra saldua izaten zaitzunean, eta sei urthez zerbitzatu zaituenean, zazpigarren urthean libro igorriko duzu,

        13. Eta ez duzu jasanen libro uzten duzuna eskuak hutsik goan dadien;

        14. Bainan bidekoa emanen diozu arthaldetik, selharutik eta lakotik, zeinetan benedikatu baitzaitu zure Jainko Jaunak.

        15. Orhoit zaitezi zeror gathibu izatu zarela Egipton, eta zure Jainko Jaunak atheratu zaituela, eta hargatik orai ematen darotzut nik manamendu hau.

        16. Zure sehiak ordean erraten badarotzu: Ez dut ilkhi nahi, zeren maite zaituztedan zu eta zure etxea; eta zure etxean ontsa dela atzematen badu:

        17. Ezten bat hartuko duzu eta haren beharria zilhatuko zure etxeko athean, eta bethi guziko zure sehi izanen da. Neskatoari ere orobat eginen diozu.

        18. Libro igorri ditukezunean, ez dituzu zure begiak hekien ganik baztertuko, zeren zerbitzatu baitzaituzte sei urthez sarizale batek egin zukeen bezala, zure Jainko Jaunak benedika zaitzantzat hari zaren lan guzietan.

        19. Zure abere gorrietarik eta ardietarik, lehenbizi sortzen diren guziak, nahiz orots, nahiz urrix, sainduetsiko diozkatzu zure Jainko Jaunari. Abere gorriaren lehen-sorthua ez duzu lanean erabiliko, eta ardiarenari ez diozu ilea moztuko.

        20. Zure Jainko Jaunaren aitzinean janen ditutzue zuk eta zure etxekoek urthe oroz, Jaunak berezi dukeen lekhuan.

        21. Eta lehen-sorthuak balu narrio bat, edo maingu, edo itsu, edo bertze nonbaitik markhets edo erphil balitz, ez da zure Jainko Jaunari imolatuko.

        22. Bainan hura janen duzu zure hiriaren barnean: lohiak edo xahuak orobat janen dute halakoetarik orkhazkia eta orenkia bezala.

        23. Bakharrik huntarik begiratuko zare, janen ez baituzu hekien odola: bainan ura bezala lurrera ixuriko duzu.

 

XVI. KAP.

        1. Begiratuko dituzu fruitu berrietako hilabethea eta uda lehena, Bazkoa zure Jainko Jaunari egiteko, zeren hilabethe hartan gauaz zure Jainko Jaunak ilkhi zaituen Egiptotik.

        2. Eta zure Jainko Jaunari Bazkoa imolatuko diozu ardietarik eta idietarik zure Jainko Jaunak hautatu dukeen lekhuan, han egon dedientzat haren izena.

        3. Ez duzu janen orduan ogi altxaturik: zazpi egunez janen duzu altxagarririk gabe, atsekabeko ogia, ikharan ilkhi zarelakotz Egiptotik, baizik eta Egiptotikako zure ilkhipeneko egunaz orhoit zaitezen zure biziko egun oroz.

        4. Zazpi egunez zure eremu guzietan ez da altxagarririk agertuko, eta lehenbiziko eguneko arratsean imolatu den bitimaren haragietarik ez da batere geldituko goizeraino.

        5. Bazkoa ezin imolaturen duzu Jaunak ematera dihoazkitzun hirietarik edozeintan;

        6. Bainan bai zure Jainko Jaunak hautatu duen lekhuan, haren izena han egon dedientzat: eta Bazkoa imolatuko duzu arratsaldean iguzki-sartzean, Egiptotik ilkhi zaren tenorean.

        7. Eta erreko eta janen duzu zure Jainko Jaunak hautatu dukeen lekhuan: eta goizean jaikiz, itzuliko zure olhetara.

        8. Sei egunez janen ditutzu airisak: eta zazpigarren egunean, zeren den zure Jainko Jaunaren bilkhuko eguna, ez duzu eginen esku-lanik.

        9. Zazpi aste khondatuko ditutzu, ihitegia uztan ezarri dukezun egunetik:

        10. Eta zure Jainko Jaunari zelebratuko diozu Asteetako besta-eguna, zure eskuko eskaintza zure oldetara eskainiz zure Jainko Jaunaren benedizionearen arabera:

        11. Eta zure Jainko Jaunaren aitzinean, zuk eta zure seme-alabek, muthil-neskatoek, zure atheen barnean den lebitarrak, eta zuekin daudezin arrotzak, umezurtz eta alhargunak eginen ditutzue bozkariozko barazkariak zure Jainko Jaunak hautatu duen lekhuan, haren izena han egon dedientzat.

        12. Eta orhoituko zare zeror gathibu izatu zarela Egipton; eta manatuak direnak begiratuko eta eginen ditutzu.

        13. Tabernakletako besta-burua ere zazpi egunez zelebratuko duzu, larrainetik eta lakotik zure fruituak bilduko ditutzunean;

        14. Eta besta hartan bozkariozko barazkariak eginen ditutzue, zuk eta zure seme-alabek, muthil-neskatoek, lebitarrak ere eta arrotzak, umezurtz eta alhargunak, zure atheen barnean direnek.

        15. Zure Jainko Jaunari zazpi egunez besta zelebratuko diozu Jaunak hautatu dukeen lekhuan: eta benedikatuko zaitu zure Jainko Jaunak zure fruitu orotan, eta zure eskuetako lan guzietan, eta bozkariotan izanen zare.

        16. Urthean hiruretan zuganikako gizonki guziak agertuko dira zure Jainko Jaunaren aitzinera, hautatu dukeen lekhuan: Airisetako besta-buruz, Asteetako besta-buruz eta Tabernakletako besta-buruz. Ez dira Jaunaren aitzinera agertuko eskuak hutsik:

        17. Bainan norkberak eskainiko du duenaren ereduz, bere Jainko Jaunaren benedizioneak eman izan dioenaren arabera.

        18. Juieak eta kargudunak ezarriko dituzu, zure Jainko Jaunak, leinu bakhoxka, emanen darozkitzun hirietako atheetan; populua juia dezaten erabaki zuzenez,

        19. Eta zuzen ez denera makhur ez beitez. Ez nor nor den ez-eta emaitzei etzare begiraturen: zeren emaitzek gizon zuhurren begiak itsutzen baitituzte, eta itzulikatzen zuzenen solasak.

        20. Zuzenki jarraikiko zare zuzen denari, bizi zedintzat eta goza dezazun zure Jainko Jaunak eman izan darotzukeen lurra.

        21. Ez duzu lukurik ez-eta zuhaitzik landatuko zure Jainko Jaunaren aldarearen aldean.

        22. Ez duzu zuretzat eginen ez-etare altxatuko jainko-moldurarik, zeren gaitzirizkotan baitaduka zure Jainko Jaunak.

 

XVII. KAP.

        1. Ez diotzatzu zure Jainko Jaunari imolatuko narrio edo zerbait baia duten ardia eta idia, hori zaioelakotz izigarrikeria bat zure Jainko Jaunari.

        2. Zure herritan, zure Jainko Jaunak emanen darozkitzun hirietarik batean, atzemanak izanen direnean gizon edo emazteki, gaizkia Jainko Jaunaren aitzinean egiten dutenak eta harekilako patua hausten,

        3. Goanez eta zerbitzatuz jainko arrotzak, eta adoratuz hekiek, iguzkia, ilhargia eta zeruko izarren oste guziak, nik manatu ez dudana;

        4. Eta hortaz jakintsu egin bazaituzte, eta entzutearekin arduratsuki bilhatu bazare, eta aurkhitu egia dela eta izigarrikeria hori Israelen egin izan dela:

        5. Zure hiriko atheetara ilkhiren ditutzu gauzarik tzarrena egin izan duten gizon eta emaztekia, eta harrika lehertuak izanen dira.

        6. Hiltzen dena, bi edo hirur lekhukoren ahotik galduko da. Nihor ez da hila izanen lekhukotasun bakhar baten gainean

        7. Lekhukoen eskua abiatuko zaio lehenik hiltzera, eta gero populu gainerakoarena lothuko zaio, gaizkia zure erditik khen dezazuntzat.

        8. Zutan erabaki bat nekea eta itsua ikhusiko duzunean odolean eta odolean, egitekoan eta egitekoan, legenean eta legenean; eta ikhusiko ditutzunean zure hiriko atheetako juieen bozak ez daudezila alde berera; jaiki zaite eta igan zure Jainko Jaunak hautatu dukeen lekhura.

        9. Ethorriko zare Lebiren odoletikako aphezen gana, eta orduan juie denaren gana: galdatuko diozute eta hekiek erakhutsiko darotzute erabakiko egia.

        10. Eta egizu Jaunak hautatu dukeen lekhuan buruko direnek erran eta irakhatsi guzia.

        11. Jaunaren legearen arabera, eta hekien erabakiari jarraikiko zare, ez eskuin ez ezker makhurtu gabe.

        12. Bainan hanpuruskerian sarthuko dena, eta ordu hartan zure Jainko Jauna zerbitzatzen duen aphez-handiaren manua eta juiearen erabakia onhetsi nahiko ez duena, hila izan bedi gizon hura, eta gaizkia Israeldik khen zazu:

        13. Eta entzutearekin populu guzia izituko da, eta gerorat nihor hanpuruskeriaz haz ez bedi.

        14. Zure Jainko Jaunak ematera dihoakizun lurrean sarthua zaitekeenean, eta hartaz gozatzen, eta han egoten, erraten baduzu: Errege bat ezarriko dut ene gainean, inguruko jendaki guziek duten bezala:

        15. Zure Jainko Jaunak zure anaien artetik hautatu dukeena ezarriko duzu. Ezin eginen duzu errege bertze jendaki batetikako gizon bat, zure anaia ez dena.

        16. Eta ezarria izan ondoan, ez du zalditze handi bat bilduko, eta ez du populua Egiptora bihurraraziko, bere zalditze handiaren laguntzarekin, bereziki Jaunak manatu darotzuenean gehiago bide beraz ez itzultzeko.

        17. Ez ditu asko emazte izanen haren gogoa bilduko dutenak, ez-eta zilhar eta urhe meta gaitzik.

        18. Bainan bere erreinuko alkhian jarri ondoan iskribatuko du liburu batean beretzat lege huntako Duteronoma, Lebiren leinuko aphezen ganik harturik kopia bat:

        19. Eta berekin izanen du, eta irakurtuko du bere biziko egun oroz, ikhas dezan bere Jainko Jaunaren beldur izaten, eta haren manamendu eta zeremonia legean manatuak direnen begiratzen.

        20. Eta haren bihotza hanpuruskerian goiti ez bedi bere anaien gainean, eta makhur ez bedi ez eskuin aldera ez ezkerrera, luzez erregina ditezen Israelen gainean bera eta bere semeak.

 

XVIII. KAP.

        1. Aphezek, lebitarrek eta leinu hortako bereko diren guziek ez dute pharterik ez primantzarik izanen bertze Israeldarrekin, zeren jaten baitituzte Jaunari eginikako sakrifizio eta eskaintzak:

        2. Eta bertzerik deusere ez dute hartuko beren anaien ontasunetik; ezen Jauna da bera hekien primantza, berak erran izan dioeten bezala.

        3. Hau izanen da aphezen zuzena populuaren eta bitimak eskaintzen dituztenen baithan: imola dezaten edo idia, edo ardia, aphezari emanen diote sorbalda eta sabel-xumea,

        4. Ogiko, arnoko eta olioko pikainetarik, eta ardi moztetikako ileetarik pharte.

        5. Ezen zure Jainko Jaunak zure leinu guzietarik hura hautatu du, Jaunaren aitzinean egoteko eta haren izenari eginbideak bethetzeko, harek eta haren semeek bethi guzian.

        6. Lebitar bat ilkhitzen balitz zure hiri Israel guzian diren batetik, eta nahi balu ethorri Jaunak hautatu dukeen lekhuan egotera,

        7. Bere Jainko Jaunaren izenean eginbideak betheko ditu, orduan Jaunaren aitzinean egonen diren bere anaiek bezala.

        8. Jatekoetan bertzeen pharte bera izanen du: bertzalde delarik bere hirian aitaren ondoregoz zor zaioena.

        9. Sarthua zaitekeenean zure Jainko Jaunak emanen darotzun lurrean, berautzu jendaia bekien izigarrikeriei jarraiki nahi izatetik.

        10. Eta zu baithan ez bedi aurkhi, semea edo alaba suan iraganaraziz xahu egin nahiko duenik, edo aztiei galdeka hariko denik, ametsei eta zelatei begira egonen denik, ez-eta gaizkin izanen denik,

        11. Ez-eta xarmatzailerik, ez-eta laminei galdeka hariko denik, ez-etare asmu-atheratzailerik, edo hilen ganik egia jakin beharrez ibiliko denik:

        12. Ezen horiek oro gaitzets ditu Jaunak, eta horrelako tzarkerien gatik xahutuko ditu, zuen sartzean, populu hekiek.

        13. Osoki garbi eta itzalik gabe izanen zare zure Jainko Jaunarekin.

        14. Jendaki horiek, zeinen lurra gozatuko baituzu, zelatariak eta asmatzaileak entzuten dituzte: zu ordean bertzela irakhatsia izatu zare zure Jainko Jaunaz.

        15. Zure Jainko Jaunak, zure jendakitik eta zure anaietarik ni bezala eraikiko darotzu profeta bat: hura entzunen duzu,

        16. Zure Jainko Jaunari Horeben galdatu zinaroen bezala, baldarna bildua izan zenean, eta erran zinduenean: Ez bezat gehiago adi Jainko Jaunaren mintzoa, eta ez bezat gehiago ikhus su ikharagarri hori, hil ez nadientzat.

        17. Eta Jaunak erran zarotan niri: Oro ontsa erranak dira.

        18. Zu bezalako profeta bat eraikiko diotet beren anaien artetik: eta ene hitzak ezarriko ditut haren ahoan, eta nik hari manatuko diozkadan guziak erranen diozkate.

        19. Zeinak ere entzun nahiko ez baititu ene izenean erranen dituenak, ni atheratuko natzaio aspertzaile.

        20. Bainan hanpuruskeriaz galdurikako profeta batek ene izenean erran nahi balitu nik hari manatu gabeko solasak, edo jainko arrotzen izenean mintzatu nahi balitz, hila izan bedi.

        21. Zure gogoan ixilik egiten bazindu: Nola ezagutuko dut Jaunak erran ez duen hitza?

        22. Izanen duzu ezagutkari hau: profeta harek Jaunaren izenean aitzinetik errana gerthatzen ez bada, ez da hura Jaunak errana, bainan profetak bere izpirituko hanpuruskeriaz asmatua: eta horren gatik etzare haren beldur behar

 

XIX. KAP.

        1. Noiz-ere zure Jainko Jaunak xahutu baitituzke jendaiak zeinen lurra eman gogo baitarotzu, eta hura gozatuko baituzu, eta hango hiri eta etxetan egonen baitzare;

        2. Zure Jainko Jaunak gozatzera emanen darotzun lurraren erdian hirur hiri bereziko ditutzu,

        3. Bidea artharekin xuxenduz; eta zure lurreko eremu guzia hirur zathitan bardin ezarriko duzu, gizona hil duen ihesliarrak hauzoan aurkhi dezan norat ihes egin.

        4. Huna legea gizon