www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bible Saindua (I) - Testament Zaharra, 1. zathia
Jean Pierre Duvoisin
1859-1865

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Bible Saindua¸Duvoisin (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1973

 

 

aurrekoa  

PARALIPOMENAK
II. LIBURUA

 

I. KAP.

        1. Salomon Dabiden semea gogortu zen beraz bere erreinuan; harekin zen haren Jainko Jauna eta ospe handitan ezarri zuen.

        2. Eta Salomonek manatu zituen Israel guzia, milatariak, ehuntariak, aitzindariak, Israel guziko juieak eta familietako buruzagiak;

        3. Eta oste guziarekin goan zen Gabaongo lekhu gorara, non ere baitzen Jainkoaren batasuneko tabernaklea, Moisek Jainkoaren zerbitzariak mortuan egin izan zuena.

        4. Bada, Dabidek Kariathiarimdik ekharri izan zuen Jainkoaren arkha aphaindu zaroen tokira eta zeintan landatu baitzuen olha bat, hura baitzen Jerusalemen.

        5. Beseleelek, Uriren semeak, Hurren ilobasoak egin kobrezko aldarea ere han zen Jaunaren tabernaklearen aitzinean. Salomon eta baldarna guzia hartara goan ziren.

        6. Salomon kobrezko aldarera igan zen Jaunaren batasuneko tabernaklearen aitzinean, eta haren gainean imolatu zituen mila bitima.

        7. Hara berriz, non gau berean agertu zitzaioen Jainkoa, erraten zaroelarik: Galda zazu zer nahi duzun eman dezazudan.

        8. Salomonek ihardetsi zaroen Jainkoari: Urrikari handitan izatu duzu ene aita Dabid, eta ni haren orde errege ezarri nauzu.

        9. Orai beraz, Jainko Jauna, bethe bedi ene aita Dabidi eman izan diozun hitza, zuk ezen errege egin nauzu zure populu handiaren gainean, zeina ezin khondatuzkoa baita hala nola lurreko herrautsa.

        10. Indatzu niri zuhurtzia eta adimendua, sar eta ilkhi nadien zure populuaren aitzinean, ezik nork behar-bezala juia dezake zure hunenbateko populua?

        11. Eta Jainkoak Salomoni erran zaroen: Zeren hori zure bihotzari izan den gogaragarrienik; eta ez ditutzun galdatu aberastasunak, ontasunak eta ospea, ez-eta higuin zaituztenen biziak, ez-etare bizitze dute bat; bainan ziren ditutzun galdatu zuhurtzia eta jakitatea gai izatea gatik juiatzeko ene populua, zeinaren gainean errege ezarri baitzaitut;

        12. Zuhurtzia eta jakitatea emanak zaizkitzu; aberastasunak aldiz, ontasunak eta ospea ere emanen darozkitzut, haletan non ez zure aitzinean, ez zure ondotik erregeetan bakhar bat ez baita zure idurikorik izanen.

        13. Salomon beraz Gabaongo lekhu goratik ethorri zen Jerusalemera, batasuneko tabernaklearen aitzinera, eta erreginatu zen Israelen gainean.

        14. Orga-lasterrak eta zaldizkoak bildu zituen; bazituen hamalau ehun orga-laster, eta hamabi mila zaldizko; eta ezarri zituen orga-lasterretako hirietan eta Jerusalemen erregerekin.

        15. Erregek urhea eta zilharra Jerusalemen hedatu zituen, izatearen handiz, harriak bezala eta bazterretan sortzen diren zedroak sikomorak bezala.

        16. Zaldiak berriz, Egiptotik eta Koatik erakharriak ziren erregeren tratulariez, zeinak goaten baitziren eta prezio batean erosten baitzituzten,

        17. Lau zalditako uztarria sei ehun siklo zilharrezkotan, eta zaldi bakharra zazpitan hogoi eta hamar siklotan; erospenak orobat egiten ziren Hethearren erresuma guzietan eta Siriako erregeen baithan.

 

II. KAP.

        1. Bada, Salomonek burutan hartu zuen tenploa Jaunaren izenari, eta beretzat jauregi baten egitea.

        2. Khondatu zituen hirur hogoi eta hamar mila gizon haxeak soinka ekhartzeko, laur hogoi mila mendietan harrien xuxentzeko, eta hirur mila eta sei ehun hekien manatzeko.

        3. Halaber bidalkinak igorri zarozkan Hirami Tirreko erregeri, zioelarik: Nola egin izan baituzu ene aita Dabidekin, eta igorri baitiozkatzu zedro zurak beretzat altxa zezan jauregi bat, zeintan baitut nik ere ene egoitza,

        4. Hala egizu enekin, tenplo bat altxa diozodan ene Jainko Jaunaren izenari, hura kontsekra dezadan, Jaunaren aitzinean erretzeko isentsua, khe eragiteko baltsamuei, ogiak bethi eskaintzeko, eta Israeli manatuak diren holokausten egiteko goiz-arrats, larunbatetan ere, hilabetheetako lehen egunean eta gure Jainko Jaunaren besta-buruetan menderen mendez.

        5. Ezen nik egin gogo dudan tenploa handia da; handi da alabainan gure Jainkoa jainko guzien gainetik.

        6. Nor daiteke beraz gai hari dihoakion tenplo baten altxatzeko? Baldin zeruak eta zeruetako zeruak ezin iduk ahal badezakete hura, zer naiz ni hari tenplo baten egiteko? bainan huntako bakharrik izanen da, isentsuaren erretzeko Jaunaren aitzinean.

        7. Igor dizadazu beraz gizon jakin bat, urhe, zilhar, kobre, burdina, purpura, eskarlata eta moredinezko lanetan ezagutzen dena, eta lanketaduren zizelatzen dakikeena, Judean eta Jerusalemen enekin diren langile haukiekin, zeinak bilarazi baititu ene aita Dabidek.

        8. Halaber igor daroztatzu Libango zedro, orre eta pino zurak, badakit alabainan zure zerbitzariak Libango zuren ebakitzen jakinak direla, eta ene zerbitzariak zure zerbitzariekin izanen dira,

        9. Zur hainitz xuxentzekotzat niri. Ezik nik egin gogo dudan tenploa guziz da handia eta ederra.

        10. Ordainez nik zurak ebakiko dituzten langile, zure zerbitzariei emanen diotzotet jateko hogoi mila koro ogi eta bertze hainbertze koro garagar, hogoi mila metreta arno eta hogoi mila sato olio.

        11. Hiramek berriz, Tirreko erregek Salomoni igorri ziozkan gutunetan erran zuen: Zeren Jaunak maithatu duen bere populua, hargatik erreginarazi zaitu haren gainean.

        12. Eta zioen bertzalde: Benedika bedi Israelgo Jainko Jauna, zerua eta lurra egin dituena, errege Dabidi seme bat zuhurra, argitua, adimendutsua eta umoa eman dioena, egitekotzat tenplo bat Jaunari eta jauregi bat beretzat.

        13. Bidali darotzut beraz Hiram, ene aita; gizon umoa eta guziz jakina,

        14. Danen leinuko emazteki baten semea, eta zeinaren aita Tiriarra baitzen; zeinak baitaki urhez, zilharrez, kobrez, burdinaz, marmolaz, zuhez, purpuraz, moredinez, liho hautaz eta eskarlataz lanegiten, eta zeinak baitaki nola-nahiko lanketaduren egiten, eta laneko behar diren guzien antzetsuki asmatzen, zure langileekin haritzeko eta ene jaun Dabid zure aitaren langileekin.

        15. Beraz, ene jauna, zure zerbitzariei igor diotzotzute agindu daroeztetzun ogi, garagar, arno eta olioa.

        16. Guk aldiz, Libango zuretarik ebakiko ditugu behar dukezun guzia, itsasoz untzitan Jopera ekharriko ditugu; zuri izanen zaitzu gero hekiek Jerusalemera eramatea.

        17. Salomonek khondatu zituen beraz Israelgo lurrean ziren proselita guziak, haren aita Dabidek athera zuenaz geroztik hekien khondua, eta aurkhitu ziren zazpitan hogoi eta hamahirur mila eta sei ehun.

        18. Hekietarik hirur hogoi eta hamar mila ezarri zituen soinka haxe erabiltzeko, laur hogoi mila harriak mendietan aphaintzeko, eta hirur mila eta sei ehun populuaren lanei jarraikitzeko.

 

III. KAP.

        1. Salomon hasi zen Jaunaren etxearen egiten Jerusalemen Moriako mendian, zeina haren aita Dabidi erakhutsia izan baitzitzaioen, Dabidek Ornan Jebusearraren larrainean xuxendu zuen tokian.

        2. Bada, egiten hasi zen bere erregetasuneko laugarren urthean, bigarren hilabethean.

        3. Eta haukiek dira Salomonek arthiki zituen asentuak Jaunaren etxearen egiteko, luzara hirur hogoi beso, lehengo neurriaren arabera, eta zabalera hogoi beso.

        4. Berriz, aitzinaldean lorioa, luzara hedatzen zena tenploaren zabaltasunaren neurrian, hogoi besotakoa zen; aldiz haren goratasuna sei hogoi besotakoa zen; eta Salomonek barnetik urhe garbienez urheztatu zuen.

        5. Etxe nausia ere estali zuen izai-oholez, eta orotan iratxiki zituen urhe garbienezko xaflak; eta hekietan bernuzatu zituen hostadurak eta gathetto batzu bezala bata bertzearen barnean sartzen zirenak.

        6. Tenploaren zola guziz ederki galtzadatu zuen marmola baliosenetik.

        7. Bada urhea, zeintarikako xaflez estali baitzituen etxe, laz, habe, harrasi eta atheak, nihon zen garbiena zen; eta harrasietan kerubinak bernuzatu zituen.

        8. Sainduren sainduko etxea ere egin zuen; luzara hartzen zuen tenploaren zabaltasuna, hogoi beso; zabaltasuna orobat hogoi besokoa zuen; eta estali zuen urhe-xaflaz, sei ehun talenduz bezala.

        9. Itzeak ere egin zituen urhez, halaz non itze bakhotxak berrogoi eta hamar siklo phisu baitzituen; gelak ere urhez estali zituen.

        10. Egin zituen halaber sainduren sainduko etxean bi kerubinen moldeak eta urhez estali zituen.

        11. Kerubinen hegalak hogoi besotan hedatzen ziren, halaz non hegal batek bortz beso baitzituen eta jotzen baitzuen etxeko harrasia; eta bertze hegalak baitzituen bortz beso eta ukitzen baitzuen bigarren kerubinaren hegala.

        12. Bigarren kerubinaren hegalak orobat bortz beso zituen eta jotzen zuen harrasia, haren bertze hegalak bortz beso zituen eta bertze kerubinaren hegala ukitzen zuen.

        13. Beraz bi kerubinen hegalak zabalduak zauden eta hogoi besotan hedatzen ziren; berak aldiz, xutik zauden zangoen gainean eta hekien begitharteak kanpoko etxerat itzuliak ziren.

        14. Egin ere zuen moredin, purpura, eskarlata eta liho hautazko bela bat, eta kerubinak ehoarazi zituen hartan.

        15. Tenploko athearen aitzinean egin zituen halaber bi habe hogoi eta hamabortz beso gora zirenak, eta hekien buruek bortz beso zituzten.

        16. Gathettoak, saindutegikoak bezala egin zituen; habeen buruen gainetik ezarri zituen; eta ehun mingrana eginik, gathettoen arteetan ezarri zituen.

        17. Habe hekiek tenplo-lasean jarri zituen, bat eskuinetarik eta bertzea ezkerretarik; eskuinetarik zena deithu zuen Jakin, eta ezkerrekoa Booz.

 

IV. KAP.

        1. Egin zuen halaber kobrezko aldare bat, hogoi besoz luze zena, hogoi besoz zabal eta hamar besoz gora.

        2. Itsaso bat ere urthu zuen, hamar besotakoa ezpainetik ezpainera, inguruz biribila; bortz besoren goratasuna zuen, eta hogoi eta hamar besotako sokha batek inguratzen zuen haren itzulia.

        3. Haren azpian baziren idi-itxura batzu, eta kanpotik hamar besotarik hamar besotara lanketadura batzuek bi lerrotan bezala itsasoaren sabela inguratzen zuten. Bada idiak urthuz eginak ziren.

        4. Eta itsasoa bera jarria zen hamabi idiren gainean, zeinetarik hirurek ipharrera begiratzen baitzuten, bertze hirurek mendebalera, bertze hirurek hegoara eta gainerako hirurek iguzki-haizera, itsasoa zutelarik gainean ezarria; berriz, idien gibelak barneko alderat zauden itsasoaren azpian.

        5. Aldiz haren loditasunak bazuen zehe baten heina, eta haren ezpaina zen edateko untzi baten ezpaina bezala edo lili zabaldu batena bezala; hirur mila metreta idukitzen zituen.

        6. Egin zituen orobat hamar untzi; eta ezarri zituen bortz eskuinetarik eta bortz ezkerretarik, hekietan garbitzeko holokaustatzat eskaintzeko ziren guziak; aphezak berriz, itsasoan garbitzen ziren.

        7. Hamar urhezko ganderailu ere egin zituen, manatua izan zen moldearen arabera; eta ezarri zituen tenploan, bortz eskuinetarik eta bortz ezkerretarik.

        8. Egin zituen oraino hamar mahain, eta ezarri zituen bortz eskuinetarik eta bortz ezkerretarik; eta egin zituen ehun gorgoila.

        9. Egin zituen, berriz, aphezen lorioa eta basilika handi bat, eta basilikan atheak, kobrez estali zituenak.

        10. Itsasoa berriz, eskuinaldean ezarri zuen iguzki-haizetik hegoara buruz.

        11. Hiramek egin zituen bertzalde berzak, bihortzekoak eta gorgoilak; eta akhabatu zuen erregeren lan guzia Jainkoaren etxean,

        12. Erran nahi da bi habe, epistiliak eta buruak, eta sare-iduri batzu buruak estaltzen zituztenak epistilien gainetik.

        13. Egin zituen halaber laur ehun mingrana eta bi sare, halako moldez non bi lerrotan mingranak bata bertzeari, epistiliak eta buruak estaltzen zituzten sareko gatheez iratxikitzen baitziren.

        14. Orobat egin zituen oinak eta oinen gainean ezarri zituen untziak;

        15. Itsaso bat, itsasoaren azpiko hamabi idiak ere,

        16. Bertzak, bihortzekoak eta gorgoilak. Salomoni Hiram haren aitak kobre garbienetik egin ziozkan Jainkoaren etxeko tresna guziak.

        17. Erregek, Jordaneko ephaitza batean Sokoten eta Saredatharen artean, buztin-lurrean urtharazi zituen.

        18. Ezin khondatuzkoa zen, berriz, untzien ostea, halai non kobrearen phisua ez baitzen jakina.

        19. Hola Salomonek egin zituen Jainkoaren etxeko tresna guziak, urhezko aldarea eta mahainak, eta hekien gainean proposizioneko ogiak;

        20. Ganderailuak ere beren kriseluekin urhe garbienez, oraklearen aitzinean argitzeko, azturaren arabera;

        21. Eta halako lore-iduri batzu, kriseluak eta urhezko suhatsak. Oro urhe garbienetik eginak ziren.

        22. Baltsamuntziak ere, isentsuntziak, gorgoilak eta xurruak urhe garbienetik egin zituen. Barneko tenploko atheak, erran nahi da sainduren saindukoak lanketatuak ziren; eta tenploko atheak kanpotik urhez ziren. Horreletan akhabatu zen Salomonek Jaunaren etxean egin zuen lan guzia.

 

V. KAP.

        1. Salomonek ekharri zituen beraz haren aita Dabidek botuz eman guziak; eta zilhar, urhe eta untzi guziak Jainkoaren etxeko khutxetan ezarri zituen.

        2. Gero Jerusalemera bilarazi zituen Israelgo zaharrak leinuetako aitzindari guziak eta Israelgo semeen familietako buruzagiak, Jaunaren batasuneko arkha ekhar zezatentzat Dabiden hiritik, zeina baita Sion.

        3. Hargatik Israelgo gizon guziak erregeren gana ethorri ziren zazpigarren hilabetheko besta-egunean.

        4. Eta Israelgo zahar guziak ethorri zirenean, lebitarrek hartu zuten arkha,

        5. Eta ekharri zuten tabernakleari zatxeizkon tresna guziekin. Aphezek berriz, lebitarrekin ekharri zituzten tabernaklean ziren saindutegiko untziak.

        6. Aldiz errege Salomonek, Israelgo bilkhu guziak eta arkharen aitzinera bildu ziren guziek ahariak eta idiak khonda ahal baino gehiago imolatzen zituzten, hanbatekoa zen ezik bitimen ostea.

        7. Aphezek Jaunaren batasuneko arkha ezarri zuten bere tokian, erran nahi da tenploko oraklean, sainduren sainduan kerubinen hegalen azpian;

        8. Halako moldez non kerubinek beren hegalak hedatzen baitzituzten arkha phausatua zen lekhuaren gainera, eta estaltzen baitzuten arkha bere hagekin.

        9. Eta nola arkharen erabiltzeko hagak luzegixeak baitziren, hekien muthurrak ageri ziren oraklearen aitzinean; bainan kanporatxago zenak ezin ikhus zetazkeen. Han izan da beraz arkha bethi egungo eguna arteo.

        10. Arkhan etzen deus bertzerik bi har-lauzak baizen, Moisek Horeben ezarriak, Jaunak Israelgo semeei legea eman zaroetenean Egiptotik ilkhitzen zirelarik.

        11. Aphezak aldiz ilkhi zirenean saindutegitik (ezen han aurkhitu ahal izan ziren guziak sainduetsiak izan ziren, eta oraino orduan aldiak eta zerbitzuen itzuliak etziren hekien artean bereziak),

        12. Hala lebitarrek nola kantariek, erran nahi da Asaphen azpian, Emanen azpian eta Idithunen azpian zirenek, hekien seme eta anaiek, liho hautez jauntsirik, jotzen zituzten zinbalak, maniurrak eta gitarrak, aldarearen iguzki-haizeko aldean, eta hekiekin batean ehun eta hogoi aphezek jotzen zituzten turutak.

        13. Guziek beraz batean kantatuz turutez, bozez, zinbalez, organoez eta asko musikako tresnez, eta bozak gora altxatuz, otsak urrunera adiarazten zituzten, halaz non hasi zirenean Jaunaren laudatzen eta erraten: Jaunari aithor bihur diozozue, zeren den ona, zeren bethikoa den haren urrikalpena; Jainkoaren etxea lanho batez bethe zen,

        14. Eta aphezak etzaitezkeen egon eta etzezazketen bethe beren eginbideak lanhoaren gatik; ezik Jaunaren gloriak bethe zuen Jainkoaren etxea.

 

VI. KAP.

        1. Orduan Salomonek erran zuen: Jaunak agindu zuen hedoian eginen zuela bere egoitza.

        2. Nik berriz, etxe bat egin diot haren izenari, hartan egon dadientzat bethi guzian.

        3. Eta erregek itzuli zuen begithartea eta benedikatu zuen Israelgo oste guzia (ezik ostea xutik zagoen begira); eta erran zuen:

        4. Benedika bekio Israelgo Jainko Jaunari, zeinak egintzetan ezarri baitu ene aita Dabidi eman zioen hitza erranez:

        5. Ene populua Egiptoko lurretik atheratu dudan egunetik, ez dut Israelgo leinu guzietan hiri bat hautatu, han etxe bat egin zakion ene izenari; eta ez dut bertze gizon bat hautatu, ene Israelgo populuan buruzagi izateko;

        6. Bainan hautatu dut Jerusaleme, ene izena han izan dadientzat, eta hautatu dut Dabid, hura Israelgo ene populuaren gainean errege ezartzeko.

        7. Eta ene aita Dabiden nahia izan zenean Israelgo Jainko Jaunaren izenari etxe baten egitekoa,

        8. Jaunak erran zaroen: Zeren hau izan baita zure nahia, ene izenari etxe baten altxatzekoa, ongi egin duzu zinez horrelako nahia izatea;

        9. Bainan ez duzu zuk altxatuko etxea, bai ordean zure Seme zure ganik sorthuko denak; hura izanen da ene izenari etxea altxatuko daroena.

        10. Jaunak bethe du beraz eman zuen hitza; eta ni jaiki naiz ene aita Dabiden orde; jarri naiz Israelgo tronuan, Jaunak erran zuen bezala, eta etxea darot altxatu Israelgo Jainko Jaunaren izenari.

        11. Huntan ezarri dut arkha, zeinetan baita Jaunarekilako patua, Israelgo semeekin egin zuena.

        12. Salomon xutik eman zen beraz Jaunaren aldarearen aitzinean, Israelgo populu guziaren parrean, eta hedatu zituen eskuak.

        13. Ezik Salomonek kobrezko egonlekhu bat egin zuen bortz beso luzara, bortz beso zabalera eta hirur beso gorara zituena, eta basilikaren erdian ezarri zuen. Haren gainean xutik egon zen; eta gero belhaunikaturik, eta eskuak zerura altxatuz,

        14. Erran zuen: Israelgo Jainko Jauna, ez da zure iduriko Jainkorik ez zeruan ez-etare lurrean; zu zare batasun eta urrikalpen idukitzen diotzozutena zure zerbitzari zure aitzinean beren bihotz oroz ibiltzen direnei;

        15. Zu, ene aita Dabidi zure zerbitzariari begiratu diotzotzuna agindu zinarozkien guziak, eta bethe ditutzuna zure ahoko hitzak, oraiko orduak erakhusten duen bezala.

        16. Orai beraz, Israelgo Jainko Jauna, iduk diotzotzu zure zerbitzari ene aita Dabidi agindu diotzotzunak erranez: Ez da ene aitzinean eskastuko zure odoleko gizona, Israelgo tronuaren gainean, jarriko dena; baldinetaria bizkitartean zure semeak egoten badira beren bideetan eta ene legean ibiltzen badira, zu ene aitzinean ibili zaren bezala.

        17. Eta orai, Israelgo Jainko Jauna, gogor bedi zure zerbitzari Dabidi eman diozun hitza.

        18. Sinhesgarri othe da bada Jainkoa gizonekin lurraren gainean egoten dela? Baldin zeruak eta zeruetako zeruek ez bazaituztete idukitzen, zenbatenaz gutiago nik egin dudan etxe hunek!

        19. Bainan huntako bakharrik egina da, begira diozozutentzat zure zerbitzariaren othoitzari eta haren errekeiari, ene Jainko Jauna; eta entzun detzatzuntzat zure zerbitzariak zure aitzinean ixurtzen dituen othoitzak;

        20. Gau eta egun begiak idek detzatzun etxe hunen gainera, zure izena deithua izanen dela agindu duzun lekhuaren gainera;

        21. Entzun dezazun zure zerbitzariak huntan egiten darotzun othoitza; eta entzun detzatzun zure zerbitzariaren eta Israelgo zure populuaren othoitzak. Edozeinek othoitz egin dezazun lekhu huntan, entzun zazu zure egon-lekhutik, erran nahi da zeruetarik, eta begithartez jar bezaizkio.

        22. Baldin norbaitek bere lagunaren alderat egin baleza bekhatu, eta haren kontra zin egitera jarria heldu balitz, eta bere burua etxe huntan burhoz herts baleza aldarearen aitzinean;

        23. Zuk entzunen duzu zerutik, eta zuzena erabakiko daroezu zure zerbitzariei; gaixtaginari bihurtuko diozu bere bidea bere buruaren gainera, eta aspertuko duzu zuzena, hari bere zuzentasunaren arabera emanez.

        24. Baldin Israelgo zure populua bere etsaiez garhaitua balitz (ezik zure alderat bekhatu eginen dute) eta itzulirik penitentzia egiten badute, errekeitzen badute zure izena eta lekhu huntan othoitz egiten badute,

        25. Zuk entzunen ditutzu zerutik, begithartez jarriko zaizkio Israelgo zure populuari, eta bihurraraziko ditutzu hekiei eta hekien aitei eman daroezuten lurrera.

        26. Baldin zerua hertsia izanez, uririk erortzen ez bada populuaren bekhatuen ariaz, eta othoizten bazaituzte toki huntan, zure izenari aithor emanez eta beren bekhatuetarik bihurtuz, jo ditutzun ondoan,

        27. Entzun zatzu, Jauna, zerutik; zure zerbitzariei eta Israelgo zure populuari barkha diotzotzuete beren bekhatuak; irakhats diozozuete bide ona zeintan sarthu behar baitira, eta zure populuari gozatzera eman diozun lurrari uria emozu.

        28. Lurraren gainera atheratu badira gosetea, izurritea, herdoa, lanhadura, xartalak eta harrak; etsaiek, bazterrak larruturik, sethiatzen badituzte hiriko atheak, eta gaitz eta eritasun guziek hertsatzen badute populua;

        29. Baldin Israelgo zure populutik norbaitek, ezagutuz bere zauria eta eritasuna, othoitz egiten badu eta eskuak etxe huntan hedatzen baditu,

        30. Zuk entzunen duzu zerutik, erran nahi da zure egoitza goratik; begithartez jar zakizkio, eta bakhotxari bihur diozozu hainaren bihotzean ezagutzen ditutzun bideen arabera, zuk ezen bakharrik ezagutzen ditutzu gizasemeen bihotzak,

        31. Zure beldur izan ditezen eta zure bideetan ibil ditezen, gure aitei eman diozuten lurraren gainean bizi diren egun guziz.

        32. Israelgo zure populutikakoa ez den arrotz bat urrungo lurretik heldu balin bada, zure izenaren handiaren ariaz, zure esku hazkarraren eta beso hedatuaren ariaz, eta lekhu huntan adoratzen bazaitu;

        33. Zuk entzunen duzu zerutik, zure egoitza guziz sendotik, eta eginen ditutzu arrotz harek galdatu darozkiketzun guziak, lurreko populu guziek jakin dezaten zure izena, zure beldur izan ditezen hala-nola Israelgo zure populua, eta ezagut dezaten zure izena deithua izan dela nik altxatu dudan etxe hunen gainera.

        34. Baldin zure populua gerlara ilkhitzen bada bere etsaien kontra zuk bidali dukezun bideaz, adoratuko zaitu, hautatu duzun hiri hau den alderdirat itzuliz eta nik zure izenari altxatu diodan etxeko alderat,

        35. Zuk entzunen ditutzu zerutik hekien othoitzak eta errekeiak, eta asperturen ditutzu.

        36. Bainan baldin zure alderat bekhatu egin badute (ezik ez da gizonik bekhatu egiten ez duenik), eta samurtua bazare hekien kontra, eta etsaien eskuetara arthikitzen baditutzu, eta gathibu eramanak badira urrungo edo hurbileko lurrera,

        37. Eta gathibu eramanak izan diren lurrean, beren baithan sarthurik, penitentzia egiten badute, beren gathibutasuneko lurrean, erraten dutelarik: Bekhatu egin dugu, tzarki haritu gare, zuzen-kontran ibili gare;

        38. Eta zuk bidali ditutzun beren gathibutasuneko lurrean, zure gana beren bihotz oroz eta arima guziz bihurturik, adoratzen bazaituzte itzuliz hekien arbasoei eman diozuten lurreko alderat, hautatu duzun hiriko eta nik zure izenari altxatu diodan etxeko alderat;

        39. Zuk hekien othoitzak entzunen ditutzu zerutik, erran nahi da zure egonlekhu sendotik, eta emanen diozu zuzenari bide, eta barkhaturen diozu zure populuari, zenbat-nahi den bekhatore;

        40. Ezik zu zare ene Jainkoa; zabal beitez, othoi, zure begiak, eta zure beharriak atzarriak egon beitez lekhu huntan egiten den othoitzari.

        41. Orai beraz, Jainko Jauna, jaiki zaite zure phausuko lekhuan, zu eta zurekin zure indarreko arkha; zure aphezak, Jainko Jauna, inguratuak izan beitez zure laguntza begiragarriaz, eta zure sainduak boz beitez zure ongietan.

        42. Jainko Jauna, ez biozozu ahalkea eman zure kristoren begitharteari, orhoit zaitezi zure zerbitzari Dabidi egin diozkatzun ongiez.

 

VII. KAP.

        1. Salomonek akhabatu zuenean bere othoitza, zerutik jautsi zen sua, eta iretsi zituen holokaustak eta bitimak, eta Jaunaren maiestateak bethe zuen tenploa.

        2. Eta Jaunaren tenploan ezin sar zaitezkeen aphezak, Jaunaren maiestateak bethe zuelakoz Jaunaren tenploa.

        3. Israelgo seme guziek ere ikhusten zituzten sua eta Jaunaren gloria tenploaren gainera jausten, eta ahuspez eroriz harrizko galtzadaren gainera, adoratu eta laudatu zuten Jauna, ziotelarik: Jauna zein den ona! haren urrikalpenak mendeetaraino badirau!

        4. Erregek berriz, eta populu guziak bitimak imolatzen zituzten Jaunaren aitzinean.

        5. Errege Salomonek hil zituen beraz bitimak, idietarik hogoi eta bi mila, aharietarik sei hogoi mila; eta erregek eta populu guziak egin zuten Jainkoaren etxeko kontsekrazionea.

        6. Aphezak berriz, beren eginbideetan zauden, eta lebitarrek musikako tresnen gainean kantatzen zuten errege Dabidek Jaunaren laudatzeko egin kantu hau: Zeren bethierekoa den haren urrikalmendua. Tresnen gainean kantatzen zituzten Dabiden himnoak; aphezek berriz, hekien aitzinean turutak jotzen zituzten, eta Israel guzia xutik zagoen.

        7. Salomonek halaber sainduetsi zuen lorio-erdia Jaunaren tenploaren aitzinean, ezik han eskaini zituen holokaustak eta bakezko bitimen bilgorrak, egin izan zuen kobrezko aldareak ezin jasan, zetzazkelakoz holokaustak, sakrifizioak eta bilgorrak.

        8. Salomonek orduan egin zuen beraz zazpi egunez besta, eta harekin batean Israel guziak, bilkhu gaitzak, Ematheko sartzetik Egiptoko errekarainotik ethorriak.

        9. Eta zortzigarren egunean egin zuen baldarnaren besta, aldarearen kontsekrazionea egin zuelakoz zazpi egunez, eta zazpi egunez besta-burua zelebratu.

        10. Beraz zazpigarren hilabetheko hogoi eta hirugarren egunean, populuak igorri zituen beren olhetara, atseginez eta bozkarioz betheak Jaunak Dabidi, Salomoni eta Israelgo bere populuari egin ziozkaten ongiez.

        11. Salomonek osatu zituen Jaunaren etxea, errege-etxea eta bere gogoan hartu zituen guziak egiteko Jaunaren tenploan eta bere jauregian, eta orotan zorion izan zuen.

        12. Bada, gabaz Jauna agertu zitzaioen, eta erran zaroen: Entzun izan dut zure othoitza, eta lekhu hau enetzat hautatu dut sakrifizioko etxetzat.

        13. Baldin hersten badut zerua eta uririk ez bada erortzen, manatzen eta igortzen baditut xartalak lurraren iresteko, eta ene populura bidaltzen badut izurritea;

        14. Bainan bere baitharaturik, ene populuak, zeinaren gainera deithua izan baita ene izena, othoizten banau, bilhatzen badu ene begithartea, eta bere bide guziz tzarretarik gibelatuz, penitentzia egiten badu; nik ere entzunen dut zerutik, barkhatiar izanen natzaiote hekien bekhatuei, eta sasualduko dut hekien lurra.

        15. Ene begiak halaber idekiak egonen dira eta ene beharriak atzarriak lekhu huntan othoiztuko nauenaren othoitzari.

        16. Ezik lekhu hau hautatu eta saindutu dut, ene izena hemen egon dadientzat menderen mendetan, ene begiak eta bihotza hemen egon ditezen ethortzekoak diren egun orotan.

        17. Zu ere ene aitzinean ibiltzen bazare, Dabid zure aita ibili den bezala; egiten baduzu nik manatu darozkitzudan guzien arabera, eta begiratzen baditutzu ene zuzenak eta ene erabakiak;

        18. Eraikiren dut zure erresumako tronua, zure aita Dabidi agindu diodan bezala, nioelarik: Zure odolean ez da gizona eskastuko Israelen gainean buruzagi izateko.

        19. Bainan baztertzen bazarete, uzten baditutzue ene zuzenak eta eman darozkitzuedan manamenduak, eta urrundurik zerbitzatzen eta adoratzen baditutzue jainko arrotzak,

        20. Iraiziren zaituztet eman izan darotzuedan ene lurretik; ene izenari kontsekratu diodan etxe hau khenduren dut ene begietarik, eta ezarriren dut populu guzien irrigarri eta irakasbidetzat.

        21. Eta etxe hau errankizunetan izanen da hemen iraganen diren guzientzat, eta erranen dute harrituz: Zergatik Jaunak hunela egin daroete lur huni eta etxe huni?

        22. Eta ihardetsia izanen zaroete: Zeren utzi duten beren arbasoen Jainko Jauna, Egiptoko lurretik erakharri zituena; zeren hartu, adoratu eta zerbitzatu dituzten jainko arrotzak; horren gatik ondiko haukiek oro erori zaizkote gainera.

 

VIII. KAP.

        1. Bada, hogoi urthe bethe ondoan, Salomonek Jaunaren tenploa eta bere jauregia altxatu zituenaz geroztik,

        2. Salomonek berritu zituen Hiramek eman zarozkien hiriak, eta hekietan egoitzaz ezarri zituen Israelgo semeak.

        3. Goan zen halaber Emath Subakora eta hartaz jabetu zen.

        4. Mortuan altxatu zuen Palmira, eta bertze hiri guziz hazkar batzu egin zituen Emathen.

        5. Orobat egin zituen Bethoron-garai eta Bethoron-behere, hiri harrasiztatuak, athe, haga eta zerrapodunak;

        6. Balaath ere, eta Salomonenak ziren hiri guziz hazkarrak oro, eta orga-lasterretako eta zaldizkoen hiri guziak; Salomonek nahi izan eta burutan hartu zituenak oro egin zituen Jerusalemen, Libanen eta bere azpiko lur guzian.

        7. Hethear, Amorhear, Pherezear, Hebear eta Jebusearretarik gelditu ziren guziak, Israelgo odoletik etzirenak,

        8. Hekien seme eta ondokoetarik Israeldarrek hil etzituztenak, Salomonek zergaren azpian ezarri zituen, egungo eguna arteo bezala.

        9. Aldiz Israelgo semeetarik etzuen ezarri erregeren lanetan zerbitzatzeko; ezik hekiek ziren gerla-gizonak, lehenbiziko aitzindariak, orga-lasterretako eta zaldizkoen buruzagiak.

        10. Berriz, errege Salomonen armadako buruzagiak, populuari manatzen zutenak, hamabitan hogoi eta hamar ziren.

        11. Faraonen alaba berriz, Dabiden hiritik harentzat egin zuen jauregira eraman zuen. Ezik erregek erran zuen: Ene emaztea ez da egonen Dabid Israelgo erregeren etxean, sainduetsia delakoz etxe hura zeren hartan sarthu izan den Jaunaren arkha.

        12. Orduan Salomonek Jaunari holokaustak eskaini zarozkien, lorioaren aitzinean Jaunari altxatu zaroen aldarearen gainean,

        13. Hartan sakrifizioak eskaintzekotzat egun oroz, Moisen manamenduaren arabera, larunbatetan, hilabetheen lehenbiziko egunean, eta besta buruetan urthean hirur aldiz, erran nahi baita Airisen bestan, Asteetako bestan eta Tabernakletako bestan.

        14. Eta aphezak ezarri zituen beren oinbideetako karguetan, haren aita Dabidek manatu bezala; eta lebitarrak, zein bere lerroan Jaunaren laudatzeko, eta aphezen aitzinean zerbitzatzeko, egun bakhotxeko ohitzaren arabera; eta athalzainak bereziak ziren bezala, batzu athe batean eta bertzeak bertzean; ezik hala manatu zuen Dabidek, Jainkoaren gizonak.

        15. Hala aphezak, nola lebitarrak etziren urrunago goan erregek eman zaroezten manamendu guzietarik eta khutxen zaintzeko eginbideetarik.

        16. Salomonek gei guziak xuxenduak izan zituen, Jaunaren etxeko asentua abiatu zuen egunetik eta hura akhabatu zuen eguna arteo.

        17. Orduan Salomon goan zen Mongaberrera eta Ailathera, Edomen lurrean den itsaso Gorriko bazterrera.

        18. Hiramek berriz, bere zerbitzarien bidez igorri ziozkan untziak eta itsasketan jakinak ziren gizonak. Salomonen zerbitzariekin goan ziren Ophirrera; handik hartu zituzten laur ehun eta berrogoi eta hamar talendu urhezkoak, eta errege Salomoni ekharri zaroezten.

 

IX. KAP.

        1. Sabako erreginak ere entzun zuenean Salomonen omena, asmakari batzuz haren frogatzera Jerusalemera ethorri zen, ontasun handiekin eta kamelu batzuekin, zeinek ekhartzen baitzituzten baltsamuak, urhe hainitz eta harri baliosak. Eta Salomonen gana ethorri zenean, bihotzean zituen guziak erran ziozkan.

        2. Eta Salomonek eman zaroen, erreginak aitzinera ezarri ziozkan guzien argitasuna, eta etzen deusere izan hari ezin argitu zaroenik.

        3. Erreginak ikhusi ondoan Salomonen zuhurtzia eta harek egin zuen etxea,

        4. Haren mahaineko janhariak, haren zerbitzarien egoitzak, karguak eta soinekoak, haren edaraleak eta hekien soinekoak, eta Jaunaren etxean imolatzen zituen bitimak, etzen, harrituaren handiz, gehiago bere baithan.

        5. Eta erregeri erran zaroen: Egia da ene lekhuan zure dohain eta zuhurtasunaz entzun nuen solasa.

        6. Erraileak ez nituen sinhesten, nerorri ethorri naizen arteo, ene begiek ikhusi duten arteo, eta frogatu dudan arteo zure zuhurtziaren erdia doidoia erran izan zarotedala; zure berthuteez omena garhaitu duzu.

        7. Dohatsu zure gizonak! dohatsu zure zerbitzariak, noiznahiden zure aitzinean bizi direnak eta zure zuhurtzia entzuten dutenak

        8. Benedika bedi zure Jainko Jauna, bere tronuaren gainean zure Jainko Jaunaren errege ezarri nahi izan zaituena. Zeren Jaunak maite duen Israel eta nahi duen hartaz izan bethi zerbitzatua, hargatik haren gainean ezarri zaitu errege, zuzenari eta zuzentasunari beren bideen emateko.

        9. Eman zarozkien aldiz erregeri sei hogoi urhezko talendu, baltsamuketa handi bat eta harri guziz baliosak; eta ez da halako baltsamurik izatu, nola Sabako erreginak errege Salomoni eman zarozkanak.

        10. Hiramen zerbitzariek Salomonen zerbitzariekin ekharri zituzten halaber Ophirretik urhea, usain oneko zurak eta harri guziz baliosak.

        11. Eta hekietarik, erran nahi da zur usaindunetarik erregek mailak egin zituen Jaunaren etxean eta errege-etxean, eta kantariei ere gitarrak eta maniurrak; eta halako zuhamurik ez da egundaino Judako lurrean ikhusi.

        12. Errege Salomonek berriz, Sabako erreginari eman zarozkien nahi izan eta galdatu zituenak oro, eta harek ekharri izan zarozkienak baino hainitz gehiago. Eta erregina bere zerbitzariekin itzuli zen bere lurrera.

        13. Bada, errege Salomoni urthe oroz ekhartzen zaroeten urheak bazuen sei ehun eta hirur hogoi eta sei talendu urhezkoen hazta,

        14. Sarthu gabe asko jendakietako bidalkinek eta tratulariek ekhartzen ohi zarotena, eta Arabiako errege guziak eta lurretako satrapek Salomoni ekharten zarozten urhea eta zilharra.

        15. Errege Salomonek egin zituen beraz berrehun lantza sei ehun siklo urhezkoz, zeinak ematen baitziren lantza bakhotxeko;

        16. Hirur ehun erredola urhezko ere hirur ehun siklo urhezkoz, zeinetaz estaltzen baitzen erredola bakhotxa; eta erregek ezarri zituen harmategian, zeinak baitzuen zuhazti bat inguruan.

        17. Erregek egin zuen halaber boliazko tronu handi bat, eta hura urhe garbienaz estali zuen,

        18. Tronura igaiteko sei mailak ere eta oinpeko urhezko alkhia, eta bi aldetako besoak, eta bi lehoin besoen ondoan zaudenak,

        19. Eta bertze hamabi lehointto ere, sei mailen gainean bi aldeetarik zaudenak. Ez da halako tronu bat izan nihongo erresumetan.

        20. Erregeren mahaineko untzi guziak ere eta Libango oihaneko etxekoak urhe garbienetik ziren. Zilharra ezik orduko egunetan ezdeusentzat idukia zen,

        21. Zeren erregeren untziak Hiramen zerbitzariekin Tharsisera goaten baitziren hirur urthetarik behin, eta handik ekhartzen zituzten urhea, zilharra, bolia, ximinoak eta paunak.

        22. Horreletan errege Salomon lurreko errege guziez gorago heldua izan zen ospe eta aberastasunetan.

        23. Lurreko errege guziak lehiatzen ziren Salomonen begithartearen ikhustera, entzutea gatik Jaunak haren bihotzean ezarri zuen zuhurtzia;

        24. Eta urthe oroz emaitzak ekhartzen zarozten, zilharrezko eta urhezko untzi, soineko, harma, baltsamu, zaldi, eta mandoak.

        25. Salomonek bazituen oraino bere zalditegietan berrogoi mila zamari, hamabi mila orga-laster eta hamabi mila zaldizko, eta hekiek ezarri zituen orga-lasterretako hirietan, eta errege zen lekhuan Jerusalemen.

        26. Haren nausitasuna hedatzen zen errege guzien gainera Ufratako ibaietik Filistindarren lurreraino eta Egiptoko mugetaraino.

        27. Eta dirua Jerusalemen harria bezain arront ezarri zuen, eta zedroak, bazterretan sortzen diren sikomorak bezala.

        28. Halaber zaldiak erakhartzen zarozten Egiptotik eta lekhu guzietarik.

        29. Salomonen gainerako egintzak berriz, nahiz lehenak, nahiz azkenak iskribatuak dira Nathan profetaren erranetan, Ahias Silotarraren liburuetan, eta Ado ikhusleak Jeroboam Nabathen semearen kontra izan zuen agerpenean.

        30. Aldiz Salomon berrogoi urthez erreginatu zen Jerusalemen Israel guziaren gainean;

        31. Lokhartu zen bere arbasoekin, eta ehortzi zuten Dabiden hirian. Erroboam haren semea erreginatu zen haren orde.

 

X. KAP.

        1. Bada, Erroboam goan zen Sikemera, ezik Israel guzia harat bildu zen haren ezartzera errege.

        2. Hori aditu zuenean Jeroboamek, Nabathen seme Egipton zenak (ezik harat ihes egina zen Salomonen aitzinetik), itzuli zen berehala.

        3. Deithu zuten, eta ethorri zen Israel guziarekin, eta Erroboami mintzatu ziren ziotelarik:

        4. Zure aitak uztarri gogorregiaren azpian zaphatu gaitu; zuk arinkiago mana gaitzatzu zure aitak baino, zeinak nekhe gaitza gainera erran baitaroku; arin zazu aphur bat gure karga, zerbitza zaitzaguntzat.

        5. Hunek erran zuen: Hirur egunen buruan itzul zaitezte ene gana. Eta populua goan zenean,

        6. Biltzar egin zuen zaharrekin, haren aita Salomon oraino bizi zelarik haren aitzinera biltzen zirenekin, eta erran zaroten: Zer kontseilu ematen darotazue ihardets diozodan populuari?

        7. Haukiek erran zaroten: Baldin populu huni aurkhitzen badiozu eta solas eztiz gozatzen baditutzu, noiznahiden zure zerbitzuko dirazteke.

        8. Bainan harek bazterrerat utzi zuen zaharren errana; eta harekin haziak eta haren lagun bizi ziren gizon-gazteekin abiatu zen hortaz mintzatzen.

        9. Eta erran zaroeten: Zer iduritzen zaitzue? edo zer ihardetsi behar diot populu horri, zeinak erran baitarot: Arin zazu zure aitak gure gainean ezarri duen uztarria?

        10. Haukiek ihardetsi zuten gizon-gazte batzuek eta harekin atsegin-pean haziak izan zirenek bezala, eta erran zuten: Hunela mintzatuko zare populu erran darotzunari: Zure aitak dorphetu du gure uztarria, zuk arin zazu; eta hunela ihardetsiko diozu: Ene erhirik ttipiena ene aitaren gerria baino lodiago da.

        11. Ene aitak gainera eman darotzue uztarri dorphea eta nik phisu dorpheagoa ezarriko dut; ene aitak azoteez jo zaituztete, nik berriz, harrobiez joko zaituztet.

        12. Beraz Jeroboam eta populu guzia Erroboamen gana ethorri ziren hirugarren egunean, manatu zaroeten bezala.

        13. Eta erregek bazterrerat utzirik zaharren errana, ihardetsi zuen gogorki:

        14. Gizon-gazteen nahiaren arabera erran zuen: Ene aitak uztarri dorphea eman darotzuete, nik dorpheagotuko dut; ene aitak azoteez jo zaituztete, nik berriz, harrobiez joko zaituztet.

        15. Eta etzen erori populuaren othoitzetara; ezik Jaunaren nahia zen bethe zedin Jeroboami Nabathen semeari Ahias Silotarraren arartekoz eman zuen hitza.

        16. Populu guziak berriz, errer gogorki mintzatzenez, hau erran zaroen: Ez dugu zathirik Dabid baithan, ez-eta ikhustekorik Isairen semea baithan Israel, itzul hadi hire olhetara, eta zuk, Dabiden etxea alha zazu. Eta Israel goan zen bere olhetara.

        17. Erroboam erreginatu zen beraz Judako hirietan egoten ziren Israelgo semeen gainean.

        18. Eta Erroboam erregeak bidali zuen Aduram, zergen gaineko buruzagia, eta Israelgo semeek harrikatu zuten hura, eta hil zen. Erroboam erregea berriz, herresaka igan zen bere orga-lasterrera, eta Jerusalemera ihes egin zuen.

        19. Eta Israel Dabiden etxetik berezi zen egungo eguna arteo.

 

XI. KAP.

        1. Bada, Erroboam ethorri zen Jerusalemera, eta bildu zuen Judako eta Benjamingo etxe guzia, ehun eta laur hogoi mila gizon gerlari hautak, Israelen gudukatzeko, eta bere erreinua bere eskuetaratzeko.

        2. Bainan Jauna mintzatu zen Semeiasi Jainkoaren gizonari, zioelarik:

        3. Errozute Erroboami, Salomonen seme Judako erregeri, eta Judan eta Benjaminen den Israel guziari:

        4. Hau dio Jaunak: Ez igan eta ez guduka zuen anaien kontra; bakhotxa bere etxera bihur bedi, zeren hau ene nahitik egin baita. Aditu zutenean Jaunaren hitza, itzuli ziren eta etziren goan Jeroboamen kontra.

        5. Erroboamek berriz, Jerusalemen egin zuen bere egoitza, eta hiri harrasidunak altxatu zituen Judan.

        6. Berritu zituen Bethlehem, Etam eta Thekue;

        7. Bethsur ere, Soko eta Odolam,

        8. Halaber Jeth, Maresa eta Ziph,

        9. Aduram ere, Lakis eta Azeka,

        10. Orobat Saraa, Ayalon eta Hebron, Judan eta Benjaminen ziren hiri guziz hazkarrak.

        11. Eta harrasiz hertsi zituenean, aitzindariak eman zituen hekietan eta jatekotegiak, erran nahi da olioarentzat eta arnoarentzat.

        12. Bertzalde hiri bakhotxean egin zuen erredolentzat eta lantzentzat harmategi bat, eta artha handiz hazkartu zituen, eta Judaren eta Benjaminen gainean manatu zuen.

        13. Aphezak berriz, eta lebitarrak, Israel guzian zirenak, haren gana ethorri ziren beren egon-lekhu guzietarik,

        14. Beren hiripeak eta gozamenak utziz, eta Judara eta Jerusalemera iragan ziren, Jeroboamek eta haren haurrek iraizi zituztelakotz Jaunaren apheztasuneko eginbideak etzeztzaten bethe.

        15. Jeroboamek bere lekhu goretako, debruentzat eta berak egin aratxeentzat ezarri zituen aphezak.

        16. Bainan Israelgo leinu guzietarik ere beren bihotza eman zutenak Israelgo Jainko Jaunaren bilhatzen, Jerusalemera ethorri ziren beren bitimen imolatzera beren arbasoen Jainko Jaunaren aitzinean.

        17. Hazkartu zuten Judako erresuma, eta lagundu zuten Erroboam Salomonen semea hirur urthez, ezik hirur urthez baizen etziren ibili Dabiden eta Salomonen bideetan.

        18. Erroboamek berriz, emaztetzat hartu zuen Mahalath Dabiden seme Jerimothen alaba; hartu zuen Abihail ere Eliaben alaba, Eliab Isairen seme baitzen;

        19. Abihailen ganik izan zituen hirur seme, Jehus, Somoria eta Zoom.

        20. Hunen ondotik hartu zuen Maaka Absalomen alaba, zeina ganik izan baitzituen Abia, Ethai, Ziza eta Salomith.

        21. Bada, Erroboamek Maaka, Absalomen alaba, maithatu zuen bere bertze emazte eta ohaideen gainetik; ezik hartu zituen hemezortzi emazte, eta ohaideak berriz, hirur hogoi; eta izatu zituen hogoi eta zortzi seme eta hirur hogoi alaba.

        22. Aldiz aitzineko ezarri zuen Abia Maakaren semea bere anaia guzien buruzagi; ezik hura errege egiteko asmua zerabilkan,

        23. Zeren zuhurrago eta gaiago baitien bere anaia guziak baino, zeinak barraiatuak baitziren Judako eta Benjamingo eremu guzietan eta hiri hazkar orotan; eta erregek eman zaroeten jatekoa nasai eta harrarazi zaroezten emazte asko.

 

XII. KAP.

        1. Erroboamen erresuma hazkartua eta gogortua izan zenean, erregek Jaunaren legea utzi zuen eta Israel guziak harekin.

        2. Bainan Erroboam errege zen bortzgarren urthean, Sesak, Egiptoko errege, Jerusalemera (Jaunaren kontra bekhatu egin zutelakotz), igan zen.

        3. Hamabi ehun orga-lasterrekin eta hirur hogoi mila zaldizkorekin; eta Egiptotik harekin ethorri zen populu xehea, erran nahi Libiarrak, Trogloditak eta Ethiopiarrak, ezin khondatuak ziren.

        4. Sesakek Judan hartu zituen hiririk hazkarrenak eta Jerusalemeraino ethorri zen.

        5. Bada Semeias profeta Erroboamen aitzinera agertu zen eta Judako aitzindariei, zeinak Sesaken ihes Jerusalemera bilduak baitziren, eta erran zaroeten: Hau dio Jaunak: Zuek utzi nauzue, eta nik ere utzi zaituztet Sesaken eskuetara.

        6. Israelgo aitzindariek eta erregek, lurrera eroririk, erran zuten: Zuzena da Jauna.

        7. Jaunak ikhusi zuenean jautsia zela hekien buruiopea, bere hitza Semeiasi adiarazi zaroen, zioelarik: Zeren aphalduak diren, ez ditut galduko; laguntza aphur bat emanen daroet, eta ene hasarrea ez da Jerusalemen gainera jautsiko Sesaken bidez.

        8. Bainan halarik-ere Sesak zerbitzatuko dute, jakin dezaten zein den urrun ene zerbitzutik lurreko erregeen zerbitzura.

        9. Horren gatik Sesakek Egiptoko erreek Jerusalemetik gibelerat egin zuen, Jaunaren etxeko khutxak eta errege-etxekoak husturik; berekin eraman zituen oro eta Salomonek egin zituen urhezko erredolak ere.

        10. Erregek hekien orde, kobrezkoak egin zituen eta eman zaroezten jauregiko sartzea zaintzen zuten erredolarien aitzindariei.

        11. Eta errege Jaunaren etxera sartzen zenean, erredolariak ethortzen ziren eta hartzen zituzten, eta gero berriz eramaten zituzten harmategira.

        12. Eta nola aphaldu baitziren, Jaunaren hasarrea hekien ganik aldaratu zen eta etziren alde bat xahutuak izan, zeren-eta egintza onak ere aurkhitu baitziren Judan.

        13. Erroboam erregea hazkartu zen beraz Jerusalemen eta erreginatu zen. Berrogoi eta bat urthe zituen erreginatzen hasi zenean, eta hamazazpi urthez erreginatu zen Jerusalemen, Jaunak bere izenaren jartzeko, Israelgo leinu orotarik hautatu zuen hirian. Haren ama deitzen zen Naama Amontarra.

        14. Aldiz gaizkia egin zuen, eta bere bihotza etzuen aphaindu Jaunaren bilhatzeko.

        15. Bada Erroboamen egintzak, lehenak eta azkenak, iskribatuak eta artharekin xehatuak dira Semeias profetaren eta Ado ikhustearen liburuetan. Erroboamek eta Jeroboamek bethi gerla izan zuten elkharren artean.

        16. Eta Erroboam bere arbasoekin lokhartu zen, eta ehortzi zuten Dabiden hirian. Eta Abia haren semea erreginatu zen haren orde.

 

XIII. KAP.

        1. Jeroboam erregearen hemezortzigarren urthean, Abia erreginatu zen Judaren gainean.

        2. Hirur urthez erreginatu zen Jerusalemen. Haren ama, Uriel Gabaakoaren alaba, Mikaia deitzen zen. Eta gerla zen Abiaren eta Jeroboamen artean.

        3. Abiak gudura egin zuenean, gizon gerlarienetarik eta hautetarik laur ehun mila zituelarik; Jeroboamek lerrotan ezarri zituen zortzi ehun mila gizon, hekiek ere hautak eta gerletarako hazkarrenetarik.

        4. Abia gelditu zen beraz Semerongo mendian eta erran zuen: Adi zazue, Jeroboam eta Israel guzia.

        5. Ez othe dakizue Israelgo Jainko Jaunak gatzeko patuz bethikotzat Israelgo erreinua eman duela Dabidi, berari eta bere semeei?

        6. Eta Jeroboam Nabathen semea, Salomon Dabiden semearen zerbitzaria, jaiki eta bihurtu da bere nausiaren kontra.

        7. Eta haren gana bildu dira nihongo gizon ezdeusak eta Belialen semeak, eta garhaitiar atheratu dira Salomonen seme Erroboamen kontra. Bainan Erroboam gizon antzegabe eta bihotz beldurtikoa zen, eta ezin egin zaroeten buru.

        8. Eta zuek diozue orai ihardetsiko ahal duzuela Jaunaren erresumari, Dabiden semeen bidez gozatzen duenari, ditutzuelakoan populu oste handi bat eta Jeroboamek jainkotzat egin darozkitzuelakoz urhezko aratxeak.

        9. Iraizi ditutzue Jaunaren aphezak Aaronen semeak, eta lebitarrak, eta zuentzat aphezak egin ditutzue lurreko jendaia guzien arara. Edozein ethor dadien eta bere eskua kontsekra dezan zezen gazte baten eta zazpi ahariren sakrifizioan, jainko ez diren batzuen aphez egiten da.

        10. Bainan gure Jauna, bazterrerat uzten ez duguna, Jainkoa da; Aaronen semeetarikako aphezek zerbitzatzen dute Jauna, eta lebitarrek beren lerroa dadukate.

        11. Holokaustak ere goiz-arratz egun oroz eskaintzen diozkagu; baltsamua legeko manamenduen arabera da egina; ogiak mahain guziz xahu baten gainean dira eskainiak; gure baithan dira urhezko ganderailua eta bere kriseluak, ilhuntzean bizteko bethi; ezen guk gure Jainko Jaun, zuek bazterrerat uzten duzuenaren manamenduak begiratzen ditugu.

        12. Beraz gure armadako buruzagia Jainkoa da, eta haren aphez, turutak jotzen dituztenek zuen kontra durrundaratzen dituzte. Israelgo semeak, berautzue zuen arbasoen Jainko Jaunaren kontra guduka, zeren ez baitzaitzue ontsa helduko.

        13. Horiek erraten zituelarik Jeroboamek gibelean hedatzen zarozkien zelatak. Bera etsaien parrean zagoelarik, Juda bere armadaz oharkabean inguratzen zuen.

        14. Eta Judak begiraturik, ikhusi zuen gerla aitzinetik eta gibeletik heldu zitzaioela, eta Jaunari oihu egin zuen; eta aphezak hasi ziren turutez durrundaka.

        15. Judako gizon guziak abiatu ziren orroaka; eta hara non hekiek oihu egiten zutelarik, Jainkoak harritu zituen Jeroboam eta Israel guzia, Abiari eta Judari buruz jarriak zirenak.

        16. Israelgo semeak Judaren ihes eman ziren, eta Jaunak arthiki zituen haren eskura.

        17. Abiak eta haren populuak egin zuten beraz sarraski gaitza, eta Israeldik bortz ehun mila gizon hazkarrek lurra jo zuten fakhiturik.

        18. Israelgo semeak egun hartan aphalduak izan ziren, eta Judako semeak handizki hazkartuak, beren arbasoen Jainko Jauna baithan iduki zutelakotz beren pheskiza.

        19. Jeroboam ihes zohalarik, Abia ondotik jarraiki zitzaioen, eta haren hirietarik hartu zituen Bethel bere lekhuekin, Jesana bere lekhuekin eta Efron ere bere lekhuekin.

        20. Eta geroztik Jeroboamek ezin buru egin zuen Abia bizi zeno; Jaunak jo zuen eta hil izan zen.

        21. Beraz Abiak, bere erreinua hazkarturik, hartu zituen hamalaur emazte, eta izan zituen hogoi eta bi seme eta hamasei alaba.

        22. Berriz, Abiaren urhatsen eta egintzen gainerako solasak, artha handirekin Ado profetaren liburuan iskribatuak dira.

 

XIV. KAP.

        1. Bada, Abia lokhartu zen bere arbasoekin, eta Dabiden hirian ehortzi zuten; eta haren orde erreginatu zen Asa haren semea, zeinaren egunetan lurra bakean egotu baitzen hamar urthez.

        2. Asak aldiz egin zuen ongi eta bere Jainkoaren begietan gogaragarri zena; herraustu zituen lekhu gorak eta jainko arrotzen aldareak,

        3. Phorroskatu jainko-moldeak eta lukuak ebaki;

        4. Eta Judari manatu zaroen bere arbasoen Jainko Jauna bilha zezan, eta begira zetzan legea eta manamendu guziak;

        5. Judako hiri guzietarik khendu zituen jainkoaizunen aldareak eta tenploak, eta bakean erreginatu zen.

        6. Hiri hazkarrak ere Judan altxatu zituen, deskantsuan zelakotz; eta haren egunetan, Jaunak bakea emanez, etzen batere gerlarik biztu.

        7. Horreletan, Judari erran zaroen: Detzagun altxa hiri horiek, ingura detzagun harrasiz, hazkar detzagun dorrez, athez eta zerrapoz, oro gerletarik bakean daudeno, bilhatu dugulakotz gure arbasoen Jainko Jauna, eta inguruan bakea eman darokulakotz. Jo zuten beraz lanari, eta etzen trabarik batere izatu.

        8. Bada, Asak bere armadan izan zituen hirur ehun mila gizon erredola eta lantzadunak Judatik; Benjamindik berriz, berrehun eta laur hogoi mila erredolari eta arranbelari, horiek oro gizon hazkarrenetarik.

        9. Bada, Zara Ethiopiarra hekien kontra atheratu zen bere armadarekin, hamar ehun mila gizon eta hirur ehun orga-lasterrekin, eta Maresaraino ethorri zen.

        10. Asa berriz, goan zitzaioen bidera, eta gerlakotzat lerroak xuxendu zituen Sephatako haranean, zeina Maresako ondoan baita.

        11. Dei egin zaroen Jainko Jaunari eta erran zuen: Jauna, zuri bardin zaitzu, ala lagunt gutiak, ala hainitzak: lagunt gaitzatzu beraz, gure Jainko Jauna; ezik gure sinhestea zutan eta zure izenean izanez ethorri gure oste hunen kontra. Jauna, zu zare gure Jainkoa; gizona zure kontra garai izan ez bedi.

        12. Hargatik Jaunak Ethiopiarrak harritu zituen Asaren eta Judaren aitzinean, eta Ethiopiarrak ihesari eman ziren.

        13. Asa eta harekin zen populua ondotik jarraiki zitzaizkoten Jeraraino; eta Ethiopiarrak hilak erori ziren, zeren Jaunak sarraskituz xahutuak izan baitziren, haren armada guduka hari zelarik. Judako semeek hartu zuten beraz buluzkin asko.

        14. Jo zituzten Jerararen inguruetako hiri guziak, ezen ikhara handiak hartu zituen oro; larrutu zituzten hiriak eta harrapakin handia ekharri zuten.

        15. Ardien hespilak ere xahuturik, nihonereko azienda eta kameluketa bat hartu zuten, eta Jerusalemera bihurtu ziren.

 

XV. KAP.

        1. Bada Azarias Odeden semea, Jaunaren izpiritua haren baithan jauzirik,

        2. Atheratu zen Asaren bidera eta erran zaroen: Asa, Juda eta zu, Benjamin, adi nezazue: Jauna zuekin izatu da, zuek harekin izatu zaretelakotz. Baldin hura bilhatzen baduzue, aurkhituren duzue, ordean uzten baduzue, utziko zaituzte.

        3. Egun asko iraganen dira Israelen egiazko Jainkoa gabe, aphez irakhaslerik eta legerik gabe.

        4. Eta noiz-ere beren hesturan itzuliko baitira Israelgo Jainko Jauna gana eta hura bilhatuko baitute, aurkhituren dute.

        5. Orduan ez da bakerik izanen ez ilkhitzen denarentzat, ez sartzen denarentzat; bainan alde orotarik laztura sarthuko da lurretako egoiliarren baithan;

        6. Ezik populua populuaren kontra, hiria hiriaren kontra gerlan hariko dira, zeren Jaunak nahasiko baititu nihonereko hesturan.

        7. Zuek beraz hazkar zaitezte, zuen eskuak ez beitez eror; ezen zuen nekhearentzat izanen da sari.

        8. Asak aditu zuenean hori, erran nahi da Odeden seme Azarias profetaren hitzak eta profezia, indar hartu zuen, eta jainko-moldeak khendu zituen Judako lur orotik eta Benjamingotik, eta Efraimgo mendiko hiri hartu zituen guzietarik, eta berriz erabili zuen Jaunaren lorioaren aitzinean zen Jaunaren aldarea.

        9. Bilarazi zituen Juda eta Benjamin guzia eta hekiekin Efraimgo, Manaseko eta Simeongo arrotzak; ezik Israeldik askok, ikhusirik harekin zela haren Jainko Jauna, haren gana ihes egin zuten.

        10. Eta Jerusalemera ethorri zirenean, hirugarren hilabethean, Asaren erregetasuneko hamabortzgarren urthean,

        11. Jaunari egun hartan imolatu zarozten, ekharri izan zituzten buluzkin eta harrapakinetik zazpi ehun idi eta zazpi mila ahari.

        12. Eta errege, azturaren arabera sarthu zen batasunaren gogortzera, bihotz oroz eta arima guziaz bilha zezatentzat beren arbasoen Jainko Jauna.

        13. Eta erran zuen: Baldin norbaitek bilhatzen ez badu Israelgo Jainko Jauna, hil bedi, ttipienetik handieneraino, gizonetik emaztekiraino.

        14. Eta goraki Jaunari zin egin zaroten bozkarioz, turuta-durrundaz eta adar-soinuz,

        15. Judan ziren guziek burho arthikiz; ezik beren bihotz oroz zin egin zuten, eta beren nahi guziz bilhatu zuten Jauna, eta aurkhitu zuten; eta Jaunak bakea eman zaroeten inguruan.

        16. Asa erregeak halaber bere ama Maaka khendu zuen erregetasuneko manamendutik, luku batean egin zuelakotz Priaporen iduria, zeina phorroskatu baitzuen Asak, eta phusketan ezarririk Zedrongo errekan erre.

        17. Bada, lekhu gorak utziak izan ziren Israelen oraino; halarik-ere Asaren bihotza garbi izan zen haren bizi guzian.

        18. Eta haren aitak eta berak botuz eman zituztenak, zilhar, urhe eta asko untzi eta tresneria, ekharri zituen Jaunaren etxera.

        19. Gerlarik berriz, etzen izatu Asaren erregetasuneko hogoi eta hamabortzgarren urthea arteo.

 

XVI. KAP.

        1. Bainan haren erregetasuneko hogoi eta hamaseigarren urthean, Baasa Israelgo errege Judara igan zen, eta Errama harrasi batez inguratzen zuen, Asaren erresumakorik nihor etzedin segurtasunean ez ilkhi, ez sar.

        2. Asak beraz Jaunaren etxeko khutxetarik eta errege etxeko khutxetarik hartu zituen zilharra eta urhea, eta Benadad Siriako errege Damasen egoten zenari igorri zarozkan, zioelarik:

        3. Bada zure eta ene artean batasun, ene aita halaber eta zure aita eskuz-esku bizi izan dira; hargatik zilhar eta urhe bidali darotzut, arren-eta Israelgo errege Baasarekin duzun batasuna hautsirik, gibelaraz dezazun hura ene ganik.

        4. Hori jakinik, Benadadek Israelgo hirietara egorri zituen bere armadetako buruzagiak; haukiek jo zituzten Ahion, Dan, Abelmaim eta Nefthaliko hiri harrasidunak oro.

        5. Baasak aditu zuenean hori, utzi zuen Erramaren altxatzea, eta lanetik gibelatu zen.

        6. Errege Asak berriz, Juda guzia hartu zuen, eta Erramatik eraman zituzten Baasak hiriaren altxatzeko xuxendu zituen harriak eta zurak, eta Asak hekietarik egin zituen Gabaa eta Maspha.

        7. Orduan ethorri zen Hanani profeta Judako erregeren gana eta erran zaroen: Zeren sinheste izan duzun Siriako errege baithan, eta ez zure Jainko Jaunaren baithan, horren gatik zure eskutik itzuri da Siriako erregeren armada.

        8. Ethiopiarrak eta Libiarrak ez othe ziren hainitz gehiago beren orga-laster, zaldizko eta nihonereko osteaz, zeinak, Jaunaren baithan zinduelakotz sinhetsi, eskuetaratu baitzarozkitzun?

        9. Ezik Jaunaren begiak lurrari guziari daudezi begira; eta hainei ematen daroete indar, zeinek bihotz garbiz sinhesten baitute haren baithan. Zoroki ibili zare beraz, eta horren gatik gerlak zure kontra oraidanik biztuko dira.

        10. Eta Asa ikhuslearen kontra samurturik, preso eman zezaten manatu zuen; ezik borthizki horren gainean gaitzitua izan zen, eta populutik asko ordu hartan hilarazi zituen.

        11. Bada, Asaren lehenbiziko eta azken egintzak, Judako eta Israelgo erregeen liburuan iskribatuak dira.

        12. Asa ere, bere erregetasuneko hogoi eta hemeretzigarren urthean, oinetako oinhaze guziz borthitz batetarik eritu zen; eta bere gaitzean etzuen Jauna bilhatu, bainan midikuen antzeari sinheste gehiago ekharri zaroen.

        13. Eta lokhartu zen bere arbasoekin, eta hil zen bere erregetasuneko berrogoi eta batgarren urthean.

        14. Eta ehortzi zuten, Dabiden hirian eginarazi zuen hobian; ezarri zuten bere ohearen gainean, zeina bethea baitzen baltsamuz eta baltsamuginek antzerekin aphaindu zituzten usain gozoz, eta haren gainean erre zuten faza handitan.

 

XVII. KAP.

        1. Bada, haren orde erreginatu zen Josafat haren semea, eta Israeli garaia eraman zaroen.

        2. Soldadoak eman zituen Judako hiri harrasiz inguratuak ziren guzietan; eta zainak ezarri zituen Efraimgo mendiko hirietan, haren aita Asak hartu zituenetan.

        3. Eta Jauna Josafatekin izan zen, bere aita Dabiden lehenbiziko bideetan ibili zelakotz, eta etzuelakotz Baalen baithan ezarri bere pheskiza,

        4. Bainan-bai bere aitaren Jainkoa baithan, eta haren manamenduetan ibili zelakotz, eta ez Israelen bekhatuetan,

        5. Jaunak erregetasuna haren eskuetan gogortu zuen; Juda guziak emaitzak egin zarozkan Josafati, eta nihonereko aberastasunetan eta ospe handitan jarri zen.

        6. Eta haren bihotzak Jaunaren bideen ariaz khar bero bat harturik, lekhu gorak ere eta lukuak Judatik khendu zituen.

        7. Bada bere erregetasuneko hirugarren urthean, igorri zituen bere azpiko aitzindarietarik Benhail, Obdias, Zakarias, Nathanael eta Mikeas, Judako hirietan irakhastera;

        8. Eta hekiekin lebitarrak, Semeias, Nathanias, Zabadias, Asael, Semiramoth, Jonathan, Adonias, Thobias, eta Thobadonias, lebitarrak, eta hekiekin Elisama eta Joram aphezak.

        9. Eta Jaunaren legeko liburua eskuan, populuari irakhasten haritzen ziren Judan; Judako hiriak inguratzen zituzten, eta argitzen zuten populua.

        10. Hargatik Jaunaren beldurra, Judako inguruan ziren lurretako erresuma guzietan jarri zen, eta etziren Josafati gerla egitera ausartatzen.

        11. Bainan Filistindarrek berek Josafati ekhartzen zarozten emaitzak eta diruzko zerga; Arabiarrek halaber ekhartzen zarozten aziendak, zazpi mila eta zazpi ehun ahari eta bertze hainbertze akher.

        12. Horreletan Josafat indarretan sarthu zen eta ospe gorenera heldu izan zen. Judan dorre arara etxeak eta hiri harrasiztatuak altxatu zituen.

        13. Lan hainitz erabili zuen Judako hirietan: gizon gerlari eta hazkarrak baziren halaber Jerusalemen.

        14. Hau zen hekien nonbrea, bakhotxaren etxe eta familiaka: Judan armadako aitzindariak; Ednas buruzagi, eta harekin hirur ehun mila gizon hazkarrenetarik.

        15. Haren ondotik lehenbiziko, Johanan, eta harekin berrehun eta laur hogoi mila gizon.

        16. Haren ondotik berriz, Amasias Zekriren semea, Jaunari kontsekratua, eta harekin berrehun mila gizon hazkar.

        17. Haren ondotik heldu zen Eliada, gerlari gaitza, eta harekin berrehun mila gizon arranbela eta erredoladun.

        18. Haren ondotik berriz, Jozabad, eta harekin ehun eta laur hogoi mila soldado biphil.

        19. Horiek oro erregeren eskupean zauden, bertzalde zirelarik Juda guzian harrasidun hirietan ezarri zituenak.

 

XVIII. KAP.

        1. Josafat beraz izan zen aberats eta ospe handitan, eta Akabekin batasun egin zuen.

        2. Handik zenbait urtheren buruan, haren gana jautsi zen Samariara. Akabek haren ethortzeari hil zituen hainitz idi eta ahari harentzat eta harekin ethorri zen populuarentzat; eta bildu zuen Erramoth Galaadekora igaitera.

        3. Eta Israelgo errege Akabek erran zaroen Josafati Judako erregeri: Zato enekin Erramoth Galaadekora. Hunek ihardetsi zaroen: Zu eta ni, zure populua eta ene populua, orobat gare; zurekin izanen gare gerlan.

        4. Eta Josafatek erran zaroen Israelgo erregeri: Orai berean kontsulta zazu othoi Jaunaren nahikaria.

        5. Israelgo erregek bilarazi zituen beraz laur ehun profeta eta erran zaroeten: Erramoth Galaadekora gerla egitera goan behar othe dugu, ala phausuan egonen gare? Eta hekiek ihardetsi zuten: Zoaz, eta Jainkoak erregeren eskuetara emanen du.

        6. Eta Josafatek erran zuen: Ez othe da hemen Jaunaren profetarik, haren ganik ere argi gaitezen?

        7. Israelgo erregek Josafati ihardetsi zaroen: Bada gizon bat, zeinaren bidez galda baitezakeguke Jaunaren nahikaria; bainan higuin dut nik, zeren ez baitarot ongirik profetisatzen, baizik-ere gaizkia bethi. Hura da Mikeas Jemlaren semea. Eta Josafatek erran zuen: Ez hola mintza, errege.

        8. Israelgo erregek deithu zuen beraz bere ebakietarik bat, eta erran zaroen: Berehala deith zazu Mikeas Jemlaren semea.

        9. Bada, Israelgo errege eta Josafat Judako errege, zein bere tronuan jarriak zauden, erregeak bezala jauntziak; eta jarriak ziren Samariako athearen aldeko larrainean, eta profeta guziak profetisatzen hari ziren hekien aitzinean.

        10. Sedeziasek berriz, Kanaanaren semeak egin zituen burdinazko adarrak, eta erran zuen: Hau dio Jaunak: Haukietaz harrotuko duzu Siria, leher dezazun arteo.

        11. Eta profeta guziek orobat profetisatzen zuten, eta erraten zuten: Igan zaite Erramoth Galaadekora, eta ongi atherako zare, eta Jaunak erregeren eskuetara arthikiren ditu.

        12. Aldiz, Mikeasen deitzera goan zen mandatariak erran zaroen: Huna non profeta guzien erranak hitz batean diren erregeri helkari onez berri emateko; othoizten zaitut beraz zure solasa ere izan ez dadien hekienaz bertzelakoa, eta helkari onak agin detzatzun.

        13. Mikeasek ihardetsi zaroen: Ala Jauna! zer-nahi erran dizadan ene Jainkoak, hura erranen dudala.

        14. Ethorri zen beraz erregeren gana. Erregek erran zaroen: Mikeas, Erramoth Galaadekora gerlara goan behar othe dugu, ala phausuan egonen gare? Hunek ihardetsi zaroen: Igan zaitezte, ezik oro ongi helduren zaizkitzuete, eta etsaiak zuen eskuetara arthikiak izanen dira.

        15. Eta erregek erran zaroen: Berriz eta berriz Jaunaren izenean errekeitzen zaitut, ez dizadazun niri erran egia bera baizik.

        16. Eta Mikeasek erran zuen: Israel guzia ikhusi dut mendietan barraiatua, hala nola artzainik ez duten ardiak; eta Jaunak erran du: Horiek nausirik ez dute, zein bere etxera bakean bihur bedi.

        17. Eta Israelgo erregek Josafati erran zaroen: Ez othe narotzun erran etzarodala horrek deus onik profetisatuko, bainan gaixtoak direnak?

        18. Aldiz, Mikeasek erran zuen: Adi zazue Jaunaren hitza: Jauna ikhusi dut bere tronuan jarria, eta zeruko armada guzia harekin eskuinetik eta ezkerretik.

        19. Eta Jaunak erran du: Nork bilduko du Akab Israelgo errege, Erramoth Galaadekora igan dadien eta han eror? Eta bat hula mintzo baitzen eta bertzea hala,

        20. Izpiritua aitzinatu zen; baratu zen Jaunaren aitzinean, eta erran zuen: Nik bilduko dut. Jaunak erran zaroen: Nola bilduko duzu?

        21. Izpirituak ihardetsi zuen: Ilkhiko naiz eta gezurrezko izpiritu bat izanen naiz haren profeta guzien ahoan. Eta Jaunak erran du: Bilduko duzu eta gaihenduko zare; ilkhi zaite eta egizu hola.

        22. Orai beraz, huna non Jaunak gezurrezko izpiritua eman duen zure profeta guzien ahoan, eta Jaunak zorigaitzak agindu ditu zuretzat.

        23. Sedezias berriz, Kanaanaren semea hurbildu zen eta Mikeas mathelan jo zuen, eta erran zuen: Zein bidez Jaunaren izpiritua ene ganik iragan duk hiri mintzatzeko?

        24. Mikeasek ihardetsi zuen: Zerorrek ikhusiko duzu egun hartan zeinetan gelaz-gela gorde nahiz ibiliko baitzare.

        25. Bada Israelgo erregek manu eman zuen, zioelarik: Mikeas har zazue, eta eramazue hiriko buruzagi Amonen gana eta Ameleken seme Joasen gana.

        26. Eta erranen diozuete: Hau dio erregek: Gizon hau igorrazue preso; ogi izpi bat eta ur xorta bat emanen diozkitzue, bakean bihur nadien artean.

        27. Mikeasek erran zuen: Bakean bihurtzen bazare, ez da Jauna ene baithan mintzatu. Eta erran zuen berriz: Populuak, adi zazue guziek.

        28. Israelgo errege eta Josafat Judako errege Erramoth Galaadekora igan ziren beraz.

        29. Eta Israelgo erregek Josafati erran zaroen: Ene soinekoa aldatuko dut eta hala goanen naiz gudura; zuk berriz, zure soinekoak jauntz zatzu. Eta Israelgo errege soinekoa aldaturik ethorri zen gerlara.

        30. Bada, Siriako erregek bere armadako aitzindariei manu eman zaroten, zioelarik: Ez gudu egin ttipienaren edo handienaren kontra, baizik-ere Israelgo errege bakharraren kontra.

        31. Hargatik armadako aitzindariek, Josafat ikhusi zutenean, erran zuten: Israelgo errege da hori. Eta gudukatuz inguratu zuten. Bainan Josafatek oihu egin zaroen Jaunari, zeinak lagundu baitzuen, eta hekiek urrundu zituen haren ganik;

        32. Ezik zaldizkoen aitzindariek utzi zuten ikhusi zutenean etzela Israelgo errege.

        33. Gerthatu zen bada, populutik norbaitek gezi bat itsura arthiki zuela eta Israelgo errege jo zuela sorbalden eta lepho-zakhiaren artean. Eta Akabek bere orga-zainari erran zaroen: Itzulak eskua eta gudutik athera nezak, zeren sakhitua bainaiz.

        34. Eta perla egun hartan akhabatu zen. Bada Israelgo errege bere orga-lasterrean zagoen Siriarrei buruz ilhuntzea arteo, eta iguzkia sartzeko mugan hil izan zen.

 

XIX. KAP.

        1. Josafat berriz, Judako errege, bere etxera bakean itzuli zen Jerusalemera.

        2. Bidera ilkhi zitzaioen Jehu Hananiren semea eta erran zaroen: Gaixtaginari ematen diozu laguntza eta adiskidantzaz batzen zare Jauna higuin dutenekin; horren gatik merezi zinduen Jaunaren sumindura;

        3. Bainan egintza onak aurkhitu dira zu baithan, lukuak khendu ditutzulakotz Judako lurretik, eta zure bihotza aphaindu duzulakotz zure arbasoen Jainko Jaunaren bilhatzeko.

        4. Josafat egotu zen beraz Jerusalemen, eta berriz atheratu zen populura Bersabeetik Efraimgo mendiraino eta berriz deithu zituen beren arbasoen Jainko Jauna ganat.

        5. Judako hiri hazkar guzietan, tokiko juieak lekhu bakhotxean ezarri zituen.

        6. Eta manu ematean juieei, erran zaroeten: Ikhusazue zer hari zareten, ez duzue ezik gizon erabakia egiten, bainan Jaunarena; eta zuek juiatu guzia zuen gain izanen da.

        7. Jaunaren beldurra zuekin izan bedi, eta arthatsuki egizkitzue oro; ez da ezen gure Jainko Jauna baithan ez zimarkhurik, ez nor-nor-den berezgorik, ez emaitza goserik.

        8. Jerusalemen ere Josafatek ezarri zituen lebitarrak, aphezak eta familia-buruzagiak Israeldik, Jaunaren juiamendua eta zuzenbidea emateko hango egoiliarrei.

        9. Eta manatu zaroeten erranez: Horrela egizue Jaunaren beldurrean fidelki eta bihotz osoki xahuarekin.

        10. Zuen anaia beren hirietan daudezenen zerbait gora-behera ahaidegoaren eta ahaidegoaren artean zuetara ethorriko denean, non-nahi ihardukipen zerbait balin bada legeaz, manamendu batez, zeremoniez, garbitzapenez, argi zatzue zuen anaiak, ez dezaten Jaunaren alderat bekhatu egin, eta haren hasarrea ez dedien jauts zuen gainera eta zuen anaien gainera: horrela eginez beraz ez duzue bekhatu eginen.

        11. Bada, Amarias apheza, zuen aphez-nausia, jarriko da Jainkoari dagozkioten gauzetan erabakitzeko; Zabadias berriz, Ismahelen semea, Judaren etxean buruzagi dena, erregeren alderako eginbideari dagozkioten egitekoen gainean erabakitzeko izanen da; eta zuen aitzinean izanen ditutzue lebitar irakhasleak. Egizue bihotzez, ardurarekin hari zaitezte zuen eginbideetan, eta Jauna zuekin izanen da ongitan.

 

XX. KAP.

        1. Horiez geroz, Moaben semeak, Amonen semeak eta hekiekin Amontarretarik bildu ziren Josafaten kontra, hari gudu emateko.

        2. Berri-ekharleak ethorri ziren eta Josafat jakintsun egin zuten, ziotelarik: Oste handi bat zure kontra heldu da itsasoz haindiko leihorretarik eta Siriatik, eta hara non jarriak dauden Asasonthamarren, zeina Engadikoa baita.

        3. Bada, Josafat, beldurrak harritua, eman zen guzia Jaunaren othoiztera, eta Juda guziari barur bat manatu zaroen.

        4. Eta Juda guzia bildu zen Jaunaren othoiztera, eta oro beren hirietarik ethorri ziren halaber haren errekeitzera.

        5. Eta Josafat xutik jarririk Judako eta Jerusalemeko baldarnaren erdian, Jaunaren etxean, lorio berriaren aitzinean,

        6. Erran zuen: Gure arbasoen Jainko Jauna, zu zare zeruko Jainkoa eta jendaki guzien erresumetako nausia; zure eskuan dira indarra eta ahala, eta nihork zuri buru egin ez dezake.

        7. Gure Jainkoa, ez othe ditutzu zuk Israelgo zure populuaren aitzinean hil lur huntako egoiliarrak, eta hau bethikotzat eman zure adiskide Abrahamen ondoregoari?

        8. Eta huntan egoitza egin dute, eta hemen zure izenari saindutegi bat altxatu dute, ziotelarik:

        9. Baldin gure gainera erortzen badira gaitzak, juiamenduko ezpata, izurritea eta gosetea, zure aitzinean jarriko gare etxe huntan, zeinetan zure izena deithua baita; eta gure atsekabeetan zuri eginen darotzugu deihadar, eta entzunen eta itzurraraziren gaituzu.

        10. Huna beraz orai Moaben eta Amonen semeak eta Seirgo menditarrak, zeinetarik ez baitzinduen onhetsi iragan zadien Israel, Egiptotik ilkhitzen zenean, bainan horietarik baztertu zen eta etzituen hil:

        11. Horiek bertzela hari dira, eta egin-ahalak daramatzate gure khentzeko zuk eman izan darokuzun gozamenetik.

        12. Gure Jainkoa, ez othe ditutzu bada juiatuko? Ezik ez da gure baithan indar aski, oste horri buru egin ahal izateko. Bainan nola ez baitakigu zer egin behar dugun, hau bakharrik zaiku gelditzen, gure begiak zure alderat itzultzea.

        13. Bada, Juda guzia Jaunaren aitzinean zaroen beren haur, emazte eta bulharreko umeekin.

        14. Han zen, berriz, Jahaziel Zakariasen semea, Asaphen semeetarikako lebitarra, Zakarias baitzen Banaiasen seme, Banaias Jehielena, Jehiel Mathaniasena; eta ostearen erdian Jaunaren izpiritua jautsi zen Jahazielen gainera;

        15. Eta erran zuen: Juda, eta Jerusalemen zaudeztenak, eta zuk, errege Josafat, orok adi zazue: Hau darotzuete Jaunak erraten: Ez izan beldurrik, oste hortaz ez bezaiztete ikhara, gudu hau ezen ez da zuena, bainan-bai Jainkoarena.

        16. Bihar jautsiko zarete horien kontra, ezik iganen dira Sis deitzen den patarra gora, eta aurkhituko ditutzue Jeruelgo mortuko parrean den erreka buruan.

        17. Etzarete zuek izanen gudukatuko zaretenak; bainan bakharrik zaudezte gogor, eta Jaunaren laguntza zuen gainean ikhusiko duzue, oi Juda eta Jerusalem. Ez izan beldur, ez ikhara; bihar ilkhiko zarete horien kontra, eta Jauna zuekin izanen da.

        18. Josafat beraz, eta Juda, eta Jerusalemdar guziak ahuspez erori ziren Jaunaren aitzinean eta adoratu zuten.

        19. Kaathen eta Koreren semeetarikako lebitarrek goraki zeruetaraino laudatzen zuten Israelgo Jainko Jauna.

        20. Eta biharamunean jaiki zirenean, ilkhi ziren Thekueko mortua barna; eta abiatu ziren ondoan, Josafatek, hekien erdian xutik, erran zaroeten: Adi nezazue, Judako gizonak, eta zuek orok, Jerusalemdarrak, sinheste izan zazue zuen Jainko Jauna baithan, eta deuseren beldurrik ez dukezue; sinheste izan zazue haren profetetan, eta oro ongi helduko dira.

        21. Populuari kontseilu eman zaroen, eta Jaunaren kantatzaileak ezarri zituen, hura lauda zezaten beren andanetan, eta armadaren aitzinean ibiltzeko, eta boz batez erran zezaten: Aithor bihur diozozue Jaunari, zeren bethikoa den haren urrikalpena.

        22. Eta laudorioen kantatzen abiatu zirenean, Jaunak itzuli zituen hekien amarruak hekien beren kontra, erran nahi da Amonen, Moaben eta Seirgo mendiko umeenak, zeinak ilkhi baitziren Judari gudu ematera, eta joak izan baitziren.

        23. Ezik Amonen eta Moaben semeak jaiki ziren Seirgo menditarren kontra, hekiek hil eta xahutu nahiz; eta lan hori egin zutenean, elkharren kontra ere bihurturik, batak bertzea sakhika hil zuen.

        24. Bada, Juda ethorri zenean mortuari begira dagoen bizkarrera, urrundik ikhusi zuen aurkhintza guzia han-harat hilez bethea, eta nihor etzela heriotzeari itzuri ahal izan zenik.

        25. Josafat ethorri zen beraz eta populu guzia harekin hilen buluzkinen altxatzera. Asko puska atzeman zuten hilen artean, soinekoak ere eta untzi baliosenak, eta hartu zituzten, halaz non oro ez baitzezazketen ekhar, ez-etare, harrapakinaren handiaren handiz, buluzkinak hirur egunez eraman.

        26. Laugarren egunean berriz, Benedizioneko haranera bildu izan ziren; ezik, zeren han benedikatu zituen Jaunak, lekhu hura deithu zuten Benedizioneko harana orai arteo bezala.

        27. Eta Jerusalemera bihurtu ziren Judako gizon guziak, Jerusalemdarrak eta Josafat hekien buruan, bozkario handitan, Jaunak beren etsaietarik bozkalentzia eman zaroetelakotz.

        28. Jerusalemera eta Jaunaren etxera sarthu ziren, gitarrekin, maniurrekin eta turutekin.

        29. Bada, Jaunaren beldurra erori zen inguruetako erresuma guzien gainera, aditu zutenean Israelen etsaien kontra gudukatu zela Jauna.

        30. Eta Josafaten erresuma phausuan egotu zen, eta Jainkoak bakea eman zaroen inguruan.

        31. Josafat erreginatu zen beraz Judaren gainean, eta hogoi eta hamabortz urthe zituen erreginatzen hasi zenean; aldiz, hogoi eta bortz urthez erreginatu zen Jerusalemen; eta haren ama, Selahiren alaba, Azuba deitzen zen.

        32. Eta bere aita Asaren bideaz ibili zen, eta etzen hartarik makhurtu, Jaunaren aitzinean gogaragarri zena egiten zuelarik.

        33. Halarik-ere etzituen khendu lekhu gorak, eta populuak etzuen oraino bere bihotza bere arbasoen Jainko Jauna ganat itzuli.

        34. Josafaten gainerako egintzak berriz, lehenak nola azkenak, iskribatuak dira Jehu Hananiren semearen solasetan, Israelgo erregeen liburuetan sarthu zituenetan.

        35. Hekiez geroz Josafatek Judako erregek adiskidantzak egin zituen Israelgo errege Okoziasekin, zeinaren eginkariak baitziren guziz tzarrak.

        36. Eta baltsako izatu zen egitekotzat untziak Tharsisera, goanen zirenak, eta untziketa bat egin zuten Asiongaberren.

        37. Bainan Eliezer, Maresako Dodauren semeak profetisatu zaroen Josafati, zioelarik: Zeren batasun izan duzun Okoziasekin, Jaunak urratu ditu zure lanak; untziak phorroskatuak dira, eta ezin goan dira Tharsisera.

 

XXI. KAP.

        1. Bada, Josafat bere arbasoekin lokhartu zen, eta hekiekin Dabiden hirian ehortzi zuten; eta Joram haren semea haren orde erreginatu zen.

        2. Hunek anaia zituen Josafaten semeak, Azarias, Jahiel, Zakarias, Azarias, Mikael eta Saphatias, horiek oro Judako errege Josafaten semeak.

        3. Beren aitak emaitza handiak egin zaroezten urhetan eta zilharretan eta bizitzeko moldeak hiri guziz hazkar batzuekin Judan eman zaroezten; Jorami berriz, zaharrena zelakotz, erreinua eman zaroen.

        4. Joram beraz bere aitaren tronura igan zen; eta bere burua gogortua ikhusi zuenean, ezpataz hil zituen bere anaia guziak eta Israelgo lehenbizikoetarik zenbait.

        5. Joramek hogoi eta hamabi urthe zituen erreginatzen hasi zenean, eta zortzi urthez erreginatu zen Jerusalemen.

        6. Israelgo erregeen bideaz ibili zen, Akaben etxeak egin zuen bezala; ezik Akaben, alaba zen haren emaztea, eta gaizkia egin zuen Jaunaren aitzinean.

        7. Jaunak halere etzuen galdu nahi izan Dabiden etxea, harekin egin izan zuen batasunaren ariaz, eta agindu zuelakotz argi bat emanen zaroetela bethi guzian hari eta haren semeei.

        8. Orduko egunetan bihurtu zen Edom, Judaren azpiko ez izatea gatik; eta errege bat ezarri zuen bere gaineko.

        9. Eta Joram goan zenean bere azpiko aitzindariekin eta berekin zituen zaldizko guziekin, jaiki zen gabaz, eta Edom zeinak inguratu baitzuen, eta haren zaldizkoen aitzindariak oro jo zituen.

        10. Halarik-ere Edom egungo eguna arteo bihurtuz egon da, Judaren azpiko ez izatea gatik. Lobna ere orduan atheratu zen Joramen eskupetik. Ezik Joramek bazterrerat utzi zuen bere arbasoen Jainko Jauna.

        11. Bertzalde lekhu gorak ere egin zituen Judako hirietan, eta Jerusalemdarrak khutsarazi eta Juda bekhatura erorrarazi zituen.

        12. Bada Elias profeta ganik ekharriak izan zitzaizkon gutunak, zeinetan iskribatua baitzen: Hau dio zure aita Dabiden Jainko Jaunak: Zeren ez haizen ibili hire aita Josafaten bideetan eta Asa Judako erregeren bideetan,

        13. Bainan ibili baihaiz Israelgo erregeen bideaz, eta khutsarazi baitituk Juda eta Jerusalemdarrak, Akaben etxeari jarraikiz; hil baitituk bertzalde hire anaiak, hire aitaren etxea, hi baino hobeak zirenak;

        14. Huna non Jaunak joko hauen zauri gaitz batez, hire populu, seme, emazte eta izate guziarekin.

        15. Hi berriz, eri egonen haiz sabeleko gaitz guziz gaixto batetarik, hire barnekoak emeki emeki egun oroz athera ditezen arteo.

        16. Jaunak beraz Joramen kontra jaikarazi zituen Ethiopiarren mugakhide diren Arabiarren gogoa eta Filistindarrena.

        17. Eta igan ziren Judako lurrera, eta larrutu zuten, eta eraman zituzten erregeren etxean khausitu izan zen izate guzia, eta bertzalde haren semeak eta emazteak; eta etzitzaioen semerik gelditu Joakaz baizik, zeina sortzez gazteena baitzen.

        18. Eta horien guzien gainera, Jaunak jo zuen sabeleko gaitz ezin sendatuzko batez.

        19. Eta eguna egunari jarraikiz eta denbora goanez, bi urtheren itzulia bethe zen. Eta gaitz luzeak hiratuz, halaz non barnekoak ere arthikitzen baitzituen, gaitzak eta biziak batean eskas egin zaroten. Eta gaitz gaixtoenetik goan zen; eta populuak etzuen ehortzi erretzapeneko ohitzaren arabera, haren arbasoei egin zaroeten bezala.

        20. Hogoi eta hamabi urthe zituen erreginatzen hasi zenean eta zortzi urthez erreginatu zen Jerusalemen. Eta makhur ibili zen, eta Dabiden hirian ehortzi zuten, bainan ez erregeen hobian.

 

XXII. KAP.

        1. Bada, Jerusalemdarrek Okozias haren seme ttipiena errege ezarri zuten haren orde; ezen kanpetan sarthu ziren arabiar ohoinek hil zituzten haren anaia zaharren guziak, hura baino lehenago sorthu zirenak; eta Okozias, Judako errege Joramen semea, erreginatu zen.

        2. Berrogoi eta bi urthe zituen Okoziasek erreginatzen hasi zenean, eta urthe batez erreginatu zen Jerusalemen; eta haren ama, Amriren alaba, Athalia deitzen zen.

        3. Bainan hura ere Akaben etxearen bideetarik sarthu zen; ezik bere amak ekharri zuen tzarki egitera.

        4. Gaizkia egin zuen beraz Jaunaren aitzinean Akaben etxeak bezala; ezen, bere galpeneko, hekiek izan zituen kontseilari, bere aita hil ondoan.

        5. Hekien erranetik ibili zen. Eta Israelgo erregerekin, Akaben seme Joramekin, Erramoth Galaadekota goan zen, Siriako errege Hazaeli gerla egitera; eta Siriarrek sakhitu zuten Joram.

        6. Hau Jezrahelera itzuli zen sendatzera; ezen sakhi asko hartu zituen erran den guduan. Beraz Judako errege Okozias, Joramen semea, jautsi zen ikhustekotzat Joram Akaben semea, Jezrahelen eri zagona.

        7. Ezik Okoziasen kontra Jaunaren nahia izan zen ethor zadien Joramen ikhustera; eta ethorri zenean, harekin bidera ilkhi zakion Jehuri Namsiren semeari, zeina gantzutu baitzuen Jaunak Akaben etxearen xahutzeko.

        8. Beraz Jehuk ezeztatzen zuelarik Akaben etxea, atzeman zituen Judako printzeak, Okoziasen anaien semeak, hura zerbitzatzen zutenak, eta hil izan zituen.

        9. Okozias bera ere bilhaturik, atzeman zuen Samarian gordea zagoela; eta bere aitzinera erakharri zaroetenean, hil zuen, eta ehortzi zuten hura, zeren zen Josafaten semea, bere bihotz oroz Jauna bilhatu zuenarena; eta etzen gehiago zerbait ustekeria izateko, Okoziasen odoleko norbait erreginatuko zela;

        10. Ezik haren ama Athaliak ikhusirik bere semea hila zuela, jaiki zen eta hil zituen Joramen etxeko errege odolekoak ziren guziak.

        11. Bainan Josabethek, erregeren alabak, hartu zuen Joas Okoziasen semea, eta erregeren semeak biltzen hari zituztelarik, ebatsi zuen hekien artetik, eta bere unhidearekin gorde zuen oheetako gelan; Josabeth aldiz, hura gorde zuena, errege Joramen alaba zen, Joiada aphez-handiaren emaztea, Okoziasen arreba; eta hargatik Athaliak etzuen hil Joas.

        12. Aphezekin Jaunaren etxean gordea izan zen, lekhuaren gainean Athalia erreginatu zen sei urtheetan.

 

XXIII. KAP.

        1. Bada, zazpigarren urthean, Joiadak indar harturik, beretu zituen ehuntariak, erran nahi Azarias Jerohamen semea, Ismahel Johananen semea, Azarias Obeden semea, Maasias Adaiaren semea eta Elisaphat Zekriren semea, eta patu bat egin zuen hekiekin.

        2. Eta Juda inguratuz, lebitarrak eta familietako buruzagiak bildu zituzten Judako hiri guzietarik, eta Jerusalemera ethorri ziren.

        3. Oste guziak beraz erregerekin batasun egin zuen Jaunaren etxean, eta Joiadak erran zaroeten: Huna erregeren semea erreginatuko dela, Jaunak Dabiden semeen gainean erran izan duen hitzaren arabera.

        4. Huna zer eginen duzuen:

        5. Larunbatean zuetarik heldu diren aphez, lebitar eta athalzainen heren bat egonen da atheetan, heren bat berriz, erregeren jauregiko alderat, eta heren bat Asentukoa deitzen den athean; aldiz gainerako populua egonen da Jaunaren etxeko lorioetan.

        6. Eta nor-nahi bertzerik ez bedi sar Jaunaren etxean, baizik-ere aphezak eta lebitarretarik eginbideen bethetzen hari direnak; horiek sarthuko dira bakharrik, sainduetsiak baitira; eta populuaren gainerako guziak zainduko du Jaunaren etxea.

        7. Lebitarrek berriz, zeinek beren harmekin, ingura bezate errege, (bertze nihor tenploan sartzen bada, hila izan bedi), eta izan beitez erregeren inguruan, nahiz sartzen, nahiz ilkhitzen denean.

        8. Lebitarrek beraz eta Juda guziak egin zuten, Joiada aphez-handiak manatu guzien arabera; eta zeinek beren gizonak hartu zituzten, hala larunbaten aldira heldu zirenak, nola astea betherik ilkhi behar zirenak; ezik Joiada aphez-handiak, elkharri aste bakhoxka jarraikitzen ohi ziren andanak etzituen goaterat utzi.

        9. Joiada aphezak ehuntariei eman zaroezten Dabiden lantza, erredola eta erredola motxak, Jaunaren etxean kontsekratu zituenak.

        10. Eta populu guzia, ezpatak eskuetan, ezarri zuen erregeren inguruan, aldarearen eta tenploaren aitzinean, tenploko eskuin-aldetik ezkerreko alderaino.

        11. Eta erakharri zuten erregeren semea; buruan ezarri zaroten diadema eta eskura eman zaroten legea zadukan liburua eta errege ezarri zuten. Joiada aphez-handiak bere semeekin gantzutu zuen halaber; zorion agiankatu zaroten eta oihu egin zuten: Bizi bedi errege!

        12. Athaliak hori aditu zuenean, erran nahi da lasterka zabiltzanen eta errege laudatzen zutenen haroa, Jaunaren tenplora populuaren gana sarthu zen.

        13. Eta ikhusi zuenean errege tenplo-sartzean mail baten gainean xutik, eta lekhuko populu guzia bozkariotan, turuta durrundaka eta bertze asko tresnez jotzen, eta oihuz laudatzen, hautsi zituen bere soinekoak eta erran zuen: Zimarkhua! zimarkhua!

        14. Bada, Joiada aphez-handia ehuntarietara eta armadako aitzindarietara ilkhirik, erran zaroeten: Eramazue tenploko hersguneetarik harat, eta kanpoan ezpataz hila izan bedi. Eta aphezak manatu zuen etzedin hil Jaunaren etxean.

        15. Eta lephotik lothu zitzaizkon; eta errege-etxeko zaldien athetik barnera sarthu zirenean, han hil zuten.

        16. Joiadak berriz, bere eta populu guziaren eta erregeren artean batasun egin zuen, Jaunaren populu izatekotzat.

        17. Hargatik populu guzia Baalen tenploan sarthu zen eta herraustu zuen; haren aldareak eta itxurak phorroskatu zituen; Mathan ere, Baalen apheza, aldareen aitzinean hil zuten.

        18. Aldiz, Joiadak Jaunaren etxean kargudunak