www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Dotrina Kistianea
Bartolome Olaetxea
1763

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola, 1-1C 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

   

DOTRINA KRISTIANEA
 

D. BARTHOLOME Olaetxea Laukarizko Kureak bere Elesatean Jai Domeka guztietan expliketan dabena legez.

 

OFREZIETAN, ETA dediketan deutso D. Nicolas Antonio Landazuri, Laukarizko, eta Bilboko Elexetako Benefiziau, eta leen Begoñako, eta orañ Jandone Kueko Kura Jaunari.

 

Inprimadu da Bitorian bear direan lizenzia guztiakaz, Thomas Robles ta Navarro en etsean.

 

Liburutxu onek daukazan Kapituluetarik bat, nai bat irakurri, edo enzuten dan bakotxean irabazten dira 40. eguneko Induljenziak alan dauko esanik, eta konzedidurik Calaorra eta Calzadako Obispo Jaun Don Andres Porras, eta Temes en mesedeak Plazenziako Urian Abenduaen ogeta seigarrenean, urte 1763.

 

 

                Lotsaz isten bada,

                esan baga pekatua,

                eztago arenzat Zerurik,

                ezpada infernua.

 

                Eriotzako Orduan gatx

                da Konfesetea,

                Leenago akorda zaitez

                pekatari tristea.

 

                Pekaturik urteteko,

                orañ negar egizu;

                bada geroko damuak

                balioko ezteutsu.

 

 

EGUNEANGO KRISTINAUAEN EXERZIZIOA

 

        Iratzartu, ta bertati zer egin beardau Kristinauak?

        Krutzeaen Señalea, eta esan: Jesus Maria Josepe: neure Jangoikoa, nik emoten deutsut neure biotza.

        Jagi, ta janzi ezkero, zer egin bear dau?

        Ur bedeñkatua artu, ta jarririk belauniko esan: Krutze + Santeaen señalea gaiti geure + arerioetarik libradu gagizuz geure Jauna, + ta Jangoikoa.

        Aiteaen, + ta Semeaen, ta Espiritu Sautuaen izenean Amen.

        Erdu, Espiritu Santu Jauna, zeure fielen biotzetara, eta eressegi egizu gugan zeure amorezko sua.

        Neure Jangoiko laztana, sinisetandot firmemento zeuk esan dozun guztia, adoretan zaitut, eta esperetandot zeugan: ametan zaitudaz neure biotz guztirik, damudot, Jauna, izañik zeu añ ona ofendidu zaitudazalako.

        Graziak emoten deutsudaz, neure Jaun andia, kriadu nozulako, Kristinau egin, eta Jesu-Kristoen odol prezioso agaz erredimidu nozulako, orañ artean konserbau, eta gorde nozulako, eta orañ giño Zeure esku Santuetarik artu dodazan benefizio, mesede, ta ondasun guztia gaiti.

        Ofrezietan deutsudaz, Jauna, gaurko neure pensamentu, berba, akziñoe,trabaju, eta neke guztiak, Zeure seme Jesu-Kristo geure Jaunaen Pasiñoeko merezimentuakaz batera.

        Proponietandot, leenago galdutea neure bizitzea, zeu ofendidu baño. Gorde nagizu gatx guztietarik, eta emon egidazu Zeure grazia, Zeure gustora egiteko egun onetako, obra, eta akzinoe guztiak, au erre gututen deutsut, Jesu-Kristo geure Jauna gaiti, Ama Birjina Santissimea gaiti, eta Zeruko Santu, eta Santa guztiak gaiti alan izan della.

 

PATERNOSTERRA

        Aita gurea Zeruetan zagozana: santifikadu bedi zure izena betor zure erreñua gugana egin bedi zure: borondatea zelan Zeruan alanlurrean, emon egiguzu gaur geure eguneango ogia, eta parkatu egiguzuz geure zorrak geuk geure zordunai parketan deutseguzan legez: eta itxi ezeiguzu jausten tentaziñoean: baia libradu gagizuz gatxerik. Amen.

 

ABE MARIA

        Abe Maria, graziaz betea Jauna da zugaz, bedeñkatea zara zu andra guztien artean, eta bedeñkatuada zure sabeleko frutua Jesus. Santa Maria Jangoikoaen Ama erregutu egizu gu bekatariok gaiti orañ, ta geure eriotzako orduan. Amen. Jesus.

 

KREDOA

        Sinistetandot Aita Jangoiko guztiz poderoso, Zeruaen, ta Lurraen Kriadoreagan: eta bere seme bakar Jesu-Kristo gure Jaunagan, zeñ sortuzan Espirituaen obraz, ta graziaz: Jaiozan Maria Birjinea ganik: padezidu euan Ponzio Pilatosen podereaen bean, izan zan Kruzifikadua, il, ta enterradua, jatsizan infernuetara; eta irugarren egunean biztu zan ilen artetik: igo eban Zeruetara, eta dago jarririk Aita Jangoiko guztiz poderoso en ezkomatati: arik etorrikoda biziak, eta ilak juzgetan. Sinisetandot Espirituagan: elexa Santa Katolikea, Santuen Komuniñoea, pekatuen parkaziñoea aragiaen erresurreziñoa bizitza betikoa. Amen.

 

SALBEA

        Salbe Erregiña miserikordia en Ama, bizitzea, ta dulzurea, Salbe esperanza geurea. Zeuri deiez gagoz Ebaen ume desterraduok. Zeu gana gagoz zizpuruz, sentimentuz, ta negarrez negarrezko balle onetan: ea bada Abogada geurea, biortu egizuz gugana zeure begi miserikordiazko orrek, eta desterruau igarota erakutsi egiguzu Jesus zeure sabeleko frutu bedeñkatua. O Klementissimea! O Piadosa! O Maria Birjina gozoa! Erregutu egizu gugaiti Jangoikoa en Ama Santea, digno izan gaitezan. Kristo en promesen. Amen.

 

 

JANGOIKOAEN LEGEKO MANDAMENTUAK DIRA AMAR

 

        Lelengo irurak Jagokaz, edo pertenezietan jakaz Jangoikoaen onreari, eta beste zazpirak proximoaen probetxuari.

        Lelengoa, Jangoikoa ametea gauza guztien ganean.

        Bigarrena, bere izen santuagaz ez juramentu banoak egitea.

        Irugarrena, Jaiegunak santifiketea.

        Laugarrena, Aita, ta Ama onretea.

        Bostgarrena ez iñor iltea.

        Seigarrena, aragizko pekaturik ez egitea.

        Zazpigarrena, ez ostutea.

        Zorzigarrena, testimonio falsorik ez ezartea, eta guzurrik ez esatea.

        Bederatzigarrena, proximoen emazterik ez deseetea.

        Amargarrena, besteen ondasunik ezdeseetea.

        Amar Mandamentu onek sartuten dira bitan.

        Jangoikoa serbidu, ta amadu gauza guztien ganeti. Eta geure proximoa geure buruak legez. Amen.

 

 

ELEXA SANTAKO MANDAMENTUAK DIRA BOST

 

        Lelengoa, Domeka, eta Jaiegunetan meza osobat enzutea.

        Bigarrena, urtean beñ edolabere Konfesetea, edo leenago eriotzako peligrurik bada, edo komulgauko bada.

        Irugarrena, Pazko erresurreziñokoetan komulgetea.

        Laugarrena, elexa Ama Santeak aginduten dabenean barau egitea.

        Bostgarrena, Amarrenak, eta primiziak ondo pagetea.

 

 

FEDEKO ARTIKULUAK

 

        Dira Amalau Lelengo zazpirak pertenezietan, edo jagokaz Jangoikotasunari: beste zazpirak Jesu-Kristo geure jangoiko, eta Gizon egiazkoaen humanidade santuari.

        Jangoikotasunari jagokazanak dira onek.

        Lelengo, Sinistu Jangoiko guztiz Poderoso bakar bategan.

        Bigarrena, sinistu, dala Aitea.

        Irugarrena sinistu, dala semea.

        Laugarrena, sinistu, dala Espiritu Santua.

        Bostgarrena, sinistu, dala Kriadorea.

        Seigarrena, sinistu, dala Salbadorea.

        Zazpigarrena, sinistu, dala Glorifikadorea.

        Umanidadeari, edo Gizatasunari jagokazanak dira onek.

        Lelengoa, sinistu, Jesu-Kristo geure Jauna Gizona dan partez Sortu zala Espiritu Santuaen obraz, ta graziaz.

        Bigarrena, sinistu, jaio zala Santa Maria Birjinea ganik, zala Birjina Semea jaio artean, jaiotzean, eta jaio ezkero.

        Irugarrena, sinistu; artu ebala eriotzea, ta pasiñoea, gu bekatariok salbetearren.

        Laugarrena, sinistu, jatsi zala infernuetara, eta atera zituzala bere etorrera Santuaen begira egozan Guraso Santuen arimak.

        Bostgarrena, sinistu, irugarren egunean ilen arterik biztu zala.

        Seigarrena, sinistu, igo ebala Zeruetara, eta dagoala jarririk Aita Jangoiko guztiz Poderosoaen ezkomatati.

        Zazpigarrena, sinistu etorrikodala biziak, eta ilak juzgetan. Esanguradau, ze emongo deutsela onai gloria, bere Mandamentuak gorde zituelako, eta deungai betiko penea gorde ezzituezalako. Amen.

 

 

KONFESINOEA

 

        Ni bekatariau Konfesetan najako Jangoiko guztiz Poderosoari, Santa Maria beti Birjineari, San Migel Angeruari, San Juan Bautisteari, San Pedro, eta San Pablo Apostoluai, Santu guztiai, eta zeuri Aita espiritual orri, egin dodalako pekatu pensamentuagaz, berbeagaz, eta obreagaz: neure erruz, neure erruz neure erru andiagaz: Orregaiti erregututen deutsat Santa Maria beti Birjineari, San Migel Angeruari, San Juan Bautisteari, San Pedro, eta San Pablo Apostoluai, Santu guztiai, eta zeuri Aita Espiritual orri, erregutu deiozula nigaiti geure Jaun, eta Jangoikoari. Amen.

 

 

AKTO KONTRIZINOEKOA

 

        Neure Jesu Kristo Jauna, Jangoiko, ta Gizon egiazkoa, neure Kriadorea, eta Erredentorea; Zu zareana zarealako, eta ametan zaitudazalako beste gauza guztiak baño geiago: damudot, Jauna, neure biotz guztirik zeure Majestadea ofendidua: arzendot propositu firmea, ez geiago pekaturik egiteko, eta apartetako zeure ofensako okasiñoe guztietarik, eta konfesetako, eta emoten deusten penitenzia kunplietako, ofrezietan deutsudaz, Jauna, neure bizitzea, obrak, eta trabajuak neure pekatuen satisfaziñorako, eta daukat Konfianzea Zeure ontasun, eta miserikordia infinitoagan, parkatuko deustazuzala, Zeure odol prezioso, Pasiñoe, eta eriotzeagaiti, eta emongo deustazula grazia, emendetako, eta perseberetako neure eriotzako ordu artean. Amen.

        Goxean, egerdian, ta arratsean essateko, Elexeak latin essaten dabena, emen euskeraz.

        Angelus Domini, &c.

        Angeruak barri onak Ama Birjineari emon, eta Espiritu Santuaen graziaz semea bere sabelean Sortu zan, Abe Maria.

        Ecce Ancilla Domini, &c.

        Ara Jaunaen esklabea, Zeure berbeagaz batera nigan egin bedi. Abe Maria.

        Eta Verbum Caro, &c.

        Jangoikoaen semea Gizon egin zan, eta gure artean bizi izanzan. Abe Maria.

        Jangoikoaen Ama Santea gugaiti erregutu egizu.

        Kristo en promesen digno egin gaitezan.

 

ORAZINOEA

        Emon egiguzu, arren, Jauna, geure arimetan Zeure grazia; Angeruak barri onak ekarri, ta Kristo Zeure Semeaen enkarnaziñoea ezautu dogunok bere Pasiñoe, ta krutzeagaiti Erresurreziñoeko gloriara eroanak izan gaitezan. Amen.

 

 

        Erlojuak joten dabenean Zer essan bearda?

        Guraneukez, Jauna, falta dodazan orduok Zeu Serbietan igaro, alan pekatuan jausten ez egidazu itxi. Abe Maria.

        Bearren bat asten danean. Zer esan bearda?

        Neure Jaun, eta Jangoikoa, nik ofrezietan deutsut orañ egiten noean trabaju au, ezarri egizu Zeure bendiziñoe Santua. Guraneuke leenago neure bizitzea galdu, Zeu ofendidu baño. Paternosterra eta Abe Maria.

        Ondo da, aldaianak, egunean beñ meza enzutea?

        Da deboziñoe guztietarik andiena, eta oneena. Jaten asi baño leenago Zer essan bearda?

        Neure Jaun, eta Jangoikoa, erdu, eta bedenkatu egizu nik orañ artuten noean jateko au, eta izanbedi zeu serbietako, eta alabetako.

        Benedicite.

        Dominus nos, et ea quesumus sumpturi benedicat destera Christi, in nomine Patris, et Filii, et Spiritus Sancti. Amen. Paternosterra eta Ave Maria.

        Jan exkero, Zer esan bearda?

        Neure Jaun, eta Jangoikoa, nik emoten deutsudaz graziak, emon deustazun jatekoagaiti, eta alan izanbedi Zeu serbietako.

        Tu autem Domine miserere nobis.

        Deo gratias.

        Agimus tibi gratias, Omnipotens Deus, pro universis benefitiis tuis qui vivis, et regnas in secula seculorum. Amen.

        Fidelium Anime per misericordiam Dei requiescant in pace. Amen. Paternosterra, ta Ave Maria.

        Arratsean Zer egin bearda?

        Afaldu baño leenago ezelanbere albadedi errosarioa Ama Birjina Santissimeari Sosiguz errezau.

        Eta oean sartu baño leenago Zer egin bearda?

        Ur bedeñkatua artu, eta jarririk belauniko, esan Krutze santeaen, &c. Goxean legez an dagozan orazinoeakaz, eta onek bere.

        O Jangoikoaen Ama Santissima Señora graziaz betea, eta pekatari guztien anparua, artu nagizu Zeugana, asistidu egidazu; arren ez nagizu desanparau neure eriotzako orduan.

        Gero egingo da examiña konzienziakoa, ekarten dituzala memoriara, edo gogora egun atan egin dituzun falta guztiak, pensamentuz, berbaz, obraz, omisiñoez, eta inori exenplu deungea emonagaz, eta akabau akto. Kontrizinoeko bategaz.

        Neure Angeru goardakoa, lagundu egidazu, eta gau onetan gorde nagizu Jesus, Maria Josepe Sokorridu nagizu, Jangoikoak emon deigula bere grazia, eta gero gloria. Amen.

        Oera Sartu Orduan Zer egin bearda?

        Ur bedeñkatua artu, eta egin Krutzea bekokian, eta oeaen ganean, esanagaz.

        Neure Jangoikoa, emon egidazu grazia, gau au, Zeu ofendidu baga iragoteko, eta gorde nagizu gauza deunga guztietarik. Amen. Jesus, Maria, Josepe.

 

 

KRISTINAUAK JAKIN BEAR DITUZAN FEDEKO GAUZARIK PRINZIPALENAK, ETA BEARRENAK

 

        Nok egin zenduzan?

        Jangoikoak.

        Zetako?

        Bera ezaututeko, ametako, serbietako, eta gero betiko gozetako.

        Zerda Jangoikoa?

        Da gauzabat esan, eta pensau al litekean eszelenteena, eta admirableena, Jaun bat infinitamente Ona, Poderosoa, Jakituna, Justoa, gauza guztien prinzipioa, eta fina.

        Nun dago Jangoikoa?

        Zeruan, eta altarako Santisimo Sakramentuan, eta lekuguztian.

        Zein bat Jangoiko dira?

        Bat Jauna.

        Zeinbat persona daukaz Jangoikoak?

        Iru Aitea, semea, ta Espiritu Santua.

        Zerda Trinidade Santissimea.

        Da Jangoikoa bera, Aitea, semea, eta Espiritu Santua, iru persona distinto, eta Jangoiko egiazko bat.

        Zeñda lelengo personea?

        Aitea, Jauna.

        Zeñda bigarrena?

        Semea.

        Zeñda irugarrena?

        Espiritu Santua.

        Zegaiti deritxo Aitea lelengo personeari?

        Bere izatea eztakarrelako ino ganik.

        Eta Zegaiti semea bigarren personeari?

        Dakarrelako bere izatea Aitea ganik.

        Eta Zegaiti Espiritu Santua, irugarren personeari?

        Dakarrelako bere izatea Aitea Ganik, eta semea ganik.

        Aitea Jangoikoa da?

        Bai Jauna.

        Semea Jangoikoa da?

        Bai Jauna.

        Espiritu Santua Jangoikoa da?

        Bai Jauna.

        Iru Jangoiko dira?

        Ez Jauna Jangoiko bakar bat.

        Zegaiti?

        Zegaiti direan personak distintoak, eta eztagoan Jangoiko egiazko bat baño.

        Iru personak direala distintoak, Zer esan gura dau?

        Esan guradau, ze bata bestea eztireala: bana direala.

        Iruretarik zeñda Andiena, Jakitunena, edo Zarrena?

        Irurak dira igualak gauza guztietan.

        Iru pesonetarik zeñ egin zan Gizon?

        Trinidadeko bigarren pesonea, zeñ dan semea.

        Zer esan gura dau, Semea eginzala Gizon?

        Gorputza, ta Arimea artu zituzala guk legez.

        Gorputz, eta Arima au nun artu zituzan?

        Ama Birjina Santissimaeaen Sabel Birjinalean Espiritu Santuaen obraz.

        Norda Ama Birjina Maria Santissimea?

        Da Jesu-Kristo geure Jaunaen Ama.

        Norda Jesu-Kristo?

        Jangoikoaen Semea Gizon eginik.

        Zetako Jangoikoaen Semea, Gizon egin zan?

        Gu erredimietarren, Salbetarren, eta infernurik libretearren.

        Nos Konzebidu, edo Sortuzan Jesu-Kristo?

        Martiaen ogeta bost garrenean, Zeñi esaten deutsagun Andra Maria Martiko, edo Ama Birjineaen Anunziaziñoeko eguna.

        Nos jaiozan?

        Gabon gabean Belen en

        Ze Egunetan zirtunzidauzan, eta imini eutsen Jesusaen izena?

        Urteaen lelengo egunean, edo Urte barriz.

        Ze egunetan iru Erregeak adoradu eben?

        Urtar il aen seigarrenean, edo Aparizioz.

        Nos il zan?

        Bariku Santu egunean.

        Nun, eta Zelan il zan?

        Jerusalenen Krutze baten josirik.

        No gaiti il zan Jesu-Kristo?

        Munduko gizon guztiak gaiti.

        Nos biztu, edo erresuzitadu zan?

        Pazko goxean.

        Nos igo eban Zeruetara?

        Aszensiñoe egunean.

        Ze egunetan bialdu eutsen Espiritu Santua bere Apostoluai?

        Maiaz pazko egunean.

        Nos etorriko da biziak, eta ilak juzgetan?

        Munduaen akabuan.

        Ze Juizio egingo dau Jangoikoak orduan?

        Onai emongo deutse betiko gloria, eta deungai betiko penea.

        Sakramentu Elexakoak zeinbat dira?

        Zazpi.

        Lelengoa, Bautismoa.

        Bigarrena; Konfirmaziñoea.

        Irugarrena, Penitenzia.

        Laugarrena, Komuniñoa.

        Bostgarrena, Estremaunziñoa.

        Seigarrena, Ordea.

        Zazpigarrena, Matrimonioa.

        Nok egin zituzan Sakramentuak?

        Jesu-Kristo geure Jaunak, geure arimen Onerako.

        Zeñzuk dira, Sakramentu Santuak daukezan efektorik prinzipalenak?

        Bautismoak egiten gaituz Kristiñau.

        Konfirmaziñoak, Konfirmau, Sendotu, edo fuertetuten gaituz fedean.

        Penitenziak, parkatuten deuskuz pekatuak.

        Komuniñoak, Mantenietan dituz geure arimak.

        Oleaziñoeak, lagunduten deusku, Ondo ilten.

        Ordeak emoten dau poderea, funziño, eta gauza Sagradu etan.

        Matrimoniñoak emoten dau grazia, seme alabak Zerurako aziteko.

        Zeñzuk dira Gizona en akabuko gauzak?

        Eriotzea, Juizioa, Infernua, eta Gloria.

        Il zaitezanean, Zer izango da zure arimeagaz?

        Agertuko da Jesu-Kristo en aurrera, munduan, egindituzan obra guztien kontu, ta errazoa emoten.

        Juizio au egin ezkero nora joango da zure Arimea?

        Estadu graziazkoan ilten bada joango da Zerura, baia ilten bada pekatu mortalean, joango da infernura.

        Zer izango da zure gorputzagaz, il ezkero?

        Auts biortuko da.

        Zure gorputza betiko geratuko da lurrean?

        Ez Jauna, Juizioko egunean biztuko da, eta agertuko da Josephatko ballean, bere bizitzako gauza guztien kontu emoten.

        Akabuko Juizio au egin, ta Zer izangoda zure gorputz, ta arimeagaz?

        Juizio Onetan Ondo Urteten badabe joango dira Zerura; baia deungaro urteten badabe joango dira biak infernura, nun egongo direan Eternamente.

 

FEDEA

        Zeñzuk dira Kristiñauaen Birtuterik prinzipalenak?

        Iru Fedea, Esperanzea, eta Karidadea.

        Zer da Fedea?

        Ikusi eztoguna Sinistutea. Zegaiti Jangoikoak erakutsi daben.

        Sinistu bearda Jangoikoak esan daben guztia?

        Bai Jauna, Zegaiti ze Artikuluen baten Sinistuten eztabenak, edo dudetan dabenak galdu dau Fedea.

        Fedea bagarik salba geñtekez.

        Ez Jauna; bada Fedea da geure Erlijiñoaen eta Salbaziñoaen fundamentu, ta Zimientu prinzipala.

        Zegaiti sinistuten dozuz fedeak irakasten deutsuzan egiak?

        Zegaiti Jangoikoak (zeñ inok ezin engañau ieian, eta ez berakbere inor engañau) irakatsi, eta errebelau dituzan.

        Ze misterio dira partikularean jakin, eta sinistu bear doguzanak?

        Onek: lelengo dala Jangoiko bat, eta iru persona distinta.

        Bigarrena, Trinidadeko bigarren Personea Gizon egin zala, eta il zala Krutzean, gu bekatariok Salbetearren.

        Irugarrena, Dagoala Zerua Onenzat, eta infernua deungenzat.

        Egizu ea orañ fedeko aktobat?

        Neure Jaun, eta Jangoikoa, Sinisetandot zareala Jangoiko egiazko bat, eta iru persona distinto: eta orrez ganeti Elexa Santeari irakatsi, eta errebelau deutsazun guztia, Zeuk alan esan dozulako, eta egia bera zarealako.

        Ze frutu atera bear dogu leziñoe onetatik?

        Lelengo, eskatu umildade andiagaz Jangoikoaen Majestadeari, konserbau, eta aumentau deigula berak emon euskun fede Santua.

        Bigarrena, fedeko Aktoak egiten ikasi, eta egin Sarri espezialmente trabaju, edo obra onen bat asten dogunean, eta tentazinoen bat jatorkunean.

 

ESPERANZEA

        Salbetako asko da Jangoikoagan sinistutea beste bagarik?

        Ez Jauna euki bear da Esperanzea bere.

        Zer da Esperanzea?

        Esperetea Zeruko gloriak Jangoikoaen graziagaz, eta geure Obra Onen medioz.

        Egizu Esperantzako Aktobat?

        Neure Jaun, eta Jangoiko ona, esperetan, eta itxadoten dot Zeure miserikordia andian, joango nasala Zerura, Zeu betiko gozetan, gordetan bado daz. Zeure mandamentu Santuak.

 

KARIDADEA

        Asko da eukitea Fedea, ta Esperanzea Salbetako?

        Ez Jauna, bearda, Karidadea bere, eta au bagarik ezin Salba liteke; bada Karidadea ez taukanen obrak eztabe ezer balio.

        Zer da Karidadea?

        Ametea Jangoikoa beste gauza guztien ganeti, eta geure proximoa geure buruak legez.

        Norzuk dira geure proximoak?

        Gizon guztiak: infiel, eta geure arerio giñokoak.

        Egizu Karidadeko Akto bat?

        Neure Jaun, eta Jangoiko laztana, nik ametan zaitudaz beste gauza guztiak baño geiago, neure bizitzea baño bere geiago, eta neure proximoa neure burua legez zeu gaiti.

        Zetara obligetan gaituz proximoen amoreak?

        Geure buruenzat gura doguna arenzat gura izatera.

        Zetan ezautuko da poximoari gura deutsaguna?

        Obra miserikordiazkoak diñoena egitean.

        Zeinbat dira Obra miserikordiazkoak?

        Amalau, Zazpi Espiritualak, eta Zazpi Korporalak.

        Espiritualak dira onek.

        Lelengoa eztakianari irakastea.

        Bigarrena, bearra daukanari Konseju Ona emotea.

        Irugarrena, uts egin, edo erratuten dabena, arteztu, edo zuzendutea.

        Laugarrena, Injuriak parkatutea.

        Bostgarrena, tristea Konsoletea.

        Seigarrena geure proximoen miseriak, edo argaltasunak pazienziatan igarotea.

        Zazpigarrena ilak gaiti, eta geu persegietan, gaituezanak gaiti Jangoikoari erregututea.

        Zazpi Korporalak dira Onek.

        Lelengoa, Gexoak, eta presoak, bisitetea.

        Bigarrena, Gose danari jaten emotea.

        Irugarrena, egarri danari edaten emotea.

        Laugarrena, Kautiboak erreskatetea.

        Bostgarrena, billosik dagoana Janzitea.

        Seigarrena, peregrinoari ostatu emotea.

        Zazpigarrena, ilak enterretea.

        Ze frutu atera beardogu leziñoe onetarik.

        Lelengo gurago izan bizitzea, eta gauza guztiak galdu, pekatu mortalagaz Karidadea baño.

        Bigarrena, ikasi amorezko aktoak egiten, eta sarritan egin.

        Irugarrena, egin geure bear, Obra, lan, eta egiteko guztiak Jangoikoaen amoreagaiti.

        Laugarrena, geure proximoa serbidu, egitendogula beragaz obra miserikordiazkoak diñoena.

 

GRAZIA

        Geu geurez, beste baga salba gentekez?

        Ezta posible Grazia bagarik.

        Zer da Grazia?

        Da Jangoikoaen doe, edo izate Jangoikozko bat, egiten dabena gizona Jangoikoaen seme, eta Zeruko erederu.

        Zegaz alkanzauko dogu Grazia?

        Oraziñoeagaz, obra onakaz, Kontriziñoeagaz, eta Sakramentuakaz.

        Grazia emoten deuskunean, Ze Birtute Jangoikoak emoten deusku?

        Iru Birtute Teologalak: Fedea, Esperanzea, eta Karidadea. Bai, lau Kardinalak bere: Prudenzia, Justizia, Fortalezea, eta Tenplanzea. Bai, ta Humildadea, eta Kastidadea bere.

        Zeinbat dira Bienabenturanzak?

        Zorzi Lelengoa, Zorionekoak espirituz pobre direanak, Zegaiti aena dan Zeruko Erreñua.

        Bigarrena, Zorionekoak mansoak; Zegaiti izango direan lurraen jabeak.

        Irugarrena, Zorionekoak negar egiten dabenak; Zegaiti izango direan konsoladuak.

        Laugarrena, Zorionekoak, Justiziaen gose, eta egarri direanak, Zegaiti izango direan aseak.

        Bostgarrena, Zorionekoak miserikordiosoak; Zegaiti miserikordia alkanzauko daben.

        Seigarrena, Zorionekoak biotz garbikoak, Zegaiti onek Jangoikoa ikusiko daben.

        Zazpigarrena Zorionekoak bakesoak; Zegaiti onek Jangoikoaen seme izentauko direan.

        Zorzigarrena, Zorionekoak Justizia gaiti persegidu direanak, Zegaiti aena dan Zeruko erreñua.

        Ze frutu atera beardogu leziñoe onetarik?

        Lelengo, emon Jangoikoari eskerrak, aen Majestadeak emon deuskuzan Grazia guztiak gaiti.

        Bigarrena, parkaziñoen eskatu, izan ezgarealako orañ giño beraganako fielak.

        Irugarrena, propositu firme bat artu, aurreranzean Kontu geiago egiteko bere inspiraziñoe, eta abisu Santuai.

 

PEKATUA

        Zeñ da gatx guztietarik andiena?

        Pekatua; bada bera da mundu onetan, eta bestean igaroten direan pena, ta trabaju guztien Kausea.

        Zelan apartau bear gatxakoz pekatuari?

        Pesteari, lupuari, eriotzeari, Infernuari, eta demoniño guztiai baño bere Obetoago, eta lasterrago.

        Zeinbat pekatu, jenero dagoz?

        Bi. Orijinala, eta Aktuala.

        Zer da pekatu Orijinala?

        Da pekatu à, Zeñegaz jaioten garean guztiok, eta jatorkun geure lelengo Gurasoetarik.

        Zeñzuk dira pekatu orijinalak dakazan gatxak?

        Izatea Jangoikoaen arerio, eta demoniñoaen esklabo.

        Inklinauak gatxera, eta gauza deungara.

        Eta sujeto munduko miseria, eta eriotzara.

        Zerda pekatu Aktuala?

        Errazoean ezaututera eldu ezkero, geure guraz egiten doguna.

        Zeinbat modutakoa da pekatu Aktuala?

        Modu bitakoa. Mortala, eta Beniala.

        Zer da pekatu mortala?

        Da esatea, egitea, pensetea, edo deseetea Zerbait Jangoikoa en lege Santuaen Kontra gauza grabean.

        Zer egiten dau pekatu mortalak ariman?

        Kenduten dau grazia, eta irabazi eragiten dau infernua.

        Zer da pekatu Beniala?

        Da pekatu mortalaen disposiziñoe, edo presteeta bat.

        Nos ezautuko da pekatuamortala, ala beniala dan?

        Borondate osoagaz, eta gauza grabean, edo andian danean, izango da mortala. Izango da, barriz Beniala, Borondate osoagaz eztanean, edo gauza txikarrean danean.

        Zegaiti deritxo Beniala?

        Erraz egin, eta erraz parkatuten dalako.

        Zeinbat gauza gaiti parkatuten da?

        Bederatzi gaiti Lelengoa, meza enzuna gaiti.

        Bigarrena, Komulgetea gaiti.

        Irugarrena, Konfesiñoe jenerala gaiti.

        Laugarrena, Obispoen bedeñkaziñoea gaiti.

        Bostgarrena, Urbedeñkatua gaiti.

        Seigarrena, ogi bedeñkatua gaiti.

        Zazpi garrena, Paternosterra esana gaiti.

        Zorzigarrena, Sermoea enzutea gaiti.

        Bederatzigarrena, bularra joa gaiti Jangoikoari parkaziñoea eskatuten jakola.

        Pekatu Kapitalak Zeinbat dira?

        Zazpi 1. Soberbia. 2. Abarizia. 3. Luxuria. 4. Ira. 5. Gula. 6. Enbidia. 7. Nagitasuna.

        Zazpi Bizio onen kontra dagoz beste zazpi Birtute, eta dira?

        1. Lelengoa, Umildadea. 2. Liberaltasuna. 3. Kastidadea. 4. Pazienzia. 5. Tenplanzea. 6. Karidadea. 7. Dilijenzia, edo Jangoikoa Serbietan ferbora.

        Zefrutu atera beardogu leziñoe onetarik?

        Lelengo, apartadu Jangoikoa Ofendietako Okasiñoe guztietarik.

        Bigarrena, Konfesau pekatu guztiak, eta aen penitenzia egiazko egin.

 

 

KRISTINAUAEN DOTRINEA

 

        Expliketan dira emen Kredoko Artikuluak.

 

KREDOA

        Kristinauak jakin beardogun guztia, nun arakituko dogu?

        Kredoko Artikuluetan.

        Nok esan eban Kredoa?

        Amabi Apostoluak.

        Nor izan zan lelengo Kredoa asi ebana?

 

San Pedro Apostolua Guztien burua legez

lelengo asi zan, eta esan eban

        Sinisetandot Aita Jangoiko guztiz Poderoso Zeruan, eta lurraen Kriadoreagan.

        Zer esan gura dau Sinisetandot Jangoikoagan?

        Esan gura dau, ze daukadala Ziertuzat, eta guztiz segurutzat, dagoala Jangoiko egiazko bakar bat.

        Jangoikoak bauko gorputzaen figurarik guk legez?

        Jangoiko dan partez ez, bada da espiritu purua, baia bai Gizona dan partez.

        Nos akabauko da Jangoikoa?

        Inosbere ez: eztauko Jangoikoak, ez asierarik, ez akaburik.

        Zer esan gura dau: Sinisetandot Aiteagan?

        Sinistuten dodala, Trinidadeko lelengo personea, dala Aitea.

        Semea, eta Espiritu Santua, ezdira guztiz Poderosoak Aitea legez?

        Bai Jauna.

        Zegaiti esatenda bada, Aitea dala guztiz Poderosoa, eta ez Semea, ez Espiritu Santua?

        Zegaiti poderez jagokan Aiteari, Jakituria Semeari, eta Amorea Espiritu Santuari legez.

        Jangoikoa Zelanda guztiz Poderosoa?

        Bere gura izanagaz beste bagarik, egiten dabelako gura daben guztia.

        Zer esan gura dau Zeruaen, eta lurraen Kriadoreagan?

        Ezerbere ezerik egin zituzala, Zeruak, lurra, eta gauza guztiak.

        Zer entendietan dozu, Zeruak, lurra, eta beste gauza guztiak gaiti; Egin Zituzala ezerbere ezerik, Angeruak, Gizonak, eta Munduan dagozan beste gauza guztiak.

        Zerzuk dira Angeruak?

        Zeruan Jangoikoa gozetan dagozan Espiritu bienabenturadu batzuk.

        Zetako Jangoikoak egin zituzan?

        Bera beti alabetako, bere Ministroak legez Elexea gobernetako, eta gizonak gordetako.

        Zelan Kriadu eban Jangoikoak Gizona?

        Egin eban gorputza lurragaz, eta Kriadu eban Arimea ezer bere ezerik.

        Zerda Arimea?

        Da Jangoikoak bere anzera eginiko espiritu inos bere il, ez akabauko eztan bat.

        Ze estadutan Jangoikoak Kriatu eban lelengo Gizona?

        Inozenziako estaduan.

        Zelan bada galdu eban estaduau?

        Bere desobedenzia gaiti, jana gaiti Jangoikoak eragotzita eukan frutea.

        Eta Jangoikoak Zer egin eban pekatu au erredimietako?

        Bialdu eban Zerurik lurrera bere semea ilteko afrenta andia gaz Krutzean.

        Ze frutu atera bear dogu leziñoe onetarik?

        Lelengo, admirau, eta adorau Jangoikoaen grandezak.

        Bigarrena, graziak emon egin genduzalako bere imajina, eta anzera.

        Irugarrena, Ezautu geure ezerbere eza, eta jaioak gareana pekatuan.

 

Bigarren Artikulua

San Andresek esan eban

        Eta bere seme bakar Jesu-Kristo geure Jaunagan.

        Jesus aen izenak, Zer esan gura dau?

        Salbadorea, edo libradorea.

        Bere eriotzeagaz librau, eta Salbau genduzalako infernurik.

        Kristok Zer esan gura dau?

        Unjidua, edo Konsagradua: bere Aita Eternoak Unjidu ebalako Errege, eta Sazerdote.

        Zer entendietan dozu Semea gaiti?

        Trinidadeko bigarren personea dala Semea.

        Kristinauak Jangoikoaen Semeak dira?

        Bai Jauna, adopzino ez, eta graziaz, baia ez naturalezaz.

        Zetako esaten deutsazu Kristori, geure Jauna?

        Bere eriotzeagaz Erredimidu genduzalako.

        Ze frutu atera beardogu leziñoe onetarik?

        Lelengo, Jesusaen izen Santuari errespeto, eta deboziñoe andi bat euki.

        Bigarrena, emon Jangoikoari grazia andiak, bealdu euskulako bere seme maitea.

        Irugarrena, Amadu, eta serbidu fielmente Jesu-Kristo geure Jauna; bada bera da geure Maisu eta jabea.

 

Irugarren Artikulua

Santiago Nagusiak esan eban

        Zeñ Sortu zan Espiritu Santu aen obraz ta graziaz: Jaiozan Maria Birjineaganik.

        Zer esan guradau, Jesu-Kristo Konzebidu, eta Sortu zala Espiritu Santuaen obraz?

        Trinidadeko bigarren personea Gizon egin zala Maria Santissimeaen Sabel Birjinalean, gizonaen obra baga, Espiritu Santuaen obraz, zala Señora au Donzella. Semea jaio baño leenago, jaiotzean, eta jaio ezkero.

        Esan egizu Klaruago: Zeinbat gauza obrau Zituzan Espiritu Santuak Enkarnaziñoeko Misterio Santuan?

        Lau gauza Jauna: lelengo Maria Santissimeaen entrañetako Odol garbiagaz formau, edo egin eban Jesu-Kristoen Gorputza.

        Bigarrena, Kriadu eban Arimea.

        Irugarrena, Unidu eban gorputza Arimeagaz.

        Laugarrena, Trinidadeko bigarren personea juntadu, edo batuzan Gorputz, eta Arima onegaz, eta au izan zan Jangoikoa Gizon egitea.

        Ez eben egin obra mirarizko andi au Aiteak, eta semeak bere?

        Bai Jauna.

        Zegaiti esatenda bada izanzala Espiritu Santuaen obraz, ta graziaz?

        Zalako Amorezko obrea, eta Amorea jagoko, edo toketan jako Espiritu Santuari, Aiteari Poderea, eta Semeari Jakituria legez.

        Aitea, eta Espiritu Santua Gizon egin zirean?

        Ez Jauna, Semea bakarrik.

        Zeinbat naturaleza daukaz Kristok?

        Bi, bata Jangoikoaena, eta bestea Gizonaena.

        Zer esan gura dau, Kristok daukala Jangoikoaen, eta Gizonaen naturalezea?

        Esan gura dau, ze dala Jangoikoa, eta bai Gizona bere.

        Nosik ona da Jangoiko?

        Eternamente, beti; bada Jangoikoak eztauko asierarik.

        Nosik ona da Gizon?

        Maria Santissimeaen Sabel Birjinalean Sortuzanik ona

        Zeinbat entendimentu daukaz Kristok?

        Bi, bata Jangoiko dan partez, eta bestea Gizona dan partez.

        Zeinbat borondate?

        Bi, bata Jangoiko dan partez, eta bestea Gizona dan partez.

        Zeinbat persona daukaz Kristok?

        Persona bat, eta bera Jangoiko dan, partez.

        Zeinbat memoria?

        Bat, eta bera Gizona dan partez; bada Jangoikoak gauza guztiak daukaz presente, eta bear eztau memoriarik.

        Non dago Jesu-Kristo?

        Jangoiko dan partez, dago leku guztian, eta Gizona dan partez Zeruan, eta Santissimo Sakramentu altarakoan.

        Kristok bauko Aitarik, edo Amarik?

        Jangoiko dan partez dauko Aita, Zeñdan Aita Eternoa, eta eztauko Amarik, Gizona dan partez eztauko aitarik, ezpada Ama, eta da Maria Santissimea, Zeñek erabili eban bere Sabel Birjinalean bedaratzi illabetean, eta egin eban Gabon gabean Belenen.

        Zefrutu atera beardogu leziñoe onetarik?

        Lelengo, Jesus aen jaiotzeagaz deboziñoe andibat euki.

        Bigarrena, Graziak, eta eskerrak emon, geuri deuskun Amore pare bagakoagaiti.

        Irugarrena deseau bere pobreza Santua, eta amau bere umildade, eta inozenzia, prokuretan dogula bere Birtute Santuak imitetea.

 

Laugarren Artikulua

S. Juanek esan eban

        Padezidu eban Ponzio Pilatosen poderen bean, izanzan Kruzifikadua, il, ta enterradua.

        Zer igaro eban Jesu-Kristo geure Jaunak bere Pasiñoe Santuan?

        Tristeza, eta larritasun mortala bere ariman, dolore ikaragarriak bere gorputzean, eta eriotza afrentosoa Krutzean.

        Jesu-Kristo Jangoiko zan partez, ala Gizon zan partez il zan?

        Gizona zan partez.

        Zer izan zan Kausea Kristo Krutzean añ afrenta andiagaz ilteko?

        Gure pekatuak.

        Zer esan guradau, Kristo il zala?

        Apartau jakola bere Arimea-Gorputzaganik.

        Jangoikotasuna, edo Dibinidadea apartauzan Gorputz, eta Arimeaganik?

        Ez Jauna.

        Krutzerik eretsita, nun imini eben Jesu-Kristo en Gorputza?

        Sepultura barri baten.

        Ze frutu atera beardogu leziñoe onetarik?

        Lelengo, gomutau, akordau, eta Konsiderau Sarri Jesu-Kristo en Pasiñoe Santua.

        Bigarrena, meza enzuten gagozanean, ekarri gogora bere bizitza, eta eriotzan gu gaiti igaro zituzan trabajo, pena, eta tormentuak.

        Irugarrena, ez itxi bariekurik, Pasiñoe Santu onen memorian, penitenzia, edo obra on bat egin bagarik.

        Laugarrena, Jangoikoaen Majestadeak bealduten deuskuzan Krutzeak pazienziagaz igaro.

 

Bostgarren Artikulua

San Tomasek esan eban

        Jatsizan infernuetara, eta irugarren egunean biztuzan il en arterik.

        Zer esan gura dau, Jatsi zala infernuetara?

        Esan gura dau, ze Jesu-Kristo en Arimea, bere Gorputza ganik apartau ezkero, jatsi zala Linbora, bere etorrera Santu aen Begira egozan Guraso Santuen Arimak ateraten.

        Zer esan gura dau: Irugarren egunean biztuzala il en arterik?

        Esan gura dau, ze Pazko egunean bere Arima gloriosoa, eta Gorputza alkarregana juntau zireala, ez geiago ilteko.

        Zer egin eban Kristok biztu, edo erresuzitau ezkero?

        Berrogei egunean ibilizan munduan, bere dotrina, eta erresurreziñoea Konfirmetarren.

        Ze frutu atera bear dogu Leziñoe onetarik?

        Lelengo Jesu-Kristoagaz biztutea espiritualmente, biortuten gareala beragana Osorik.

        Bigarrena, Esperanza firmebat euki Jangoikoagan, bizituko direala geure gorputzak, glorioso Juizioko egunean, bizi bagara orañ Kristinau onak legez.

 

Seigarren Artikulua

S.Tiagok esan eban

        Igo eban Zeruetara, eta dago jarririk Aita Jangoiko guztiz Poderosoaen ezkomatati.

        Nos igo eban Kristok Zeruetara?

        Aszensiñoe egunean: biztuzanik berrogei garren egunean.

        Zelan igo eban?

        Bere Birtutez; berez.

        Zer egiten igo eban Zerura?

        Guri ango ateak zabalduten: an gure Abogadua eta bitarteko bere Aita, Eternoagaz izaten: eta arik Espiritu Santua bealduten.

        Zetako esaten dozu dagoala jarririk?

        Guri entendietan emoteko, bere glorian daukan atsegina, ta deskansua.

        Eta Zer esan guradau, dagoala Aita Jangoiko guztiz Poderosoa en ezkomatati?

        Daukala beragaz gloria bardina Jangoiko dan partez, eta Gizona dan partez beste guztiak baño geiago.

        Ze frutu atera beardogu leziñoe onetarik?

        Lelengo, apartau, ta kendu geure biotzak mundu onetako ondasun falsoetarik, eta ez kasurik egin, eta ez jaramon emeko alegria, eta jolas falsoai.

        Bigarrena, akordau, eta gomutatu pensetan dogula Sarri Zeruko deskansu, eta Santuak an dauken ditxa, ta Zorionean.

        Irugarrena, bizi emen kontuz, galdu eztaigun geure erruz Zeruko gloria, eta Santuen Konpañia.

 

Zazpigarren Artikulua

San Felipek esan eban

        Arik etorriko da biziak, eta ilak juzgetan.

        Nos etorriko da biziak, eta ilak juzgetan?

        Munduaen akabuan. Juizioko egun ikaragarriandian.

        Zelan etorriko da?

        Podere, eta Gloria andiagaz.

        Zer egingo dau Jesu-Kristok Juizioko egun andi, terrible, ikaragarri atan?

        Munduan egin direan gauza on, ta deunga guztiak agertuko dituz, guztien aurrean.

        Ta Zetako?

        Onai emoteko gloria, eta Onrea Angeru, eta Gizon guztien aurrean, eta deungai, lotsariz, ta Konfusiño ez bete, ta infernuko penea.

        Zer esango deutse Jangoikoak onai?

        Erdu neure Aitaen bedeñkatuok, erdu munduaen asierarik Zuenzat dagoan Zeruko erreñua artuten.

        Eta Zer esango deutse deungai?

        Zoaz madarikatuok nire begien aurrerik, zoaz Sekulako infernuko sutara, Zeñ dagoan prestaurik infernuko demoniño en zat.

        Zer izango da Gizonakaz, juizio au egin ezkero?

        Onak joango dira Zerura, eta deungak Ondatuko dira infernuan, non egongo direan erretan eternidade guztian.

        Ze frutu atera beardogu leziñoe onetarik?

        Lelengo, akordau Sarri, agertuko direala orañ emen egiten doguzan gauza guztiak, issilak izan arrenbere Juizioko egun ikaragarri onetan.

        Bigarrena, ez pekaturik itxi konfesiñoean esan bagarik, lotsarizkoak; eta andiak izan arren bere; bada guztiak agertuko dira an, munduko, Zeruko, eta infernuko guztien aurrean.

 

Zorzigarren Artikulua

San Bartolomek esan eban

        Sinisetandot Espiritu Santua gan.

        Zer esan gura dau artikulu onek?

        Espiritu Santua dala Trinidadeko irugarren Personea, zeñegan sinistuten dodan.

        Nun dago Espiritu Santua?

        Leku guztian; baia partikularean dago arima Justoetan.

        Zer egiten dau arima Justoetan?

        Bere grazian santifiketan dituz, eta lagunduten deutse euren nezesidade, ta bear orduetan.

        Erregutu bear deutsagu Espiritu Santuari?

        Bai Jauna, bada berak lagundu bagarik, ezin alkanzau ginai geure Salbaziñoea.

        Zeinbat dira Espiritu Santuaen doeak?

        Zazpi. Lelengoa Jakituriako Doea. 2. Entendimentuko Doea. 3. Konsejuko Doea. 4. Fortalezako Doea. 5. Zienziako Doea. 6. Piedadeko Doea. 7. Jangoikoaen bildurtasuneko Doea.

        Ze frutu atera beardogu leziñoe onetarik?

        Lelengo, Eskatu beardeutsagu umildade agaz, etorridella geure arimak Konsoletan, Apostoluai etorrijakena legez.

        Bigarrena, prestau, ta disponidu geure arimak Espiritu Santua ondo errezibietako.

        Irugarrena, ez jausi pekatu mortalean, joan ezten geure arimetarik.

 

Bederatzi Garren Artikulua

San Mateok esan eban

        Elexa Santa Katolikea Santuen Komuniñoea.

        Zerda Elexea?

        Da Kristiñau fiel guztien Kongregaziñoea, Zeñen burua dan Aita Santua.

        Nor da Aita Santua?

        Da Sumo Pontifize Erromakoa Kristo en Bikario, edo ordeko lurrean, Zeñi gagozan guztiok obligauta obedezietara.

        Zeñzuk dira Elexa Santeaen Señaleak?

        Izatea: Bat. Santea. Katolikea. Apostolikea.

        Zelan da Bat?

        Elexa au Konponietandabenak eztankelako fede bat, eta Errelijiñoe bat baño.

        Zelan da, Santea?

        Irakatsi, eta aginduten Daben guztia dalako Santua, eta geure Salbaziño erako Serbietan dabena.

        Zer da, Katolikea?

        Dala Unibersala, eta dagoala Zabalduta mundu guztian.

        Zetako esatendozu, dala Apostolikea?

        Apostoluak izan zirealako, Kristo aurrerengo zala, Elexa onen lelengo fundamentuak.

        Elexa onek irakasten deuskun guztia, da ziertua, eta faltau ezin leiana?

        Bai Jauna, Espiritu Santuak gobernetandabelako.

        Zer esan gura dau: Santuen Komuniñoeak?

        Grazian dagozan fielak daukela partea beste en ondasun espiritualetan gorputz baten mienbroak legez.

        Zeñzuk dira ondasun espiritualak?

        Sakramentuak, Induljenziak, orazinoeak, eta obra onak.

        Bat Salba liteke, Elexa onetan eztagoala?

        Ez Jauna, bada Elexa onez Kanpoti eztago federik, eta fedea da geure Salbaziño en fundamentu prinzipala.

        Norzuk dira Elexa onen ondasun espiritualetan parterik eztaukenak?

        Infielak, Erejeak, eta deskomulgaduak.

        Ze frutu atera beardogu leziñoe onetarik?

        Lelengo emon grazia andiak Jangoikoaen Majestadeari, Elexa Santa onen mienbro, eta Seme egin gaituzalako.

        Bigarrena, Gura dogula bizi, eta il Elexa Santa onen fedean.

        Irugarrena, Erregutu Jangoikoari Elexa Santa onez Kanpoti dagozanak gaiti.

        Laugarrena, apartau Erejen konbersazinoerik.

 

Amargarren Artikulua

S. Simonek esan eban

        Pekatuen parkaziñoea.

        Jesu-Kristok emon eban poderea, pekatuak parkatuteko?

        Bai Jauna Lelengo, emon eutsen bere Apostoluai, eta gero Obispo, eta Sazerdoteai.

        Pekatuak parkatutea gauza andia da?

        Potestade geiago, eta andiagoa da, Milagroak egitea baño.

        Zetati parkatuten dira pekatuak?

        Bautismoko, eta Penitenziako Sakramentuetati.

        Ze pekatu parkatuten dau Bautismoak?

        Pekatu Orijinal, eta bai beste edozeñ, badauko bere bateatuten danak.

        Ze pekatu parkatuten dau Penitenziak?

        Bateatu ezkero eginiko guztiak.

        Ze frutu atera beardogu leziñoe onetarik?

        Lelengo, Jangoikoari eskerrak emon, bere Elexa Santeari itxi eutsalako poderea, pekatuak parkatuteko.

        Bigarrena, Sarri Konfesau, prestetan, eta leenaz disponietan gareala, Sakramentu Santu Penitenziakoa frutuagaz errezibietako.

 

Amaekagarren Artikulua

S. Tadeok esan eban

        Aragia en erresurreziñoea.

        Zer esan gura dau: Aragiaen erresurreziñoeak?

        Biztuko gareala guztiok Orañ daukaguzan gorputz, ta arimakaz.

        Ze diferenzia egongo da Onen ta deungen artean?

        Onen gorputzak egongo dira guztiz ederrak, eta gloriaz beterik. Deungenak barriz txito ezañak, eta ikaragarriak.

        Nos bizituko dira?

        Munduaen akabuan.

        Ze frutu atera beardogu leziñoe onetarik?

        Lelengo, geure gorputzok ez amau añbeste, eta ez beste edertasunik bere, gura badoguz ikusi eder, ta glorioso erresurrezinoeko egunean.

        Bigarrena, geure pena, ta trabaju etan konsolau; bada esperetan dogu, biztuko gareala glorioso.

        Irugarrena, ez ainbeste pena artu geure adiskide onen eriotzan; bada dakigu, ikusiko doguzala orañdino.

 

Amabigarren Artikulua

San Matiasek esan eban

        Bizitza betikoa.

        Zer da: Bizitza betikoa.

        Zeruko bienabenturaduen Etsea, ta deskansuko lekua, zeñi deritxon Paradisua.

        Zetan dago deskansu, atsegin, eta gloria au?

        Jangoikoa arpegiz arpegi ikustean, eta bera beti ametean.

        Andiak dira Zeruan Bienabenturaduak gozetan dituezan gloriak?

        Infinitamente andiagoak, munduko Erregerik andienak euki dituezan onra, aberatstasun, deskansu, eta atsegin guztiak, baño bere.

        Zelangoak dira Jangoikoak, bera ametan daben enzat gordeta daukazan ondasunak?

        Añ dira andiak, ze ezin esan lei munduan dagoanek, Zelangoak direan, bada begik eztau inos gauza añ ederrik ikusi, ez belarriak enzun añ dulze, ta admiragarririk; eta ezin gizonaen entendimentuk sekula alkanzau lei, ango gloria, eta atseginak Zelangoak direan.

        Nos artean iraungo dabe gloria onek?

        Eternamente: Jangoikoa Jangoiko dan artean.

        Norzuk joango dira Zerura?

        Mandamentu Santuak gorde, ta Jangoiko aen grazian ilten direanak.

        Ze frutu atera beardogu leziñoe onetarik?

        Lelengo, ez kendu inos gogorik Paradisuko Zorioneko en Etse Zabalau, eta arako Sarritan Zizpuru egin.

        Bigarrena, igaro pazienziagaz mundu onetako menos prezio, neke, eta ez eukiak, edo nezesidadeak.

        Irugarrena, egin obra onak, ara joateko.

        Gizonaen akabuko gauzak.

 

ERIOTZEA

        Zerda Iltea?

        Arimea gorputza ganik apartetea.

        Nos ilgogara?

        Eztakigu, ez nos, ez nun, ez zelan.

        Ze estadutan ilgogara?

        Ori bere eztakigu; baia geienean jazo kodana da, ondo bizidana ondo iltea: orregaiti esan doa:

        Zelango bizitzea alango eriotzea.

        Ondo da prest egotea, eriotzea datorreneko?

        Bai; bada geure eriotzan dago, edo geure betiko ditxa, ta Zoriona, edo geure betiko desditxa, ta zorigestoa.

        Zer egin bear dogu, prest, edo pronto egoteko?

        Beardogu egon estadu graziazkoan.

        Egin penitenzia egiazkoa, eriotzea eldu baño leenago.

        Eta iño en gauzatan kargu bagara, artean bakotxari berea emon.

        Ze frutu atera beardogu leziñoe onetarik?

        Lelengo Sarri pensau eriotzan.

        Bigarrena, ez ainbeste estimau, gero auts egin, eta ustelduko direan gorputzonek.

        Irugarrena, egin orañ eriotzako orduan gurako genkena.

 

JUIZIO PARTIKULARA,

EDO BAKOTXENA

        Il, ta bertati izango gara juzgaduak?

        Bai Jauna.

        Zetan?

        Geure bizitzako pensamentu, berba, eta obra guztietan.

        Zelangoa izango da Juizio au?

        Guztiz gogorra, eta ikaragarria, bada Jueza izango da entero arteza, eta Juizio onetan dago geure ditxa, edo desditxa betikoa.

        Norzuk izango dira akusadoreak?

        Infernuko Demonioak, eta norberen Konzienzia.

        Zer egin beardogu, Juizio onetan ondo urteteko?

        Lelengo, pekatuaganik iges egin.

        Bigarrena, obra miserikordiazkoetan ejerzitadu.

        Irugarrena, ez proximo en gauzarik juzgadu, geureak baño.

 

PURGATORIOA

        Nora joango da Zure arimea Juzgadu ezkero?

        Eztadu graziazkoan egon bada, eta bere pekatuen Zorra pagauta, joango da Zerura; baia egon bada pekatu mortalean joangoda Infernura.

        Eta nos joango da Purgatoriora?

        Purgatoriora joango da, estadu graziazkoan ilarrenbere, pagau ezpadau pekatuen zorra.

        Zerda Purgatorioa?

        Da Suuz beteriko Karzela bat, non dagozan Arimak, pagetan Jangoikoaen justiziari, pena pekatuak gaiti Zor deutsena.

        Purgaotiora doazan Arimak an egongo dira beti?

        Ez Jauna, pagau daienean euren Zorra joango dira Zerura.

        Andiak dira Purgatorioko penak?

        Añ dira andiak, ze mundu onetako pena, ta trabaju guztiak eztira ezer, aen aldean.

        Zelan Sokorridu leiz purgatorioko Arimak?

        Altarak bisitauagaz, espezialmente arimea ateratendan egunean, Orazinoeagaz, barauakaz, limosneagaz, il en buldea artuagaz, eta alanbere geiago Mezako Sakrifizio Santuagaz.

        Zefrutu atera beardogu leziñoe Onetarik?

        Lelengo egitea penitenzia mundu onetan, besterako itxi baga.

        Bigarrena, prokurau induljenziak irabaztea.

        Irugarrena, ez jausi faltatan txikarrak direala ustearren bere.

        Laugarrena, sokorridu, ta alibiau Arima Santak.

 

JUIZIO UNIBERSALA

        Esanda zerdan, Kredoko Zazpigarren Artikuluan 73.

 

GLORIA

        Esanda zerdan, Kredoko Amajibarren Artikuluan 85.

 

INFERNUA

        Zerda Infernua?

        Da Karzela, eta leze ilun, ikaragarri bat, lurraen erdian, edo barruan, Jangoikoaen justiziak iminia, suuz, penaz, eta tormentuz beterik, pekatu mortalean il ten direanenzat.

        Infernuko pena, ta tormentuak andiak dira?

        Añ dira andiak, Ze munduko gatx, pena, trabaju, eta tormentu guztiak bat eginda bere, ango txikarrenagaz eztira konparetakoak.

        Zeinbat pena modu dagoz, edo iragoten dira Infernuan?

        Pena jenero bi: bata da pena Dañukoa, eta bestea Sentidukoa.

        Zerda pena Dañukoa?

        Ez ikustea, eta ez esperazarik eukitea, sekula Jangoikoa ekusteko, euren erruz.

        Zerda pena Sentidukoa?

        Suagaz, eta beste tormentu jeneroakaz, Kondenauak Infernuan igaroten daben penea.

        Nos akabau, amaitu, edo gitxituko dira infernuko penak?

        Inosbere ez, inosbere ez, inosbere ez, beti, sekula, fin baga, iraungo dabe; eta eztabe Kondenauak instante bateko gustorik inos eukiko.

        Zeinbat pekatu mortal gaiti, joatenda infernura?

        Pensamentuzko bat da asko, ara joateko, penitenzia egin baga il ten bada.

        Ze frutu atera beardogu leziñoe onetarik?

        Lelengo, tentaziñoe deungarik jatorkunean akordau tormentu ikaragarri onekaz.

        Bigarrena mundu onetako pena, eta trabajuak igaro pazienziagaz, ez bestean eternamente padezietearren.

        Irugarrena, gurago izan milla bidar bizitzea galdu, Ze ez ofendidu Jangoikoa pekatu mortalagaz.

 

        Expliketan dira emen Paternosterra, eta Abe Maria.

 

PATERNOSTERRA

        Oraziñoe guztietarik Zeñda onena.

        Paternosterra.

        Zegaiti?

        Apostoluak eskatuta, Jesu-Kristok berak esan ebalako.

        Zetako esaten deutsazu Jangoikoari Aitagurea?

        Berak Kriadu, eta Konserbetan gaituzalako, eta bere Semezat Bautismoan adoptau genduzalako.

        Zeñda Paternosterraen lelengo petiziño, edo eskaria?

        Santifikadu bedi Zure izena.

        Emen eskatuten doguna da, Jangoikoaen izena, izan della ezautua, amadua onradua, eta Serbidua mundu guztian.

        Zeñda bigarrena?

        Betor Zure erreñua gugana.

        Emen Jangoikoari eskatuten deutsagu, egon della, eta erreñau daiala emen geure arimetan graziagaz, eta gero emon deigula bere gloria.

        Zeñda irugarrena?

        Egin bedi Zure borondatea, Zelan Zeruan, alan lurrean.

        Emen eskatutendogu, Jangoikoak emon deigula grazia, bere borondate santua emen egiteko, Zeruan Santuak, eta Angeruak egiten dabena legez.

        Zeñda laugarrena?

        Emon egiguzu gaur geure eguneango ogia.

        Emen eskatuten deutsagu emon deigula gorputzaenzat Mantenimentua, eta arimarako grazia.

        Zeñda bostgarrena?

        Parkatu egiguzuz geure Zorrak geuk geure Zordunai parketan dautseguzan legez.

        Emen eskatuten doguna da, parkatu deiguzala Jangoikoak geure falta, eta pekatuak, geuk parkatuten deusteguna legez geuri deungaro, eta gatx egin deuskuenai.

        Zeñda seigarrena?

        Itxi ezegiguzu jausten tentaziñoean.

        Emen eskatuten dogu, librau, eta apartau gaizala Jangoiko geure Jaunak Demoniñoen tentazino etarik; edo ezpabere, aetan ez jausteko emon deigula bere grazia.

        Zeñda Zazpigarrena?

        Baia libradu gaizuz gatxerik.

        Emen eskatuten doguna da, Jangoikoak libradu gaizala, arimako, eta gorputzeko gatx, eta peligru guztietarik.

        Akabuan esaten dozun berba Amen Zer esan gura dau?

        Alan izan della.

        Alkanzauko dogu Jangoikoaganik Paternosterrean eskatuten doguna?

        Bai Jauna, eskatuten badogu beardan legez Konbenietan jakuna; eta au umildadeagaz, Konfianzeagaz, biotz garbiagaz, eta perseberanziagaz.

        Ze frutu atera beardogu leziñoe onetarik?

        Lelengo ikasi ondo Paternosterraen petiziñoe bakotxeko esplikazinoea.

        Bigarrena, Errezau Deboziñoeagaz goxean, eta arratsean, gitxienaz.

        Irugarrena, erregutu, ta eskatu Jangoikoari beardoguna, Umildadeagaz, eta Konfianzeagaz.

 

ABE MARIA

        Zetako esatendozu Paternosterraen Urrengo Abe Maria?

        Ama Birjina Santissimea bitarteko dala, errazago alkanzau daigun Jangoikoaganik, Paternosterrean eskatu deutsaguna.

        Nok esan eban Abe Maria?

        Angeru San Gabrielek; Santa Isabelek, eta Elexa Santeak: eta alan gukbere Angeruagaz barri onak emonten deutsaguz: Santa Isabelegaz alabetandogu: eta Elexa Santeagaz erregutu, eta eskatuten deutsagu.

        Zelan obligauko dogu Señora au, gu gaiti Jangoikoari erregutu deion.

        Bere deboto izanagaz: imitetan doguzala bere pureza, Umildade, Modestia, eta beste birtuteak.

        Ze frutu atera beardogu leziñoe onetarik?

        Lelengo, errazau deboziñoe andiagaz iru Abe Maria, goxean, egerdian, eta arratsean bere Konzeziñoe garbiaen erreberenzian.

        Bigarrena, ez itxi egunik bere errosario Santua errezau bagarik.

        Irugarrena, euki Konfianza andi bat beragan, dalako pekatarien Ama miserikordiaz betea.

        Laugarrena, bere fiesta, eta egun prinzipaletan Konfesau, eta Komulgau.

 

        Expliketan dira emen Amar Mandamentuak, eta bai bost Elexakoak bere.

 

MANDAMENTU SANTU JANGOIKOAEN LEGEKOAK DIRA AMAR

        Eta Mandamentu guztiak gorde bear dira?

        Bai Jauna; bada bat bakarrik austen bada bere gauza grabean, Eta Konsentimentu osoagaz, egingo da pekatu mortala.

        Zeñda lelengo Mandamentua?

        Jangoikoa ametea gauza guztien ganean.

        Mandamentu onek obligetan gaituz, Jangoikoa bera bakarrik, gorputz, eta arimako erreberenziarik andienagaz, adoretara: fede biziagaz beragan sinistu, ta esperetan dogula.

        Zelan Jangoikoa adorauko da?

        Guztizko errespeto, Umildade, deboziñoe, eta Modestia andiagaz.

        Egizu Adoraziñoeko akto bat?

        Neure Jaun, eta Jangoikoa, adoretan zaitudaz neure Kriadore, ta Salbadore Ona legez: Arren nigaz miserikordia.

        Zerda Jangoikoa ametea gauza guztien ganeti?

        Gurago izatea bizitzea, eta gauza guztiak galdu, bera ofendidu baño.

        Zer eragotzitendau Mandamentu onek?

        Sorginkeria, Supestiziñoea, Sakrilejioa, infidelidadea, Jangoiko falsoak adoretea, erejia, desesperaziñoea, eta Jangoikoaen gorrotoa.

        Ze frutu atera beardogu leziñoe onetarik?

        Lelengo goxean arratsean, eta meza enzutendogunean adorau Jaungoikoa errespeto eta Umildade andiagaz.

        Bigarrena, geure aziñoe guztiak egin Jangoikoaen amoreagaiti.

        Irugarrena gorde kontu andiagaz mandamentu Santu onek esaten dabena.

        Zeñda Bigarrena?

        Bere izen Santuagaz ez juramentu banoan egitea.

        Mandamentu onek eragotziten dituz Jangoikoaen kontrako juramentu, eta blasfemiak, eta obligetan gaituz Boto, edo promesak kunplietara.

        Zerda Juramentu banoan egitea?

        Egitea egia baga, justizia baga, eta nezesidade baga, edo bear eztala.

        Jangoikoaen izen Santuagaz?

        Jangoikoaen izena, Jesu-Kristoena, Ama Birjina Santissimeaena, Zeruko Santuena, eta bai Kriatura espezialekoena bere.

        Zer da Blasfemia?

        Jangoikoaen edo beste Santuen kontra, esaten dan berba injurioso bat.

        Zer da Botoa?

        Da Jangoikoari egiten jakon promes bat, berari agradetan jakon gauzaen baten ganean.

        Kunplidu beardoguz Boto, edo promesak?

        Bai Jauna, bada da Jangoikoari burla egitea, Ofrezidu, ta ez Kunplietea.

        Ze frutu atera beardogu leziñoe onetarik?

        Lelengo, Juramenturik ez egiteko euki Usu, Kostunbre, edo izkunea, esateko bai, edo ez Kristok irakasten deuskuna legez.

        Bigarrena, euki errespeto, eta erreberezia andia Jangoikoa en izen Santuari, eta esan Jesus inok juramentu egitendabenean.

        Irugarrena, Kunplidu ainbat lasterren, eta beardan legez Jangoikoari, eta bere Santuai prometidu jakena, eta ez egin profesik erraz, ta Konseju bagarik.

        Zeñda irugarrena?

        Jaiegunak Santifiketea.

        Mandamentu onek aginduten deusku, ez bearrik egiteko, eta Jangoikoa serbietan egun a igaroteko.

        Zeñzuk dira egin bear eztirean bearrak?

        Gorputza nekatuta egiten direanak: eta Kriaduak, eta Ofizioko jenteak, euren bizitzea igaroteko egin daroezanak.

        Nos baita bearra egin lei domeka, eta jaiegun, bearrik ez egiteko esanta dagozanetan?

        Nezesidadea badago bai; baia Orretarako lizenzia eskatu bear da, ezelanbere al-badedi: eta bearra egin arrenbere Meza enzun bearda.

        Zer egin bearda Domeka, ta Jaiak Ondo gorde, ta Santifiketako?

        Mezara, errosariora ofizio Santuetara, eta Dotrinara Deboziñoe andiagaz asistidu.

        Ze pekatu egitendabe guraso, ta Ugazabak, bearra eragiten badeutse nezesidade baga, eta mezea enzuten eragotziten badeutse Domeka, ta jai egunetan euren ume, eta Kriadu Kriadai?

        Egiten dabe pekatu Mortala, eta bildur izateko da, Jangoikoak maldizinoea ezarri eztaian euren familien ganera.

        Ze frutu atera beardogu leziñoe onetarik?

        Lelengo, ez bearrik egitea Jai domeketan nezesidade baga.

        Bigarrena, igaro eguna Jangoikoa Serbietan piedadeko obra onakaz.

        Irugarrena, apartau, eta iges egin pekatuaen okasinoetarik, tabernetarik, tanbolin, jolas, eta danzetarik; bada aetan Jangoikoa geien ofendietan da.

        Zeñda laugarrena?

        Aita, ta Ama Onretea.

        Mandamentu Onek obligetan gaituz gurasoak ametara, Onretara, Obedezietara, eta euren nezesidadetan asistidu, eta Sokorrietara. Bizi gaitezan luzaro.

        Norzuk entendietan dozuz besterik gurasozat?

        Nagusiago direanak edadean, dignidadean, eta gobernuan. Onek dira Elexetako Pastore, eta Sazerdoteak, Justizietako buruak, Maisuak, Ugazabak, eta beste onelangoak.

        Zerda gurasoak ametea?

        Deseetea, eta gura izatea on guztia, alan arimakoa, Zelan gorputzekoa.

        Zer da gurasoak onretea?

        Errespetoagaz berba egitea, estimetea, sufrietea, eta euren faltak ixilik eukitea.

        Zer da Obedezietea?

        Aginduten daben gauzea, justoa, eta beardana bada, arin, eta gustoz egitea.

        Zer esan guradau Sokorrieteak?

        Euren Zarzan, nezesidade eta geisoetan lagundutea: eta il ditezanean eurak gaiti Jangoikoari erregututea.

        Zelan Jangoikoak Kastigetan dituz, euren gurasoak errespeto bagarik, eta deungaro tratetan dituezan Umeak?

        Ezarten deutse bere Maldizinoea, Kondenetan dituz eriotzara, eta Ondatuten dituz infernura.

        Ze Obligaziñoe dauke gurasoak euren Umeakganako?

        Emon bear deutse Mantenimentua, azi Jangoikoaen bildurtasunean, eta Dotrina Onean, Korrezianoeagaz, amoreagaz, eta exenplu Onagaz.

        Ze frutu atera beardogu leziñoe onetarik?

        Lelengo, Obedezidu geure gurasoai aginduten deuskuen guztian, ez bakarrik bildurra gaiti, ezpada amorea gaiti, eta onerestea gaiti.

        Bigarrena, ez inosbere atsakabarik emon.

        Irugarrena, Kuidadoa euki eriotza onbat egin da ien

        Zeñda bostgarrena?

        Ez inor iltea.

        Mandamentu onek agindutendau geure proximoari, ez gatxik egitea, ez iltea, ez eskurik egoztea, ez berba deungarik esatea, ez odiorik, ez bengetako deseorik eukitea, eta ez eskandalurik emotea.

        Zer da eskandalua?

        Berba, edo aziñoe deungenbat, zeñegaz emoten jakon okasiño ta motiboa geure proximoari pekatuan jausteko.

        Zetara obligetan gaituz Mandamentu onek?

        Geure proximoa Serbidu, eta ametara, geure buruak legez; eta berbea, ta agurra ez Ukatutera.

        Ze frutu atera beardogu leziñoe onetarik?

        Lelengo, geure proximoa amau, ta tratau dulzureagaz.

        Bigarrena, apartau auzi, ta kerelletarik, eta deungen Konbersaziñoe, eta Konpaniarik.

        Irugarrena, Kolorea datorrenean ixilik egon, eta igaro pazienziagaz proximoen falta, ta injuriak.

        Laugarrena, deungaro egina, ez deungaro agaz pagau.

        Zeñda seigarrena?

        Aragizko pekaturik ez egitea.

        Mandamentu onek eragotzitendituz pensamentuz, berbaz, eta obrazko pekatu loi guztiak: eta bai pureziaen, eta Kastidadeaen Kontrako bizio, eta indezenziak.

        Zeñzuk dira Orrek?

        Jan, edo edan larregi egitea, edo ase beteak, Komediak, pintura, ta Soñeko indezenteak.

        Ze gauza da persona Kasto, eta garbi bat?

        Da Angeru bat lurrean, eta Jesusa en esposoa.

        Zer egin bear dogu, Kasto, eta garbi izateko?

        Lelengo, euki Modestia andi bat begietan, Soñean, ta Ukututean.

        Bigarrena, bota ainbat lasterren Kastidadeaen Kontrako tentaziñoeak.

        Irugarrena, erregutu Jangoikoari garbi, eta Kasto izateko.

        Laugarrena, euki deboziñoe andia Ama Birjina Santissimeaen Konzezinoe garbiagaz, eta San Josepegaz.

        Ze frutu atera beardogu leziñoe onetarik?

        Lelengo, ez pensau, ez esan, ez enzun, eta ez ekusi Kastidadeaen Kontrako gauzarik.

        Bigarrena, al-eginagaz apartau Konpañia, eta lagun deungak ganik.

        Irugarrena, Konfesau, eta Komulgau sarri: eta iragarri Konfesoreari bere pekatu, tentaziñoe, eta inklinazinoeak.

        Zeñda Zazpigarrena?

        Ez Ostutea.

        Mandamentu onek agindutendau, ez kenduteko, ez eukiteko, eta ez deseetako inoen gauzarik, jabeaen borondateaen Kontra.

        Norzuk dagoz obligauta, bakotxari berea biortuten?

        Inoen gauzea daukenak, eta bai lapurrerian, eta proximoaen Kontrako dañuen baten parte izan direanak bere.

        Askoda esatea Konfesoreari, ostu dabela, edo Zerbait daukala jabeaen borondateaen Kontra?

        Ezta asko esatea, biortuten ezpadeutso ainbat lasterren.

        Mandamentu au ondo gordetako, asko da, inori ez ezer ostutea, eta inoen gauzarik ez eukitea?

        Ezta asko: Noberak daukanerik bere emon beardau, Sokorrietako nezesidadean dagozan pobreak.

        Ze frutu atera beardogu leziñoe onetarik?

        Lelengo, artu Odio mortal bat abariziari, eta Kontentau Jangoikoak emoten dabenagaz.

        Bigarrena, inoen gauzagaz, ez Kargurik euki.

        Irugarrena, emon bakotxari berea bertati, edo ainbat lasterren.

        Zeñda Zorzigarrena?

        Testimonio falsorik, ez ezartea, eta guzurrik ez esatea.

        Mandamentu Onek agindutendau, ez inori falsotestimoniorik eregi, ez egozteko, ez guzurrik esateko, ez murmuretako, ez erraz proximoen Kontra jusgetako.

        Zer da guzurra?

        Gogoaz bestera gauzea esatea.

        Inos guzurrik esan bearda?

        Ez Jauna; bada da guzurra Jangoikoaen Kontra; eta Kastigau daroa aen Majestadeak mundu onetan bere gatx, eta trabaju ikaragarriakaz.

        Zer da murmuraziñoea?

        Esatea deungaro proximoa gaiti, bera aurrean eztagoala.

        Obligazinoerik bago, proximoari famea biortuteko?

        Bai Jauna, eta ainbagarik ezin Salba liteke.

        Zer egin bearda, inor murmuretan dagoanean?

        Eragotzi albadagi, ezpabere beste Konbersaziñoe bat atera, edo joan arik.

        Ze diferenzia dago murmuretan dabena ganik, gustoz enzuten dabena gana?

        Batak dauko Demoniñoa miñean, eta besteak belarrian.

        Zer da juizio temerarioa: edo erraz proximoen Kontra Juzgetea?

        Errazoa bagarik proximoen Kontra egitendan juizio deungea.

        Ze frutu atera beardogu leziñoe onetarik?

        Lelengo, ez sekula inori guzurrik ez ino gaiti deungarorik esan.

        Bigarrena, berba egin proximoa gaiti geuk gura geunkean legez, berak geugaiti egin leian.

        Zeñda Bederatzigarren mandamentua?

        Proximoen emazterik ez deseetea.

        Mandamentu Onek eragotziten dituz purezeaen, eta Kastidadeaen Kontrako pensamentu eta deseo loiak.

        Zeñda Amargarrena.

        Besten Ondasunik ez deseetea.

        Mandamentu Onek eragotzitendau inoen bidebagako azienden deseoa, eta bai Ondasun larregi gura izatea bere.

 

ELEXA AMA SANTAKO MANDAMENTUAK DIRA BOST

        Lelengoa Domeka, eta Jaiegunetan meza Oso bat enzutea.

        Mandamentu Onek aginduten deusku, Meza enzutera deboziñoe, errespeto, eta atenziñoe andiagaz Domeka guztietan, eta bai astebarruko jaietan bere.

        Zeñda Jangoikoari Ofrezidu al-leion gauzarik andiena?

        Da mezako Sakrifizio Santua, Zeñetan ofrezietan jakon Aita Eternoari Jesu-Kristo Jangoiko, eta Gizon egiazkoa, ogia en, eta ardaoa en irudi, edo azidenten azpian.

        Zetako ofrezietan jako Sakrifizio Santu au?

        Lelengo, emoterren Jangoikoari, geure Jaun Soberanuari legez zor jakon onrea.

        Bigarrena, eskatuterren geure pekatuen parkaziñoea, eta Osteranzean beardogun guztia.

        Irugarrena, eskerrak emoterren egin deuskuzan mesedeak gaiti.

        Nok ofrezietan dau Sakrifizio au?

        Jesu-Kristo geure Erredentoreak Sazerdoteagaz batera, eta Mezara asistietan daben fielak.

        Zelan meza enzun bearda?

        Atenziñoe, errespeto, eta Debozinoe andiagaz.

        Zer esan lei, meza esatendan artean eta Elexan errespeto baga dagozanak gaiti?

        Onelango fede bagako Kristinauak, eztabela Jangoikoaen esku Santuerarik gauza onik izango, eta bildur izateko da bere maldizinoea etorri ezten euren ganera; añ Kasu gitxi egiten dabelako Jesu-Kristo geure Erredentoreaen bizitza, Eriotza, eta Pasinoe Santuko misterio andiakaz: Zorigestoko onek dagoz Jangoikoaen eskurik itxita legez, eta jentilak baño bere itsuago; bada Onek ikusiko balebe Kristinau askok Elexan egoteko daukeen modua espantau, eta arrituko litzatekez.

        Ze gauza on alkanzetan dabe beardan legez Mezea enzuten dabenak?

        Lelengo Jesu-Kristo geure Jaunak errepartietan deutsez bere Pasiñoe Santuko merezimentuak.

        Bigarrena, emoten deutse grazia alkanzetako Aita Eternoa ganik eskatuten dabena.

        Irugarrena, dauko kuidado espeziala libretako egun atako gatx, eta desgrazietarik.

        Ze frutu atera beardogu leziñoe onetarik?

        Lelengo, ainbat Sarrien Meza enzun, Jangoikoak ezarri deigun bere bendizinoe Santua.

        Bigarrena, egon elexan errespeto, eta modu andiagaz; bada alan emongo deusku Jangoikoak eskatuten doguna.

        Zeñda bigarrena?

        Urtean beñ edolabere Konfesetea, edo lenago eriotzako peligrurik bada, edo Komulgauko bada.

        Penitenziako Sakramentuan dago Zerdan Konfesinoea an ikusi bedi. 137.

        Zeñda Irugarrena?

        Pazko Erresurreziñoe koetan Komulgetea.

        Ikusi bedi Sakramentu Komuninoekoa. 149.

        Zeñda Laugarrena?

        Elexa Santeak aginduten dabenean barau egitea.

        Mandamentu onek aginduten dau barau egiteko, Koarta tenporetan, Bijilietan, eta Garizuma guztian, Eta Ez aragirik jateko barikuetan.

        Norzuk dagozan obligauta, barau egiten, eta norzuk ez, Ori Kura Jaunak esando dabe, eta bai norzuk aragia jango daben bere.

        Zeñda bostgarrena?

        Amarrenak, eta primiziak ondo pagetea.

        Zelan pagau bear dira Amarrenak?

        Emoten dala, arzendan legez, Onerik Ona, adinonerik adin Ona, eta Txarrerik txarra, Kunpliduko bada mandamentu onek esaten dabenagaz.

        Ze frutu atera beardogu leziñoe onetarik?

        Lelengo euki errespeto andia Elexa Santeak aginduten dituzan gauza guztiakaz.

        Bigarrena, Mandamentu Santu onek aginduten dabena egin amoreagaz, eta Obedenzia itsuagaz.

 

        Expliketan dira emen Sakramentu Santuak.

 

SAKRAMENTUAK

        Ze gauza dira Sakramentuak?

        Dira Jesu-Kristo geure Jaunak emon niko señale batzuk aen medioz emoteko guri grazia, eta Birtuteak.

 

BAUTISMOA

        Zer da Bautismoa?

        Da Jesu-Kristok eginiko Sakramentu bat, Zeñek kenduten daben pekatu Orijinala, eta besterik badago bere. eta egiten gaituz Kristinau, eta Jangoikoaen seme.

        Zer da, Kristinaua?

        Bateaturik dagoana:

        Jesu-Kristo en fede Santuan sinistuten dabena, eta ofrezidurik daukana, bizi izatera bere exenplu, eta Dotrina Santuagaz batera, edo Konforme.

        Zeñda Kristinauaen señalea?

        Krutze santea.

        Zegaiti?

        Dalako Kristo Kruzifikaduaen figurea, Zeñetan erredimidu genduzan.

        Señale au nos egin beardogu?

        Bearren bat asten dogun guztian, tentaziñoe, edo peligruen baten ikusten gareanean, etserik urteten dogunean, Elexan Sarzen gareanean, jaten goazanean, eta Oera etxuten gareanean.

        Krutzea en Señaleak, Zer errespresentetan dau?

        Trinidade Santissimoko, eta geure Erredenzinoeko misterioak.

        Zelan Trinidadeko misterioa?

        Krutzea egitendogunean, iru personak izentauagaz.

        Zelan erredenzinoeko misterioa?

        Krutzea eginagaz; bada an erredimidu genduzan ilten zala gugaiti.

        Bateatuten danari Zetako Sazerdoteak egiten deutso Krutzea bekokian, eta bularrean?

        Bekokian lotsatu ezten Kristinau izateagaz: bularrean barriz Krutzea amau daian.

        Bautismoa baga Salba liteke?

        Ez Jauna, eta bateatu baga ilten direan Señak Doaz linbora, eta eztabe ikusiko inos Jangoikoaen arpegia.

        Bateatuteko Zer egin bear da?

        Ura artu, eta ezarri bateatuten dan personeaen parte prinzipal en batera esaten dala, Ura egozten jakanean. Nik bateatuten Zaitudaz Aitea en, eta Semea en, eta Espiritu Santua en izenean Amen.

        Edozeñek bateatu lei?

        Bai Jauna, nezesidadea badago.

        Zetara Obligetan gaituz Bautismoak?

        Satanas en ponpa, eta Obra kaz errenunzietara.