www.armiarma.com
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biblia (1)
Jose Antonio Uriarte
1858-1859, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

PARALIPOMENOEN LENBIZIKO LIBURUA

 

LENBIZIKO KAPITULUA

        1. Adan, Seth, Enos,

        2. Kainan, Malaleel, Jared,

        3. Henok, Matusale, Lamek,

        4. Noe, Som, Kam, eta Jafet.

        5. Jafeten semeak: Gomer, eta Magog, eta Madai, eta Jaoan, Tubal, Mosoe, Thiras.

        6. Gomerren semeak: Aszenez, eta Rifat, eta Togorma.

        7. Jaoanen semeak: Elisa, eta Tharsis, Zethim, eta Dodanim.

        8. Kamen semeak: Kus, eta Mesraim, eta Fut, eta Kanaan.

        9. Kusen semeak: Saba eta Hebila; Sabatha eta Rejina; Saba eta Dadan.

        10. Kusgandik sortua izan ere zan Nemrod, zeñ asi zan izaten lurrean almentsua.

        11. Mesraimgandik izan ere ziran sortuak Ludim, eta Ananim, eta Laabim, eta Neftuim.

        12. Baitaere Fetrusim, eta Kasluim, zeñakgandik atera ziran Filistintarrak, eta Kaftorearrak.

        13. Kanaanek iduki zuen bere lenbizisortutzat Sidon, eta gero beragandik sortuak izan ziran Hetearra,

        14. Eta Jebusarra, eta Amorrearra, eta Jerjesearra.

        15. Eta Heoearra, eta Arazearra, eta Sinearra,

        16. Baitaere Aradiarra, eta Samarearra, eta Hamatearra.

        17. Semen Semeak: Elam, eta Asur, eta Arfaxad, eta Lud, eta Aram, eta Hus, eta Hul, eta Jeter, eta Mosok.

        18. Arfaxadgandik izan zan sortua Sale, zeñagandik izan zan gero sortua Heber.

        19. Heberri jaio zitzazkion bi seme. Bataren izena da Faleg, zeren bere denboran izan zan lurra berezitua, eta bere anaiaren izena zan Jektan.

        20. Jektangandik izan ziran sortuak Elmodad, eta Saled, eta Asarmot, eta Jare;

        21. Baita ere Adoram, eta Huzal, eta Dekla.

        22. Eta orobat Hebal, eta Abimael, eta Saba,

        23. Eta Ofir, eta Hebila, eta Jobab. Oiek guztiak izan ziran Jektanen semeak.

        24. Sem, Arfaxad, Sale,

        25. Heber, Faleg, Ragau,

        26. Serug, Nakor, Thare,

        27. Abram, Abraham hura bera.

        28. Abrahamen semeak: Isaak eta Ismael;

        29. Eta oiek dira beren ondokoak. Ismaelen lenbizisortua izan zan Nabaiot, gero Zedar, eta Adbeel, eta Mabsan,

        30. Eta Masma, eta Duma, Masa, Adad, eta Thema,

        31. Jetur, Nafis, eta Zedma. Oiek dira Ismaelen semeak.

        32. Zeturaen, Abrahamen emazte azpikoaren semeak, izan ziran: Zamran, Jeksan, Madan, Madian, Jesbok, eta Sue. Jeksanen semeak: Saba, eta Dadan. Dadanenak: Asurim, eta Latusim, eta Laomim.

        33. Madianen semeak izan ziran Efa, Efer, Henok, Abida, eta Heldaa. Oiek guztiak zetozten Zeturagandik.

        34. Berebat Abrahamgandik sortua izan zan Isaak, zeñaen semeak izan ziran Esau eta Israel.

        35. Esauren semeak: Elifaz, Rahuel, Jehuz, ihelom, eta Kore.

        36. Elifazen semeak, Theman, Omar, Sefi, Gathan, Zenez. Thamnagandik Amalek.

        37. Rahuelen semeak: Nahath, Zara, Samma, eta Meza.

        38. Seirren semeak: Lotan, Sobal, Sebeon, Ana, Dison, Eser, Disan.

        39. Lotanen semeak: Hori, Homam. Lotanen arreba izan zan Tamna.

        40. Sobalen semeak: Alian, eta Manahat, eta Hebal, Sefi, eta Onam. Sebeonen semeak: Aia, eta Ana. Anaren semea: Dison.

        41. Disonen semeak: Hamran, eta Eseban, eta Fethran, eta Karan.

        42. Eserren semeak: Balaan, eta Zaban, eta Jakan. Disanen semeak: Hus, eta Aran.

        43. Oiek dira Edomgo lurrean erreñatu zuten erregeak, Israelko semeak erregea iduki zuten baño lenago, Bale Beorren semea, eta bere erriaren izena Denaba.

        44. Eta Bale il zan, eta erreñatu zuen bere lekuan Jobab, zareren semeak, Bosrakoak.

        45. Eta Jobab ere il zanean, erreñatu zuen bere lekuan Husam, Themango errikoak.

        46. Eta berebat il zan Husam, eta erreñatu zuen bere lekuan Adad Badaden semeak, zeñak desegin zituen Madiantarrak Moabko lurrean, eta bere erriaren izena zan Abith.

        47. Adad ere il ezkero, erreñatu zuen bere lekuan semla Masrekakoak.

        48. Eta orobat semla il zan, eta erreñatu zuen bere lekuan Saul Rohobothkoak, zeñ dagoan ibaiaren aldean.

        49. Saul ere illik, erreñatu zuen bere lekuan Balanan Akoborren semeak.

        50. Eta au ere il zan, eta erreñatu zuen bere lekuan Adadek, zeñaen erria zan Fau, eta bere emazteari zeritzan Meetabel, Matreden alaba, zeñ zan Mezaaben alaba.

        51. Eta illik Adad, agintariak jarri ziran Idumean erregeen lekuan: Thamna agintaria, Alba agintaria, Jeteth agintaria,

        52. Oolibama agintaria, Ela agintaria, Finon agintaria.

        53. Zenez agintaria, Theman agintaria, Mabsar agintaria,

        54. Magdiel agintaria, Hiram agintaria. Oiek izan ziran Idumeako agintariak.

 

        Bigarren kapitulua

 

        1. Israelen semeak izan ziran, Simeon, Lebi, Juda, Isakar eta Zabulon,

        2. Dan, Jose, Benjamin, Neftali, Gad, eta Aser.

        3. Judaren semeak: Her, Onan, eta Sela. Oiek irurok jaio zitzaiozkan kanaantar sueren alabagandik. Baña Her Judaren lenbizi sortua izan zan gizon gaiztoa Jaunaren aurrean, eta Jaunak kendu zion bizia.

        4. Iduki zituen Judak Tamar bere errañagandik Fares, eta Zara. Ala Judaren guztiak ziran bost.

        5. Faresen semeak: Hesron, eta Hamur.

        6. Zararen semeak: Zamri, eta Ethan, eta Eman, Kalkal ere, eta Dara, guztitan bost.

        7. Kamrien semea: Akar, Israel genastu zuena, bekatu egin zuelako, Jaungoikoari konsagratutako gauzen lapurretan.

        8. Ethanen semea, Azarias.

        9. Hezroni jaio zitzaiozkan semeak izan ziran Jerameel, eta Ram, eta Kalubi.

        10. Ramgandik izan zan sortua Aminadab. Aminadabgandik izan zan sortua Naasson, Judaren semeen lenena.

        11. Naasongandik izan zan sortua Salma, zeñagandik etorri zan Booz.

        12. Boozgandik izan zan sortua Obed, zeñagandik izan zan sortua Isai.

        13. Eta Isaik iduki zuen lenbizisortutzat Eliab, bere bigarren semea izan zan Abinadab, irugarrena simmaa.

        14. Laugarrena Natanael, bosgarrena Raddai,

        15. Seigarrena Asom, zazpigarrena Dabid.

        16. Oien arrebak ziran Sarbia eta Abigail. Sarbiaren semeak iru: Abisai, Joab eta Asael.

        17. Abigail izan zan Amasaren ama, zeñaen aita izan zan Jether, Ismaeltarra.

        18. Kaleb Hesronen semea ezkondu zan Azubarekin, zeñagandik iduki zuen Jerioth, eta beraren semeak izan ziran Jaser eta Sobab, eta Ardon.

        19. Il zanean Azuba, ezkondu zan Kaleb Efratarekin, zeñagandik izan zuen Hur.

        20. Hur izan zan Urien aita, eta Uri izan zan Bezelzelena.

        21. Gero Hesron ezkondu zan, irurogei urte zituenean, Makirren galaaden aitaren alabarekin, zeñagandik izan zuen segub.

        22. Segub onegandik izan zan sortua Jair zeñ izan zan ogeita iru errien jabea Galaadko lurrean;

        23. Baña Jesur eta Aramek artu zituzten Jair eta Kanaten uriak, beren irurogei erriakin, zeñak guztiak ziran Makir Galaaden aitaren semearenak.

        24. Hesron il ezkero, ezkondu zan Kaleb Efratarekin. Hezronek iduki ere zuen emaztetzat Abia, zeñagandik izan zuen Asur, Tekua egin zuena.

        25. Jerameel Hezronen lenbizisortuari, jaio zitzaiozkan seme oiek: Ram lenbizisortua, eta Buna, eta Aram eta Asom, eta Agia.

        26. Jerameelek izan zuen beste emazte bat ere, Atara zeritzana, zeñ izan zan Onamen ama.

        27. Jerameel Ramen lenbizisortuaren semeak izan ziran Moos, Jamin eta Akar.

        28. Onamen semeak izan ziran Semei eta Jada. Semeiren semeak: Nadab, eta Abisur.

        29. Abisurren emaztearen izena izan zan Abihail, zeñagandik izan zituen Ahobban, eta Molid.

        30. Nadaben semeak izan ziran Saled, eta Afaim. Saled il zan semerik gabe.

        31. Afaimek iduki zuen semetzat Jesi, zeñagandik sortua izan zan Sesan, eta Sesangandik Oholai.

        32. Jadaren, semeiren anaiaren semeak izan ziran Jeter eta Jonatan: Jeter berriz il zan semerik gabe.

        33. Jonatangandik berriz izan ziran sortuak Falet eta Ziza. Oien jatorrikoa izan zan Jeramael.

        34. Sesanek etzuen semerik iduki, baizik alabak, eta ijito mendeko bat, Jeraa zeritzana,

        35. Zeñi eman zion alaba bat emaztetzat, zeñagandik izan zuen Ethei.

        36. Etheigandik izan zan sortuta Nathan, eta Nathangandik Zabad.

        37. Zabadgandik izan zan sortua Oflal, eta Oflalgandik Obed.

        38. Obedgandik izan zan sortua Jehu, eta Jehugandik Azarias.

        39. Azariasgandik izan zan sotua Heles, eta Helesgandik Elasa.

        40. Elasagandik izan zan sortua Sisamoi, eta Sisamoigandik Selum.

        41. Selumgandik izan zan sortua Ikasmias, eta Ikasmiasgandik Elisama.

        42. Kaleben, Jerameelen anaiaren semeak: Mesa bere lenbizisortua, eta Zifen aita; eta jatorri onetakoa izan zan Maresa, Hebronen aita.

        43. Hebronen semeak: Kore, eta Zafua, eta Rezem, eta Samma.

        44. Sammagandik izan zan sortua Raham, Jerkaamen aita; eta Rezemgandik Sammai.

        45. Sammaien semea, Maon; eta Maon, Bethsurren aita.

        46. Efa, Kaleben emazte azpikoak izan zituen Haran, eta Mosa, eta Jezez. Harangandik izan zan sortua Jezez.

        47. Jadaddairen semeak: Regom, eta Joatan, eta Jesam, eta Falet, eta Efa, eta Saaf.

        48. Maaka, Kaleben emazte azpikoak, izan zituen Saber, eta Tharana.

        49. Saaf, Madmenako prinzipeagandik izan zan sortua Sue, zeñ izan zan Makbenako prinzipea, eta Gabaako prinzipea. Berebat Kaleben alaba izan zan Aksa.

        50. Kaleben, Ur Efrataren lenbizisortuaren semearen semeak, izan ziran oiek: Sobal, Kariathiarimgo prinzipea:

        51. Salma Bethlehengo prinzipea: Harif, Bethgaderko prinzipea.

        52. Eta Sobal Kariatiarimgo prinzipea, zeñ zan Atsedenaren tokiko erdiaren jabea, iduki ere zituen semeak.

        53. Eta bere familiatik Kariatiarimen datoz Jethearrak, eta Afuthearrak, eta Semathearrak, eta Maserearrak, zeñaetatik atera ziran Saraiarrak, eta Esthaoltarrak.

        54. Salmaren semeak: Bethlehem eta Nethofathi, Joaben etxeko buruak, eta Atsedeneko lurraren erdia izan zan Sarairen jatorriarena.

        55. Eta Eskribaen familiak, zeñak bizi ziran Jabesen, eta egon oi ziran etzauntzetan kantatzen eta jotzen. Oiek dira Sinearrak, Kalor Rekaben aitaren etxeko jatorrikoak.

 

IRUGARREN KAPITULUA

        1. Oiek dira Dabidek iduki zituen seme, Hebronen jaioak: Amon lenbizi sortua, Akinoam Jezraheltarragandik; bigarrena Daniel, Abigail Karmelokoarena.

        2. Irugarrena Absalon, Maakaren semea, zeñ zan Tolmai, Jesurko erregearen alaba. Laugarrena Adonias, Agjithen semea.

        3. Bosgarrena Safatia, Abitalen semea. Seigarrena Jetraham, bere emazte Eglagandik.

        4. Sei oiek jaio zitzazkion Hebronen, non erreñatu zuen zazpi urte, eta sei illabetean. Gero erreñatu zuen ogeita amairu urtean Jerusalenen.

        5. Jerusalenen jaio zitzazkion semeak dira Simmaa, eta Sobab, eta Natan, eta Salomon, lau oiek Bethsabee Amielen alabarenak.

        6. Gañera Jebaar, eta Elisama,

        7. Eta Elifalet, eta Noje, eta Nefeg, eta Jafia.

        8. Beste Elisama bat, eta Eliada, eta Elifelet, guztitan bederatzi.

        9. Oiek dirade Dabiden seme guztiak, kontatu gabe emazte azpikoen semeak, eta iduki zuten arreba bat, Tamar zeritzana.

        10. Salomonen semea izan zan Roboam, zeñaen seme Abiagandik izan zan sortua Asa. Onegandik ere jaio zan Josafat,

        11. Joramen aita; zeñagandik Joramgandik izan zan sortua Okozias, zeñagandik jaio zan Joas.

        12. Amasias onen semeagandik izan zan sortua Azarias. Azariasen semea izan zan Joatan,

        13. Akazen aita, zeñ izan zan Ezekiasena, zeñagandik jaio zan Manases.

        14. Manases izan zan Amonen aita, zeñ izan zan Josiasena.

        15. Josiasen semeak izan ziran Johanan lenbizisortua, bigarrena Joakin, irugarrena Sedezias, laugarrena Selum.

        16. Joakingandik jaio ziran Jekonias, eta Sedezias.

        17. Jekoniasen semeak izan ziran Asir, Salatiel,

        18. Melkiram, Jadaia, Senneser, eta Jezemias, Sama, eta Nadabias.

        19. Jadaiagandik jaio ziran Zorobabel, eta Semei. Zorobabel izan zan Mosolamen Hanaiasen, eta Salomit, oien arrebaren aita,

        20. Eta beste bostenak oiek dira: Hasaban, eta Ohol, eta Barakias, eta Hasadias, eta Josabhesed.

        21. Hananiasen semea izan zan Faltias, Jeseiasen aita, zeñaren semea izan zan Rafaias. Rafaias onen semea izan zan Arnan, zeñagandik jaio zan Obdia, zeñaen semea izan zan Sekenias.

        22. Sekeniasen semea izan zan Semeia, zeñagandik jaio ziran Hattus, eta Jegaal, Baria, Naaria, eta Safar, zeñak diran sei.

        23. Naariaren semeak izan ziran iru oiek: Elioenai, eta Ezekias, eta Ezrikan.

        24. Elioenaien semeak izan ziran zazpi oiek: Odbia, Eliasub, eta Feleia, eta Akub, eta Joanan, eta Dalaia eta Anani.

 

LAUGARREN KAPITULUA

        1. Judaren semeak: Fares, Hesron, eta Karmi, eta Hur, eta Sobal.

        2. Raias Sobalen semeagandik izan zan sortua Jahath, zeñagandik jaio ziran Ahumai, eta Laad. Oien jatorrikoak dira Saratearrak.

        3. Etamen jatorria ere au da: Jezrahel, eta Jesema, eta Jedebos, zeñak iduki zuten arreba bat Asalelfuni zeritzana.

        4. Eta Fanuel izan zan Fedorren aita, eta Ezer Hosaren aita. Oiek dirade Hur, Efrataren lenbizisortu, Bethlehemen aitaren semeak.

        5. Asur, Tekuaren aitak iduki zituen bi emazte Halaa, eta Naara.

        6. Eta Naarak egin ziozkan Oozam, Hefer, Themani, eta Ahasthari, oiek guztiok Nahararen semeak.

        7. Halaaren semeak: Sereth, Isaar, eta Ethnan.

        8. Kos izan zan Anoben, eta Soboharen aita, eta Aharehel, Arumen semearen familiarena.

        9. Baña Jabes izan zan bere anaia guztien artean argitsuena, zeñi bere amak jarri zion izentzat Jabes, esaten zuela: Oñazez egin nuelako.

        10. Jabes onek erregutu zion Israelko Jaungoikoari, esaten zuela: Oh, eta bedeikazioz beteko baninduzu! Zabalduko bazinduzke nere mugak, eta zure eskuak zaituko banindu, eta libratuko baninduzu gaitz guzitik! Eta eman zion Jaunak eskatu zuena.

        11. Kaleb Suaren anaiagandik izan zan sortua Mahir, zeñ izan zan Estonen aita.

        12. Estongandik izan ziran sortuak Betrafa, eta Fese, eta Tehinna, Naasen erriko aita. Oiek dirade Reka bizilariz bete zutenak.

        13. Zenezen semeak: Othoniel, eta Saraia. Othonielen semeak Hathat, eta Maonathi.

        14. Maonatigandik izan zan sortua Ofra; eta Saraiagandik izan zan sortua Joab, Langilleen ibarreko prinzipeak; zeren an bizi ziraden langilleak.

        15. Kaleben, Jefoneren semearen semeak izan ziran: Hir, eta Ela, eta Naham. Elaren semea, Zenez.

        16. Berebat Jaleleelen semeak: Zif, eta Zifa, Thiria eta Asrael.

        17. Ezraen semeak, Jeter, eta Mered, eta Efer, eta Jalon. Beragandik sortu ere ziran Maria, eta Sammai, eta Jesba, Estamon bizi diranen aita.

        18. Izan zan ere bere emaztea Judaia, zeñak egin zituen Jared Jedorren aita, eta Heber Sokoren aita, eta Ikutiel Zanoeren aita. Oiek dirade Bethia, Faraonen alabaren semeak, zeñarekin ezkondu zan Mered.

        19. Odaia Nahamen arrebaren, Zeilaren aitaren semeak izan ziran: Garmi, eta Esthamo, zeñ izan zan Makathiena.

        20. Simonen semeak, Ammon, eta Rinna Hananen semea, eta Thilon. Jesiren semeak: Zoheth, eta Benzoheth.

        21. Sela, Judaren semearen semeak: Her, Lekaren aita, eta Laada, Maresaren aita, eta juramentuko etxean liño fiñ gillan ari diradenen etxeko aideak.

        22. Eta eguzkiari gelditu erazi ziona, eta Gezurraren gizonak, eta Beldurgabea, eta Irazekaria, zeñak izan ziran Prinzipeak Moaben, eta gero itzuli ziran Lahemera. Oiek anziñako gauzak dirade.

        23. Oiek dira lurrezko ontziak egiten zituztenak, Mintegietan, eta Esituetan bizitu oi ziranak, Erregeen etxeetan, beren lanetarako, eta an egon ziran.

        24. Simeonen semeak izan ziran Namuel, eta Jamin, Jarib, Zara, eta Saul.

        25. Onen semea zan Selum, zeñagandik izan zan sortua Mapsan, zeñagandik jaio zan Masma.

        26. Masmaren semea izan zan Hamuel, onen semea Zakur; eta Zakurren semea, Semei.

        27. Semeik iduki zituen amasei seme, eta sei alaba, baña bere anaiak etzuten seme askorik izan, eta bere jatorri guztiak ezin izan zuen berdindu, Judaren ondoreen zenbata.

        28. Bere bizilekua izan zan Bersabeen, eta Moladan, eta Hasarsualen,

        29. Eta Balan, eta Asonen, eta Tholaden,

        30. Eta Bathuelen, eta Horman, eta Sizelejen,

        31. Eta Bethmarkabothen, eta Hasarsusimen, eta Bethberaien, eta Saarimen. Oiek izan ziran beren erriak Dabidek erreñatu zuen arteraño.

        32. Beren erriak izan ere ziran Etam, eta Aen, Remmon, eta Thoken, eta Asan, bost erri.

        33. Eta beren erritxar guztiak, uri oien inguruan Baaleraño. Au da beren bizilekua, eta beren egotaldien egiera.

        34. Berdin Mosobab, eta Jemletx, eta Josa Amasiasen semea,

        35. Eta Joel, eta Jehu, Josabiasen, Saraiaren semearen semea, zeñ izan zan Asielena;

        36. Eta Elioenai, eta Jakoba, eta Isuhaia, eta Asaia, eta Adiel, eta Ismiel, eta Banaia.

        37. Gañera Ziza, Sefeiren, Alonen semearen semea, zeñ izan zan Idaiaren, Semrien semearen, Samaiaren semearena.

        38. Oiek dira beren aideen artean Prinzipe ospatsuak, zeñak txit ugaritu ziran beren aideen etxeetan.

        39. Eta atera ziran sartzeko Gadorren, ibarraren sortaldeko aldameneraño, eta beren abereentzat larreten billan.

        40. Eta arkitu zituzten larrete ugariak, eta txit onak, toki txit zabal, paketsu, eta oparo bat, non len bizi izan ziran Kamen jatorrikoak.

        41. Goian beren izenakin siñalatu ditugun oiek bada, etorri ziran erreñatzen zuela Ezekias Judako erregeak, eta desegin zituzten beren etzauntzak, eta an bizi zirala arkitu zituztenak, eta iñor gabe gelditu ziran toki aiek gaurko eguneraño. Eta bizi izan ziran beren lekuan, zeren an arkitu zituzten larrete txit ugariak.

        42. Berebat Simeonen semeetatik bost eun gizon ere, irago ziran Seirko mendira, zeramazkitela gidaritzat Falthias, eta Naarias, eta Rafaias, eta Oziel, Jesiren semeak.

        43. Eta desegin zituzten Amalektarren kutsu, iges egin al izan zutenak, eta bizitu izan ziran an beren lekuan gaurko eguneraño.

 

BOSGARREN KAPITULUA

        1. Ona emen Rubenen, Israelen lenbizisortuaren semeak. (Egiaz au izan zan lenbizisortua; baña bere aitaren eztaioea kutsutu zuelako, Jose Israelen semari eman zitzaiozkan lenbizisortutzaren zuzen ta eskubideak, eta hura etzan izan idukia lenbizisortutzat.

        2. Judagandik, zeñ zan bere anaia guztien artean aldunena, iduki zuten jatorria Prinzipeak; baña lenbizisortutza izan zitzaion beretua Joseri).

        3. Rubenen, Israelen lenbizisortuaren semeak bada izan ziran Enok, eta Falu, Esron, eta Karmi.

        4. Joelen semea izan zan Samia. Samiaren semea, Gog. Gogen semea, Semei.

        5. Semeiren semea, Mika. Mikaren semea izan zan Reia. Reiarena, Baal.

        6. Onen semea izan zan Beera, Rubenen tribuko prinzipeetatik bat, eta zeñ katibu eraman zuen Thelgathfalnasar Asiriarren erregeak.

        7. Bere anaiak, eta aideera guztiak, zenbatuak izan ziranean beren familiak, zeuzkaten prinzipetzat Jehiel, eta Zakarias.

        8. Bala, Azazen seme, Sammaren seme, Joelen semearen gañean, au bizi izan zan Aroerren, luzetzen zala Nebo eta Beelmeonraño.

        9. Bizitu ere zan sortalderontz Eremuaren sarreraraño, eta Eufrates ibairaño; ziradelako abere txit askoren jabeak Galaadko lurrean.

        10. Eta Saulen denboran gudatu ziran agarenoen kontra, ezpataz irago zituzten, eta bizi izan ziran beren lekuan beren etzauntzetan, Galaaden sortaldera begiratzen duen alderri guztian.

        11. Baña Gaden semeak bizi izan ziran beren aurkez Basango lurrean Selkaraño;

        12. Joel lenbizia, eta Safan bigarrena, Janai gero, eta Safat Basanen.

        13. Eta beren anaiak, beren aideeren etxeen araura, Mikael, eta Mosolam, eta Sebe, eta Jorai, eta Jakan, eta Zie, eta Heber, zazpi.

        14. Oiek dira Abihailen, Hurien semearen, Jaraen semearen, Galaaden semearen, Mikaelen semearen, Jesesien semearen, Jeddoen semearen, Buzen semearen semeak.

        15. Orobat beren anaiak Abdielen, Gunien semearen semeak, izan ziran beren familia, eta aideetako buruak.

        16. Zeñak bizi izan ziran Galaaden, eta Basanen, eta beren erritxoetan, eta Sarongo uriaurre guztietan atzen batetik beste atzenera.

        17. Oiek guztiak izan ziran kontatuak, Joatan Judako erregearen egunetan, eta Jeroboam Israelko erregearen egunetan.

        18. Rubenen, eta Gaden, eta Manasesen tribuaren erdiaren semeak, izan ziran gizon gerrariak, ezkutuak eta ezpatak zerabiltzatenak, uztai elean sendoak, eta gudetarako trebetuak, ziran berrogeita lau milla eta zazpireun eta irurogei, zeñak ateratzen ziran gerrara.

        19. Iduki zuten gerra Agarearrakin, baña Iturearrak, eta Nafistarrak, eta Nodabtarrak

        20. Etorri ziran oiei laguntzera. Eta Agarearrak, eta berakin izan ziran guztiak, izan ziran jarriak beren eskuetan, Jaungoikoari ots egin ziotelako, gudan ari ziradenean, eta aditu zituen, beragan sinistu zutelako.

        21. Eta artu zieten zeukaten guztia: berrogeita amar milla gamelu, berreun eta berrogeita amar milla ardi, bi milla asto, eun milla katiburekin.

        22. Eta zaurituak izan ziranetatik asko il ziran, zeren Jaunaren gerra izan zan. Eta bizi izan ziran beren lekuan errialdaeraraño.

        23. Berebat Manasesen tribu erdiko semeak jarri ziran Basanen mugetatik Baal-Hermon, eta Sanir, eta Hermongo mendiraño dagoan lurrean, zeren txit asko ziran.

        24. Eta beren aideen etxeetako Prinzipeak izan ziran oiek: Efer, eta Jesi, eta Eliel, eta Ezriel, eta Jeremias, eta Odoias, eta Jediel, gizon txit bulardetsu eta aldunak, eta Gidari ospatsuak beren familietan.

        25. Baña utzi zuten beren gurasoen Jaungoikoa, eta adoratu zituzten idoloak, zijoazela arako erreñuetako jainkoen ondoren, zeñak Jaungoikoak berak kendu zituen beren aurretik.

        26. Eta Israelko Jaungoikoak esnatu zuen Ful Asiriako erregearen espiritua, eta Thelgathfalnasar Asurko erregearen espiritua, eta errialdairatu zituen Ruben eta Gad, eta Manasesen tribuaren erdia, eta eraman zituen Lahelara, eta Haborrera, eta Arara, eta Gozan ibaiaren erriberetara, non dauden gaurko eguneraño.

 

SEIGARREN KAPITULUA

        1. Lebien semeak: Jerson, Kaath eta Merari.

        2. Kaathen semeak: Amran, Isaar, Hebron, eta Oziel.

        3. Amramen semeak: Aaron, Moises, eta Maria. Aaronen semeak: Nadab, eta Abiu, Eleazar, eta Ithamar.

        4. Eleazargandik izan zan sortua Finees; eta Fineesgandik Abisue.

        5. Abisuegandik izan zan sortua Bokzi, eta Bokzigandik Ozi.

        6. Ozigandik izan zan sortua Zaraia, eta Zaraiagandik Meraioth.

        7. Meraiothgandik izan zan sortua Amarias, eta Amariasgandik Akitob.

        8. Akitobgandik izan zan sortua Sadok, eta Sadokgandik Akimaas.

        9. Akimaasgandik izan zan sortua Azarias, eta Azariasgandik Johanan.

        10. Johanangandik izan zan sortua Azarias. Au da apaiz lanetan ari zana, Salomonek Jerusalenen egin zuen elizan.

        11. Azariasgandik izan zan sortua Amarias, eta Amariasgandik Akitob.

        12. Akitobgandik izan zan sortua Sadok, eta Sadokgandik Selum.

        13. Selumgandik izan zan sortua Helzias, eta Helziasgandik Azarias.

        14. Azariasgandik izan zan sortua Saraias, eta Saraiasgandik Josedek.

        15. Josedekek utzi zuen bere erria, Jaunak aldatu zituenean Judako eta Jerusalengo erriak Nabukodonosorren bitartez.

        16. Lebiren semeak bada izan ziran: Jerson, Kaath, eta Merari.

        17. Eta Jersonen semeen izenak dira oiek: Lobni, eta Semei.

        18. Kaathen semeak: Amram, eta Isaar, eta Hebron, eta Oziel.

        19. Merarien semeak: Moholi eta Musi. Oiek dira Lebiren aideak, beren familien araura.

        20. Jersonen semea izan zan Lobni. Jahath izan zan onena Jahatena izan zan Zamma. Zammaren semea izan zan Joah.

        21. Joahen semea izan zan Addo: Addoena, Zara; eta Zaraena Jetrai.

        22. Kaathen semeak: Aminadab bere semea. Kore izan zan Aminadabena. Asir, Korerena.

        23. Asirren semea izan zan Elkana. Elkanarena, Abiasaf. Abiasafena izan zan Asir.

        24. Asirrena Thahath. Thahath izan zan Orielen semea. Onena Ozias. Oziasena izan zan Saul.

        25. Elkanaren semeak: Amasai eta Akimoth.

        26. Eta Elkana. Elkanaren semea izan zan Sofai. Onena, Nahath,

        27. Eta Nahathena, Eliab. Onena Jeroham, eta Jerohamena, Elkana.

        28. Samuelen semeak: Baseni bere lenbizisortua, eta Abia.

        29. Merarien semeak: Moholi, zeñaen semea izan zan Lobni. Onena, Semei. Semeirena, Oza.

        30. Ozarena izan zan Sammaa, Sammaarena, Hagjia, eta Hagjiarena, Asaia.

        31. Oiek dira jarri zituenak Dabidek kantarien gidaritzat Jaunaren elizan, kutxa ipiñia izan zan ezkero.

        32. Eta ari oi ziran beren lanean, kantatzen zutela Testimonioko Tabernakuloaren aurrean, Salomonek egin zuen artean Jaunaren Eliza Jerusalenen, eta egin oi zituzten beren lanak beren familien txanden araura.

        33. Ona emen, beren semeakin batean serbitzen zutenen izenak: Kahathen semeetatik Hemam zan kantaria, Johelen semea, Samuelen semea.

        34. Elkanaren semea, Jerohamen semea, Elielen semea, Thohuen semea.

        35. Sufen semea, Elkanaren semea, Mahathen semea, Amasaien semea.

        36. Elkanaren semea, Johelen semea, Azariasen semea, Sofoniasen semea.

        37. Thahathen semea, Asirren semea, Abiasafen semea, Koreren semea.

        38. Isaarren semea, Kaathen semea, Lebiren semea, Israelen semea.

        39. Gañera Asaf, anaia, bere eskuitik zegoana. Zan Asaf Barakiasen semea, Samaaren semea.

        40. Mikaelen semea, Basaiaren semea, Melkiaren semea,

        41. Athanairen semea, Zararen semea, Adaiaren semea.

        42. Ethanen semea, Zammaren semea, Semeiren semea.

        43. Jethen semea, Jersonen semea, Lebiren semea.

        44. Eta bere anaia, Merarien semeak, zeuden ezkerretara, Ethan, Kusiren semea, Abdiren semea, Maloken semea.

        45. Hasabiasen semea, Amasiasen semea, Elziasen semea.

        46. Amasairen semea, Boniren semea, Somerren semea.

        47. Moholiren semea, Musiren semea, Merarien semea, Lebiren semea.

        48. Beste Lebita oien anaiak, izan ziran jarriak Jaunaren etxeko Tabernakuloko gañerako lan guztietan.

        49. Baña Aaron, eta bere semeak jartzen zituzten erretzen abere illak holokaustoen aldarearen gañean, eta inzensoa lurriñen aldarearen gañean, ari ziradela Santuen Santuari zegokion guztian, eta otoiz egiten Israelgatik, Moises Jaungoikoaren serbitzariak agindutako guztiaren araura.

        50. Eta Aaronen semeak dira oiek: Eleazar bere semea, Finees bere semea, Abisue bere semea.

        51. Bokzi, Abisuena; Ozi, Bokziren semea; Zaraia, Ozirena.

        52. Meraioth, Zaraiaren semea; Amaria Meraiothena; Akitob, Amariarena.

        53. Sadok, Akitobena; Akimaas, Sadokena.

        54. Eta ona emen Aaronen seme oiek bizi izan ziran tokiak, au da, suertez tokatu zitzaiozkaten leku eta alderriak, Kaathen familietatik asita.

        55. Izentatu zitzaiozkaten bada oiei Judako lurrean Hebron, eta bere inguruak.

        56. Baña uriko kanpoak, eta erriak izan ziran Kaleb, Jefoneren semearenak.

        57. Eman ziozkaten bada Aaronen semeai erri oiek: Hebron (igestokiko erria), eta Lobna, eta beren inguruak.

        58. Eta berebat Jether, eta Esthemo beren inguruakin, baitaere Helon eta Dabir bereakin.

        59. Orobat Asan, eta Bethsabee, eta beren inguruak.

        60. Benjaminen tributik eman ziezten Gabee eta bere inguruak, eta Almath bere inguruakin, eta Anatoth bere inguruakin. Guztitan amairu erri, beren familien artean partituak.

        61. Eta Kaathen seme, bere familiatik gelditu ziranai, eman ziozkaten amar erri, Manasesen tribu erdikoak.

        62. Berebat Jersonen seme, beren familietatik berezituai, eman ziezten amairu erri Isakarren, eta Aserren, eta Neftaliren, eta Manasesen tributik, Basango lurrean.

        63. Berdin Merarien seme, beren familietan berezituai eman ziezten suertean amabi erri Rubenen tributik, eta Gaden tributik, eta Zabulonen tributik.

        64. Eman ere ziozkaten Israelko semeak lebitai erri batzuek beren inguruakin.

        65. Eman ziezten suertean erri oiek Judaren semeen tributik, Simeonen semeen tributik, eta Benjaminen semeen tributik, zeñai jarri ziozkaten bakoitzaren beren izenak.

        66. Eta berebat Kaaten semeen aideen artekoak ziranai, eta iduki zituzten beren mugapetan Efraimen tribuko erriak.

        67. Eman ziozkaten bada erriak gordelekutzat, Sikemgoa bere inguruakin Efraimgo mendian, eta Gazer bere inguruakin.

        68. Eta Jekmaan bere inguruakin, eta orobat Bethoron,

        69. Baita Helon ere bere inguruakin, eta berdin Jethremmon.

        70. Eta Manasesen tribu erditik Aner bere inguruakin, eta Baalam, eta bere inguruak, au da, Kaathen semeen aideen artetik gelditu ziranai.

        71. Eta Jersonen semeai, Manasesen familiaren tribuaren erditik, Gaulon Basanen bere inguruakin, eta Astharoth bere inguruakin.

        72. Isakarren tributik, Zedes, eta bere inguruak, eta Dabereth bereakin.

        73. Orobat Ramoth bere inguruakin, eta Anem bereakin.

        74. Aserren tribuan: Masal bere inguruakin, eta Abdon bereakin.

        75. Baita Hukak bere inguruakin, eta Rohob bereakin.

        76. Neftaliren tribuan: Zedes Galilean bere inguruakin, eta Amon bereakin eta Kariathaim bereakin.

        77. Eta Merarien jatorriko gañerakoai eman ziezten Zabulonen tribuan, Remmono bere inguruakin, eta Thabor bereakin.

        78. Eta Jordango beste aldean, Jerikoren aurkez, Jordanen sortalderontz, Rubenen tribuan, Bosor eremuan bere inguruakin, eta Jasa bereakin.

        79. Orobat Kademoth, eta bere inguruak, eta Mefaat bereakin.

        80. Eta onezaz gañera Gaden tribuan, Ramoth Galaaden bere inguruakin, eta Manaim bereakin.

        81. Baita Hesebon ere bere inguruakin, eta Jezer bere inguruakin.

 

ZAZPIGARREN KAPITULUA

        1. Isakarren semeak, lau: Thola eta Fua, Jasub, eta Simeron.

        2. Tholaren semeak: Ozi, eta Rafaia, eta Jeriel, eta Jemai, eta Jebsen, eta Samuel, aide eta familia batzuen buruak. Tholaren jatorritik kontatu ziran Dabiden denboran ogeita bi milla, eta zazpireun gizon txit sendoak.

        3. Oziren semea: izraia; zeñgandik jaio ziran Mikael, eta Abadia, eta Johel, eta Jesia, bost oiek Prinzipeak.

        4. Eta berakin zeuden beren errama eta familietan ogeita amalau milla gizon txit bulardetsuak, eta gudarako trebeak, zeren iduki zituzten emazte eta seme asko.

        5. Eta beren anaiak Isakarren aideera guztian gudari txit sendoak, izan ziran kontatuak larogeita zazpi milla.

        6. Benjaminen semeak iru: Bela, Bekor, eta Jadiel.

        7. Belaen semeak: Esbon, eta Ozi, eta Oziel, eta Jerimoth, eta Urai; familien bost Prinzipe, eta txit sendoak gudarako, eta zeñaen zenbata izan zan ogeita bi milla eta ogeita amalau.

        8. Bekorren semeak: Zamira, eta Joas, Eliezer, eta Elioenai, eta Amri, eta Jerimoth, eta Abia, eta Anathoth, eta Almath: guztiak Bekorren semeak.

        9. Eta izan ziran kontatuak beren familietan; zeñak ziran beren aideeren ondoak, ogei milla eta berreun gizon, txit sendoak gerrarako.

        10. Jadielen semea izan zan Balan. Balanen semeak: Jehus, eta Benjamin, eta Aod, eta Kanana, eta Zethan, eta Tharsis, eta Ahisahar.

        11. Oiek guztiak izan ziran Jadihelen jatorrikoak, beren familien buruak, zeñaetan kontatu ziran amazazpi milla eta berreun gizon, gudari errutsuak.

        12. Eta Sefam, eta Hafam Hisen semeak, eta Hasim Aherren semea.

        13. Neftaliren semeak izan ziran Jasiel, eta Guni, eta Jeser, eta Selum, Balaren semeak.

        14. Manasesen semea izan zan, Esriel, eta Sirako. Emazte azpiko batgandik izan zuen Makir, Galaaden aita.

        15. Eta Makirrek artu zituen emazteak bere semeentzat Hafim, eta Safan, eta iduki zuen arreba bat Maaka zeritzana, eta bigarrenaren izena izan zan Salfaad, eta alabak jaio zitzazkion Salfaadi.

        16. Eta Maaka Makirren emazteak egin zuen seme bat, zeñi deitu zion, Fares, eta bere anaiaren izena, Sares, eta onen semeak, Ulam, eta Rezen.

        17. Eta Ulamen semea, Badan. Oiek dira Galaad, Makirren semearen, Manasesen semearen semeak.

        18. Eta bere arreba Rejinak egin zuen Gizon ederra, eta Abiezer, eta Mohola.

        19. Semidaren semeak ziran Ahin, eta Sekem, eta Lezi, eta Aniam.

        20. Efraimen semeak, Suthala, Bared bere semea, Thahath bere semea, Elada bere semea, Thahath bere semea, Zabad bere semea,

        21. Eta Sutala onen semea, zeñaen semeak izan ziran Ezer, eta Elad; baña Jethen errian bizi ziranak il zituzten, jetxi ziralako beren lurretan sartzera.

        22. Argatik Efraim beren aitak negar egin zuen berak gatik denbora andian, eta etorri ziran beren anaiak bera gozatzera.

        23. Eta alderatu zan bere emazteagana, zeñ jarri zan aurra egiteko, eta egin zuen seme bat, eta jarri zion bere izena Beria, bere etxeko naigabeen artean jaio zalako.

        24. Bere alaba izan zan Sara, zeñak egin zituen Bethoron beekoa, eta goikoa, eta Ozensara.

        25. Izan ere ziran bere semeak Rafa, eta Resef, eta Thale, zeñagandik jaio zan Tahan;

        26. Zeñagandik izan zan sortua Laadan, zeñaen semea izan zan Ammiud, zeñ izan zan Elizamaren aita,

        27. Zeñagandik jaio zan Nun, zeñak iduki zuen semetzat Josue.

        28. Berak jabe izan ziran toki eta bizilekua izan zan Betel bere erritxoakin, eta Noram sortalderontz, eta sartalderontz Gazer bere erritxoakin, eta orobat Sikem bereakin, Azako erriraño bereakin.

        29. Eta Manasesen semeen tribuaren aldean iduki zuten Betsan bere erritxoakin, eta Thanak bereakin, Majeddo bereakin, Dor bereakin. Toki oietan bizi izan ziran Jose Israelen semearen semeak.

        30. Aserren semeak: Jemma, eta Jesua, eta Jesui, eta Baria, eta Sara oien arreba.

        31. Eta Bariaren semeak: Heber, eta Melkiel. Au da Barsaithen aita.

        32. Eta Hebergandik izan ziran sortuak Jeflat, eta Somer, eta Hotam, eta Suaa oien arreba.

        33. Jeflaten semeak Fosek, Kamaal, eta Asoth. Oiek dirade Jeflaten semeak.

        34. Eta Somerren semeak: Ahi, eta Roaga, eta Haba, eta Aram.

        35. Eta bere anaia Helemen semeak: Sufa, eta Jemna, eta Seles, eta Amal.

        36. Sufaen semeak: Suk, Harnafer, eta Sual, eta Beri, eta Jemra,

        37. Bosor, eta Hod, eta Samma, eta Salusa, eta Jetran, eta Bera.

        38. Jeterren semeak: Jefone, eta Fasfa, eta Ara.

        39. Olaren semeak: Aree, eta Haniel, eta Resia.

        40. Seme guzti oiek dira Aserrenak, familien buruak, lenbiziko gidariak, autuak, eta txit sendoak, eta armetarako edade egokian zeudenen zenbata, ogeita sei milla.

 

ZORTZIGARREN KAPITULUA

        1. Benjamingandik izan zan sortua bere lenbizisortu Bale, bigarrena Asbel, irugarrena Ahara,

        2. Laugarrena Nohaa, eta bosgarrena Rafa.

        3. Eta Baleren semeak izan ziran: Addar, eta Jera, eta Abiud,

        4. Abisue ere, Naaman, eta Ahoe,

        5. Eta gañera Jera, eta Sefufan, eta Huram.

        6. Oiek dira Ahoden semeak, Gabaan bizi diraden familien buruak, eramanak izan ziradenak Manahathera,

        7. Au da, Naaman, eta Akia, eta Jera, eraman zituena hura bera; eta zeñagandik izan ziran sortuak Oza eta Ahiud.

        8. Eta Saharaimek iduki zituen semeak Moabko lurrean, utzi ezkero Husim eta Bara, bere emazteak.

        9. Eta bere emazte Hodesgandik iduki zituen Jobab, eta Sebia, eta Mosa, eta Molkom;

        10. Eta berebat Jehus, eta Sekia, eta Marma. Oiek dirade bere semeak, beren familien buruak.

        11. Mehusimgandik izan ziran sortuak Abitob, eta Elfaal.

        12. Elfaalen semeak: Heber, eta Misaam, eta Samad. Onek egin zituen Ono, eta Lod, eta beren erritxoak.

        13. Baria eta Sama izan ziran Aialonen bizi ziradenen familien buruak. Oiek bota zituzten Jethen bizi ziradenak.

        14. Ahio, eta Sesak, eta Jerimoth,

        15. Eta Zabadia, eta Arod, eta Heder,

        16. Baitaere Mikael, eta Jesfa eta Joha, Bariaren semeak;

        17. Eta Zabadia, eta Mosolam, eta Hezezi, eta Heber,

        18. Eta Jesamari, eta Jezlia, eta Jobab, Elfaalen semeak,

        19. Jazim, eta Zekri, eta Zabdi,

        20. Eta Elioenai, eta Selethai, eta Eliel.

        21. Eta Adaia, eta Baraia, eta Samarath, Semeiren semeak.

        22. Eta Jesfam, eta Heber, eta Eliel,

        23. Eta Abdon, eta Zekri, eta Hanan,

        24. Eta Anania, eta Elam, eta Anathothia,

        25. Eta Jefdaia, eta Fanuel, Sesaken semeak.

        26. Eta Samsari, eta Sohoria, eta Otholia,

        27. Eta Jersia, eta Elia, eta Zekri, Jerohamen semeak.

        28. Oiek dira, Jerusalenen bizi ziraden familien patriarka eta prinzipeak.

        29. Gabaonen bizi izan ziran Abigabaon (zeñaen emaztearen izena izan zan Maaka),

        30. Eta Abdon bere seme lenbizisortua, eta Sur, eta Zis, eta Baal, eta Nadab;

        31. Baitaere Jedor, eta Ahio, eta Zaker, eta Mazeloth.

        32. Mazelothgandik izan zan sortua Samaa, eta oiek bizi izan ziran beren anaiakin Jerusalenen, beste beren anaien aurkez.

        33. Nergandik izan zan sortua Zis, eta Zisgandik Saul, eta Saulgandik izan ziran sortuak Jonatas, eta Melkisua, eta Abinadab, eta Esbaal.

        34. Jonatasen semea izan zan Meribbaal, zeñaena izan zan Mika.

        35. Mikaen semeak izan ziran Fiton, eta Melek, eta Taraa, eta Ahaz.

        36. Eta Ahazgandik izan zan sortua Joada, eta Joadagandik izan ziran sortuak Alamat, eta Azmot, eta Zamri; eta Zamrigandik izan zan sortua Mosa.

        37. Mosagandik izan zan sotua Banaa, zeñaen semea izan zan Rafa, zeñagandik jaio zan Elasa, zeñagandik izan zan sortua Asel.

        38. Aselek izan zituen sei seme, zeñaen izenak diran: Ezrikan, Bokru, Ismahel, Saria, Obdia, eta Hanan, oiek guztiak Aselen semeak.

        39. Esek bere anaiaren semeak izan ziran: Ulam lenbizisortua, Jehus bigarrena, Elifalet irugarrena.

        40. Eta Ulamen semeak izan ziran gizon txit sendoak eta indar andikoak, eta fletxari trebeak, seme eta illoba asko iduki zituztenak, eun eta berrogeita amarreraño. Oiek guztiak izan ziran Benjaminen semeak.

 

BEDERATZIGARREN KAPITULUA

        1. Israel guztia bada izan zan kontatua. Zenbat izan ziran berak, eskribatua dago Israel eta Judako erregeen liburuan, eta Israeltarrak izan ziran Babiloniara eramanak beren bekatuak gatik.

        2. Gero lenbiziak bizi izaten beren lurretan, eta beren errietan, izan ziran: Israeltarrak, Apaizak, Lebitak, eta Nathinearrak.

        3. Jarri ziran Jerusalenen Judaren seme batzuek, eta Benjaminenak, baita Efraim, eta Manasesen semeak ere.

        4. Otei Ammiuden semea, Amrien semea, Omraien semea, Bonnien semea, Fares Judako semeen semeetatik.

        5. Eta Silonirenak: Asia lenbizisortua, eta bere semeak.

        6. Eta Zaraen semeetatik: Jehuel, eta oien anaiak, seireun eta larogeita amar.

        7. Eta Benjaminen semeetatik: Salo Mosolamen semea, Odbiaren semea, Asanaren semea,

        8. Eta Jobania, Jerohamen semea, eta Ela, Oziren semea, Mokorien semea, eta Mosolam Safatiasen semea, Rahuelen semea, Jebaniasen semea,

        9. Eta oien anaiak beren familietatik, bederatzireun eta berrogeita amasei. Oiek guztiak ziran beren jatorriko familia batzuen buruak.

        10. Apaizetatik berriz izan ziran Jedaia, Joiarib, eta Jakin,

        11. Berebat Azarias, Helziasen semea, Mosolamen semea, Sadoken semea, Maraioten semea, Akitob Jaungoikoaren etxeko apaiznagusiaren semea.

        12. Gañera Adaias Jerohamen semea, Fasurren semea, Melkiasen semea, eta Mahasai, Adielen semea, Jezraen semea, Mosolamen semea, Mosolamiten semea, Emerren semea.

        13. Beren familien prinzipe oien aideakin batean, zeñak ziran milla zazpireun, eta irurogi, (sic) gizon sendo, eta bulardetsuak iragotzeko Jaungoikoaren etxeko lanen nekeak.

        14. Lebitetatik izan ziran Semeia, Asuben semea, Ezrikamen semea, Hasebiaren, Merarien semeetatik bataren semea;

        15. Eta Bakbakar arotza, eta Galal, eta Matanias Mikaen semea, Zekrien semea, Asafen semea;

        16. Eta Obdias Semeiaren semea, Galalen semea, iditunen semea, eta Barakia Asaren semea, Elkana, Netofatiko erritxoetan bizitu izan zanaren semea.

        17. Eta Atezaiak: Selum, eta Akub, eta Telmon, eta Ahimam: eta Selum beren anaia zan nagusiena.

        18. Denbora onetaraño Lebiten parte batek bere txandaka bella egin oi zuen, sortalderontz dagoan elizako ate, erregearena deitzen zitzaionean.

        19. Selum Koreren semea, Abiasafen semea, Kore zarraren semea, egoten zan an bere anaiarekin eta bere aitaren familiarekin; au da Koritak, zeñak dauden lantegiko obren gañean, eta gordetzen dituzten tabernakuloko atariak, eta beren familiak, zeñak beren txandaka, bella egiten duten Jaunaren etzauntzeko sarreran.

        20. Eta Finees Eleazarren semea zan bere Gidaria Jaunaren aurrean.

        21. Eta Zakarias Mosolamiaren semea zan, Testimonioko Tabernakuloko ateko atezaia.

        22. Oiek guztiak autuak ateak zaitzeko, ziran berreun eta amabi, eta zeuden eskribatuak beren erritxoetan, zeñak jarri zituzten Dabidek eta Samuel Ikusleak, beren leialtasunagatik,

        23. Ala berak, nola beren semeak, zaitzeko beren txandetan Jaunaren etxeko ateak, eta Tabernakulokoak.

        24. Zeuden atezaiak lau aizetara, au da, sortaldera, eta sartaldera, eta ifarrera, eta egoera.

        25. Baña beren anaiak bizi ziran erritxoetan, eta etorri oi ziran beren larunbatetan denborarik denborara.

        26. Lau Lebita oien mendean zeuden atezai guztiak, eta begiratzen zuten bizilekuak gatik, eta Jaunaren elizako gauzakgatik.

        27. Bakoitzak zeukan bere bizilekua Jaunaren elizaren inguruan, eta idikitzen zituzten goizean bere denboran ateak.

        28. Oien jatorrikoak ere ziran, elizlanetako ontzien ardura zeukatenak, zeren beren kontura sartu eta ateratzen ziran ontziak.

        29. Oietatikoak ere ziran, elizako gauza usubearrak beren kontura zeuzkatenak, eta iduki oi zuten iriñloraren, eta ardoaren, eta olioaren, eta inzensoaren, eta aromaen kontua.

        30. Apaizen semeak ordea ziran egiten zituztenak okenduak aromakin.

        31. Eta Matatias Lebita, Selumen lenbizisortu, Koritak, zeukan, zartagiñean frijitzen ziran gauzen kontua.

        32. Kaaten seme, oien anaietatiko batzuen kontura zeuden proposizioko ogiak, prestatzeko beti eginberriak larunbat bakoitzean.

        33. Oiek dira, Lebiten familietako kantarien arteko nagusienak, zeñak bizitu oi ziran elizari itsatsiak zeuden tokietan, aritzeko beti gau ta egun beren lanean.

        34. Lebiten agintari, beren familietan prinzipeak, zeuden Jerusalenen.

        35. Eta Gabaonen bizi izan zan Jehiel, Gabaonen berriztatzallea, eta bere emaztearen izena zan Maaka,

        36. Abdon bere seme lenbizisortua, eta Sur, eta Zis, eta Baal, eta Ner, eta Nadab,

        37. Baitaere Jedor, Ahio, eta Zakarias, eta Mazelot.

        38. Eta Mazelotgandik izan zan sortua Samaan. Oiek bizi izan ziran beren anaiakin Jerusalenen, beren anaien aurkez.

        39. Eta Nergandik izan zan sortua Zis, eta Zisgandik izan zan sortua Saul, eta Saulgandik izan ziran sortuak Jonatas, eta Melkisua, eta Abinadab, eta Esbaal.

        40. Jonatasen semea izan zan Meribbaal. Meribbaalena izan zan Mika.

        41. Mikaen semeak izan ziran Fiton, eta Melek, eta Taraa, eta Ahaz.

        42. Ahazgandik izan zan sortua Jara, eta Jaragandik izan ziran sortuak Alamat, eta Azmot, eta Zamri. Zamrigandik izan zan sortua Mosa.

        43. Mosagandik izan zan sortua Banaa, zeñaen seme Rafaiagandik izan zan sortua Elasa, zeñagandik jaio zan Asel.

        44. Aselek iduki zituen sei seme, zeñaen izenak izan ziran: Ezrikan, Bokru, Ismahel, Saria, Obdia, Hanan: oiek dirade Aselen semeak.

 

AMARGARREN KAPITULUA

        1. Eta Filistintarrak gudatu ziran Israelen kontra, eta Israeltarrak iges egin zuten Palestinakoakgandik, eta erori ziran zaurituak, Jelboeko mendian.

        2. Eta zijoazela aurrera Filistintarrak, Saul eta bere semeen ondoren, il zituzten Jonatas, eta Abinadab, eta Melkisua, Saulen semeak.

        3. Eta agizturik guda Saulen inguruan, arkitu zuten fletxariak, eta zauritu zuten beren fletxakin.

        4. Eta esan zion Saulek bere ezkutariari: Atera ezak ire ezpata zorrotik, eta il nazak, etorri ez ditezten zirkunzidatu gabeko oriek, eta iseka egin ez dizadaten. Baña bere ezkutariak beldurrez ikaraturik, etzuen nai egin au. Orduan Saulek atera zuen bere ezpata, eta etzin zan bere gañean.

        5. Ikusirik au bere ezkutariak, au da, illa zala Saul, etzin zan bera ere bere ezpataren gañean, eta il zan.

        6. Il zan bada Saul, eta bere iru semeak, eta orobat bere etxe guztia ere galdu zan.

        7. Ikusi zutenean au Israelko seme, kanpoetan bizi ziranak, iges egin zuten, eta illik onezkero Saul, eta bere semeak, utzi zituzten beren erriak, eta barreiatu ziran batera eta bestera, eta etorri ziran Filistintarrak, eta bizi izan ziran beretan.

        8. Biaramonean bada, zebiltzala Filistintarrak, illak zeuzkaten gauzak arrapatzen, arkitu zituzten Saul, eta bere semeak zetzatela Jelboeko mendian.

        9. Eta arturik berak zeukana, eta ebakirik lepoa, eta kendurik armak, eraman zuten beren errira erabilteko alde guztietatik, eta izateko erakutsia jende guztiari idoloen elizetan.

        10. Eta bere armak konsagratu ziozkaten beren jainkoen elizari, eta bere burua iltzatuta jarri zuten Dagonen elizan.

        11. Aditu zutenean Jabes Galaadko gizon batzuek, Filistintarrak Saulen gorputzarekin egin zuten guztia,

        12. Joan ziran batean beretatik bulardetsuenak, eta atzitu zituzten Saul eta bere semeen gorputz illak, eta ekarri zituzten Jabesera, eta obiratu zituzten beren ezurrak, Jabesen zegoan arte baten azpian; eta zazpi egunean barau egin zuten.

        13. Il zan bada Saul bere bekatuen kastiguan, autsi zuelako Jaunak emondako agintea, eta gorde etzuelako, eta gañera pitonisarekin itundu zalako,

        14. Eta Jaunagan itxedon etzuelako. Argatik kendu zion bizia, eta irago zuen bere erreñua Dabid Isairen semeagana.

 

AMAIKAGARREN KAPITULUA

        1. Bildu zan bada Israel guztia Dabidgana Hebronen, esaten zuela: Zure aragia eta ezurra gera.

        2. Len ere, oraindikan Saul bizi zala, zu ziñan ateratzen zenduena Israel gudatzera, eta itzulierazitzen ziñiona etxera; zeren zuri esan zizun zure Jainkoak: Zu izango zera nere erriaren artzaia, eta zu izango zera bere prinzipea.

        3. Etorri ziran bada Israelko zar guztiak erregeagana Hebronen, eta Dabidek egin zuen berakin elkartasuna, Jaunaren aurrean; eta igortzi zuten Israelko erregetzat, Samuelen bitartez Jaunak esandako itzaren araura.

        4. Eta joan zan Dabid Israel guztiarekin Jerusalenera, au da Jebus, non zeuden Jebustar, lurrean bizi ziranak.

        5. Eta Jebusen bizi ziranak esan zioten Dabidi: Ez aiz emen sartuko. Baña Dabidek artu zuen Siongo gaztelua, zeñi gero deitu zitzaion Dabiden erria.

        6. Esan zuen lenago: Lenbizia dana Jebustarrak garaitzen, izango da prinzipe eta agintari nagusi egiña. Lenbizia bada erasotzean izan zan Joab, Sarbiaren semea, eta gelditu zan prinzipe eginik.

        7. Eta Dabid bizi izan zan gazteluan, eta argatik izan zan deitua Dabiden erria.

        8. Eta egin zuen erria inguruan, Melotik beste alderaño, eta erriaren gañerakoa berritu zuen Joabek.

        9. Dabid zijoan egiñaz aurrerapenak, eta indarra artuaz, eta ejerzituen Jauna zegoan berarekin.

        10. Oiek dira, Dabiden sendoen artean nagusienak, zeñak lagundu zioten, ezagutua izan zedin Israel guztiko erregetzat, Jaunaren itz, Israeli adirazia izan zitzaionaren araura.

        11. Eta au da Dabiden sendoen zenbata: Jesbaam Hekamoniren semea, ogeita amarren gidaria, onek jaso zuen bere lanza irureunen gañean, zeñak zauritu zituen guda bakar batean.

        12. Onen ondoan Eleazar Ahohitarra, aitaren aldeko bere osabaren semea, zeñ zan iru sendoenetatik bat.

        13. Au arkitu zan Dabidekin Fesdomimen, Filistintarrak bildu ziranean gudatzera toki artan, eta erri artako kanpoak zeuden garagarrez beteak, eta erriak iges egin zuen Filistintarren aurretik.

        14. Oiek sendo gelditu ziran kanpoaren erdian, eta zaitu zuten, eta deseginik Filistintarrak, Jaunak egin zion mesede andi bat erriari.

        15. Iru oiek, ogeita amar gidarien artean, izan ziran jetxi ziranak Dabid zegoan aitzera Odolamgo kobaren aldean, Filistintarrak jarri zituztenean etzauntzak Rafaimgo ibarrean.

        16. Dabid bada zegoan toki sendatu batean, eta Filistintarren talde bat Belenen.

        17. Etorri zitzaion orduan Dabidi gurari bat, eta esan zuen: O nork eman lezakedan, Belengo atearen aldean dagoan putzuko ura!

        18. Orduan iru oiek irago ziran Filistintarren kanpoaren erditik, eta aterarik ura, Belengo atean dagoan putzutik, eraman zioten Dabidi, edan zezan; zeñak etzuen nai izan, baizik eskeñi zion doañean Jaunari,

        19. Esaten zuela: Ez dezala utzi Jaungoikoak, nik au egitea bere aurrean, eta edatea gizon oien odola, zeren beren bizien irriskuarekin, ekarri didate ura. Eta argatik etzuen edan nai izan. Au egin zuten iru gizon txit sendo aiek.

        20. Berebat Abisai Joaben anaia zan iruen Prinzipea, eta berak altxatu zuen bere lanza irureunen kontra, zeñak zauritu zituen; eta bera zan iruen artean izenik ospatsuenekoa,

        21. Bigarren irurpillako iruen artean argitsuena eta beren Prinzipea; baña etzituen berdindu lenbiziko iruak.

        22. Banaias Joiadaren, gizon txit sendo, egitate andiak egin zituenaren semea, zan Kabseelgoa. Berak il zituen Moabko bi arielak, eta hura bera da sartu zana urpetegi baten barrenen, eta beraren erdian il zuen leoi bat, elurtza batean.

        23. Il ere zuen ark berak ijito bat, zeñaen luzeera zan bost besokoa, eta zeukana lanza bat, eutegi baten zur, irazkibiltzallearen irudikoa. Esetsi zion bada berari makilla batekin, eta kendu zion bere eskuan zeukan lanza, eta lanza onekin beronekin il zuen.

        24. Oiek egin zituen Banaias Joiadaren semeak, zeñ zan iru bulardetsuen artean izenik otspatsuenekoa;

        25. Ogeita amarren artean lenbizia, baña etzituen berdindu iruak, eta Dabidek egin zuen bere konsejari kutun.

        26. Ejerzituan sendoenak ziran Asahel Joaben anaia, eta Elkanan, zeñ zan Belengoa, aitaren aldeko bere osabaren semea,

        27. Sammot Aroriena, Heles Falonena.

        28. Ira Tekuakoa Akzesen semea, Abiezer Anatotena,

        29. Sobbokai Husatena, ilai Ahotena,

        30. Maharai Netofatena, Helet Netofatkoa, Baanaren semea.

        31. Etai Ribaien semea Gabaatkoa Benjaminen semeetatikoa, Banaia Faratoniarra.

        32. Hurai Gaas errekakoa, Abiel Arbatiarra, Azmot Bauramiarra, Eliaba Salaboniarra.

        33. Asem Jezoniarraren semeak, Jonatan Arariar, Sajeren semea.

        34. Ahiam Sakar Arariarraren semea,

        35. Elifal Urren semea,

        36. Hefer Mokeratiarra, Ahia Feloniarra,

        37. Hesro Karmeloarra, Naarai Asbairen semea,

        38. Joel Natanen anaia, Mibahar Agaraien semea.

        39. Selek Amoniarra, Naarai Berotiarra, Joab Sarbiaren semearen ezkutaria.

        40. Ira Jetrearra, Gareb Jetrearra.

        41. Urias Hetearra, Zabad Oholiren semea,

        42. Adina Sisaren semea Rubeniarra, Rubeniarren Prinzipea, eta berarekin ogeita amar.

        43. Hanan Maakaren semea, eta Josafat Mataniarra,

        44. Ozia Astoritarra, Samma, eta Jehiel Hotam Aroritarraren semeak,

        45. Jedihel Samrien semea, eta Joha bere anaia Tosaitarra,

        46. Eliel Mahumitarra, eta Jeribai eta Josaia Elnaemen semeak, eta Jetma Moabtarra, Eliel eta Obed, eta Jasiel Masobiakoak.

 

AMABIGARREN KAPITULUA

        1. Oiek ere etorri ziran Dabidgana Sizelejera, oraindikan Saul Zisen semearen igesi zebillala, zeñak ziran txit sendoak, eta gerrari galantak,

        2. Uztai aurtikitzalle trebeak, esku biakin botatzen zituztenak arriak aballakin, eta zuzendu fletxak, Saulen aideak, Benjaminen tribukoak.

        3. Nagusiena zan Ahiezer, eta gero Joas, biak Sammaa Gabaatkoaren semeak, eta Jaziel eta Falet Azmoten semeak, eta Baraka eta Jehu Anatoteoak.

        4. Berebat Samaias Gabaongoa, ogeita amarretatik errutsuena, eta ogeita amarren burua, Jeremias, eta Jeheziel, eta Johanan, eta Jezabad Gaderotkoak,

        5. Eluzai, eta Jerimut, eta Baalia, eta Samaria, eta Safatia Arufkoak.

        6. Elkana, eta Jesia, eta Azareel, eta Joezer, eta Jesbaam Karehimgoak.

        7. Joela, eta Zabadia, Jerohamen semeak Jedorkoak.

        8. Baita Gadditik ere irago ziran Dabidgana, mortuan ezkutatua zegoanean gizon txit sendo, eta soldadu guztiz onak, ezkutu eta lanzakin, beren arpegiak leoien arpegiak bezelakoak, eta ariñak mendietan basauntzak bezela.

        9. Ezer lenbizikoa, Obdias bigarrena, Eliab irugarrena,

        10. Masmana laugarrena, Jeremias bosgarrena,

        11. Eti seigarrena, Eliel zazpigarrena,

        12. Johanan zortzigarrena, Elzebab bederatzigarrena,

        13. Jeremias amargarrena, Makbanai amaikagarrena,

        14. Gaden semeetatik oiek ziran ejerzituko agintariak, txikienak agintzen zien eun soldaduri, eta andienak millari.

        15. Oiek dira Jordana irago zutenak lenbiziko illean, goaitik irtetzen danean, eta urez betetzen dituenean erriberak, eta iges erazi zieten, bizi ziran guztiai ibarretan sortaldean eta sartaldean.

        16. Eta berebat etorri ziran Benjamindik eta Judatik, Dabid egon oi zan gaztelura.

        17. Eta Dabid atera zitzaioten bidera, eta esan zuen: Baldin etorri bazerate nigana pakez, niri laguntzeko gogoarekin, nere biotza batuko da zuekin, baña baldin jartzen badizkidazute zelatadaren batzuek, nere etsaien alde, ez dagoan ezkero gaiztakeriarik nere eskuetan, ikusi eta juzgatu beza gure gurasoen Jaungoikoak.

        18. Orduan Amasai, ogeita amarren gidariak, espirituak mugitua izanik, esan zuen: Zureak gera, o Dabid, eta zurekin gaude, o Isairen semea, pakea, pakea zuri, eta pakea zuri laguntzen dizuten guztiai, bada zuri laguntzen dizu zure Jaun Jainkoak. Artu zituen bada Dabidek eta egin zituen bere ejerzituko agintari.

        19. Manasesen tributik ere irago ziran Dabidgana, zijoanean au Filisteoakin gudatzera Saulen kontra gudatu ez bazan ere berakin, zeren Filisteoen prinzipeak idukirik batzarrea, itzulierazi zioten, esaten zutela: Gure biziaren irriskuarekin itzuliko da bere jaun Saulgana.

        20. Biurtu zanean bada Sizelegtik, irago ziran beragana Manasesenetik, Ednas, eta Jozabad, eta Jedihel, eta Mikael, eta Ednas, eta Jozadab, eta Eliu, eta Salati, zeñak agintzen zieten milla gizon Manasesenai.

        21. Oiek lagundu zioten Dabidi lapurtxoen kontra, zeren ziran gizon txit sendoak, eta izan ziran egiñak ejerzituko agintari.

        22. Eta onela egun bakoitzean zetozten Dabidgana berari laguntzera, aliketa txit asko bildu ziran artean, Jaungoikoaren ejerzitu bat bezela.

        23. Au da ere, Dabidgana etorri ziran ejerzituko Prinzipeen zenbata, Hebronen zegoanean, iragotzeko beragana Saulen erreñua, Jaunaren itzaren araura.

        24. Judaren semeetatik, ezkutu eta lanzaz armatuak eta gudarako gertuak, sei milla eta zortzireun.

        25. Simeonen semeetatik, gizon txit sendoak gerrarako, zazpi milla, eta eun.

        26. Lebien semeetatik, laumilla eta zazpireun.

        27. Berebat Joiada, Aaronen jatorriko Prinzipea, eta berarekin iru milla, eta zazpireun.

        28. Etorri ere zan Sadok, ekarrai txit oneko gaztea, ogeita bi familietako buru, bere aitaren etxeko jatorrikoakin.

        29. Eta Benjamingo seme, Saulen anaietatik, iru milla, zeren oietatiko zati andi batek oraindikan jarraitzen zion Saulen etxeari.

        30. Eta Efraimen semeetatik ogei milla, eta zortzireun, gizon txit sendo, eta otspatsuak beren aideen artean.

        31. Eta Manasesen tribuaren erditik, emezortzi milla, guztiak beren izenak eskribatuta etorri ziran Dabid errege egitera.

        32. Eta Isakarren semeetatik, berreun nagusietatikoak, gizon adituak, zeukatenak denbora bakoitzaren ezagera, adirazteko zer egin bear zuen Israelek, eta tribuko gañerako guztiak jarraitzen zieten beren iritziari.

        33. Orobat Zabulondik etorri ziran berari laguntzera, biotz tolesgabeakin berrogeita amar milla, gudara irtetzeko gertuak, eta armaz ongi ornituak.

        34. Eta Neftalitik milla nagusietatiko, eta berakin ogeita amazazpi milla gizon; ezkutu eta lanzaz armatuak.

        35. Berebat Dandik gudarako gertuak, ogeita zortzi milla eta seireun.

        36. Eta Asertik, gerrarako unean, eta esesteko gertuak, berrogei milla.

        37. Atzenean Ruben eta Gaden tribuetatik, eta Manasesen tribuaren erditik, Jordango beste aldetik, eun eta ogei milla ongi armatuak.

        38. Gerra gizon guzti oiek, gudarako gertuak, biotz men batekin etorri ziran Hebronera, jartzera Dabid Israel guztiko erregetzat, eta Israelen gañerako guztiak ere nai zuen, Dabid errege egitea.

        39. Eta egon ziran an Dabidekin iru egunean jaten eta edaten: zeren beren anaiak egin ziozkaten orniak.

        40. Eta gañera auzoetako erriak, Isakar, Zabulon eta Neftalirañokoak, ekartzen ziozkaten ogiak astoetan, eta Gameluetan, eta mandoetan, eta idiakin, berak jan zitzaten, iriña, piku ogiak, maspasak, ardoa, olioa, idiak, ariak txit ugari, zeren Israel poz zan.

 

AMAIRUGARREN KAPITULUA

        1. Dabidek bada iduki zuen batzarrea tribunoakin, eta zenturionakin, eta nagusi guztiakin,

        2. Eta esan zion Israelko batzarre guztiari: Ongi baderitzazute, eta badatoz gure Jaun Jainkoagandik esaten ditudan itzak: bialdu ditzagun ots egitera, Israelko probinzia guztietan gelditu diran gure anaiai, eta erri inguruetan bizi diran apaiz, eta lebitai, bildu ditezen gurekin,

        3. Eta ekarri dezagun gugana gure Jaungoikoaren kutxa, zeren ez degu billatu Saulen egunetan.

        4. Eta erantzun zuen talde guztiak, ala egin zedilla, zeren erri guztiari ongi iritzi zitzaion esan zuena.

        5. Bildu zuen bada Dabidek Israel guztia Ejiptoko Sihortik Ematen sarreraraño, eramateko Jaungoikoaren kutxa Kariatiarimdik.

        6. Eta igo ziran Dabid, eta Israelko gizon guztiak Kariatiarimgo muñatzera, zeñ dagoan Judan, eramateko andik Jaun Jainkoaren kutxa, zeñ dagoan eseria Kerubinen gañean, non ots egiten zaion bere izenari.

        7. Eta jarri zuten Jaungoikoaren kutxa gurdi berri baten gañean, Abinadaben etxetik, eta Oza eta bere anaiak zuzentzen zuten gurdia.

        8. Eta Dabid eta Israel guztiak ematen zituzten pozaren siñaleak Jaungoikoaren aurrean beren indar guztiakin, kantakin, eta zitarakin, eta salterioakin, eta panderoakin, eta zinbaloakin, eta tronpetakin.

        9. Allegatu ziradenean berriz Kidonen larrañara, luzatu zuen Ozak bere eskua, kutxa irozotzeko, zeren idi batek pozez saltoka ari zala, piska bat zeartu zuen.

        10. Argatik Jauna aserretu zan Ozaren kontra, ukitu ziolako kutxari, eta il zan an Jaunaren aurrean.

        11. Eta tristetu zan Dabid, Jaunak berezitu zuelako Oza, eta deitu zion toki ari, Ozaren berezituera, gaurko eguneraño irautzen duen izena.

        12. Eta Jaungoikoaren beldur izan zan denbora artan, esaten zuela: Nola sartu nezake nere etxean Jaungoikoaren kutxa?

        13. Eta argatik etzuen eraman bere etxera, au da, Dabiden errira; baizik eramanerazi zuen Obededon Jetkoaren etxera.

        14. Egon zan bada Jaungoikoaren kutxa iru illabetean Obededonen etxean, eta Jaunak bedeikatu zuen bere etxea, eta zituen gauza guztiak.

 

AMALAUGARREN KAPITULUA

        1. Hiram Tiroko erregeak ere bialdu zituen mandatariak Dabidgana, eta zedrozko zurak, eta ijelsariak, eta arotzak, egin zitzaioten etxe bat.

        2. Eta ezagutu zuen Dabidek, Jaunak sendatu zuela Israelko erregetzat, eta bere erreñua izan zala goratua Israel bere erriaren onerako.

        3. Artu ere bazituen Dabidek beste emazte batzuek Jerusalenen, eta berakgandik izan zituen semeak eta alabak.

        4. Jerusalenen jaio zitzaiozkanen izenak dira oiek: Samua, eta Sobad, Natan, eta Salomon,

        5. Jebahar, eta Elisua, eta Elifalet,

        6. Eta Noga, eta Nafeg, eta Jafia,

        7. Elisama, eta Baaliada, eta Elifalet.

        8. Aditurik berriz Filistintarrak, Dabid izan zala igortzia Israel guztiko erregetzat, igo ziran guztiak bere billan, eta aditurik au Dabidek, atera zitzaien bidera.

        9. Eta etorririk Filistintarrak, zabaldu ziran Rafaimgo ibarrean.

        10. Eta itundu zan Dabid Jaunarekin, esaten zuela: igoko ote naiz Filistintarren kontra, eta jarriko bai al dituzu nere eskuan? Eta erantzun zion Jaunak: igo zaite, eta jarriko ditut zure eskuan.

        11. Eta igorik berak Baalfarasimera, an desegin zituen Dabidek, eta esan zuen: Berezitu ditu Jaungoikoak nere etsaiak nere eskuz, urak berezitu oi diraden bezela, eta argatik toki aren izena izan zan deitua Baalfarasim.

        12. Eta an utzi zituzten beren jainkoak, eta Dabidek agindu zuen erretzeko.

        13. Filistintarrak egin zuten oraindik beste erasotze bat, eta zabaldu ziran ibarretik.

        14. Eta Dabid berriz itundu zan Jaungoikoarekin, eta esan zion Jaungoikoak: Etzaite igo beren ondoren, alde zaite berakgandik, eta etorriko zera beren kontra udarien aurretik.

        15. Eta aditzen dezunean, udarien kopan dabillan baten otsa, orduan aterako zera gudara. Zeren Jaungoikoa dijoa zure aurretik, zauritzeko Filistintarren etzauntzak.

        16. Egin zuen bada Dabidek Jaungoikoak agindu ziona, eta desegin zituen Filistintarren etzauntzak, Gabaondik Gazeraraño.

        17. Eta barreiatu zan Dabiden ospea alderri aietatik, eta Jaunak egin zuen jende guztien beldurgarri.

 

AMABOSGARREN KAPITULUA

        1. Egin ere zituen etxeak beretzat Dabiden errian; eta Jaungoikoaren kutxarentzat egin zuen toki egoki bat, eta egin zion Tabernakulo bat.

        2. Dabidek orduan esan zuen: Ez da zillegi, Jaungoikoaren kutxa bestek eramana izatea, Lebitak baizik, zeñak autu zituen Jaunak eramateko, eta izateko beti bere ministroak.

        3. Eta bildu zuen Israel guztia Jerusalenen, Jaungoikoaren kutxa eramana izan zedin, gertutua zeukaion tokira.

        4. Baitaere Aaronen semeak, eta Lebitak.

        5. Kaaten semeetatik, Uriel izan zan Prinzipea, eta bere anaiak eun eta ogei.

        6. Merarien semeetatik, Asaia zan nagusiena, eta bere anaiak berreun eta ogei.

        7. Jersonen semeetatik, Joel zan nagusiena, eta bere anaiak eun eta ogeita amar.

        8. Elisafanen semeetatik Semeias zan Prinzipea, eta bere anaiak berreun.

        9. Hebronen semeetatik, Eliel zan Prinzipea, eta bere anaiak larogei.

        10. Ozielen semeetatik, Aminadab zan Prinzipea, eta bere anaiak eun eta amabi.

        11. Eta ots egin zien Dabidek Sadok eta Abiatar Apaizai, eta Uriel, Asaia, Joel, Semeia, Eliel, eta Aminadab Lebitai,

        12. Eta esan zuen: Zuek Lebiten familien Prinzipeak zeratenok, santutu zaitezte zuen anaiakin, eta ekarri ezazute Israelko Jaun Jainkoaren kutxa, gertutua dagokion tokira,

        13. Lenbiziko aldian bezela, etzeundetelako zuek an, nola Jaunak zauritu ginduen, ala gertatu dedin orain ere, zillegi ez dan gauzaren bat egiten badegu.

        14. Apaizak bada, eta Lebitak santutu ziran, Israelko Jaun Jainkoaren kutxa eramateko.

        15. Eta Lebiren semeak eraman zuten Jaungoikoaren kutxa beren sorbalden gañean zigorretan, Moisesek agindu zuen bezela, Jaunaren itzaren araura.

        16. Eta Dabidek esan zien Lebiten Prinzipeai, siñalatu zitzatela beren anaien artean kantariak, eta bolin soñu jotzalleak, au da, nabloak, lirak, eta zinbaloak; pozezko soñuak allegatu zitezen zeruraño.

        17. Eta Lebitetatik siñalatu zituzten, Hemam Joelen semea, eta bere anaietatik, Asaf Barakiasen semea, eta Merarien seme, beren anaietatik Etan Kasaiaren semea.

        18. Eta berakin bere anaiak, bigarren txandan Zakarias, eta Ben, eta Jaziel, eta Semiramot, eta Jahiel, eta Ani, Eliab, eta Banaia, eta Maasias, eta Matatias, eta Elifalu, eta Mazenias, eta Obededom, eta Jehiel, zeñak ziran atezaiak.

        19. Eta Heman, Asaf, eta Etan kantariak jotzen zituzten bronzezko zinbaloak.

        20. Eta Zakariasek, eta Ozielek, eta Semiramotek, eta Jahielek, eta Anik, eta Eliabek, eta Maasiasek, eta Banaiasek, kantatzen zituzten kanta estaliak nabloakin.

        21. Eta Matatiasek, eta Elifaluk, eta Mazeniasek, eta Obededomek, eta Jehielek, eta Ozaziuk kantatzen zituzten garaipen kantak zortzi sokako harpakin.