GUDARIEN EGIÑAK
Euskaldun gaztediari, biotzez
Egilleak
Aspaldi agindutako «Urrundik» bigarren liburua «Guda-Oroi» oraindik bukatu gabea det. Ez dakit iñoiz amaitu al izango ote detan ere. Bertsoak ez baitira, geienetan, artara yarrita sortzen, berez eta uste-ezian datozela baizik.
Beraz, «Gudarien Egiñak» dakarzkit gaur argitara. Oraindik yaiotzeko dagon «Guda-Oroi» orrietatik igesiak ditut, izkutuan bizitzen aspertu zaizkidala nonbait.
Azkenengo orrietan arkituko dezu, irakurle, olerki bakoitzari dagokion doñu errikoia.
Bertsuok erriarentzat sortuak izanik, beronek, geure erriak, atsegiñez artu, ta noizbait abestuko ba'litu, auxe egillearen pozik aundiena.
Gure Gudarien oroitzez
«Euskal ezpaiñetan, semerik-seme,
biur bitez bertso zar,
txistu ta danboliñaz dantzan ere!
abestuitzak euskotar...!
© Telesforo Monzon