ALARGUN ZOROARENA

 

                        «Lenbiziko doñuz»

 

«Etxebeltz» baserriko

Alargun zoroa,

egunez ez ageriko...

Gauaz irtetzen sorora...!

 

Ta illuna zulatuaz

irrintzi zorrotzez

bere itzok egazka doaz

mendiz-mendi, oiartzunez:

 

«Ni naiz, ni —dio— alargun zoroa!

Senar ta iru seme batean galdua...

Aien oiak oztu dizkik, guda madarikatua!»

 

Bel-beltzez yantzi, illeak aske utzi,

egunaz gau egin ta gauaz irrintzi...

«Non dira beste zoro oiek, gudan nai zutenak asi?»

 

 

© Telesforo Monzon

 

 

"Gudarien egiñak"

"Telesforo Monzon - Literatur lanen bilduma" orrialde nagusia