BERTSOLARIAREN DEIA!
«Bigarren doñuz»
Itxasoa utzi ta menditik yetxita
bil zaitezte enparantzan
bertsolaria dabil abestuz-eta
guda aipatu naiean.
Euskalerri'ko mutillen egintzak
erakutsi semeari,
Gudariari zor diogun aintzak
izan ez dezan amai!
Soiñez erregearen semea,
gogoz aingeru antza berea.
Mendian txoria bezin arin,
alkandora txuriz ta prakarin.
Lekaixu, irrintzi, zantzo, t'oiu!
Bular gaztea burnizko du:
Eriotza artuaz kantari,
beldurra zer ote dan ez daki!
Euskal Gudarien izena
zabal bedi gizadi barrena.
Mendian izan arren otsoa,
galduarentzat arkumetxoa.
Iñori gorrotorik gabe,
arek aske izatea maite.
Erantzi txapelak, euskaldun...
ta Gudarien egiñak entzun!
Erriak Dantza ta Guda mendi goietan...
Aupa mutillak! Aurrera!
Bakea baitegu biotzetan,
ez degu iltzeko beldurra!
Euskalerri'ko mutil gazteak,
Aingeru, naiz ta Gudari
gorroto gabe yausiak dira
mendigoietan kantari!
© Telesforo Monzon