TONTORRETAN IL ZIRAN KANTARI...
«Bigarren doñuz»
Txalupak laga ta goldeak utzita,
gaztedirik ederren,
bide ta mendiz gau osoa ibillita,
Loiola'ra zetorren.
Errietako langille gazteekin
egun-argiz alkartu,
ta aurrean artuta txistu ta ikurrin,
Loiola ibarran sartu...!
Ara! Emen euskal gaztedia...
zai ta gorde naian bere erria.
«Suak artu didala biotza
ez zait beldurgarri eriotza.
Yatorriz gera bake zale,
gudak atzeman gertu gabe,
baiñan arrotzak datozela,
amildu ditzagun goitik bera!»
Mendirik mendi guda soñua...
euskoak zapaltzeko sortua!
Guk ari erantzun irrintziñez:
«Arrotzaren ankazpietan ez!»
Eta izkillurik ez baitzuten,
Gudariak eskutsik irten...
Bizitza opaz Euzkadi'ri
tontorretan il ziran kantari.!
Erriak Dantza ta Guda mendi goietan...
Aupa mutillak! Aurrera!
Bakea baitegu biotzetan,
ez degu iltzeko beldurra!
Euskalerri'ko mutil gazteak,
Aingeru, naiz ta Gudari
gorroto gabe yausiak dira
mendigoietan kantari!
© Telesforo Monzon