NOLA NAPARRAK GEURE AURKA?
«Bigarren doñuz»
Artean, Bizkai'ko semeak Artxanda'n
illuntzi baten bildu,
ta Bilbo'ko kale barrena, gauean
abestuaz agertu.
Agure ta andra, ume ta neskatil
arnas artzeke dira
gau illunean, geldirik eta ixil,
gazte aiei begira...
Eibartarrak Donosti'ra doaz
ta, bertakoekin bat egiñaz,
militar españarrak zapaldu
ta aien eskutatik erria artu.
Gurutzea ezpatarekin
etsaiak duala bat egin
aurrera dator, Euskalerri
suaz biurtu naian illerri!
Napartarrak nola gure aurka
Ama batek semetzat ba'gauzka?
Odolak egin ba gaitu anai,
nork egin nai gaitu alkar etsai?
Naparraren itzal zabala
ludian seirak bat giñala!
Sei adar, Zugaitz baten egur...
Aizkolarieri diet beldur!
Erriak Dantza ta Guda mendi goietan...
Aupa mutillak! Aurrera!
Bakea baitegu biotzetan,
ez degu iltzeko beldurra!
Euskalerri'ko mutil gazteak,
Aingeru, naiz ta Gudari
gorroto gabe yausiak dira
mendigoietan kantari!
© Telesforo Monzon