SASETA'REN EKIÑALDIAK
«Bigarren doñuz»
Donostia artu ta Bizkai muga aldera
datoz arrotzak arin.
Gudariak irten aiek zapaltzera
ta, izkillu barik, ezin!
Miñean dakarte kristau izena,
biotzean odolmin...
errien baten sartzean, aurrena
atzemanak il egin!
Saseta da Gudarien Buru.
Txiki, bizkor, alai, argi, sutsu.
Apala da. Beldur ez ezagun.
Kementsuenak dira aren lagun.
Adiz otza, odolez bero,
aurrera! arek esan ezkero,
euskaldun mutil guziak nai,
il edo bizi, berari yarrai!
Zabaldu zan, artean, berri au:
«Gazteak! lzkilluak dizkiau»
Gudarien txapelak aidean,
txistu ta ikurriña artuta aurrean!
«Azkar mutillak Elgeta'ra
Bizkaitarrak gure zai dira,
Naiz izan bi, izkillu batekin,
bat il ondoren... besteak ekin!»
Erriak Dantza ta Guda mendi goietan...
Aupa mutillak! Aurrera!
Bakea baitegu biotzetan,
ez degu iltzeko beldurra!
Euskalerri'ko mutil gazteak,
Aingeru, naiz ta Gudari
gorroto gabe yausiak dira
mendigoietan kantari!
© Telesforo Monzon