ELGETA'N ANAIEN LAZTANA
«Bigarren doñuz»
Kalamuta'tik Ubera ingururaño,
ta andik Kanpantzar'era
gure gazteak, mutil eder ta yaio
sakabanatu dira.
Naiz-eta artean aiek ez Gudari
bake mutillak baño,
gudan asi orduko arrotzari
bultza mendi beraño.
Bekoak atzera gora igo nai,
ta Elgeta'n gureak aien zai...
Landaetan arrotzen odola
ta aiek ezin izan igo gora!
Gero, Intxorta gaiña artu zuten
baiña Bediaga ara emen...
ta, zauritu dala burrukan,
Intxorta atzera gure eskuetan!
Gipuzkoar seme ta Bizkaitar
muga-mugan besarkatuz alkar,
Araba ta Naparra'tik ere
gazteak igesi geure alde...
Ta Euzkadi'k bizi-zoria
Bizkaia'n zuala ipiñia,
euskaldunak, alkarren anai,
yarri ziran sutan!, arrotzen zai.
Erriak Dantza ta Guda mendi goietan...
Aupa mutillak! Aurrera!
Bakea baitegu biotzetan,
ez degu iltzeko beldurra!
Euskalerri'ko mutil gazteak,
Aingeru, naiz ta Gudari
gorroto gabe yausiak dira
mendigoietan kantari!
© Telesforo Monzon