ASI!, ASI...!
«Bigarren doñuz»
Arrotzak uste zuan Bizkai osoa
nai bezin errex artu,
ta, ara, non bear izan zuan! gaixoa!
muga-mugan geratu.
Gipuzkoa'n bai, eskutsik giñala,
aiek etorri arro.
Lau izkillu zar artu ditugula
dabiltz apaltxoago!
Euren agintarien samiña,
Bilbo'n zaldi gain ager eziña...!
Bidali ziguten agindua:
«Burua apaldu, bestela... sua!
Txoriz beteko degu ortzi,
Bilbo, odoletan, erre ta autsi,
ta uraxe izango gure parra,
orduko zuen odol-negarra!»
Baiñan euskotarrak izutu ez:
«Asi!, asi!» arei deadarrez,
Euzkadi birrindua naiago
arrotzen oiñazpietan baño!»
Ta alaxe... goiz baten ageri
Bilbo gain txori beltz ugari...
Naizta etxeak erre ta autsi,
gudariak mendietan... eutsi!
Erriak Dantza ta Guda mendi goietan...
Aupa mutillak! Aurrera!
Bakea baitegu biotzetan,
ez degu iltzeko beldurrra!
Euskalerri'ko mutil gazteak,
Aingeru, naiz ta Gudari
gorroto gabe yausiak dira
mendigoietan kantari!
© Telesforo Monzon