ZUGAIZPEKO ZIÑA
«Irugarren doñuz»
Bertsolariak Illuntzean,
euskaldun Alkateak Zugaizpean!
Geure Gernika'n jaia.
Danboliña ta kanpaia!
Inguruetan,
guda mendietan...
Gernika'n jai!
giñala gazte baten zai,
biotz alai!
Menditik orain yetxi da
Saseta bere mutillekin,
ta kaleak bete dira
txaloka artuz aien ikurrin!
Gernika yantzi zaigu len bezin eder!
Bai eun urte
il zala uste...
ta ara berriz piztuta ager!
Goitik begira ditugun
geure asaba zarren poza!
Biotzak alaitu itzagun
naiz mendietan guda otsa!
Erriak Yaiki! Yaiki Euzkadi Ama'ren seme!
Lege-Zarra,
guretarra,
datorkigu berriz ere!
Bertsolariak Eup lagun!
Ara Agirre nun
aurrean degun!
Erriak Gora! Gora!
Lagun gazte,
irekin izango gaituk il arte!
Bertsolariak Erriaren semea!
Geuk ere, antziñako asabak lez
aske bizi nai, geure Legez!
Erriak Arrotzen mendean iñoiz ez!
Bertsolariak Illuntzean,
aldun eta agintarien artean,
Agirre Zugaizpera,
Alkate yaunen aurrera.
Ixilik doa
ta erri osoa
begira du.
Baiñan mendietan oiu...
guda-soñu!
Batzar-Etxe'ko ateak
gizon gazte orri zabaldu!
Etxe aurrean, mutillak,
euskal Ikurriña goratu!
Zugaizpean, Alkateak Agirre'n zai:
Agindua,
Errikoa,
Erriak zion eman nai!
Erriak Agintza artzean zeure eskuetan,
zaitugu, gazte geure Buru!
Zorion ta zoritxarretan,
bilduko gera zeure inguru!
Baiñan iñoiz ez dezazu gero aztu,
berriz emen,
bein edo bein,
bearko zaitugula artu!
Bertsolariak Eup lagun!
Ara Agirre nun
aurrean degun!
Erriak Gora! Gora!
Bertsolariak Aritzpean
Zin egin bear oraintxe, illuntzean...
Zutiñik ta burutsik
Erriak arnasa geratua zun
euskal seme guziak entzun!
itz eder auek esan zitun:
«Yaungoikoa'ren aurrean
burua makur nagola apalik...
Geure lur onen gaiñean
mendieri begira zutiñik...
Euskal Aritz azpian,
asabaen gomutaz
Zin dagit! Aginbidian
asi ta yarraituko dot asuro zintzogaz».
Erriak Dantza ta Guda mendi goietan...
Aupa mutillak! Aurrera!
Bakea baitegu biotzetan,
ez degu iltzeko beldurra!
Euskalerri'ko mutil gazteak,
Aingeru, naiz ta Gudari
gorroto gabe yausiak dira
mendigoietan kantari!
© Telesforo Monzon