ILLUNPETAN BEIN...
«Bigarren doñuz»
Gernika'ko yai ondoren, Bizkai guzti
bete da itxaropenez.
Goldeak eta arrantza-txalupak utzi
ta, gurean beti lez,
legorreko ta itxastar bake zale
guda-mutil biurtu,
ta naiz il bera, arrotzaren aurre
bururik ez makurtu.
Etsaiak inguratuta giñun.
Iñorako biderik ez genun.
Itxasoan etsaia nagusi;
ezer gugana sartzen ez utzi.
Legorretik ikusten ziran
kaiak zainduaz ibillian,
estaien gudontziak arro...
ta aien artetik ezin igaro!
Gau-illunpetan, bein... ontzitxo bat
izkilluz bete zetorren gutzat...
Ango gizon Elkano'ren anai
naiz iñor ezin sartu, aiek bai!
Ontzian Lezo zutik zegon
sutan ziola: Aurrera gizon!!
Bilbao'ko kairaño sartu
ta izkilluak mendian zabaldu!
Erriak Dantza ta Guda mendi goietan...
Aupa mutillak! Aurrera!
Bakea baitegu biotzetan,
ez degu iltzeko beldurra!
Euskalerri'ko mutil gazteak,
Aingeru, naiz ta Gudari
gorroto gabe yausiak dira
mendigoietan kantari!
© Telesforo Monzon