LAU ONTZITXO ZIRAN!
«Bigarren doñuz»
Lau itxasontzi... Gipuzkoa ta Bizkai
Donosti ta Naparra!
Arrantzakoak izanda burruka nai
ta irten ziran gudara!
Kañoi xar bina, beste izkillurik ez
ontzi bakoitzarentzat...
Naparra aundiena, ta arek geienez
berrogei gizonen bat.
«Kanarias» lañutatik irten...
ta «Gipuzkoa» arengana zuzen!
Gure ontziak artu du sua
ta garretan kaiara diua!
«Bizkaia'k» kendu «Kanarias'i»
oratuta zekarren ontzi.
Sei orduan yardun ondoren,
oraindik «Naparra» itxasgain zuzen!
Azkenean ager zaigu sutan
ta «Donostia» arengana yoan
Oiuz deadarka; «Onera igo!
Bestela or alperrikan ilgo!»
Aiek erantzun: «Agur anai!
Azken arte nai diau yarrai!»
Ontzia yun tala ondora,
Napar izena, garretan, gora!
Erriak Dantza ta Guda itxasoetan...
Aupa mutillak! Aurrera!
Bakea baitegu biotzetan,
ez degu iltzeko beldurra!
Euskalerri'ko mutil gazteak,
Aingeru, naiz ta Gudari
gorroto gabe yausiak dira
itxasoetan kantari!
© Telesforo Monzon