GEURI LURRAK EMATEN INDARRA...!
«Bigarren doñuz»
Yorraillarekin batera asi zitzaigun
arrotza aurrera naian,
aurretik esanda zer artuko genun
makurtzen ez ba'giñan.
Amar bat egun naikoa zitula
Bilbo-raño sartzeko,
ta, artean, birrinduko bat-batera
Bizkai'ko erri ta auzo.
Franko'tarren artean ditugu
doixtar, Erroma'ko eta moru.
Guk, aien aurka, bertako seme:
Nekazari, itxastar ta langille
Gureak eskutsik dirala,
aien egazki laño dira.
Gu iñoren laguntzarik gabe.
Europa erdi bai aien alde
Baiñan lurra gurea bai genun,
onek indarra ematen zigun!
Bular-odolaz igortziz lurra,
atzera ez nai. Bertan il gura.
Bizkai mugatik Bilbo'raño
bide luzeago, uste baño
arrotzak bear izan zitun
bi illabete t'emeretzi egun!!
Erriak Dantza ta Guda mendi goietan...
Aupa mutillak! Aurrera!
Bakea baitegu biotzetan,
ez degu iltzeko beldurra!
Euskalerri'ko mutil gazteak,
Aingeru, naiz ta Gudari
gorroto gabe yausiak dira
mendigoietan kantari!
© Telesforo Monzon