TABIRA
«Bigarren doñuz»
Euskalerria'n, goizean goiz irtetzen
langilleak lanera,
euliak bezelaxe dirala agertzen
andrak eleiza aldera.
Menditik bera neskatxa alai gazte
datoz errira astogain,
gaztai, arrautza, barazki ta esne
dakarzkitela salgai.
Goiz baten Tabirak, esnatzean,
txori beltzak zituan ortzian.
Urbiltzen ari zala aien otsa,
erriak bere gain eriotza!
Etxeak datoz goitik bera
arri ta gorputzak batera
zaborretan ager ditugu
zango ta bular beso ta buru!
Eleizan kristauak otoitzean:
Sapaia yausi ta arrapa azpian!
Apaiz zartxo bat da mezalari
Yauna eskuan dula ilda yausi!
Ta Yainkoaren Odol Bera
ixuri zitzaigun lurrera...
Onelaxe dala bat egin
Aren Odol Erriarenakin!
Erriak Dantza ta Guda mendi goietan...
Aupa mutillak! Aurrera!
Bakea baitegu biotzetan,
ez degu iltzeko beldurra!
Euskalerri'ko mutil gazteak,
Aingeru, naiz ta Gudari
gorroto gabe yausiak dira
mendigoietan kantari!
© Telesforo Monzon