SABIGAIN
«Bigarren doñuz»
Semerik seme aitatua izan bedi
mendi orren izena!
Ezagutua bai du zugaitzak begi
Gudarien kemena.
Artzaiak artzen diotela lurrin
Urkiola zelai gain,
Bizkai ta Araba arteko mugak urrin
geure mendi Sabigain.
Urtero uan, euskal gaztedi,
Urkiola'n dantza t'erromeri...
Zelai berean gaur guda-otsa,
odol, oñazea t'eriotza!
Gorrotoaz nork ote ditu
zelai orlegiok gorritu?
Igo, mutillak, tontorrera
ta arrotz oiek yaurti goitik bera!
Bediaga'k, sutan, zin egiña:
«Goian yarri baietz ikurriña!»
ta mutil guziak ari yarrai
belardiak utziz odolez blai.
Ango, zantzoz, ilda yaustea,
ta ama!, ama!, oiuz deitzea...!
Ikurriñakin goia artzean,
Bediaga'k zauri biotzean!
Erriak Dantza ta Guda mendi goietan...
Aupa mutillak! Aurrera!
Bakea baitegu biotzetan,
ez degu iltzeko beldurra!
Euskalerri'ko mutil gazteak,
Aingeru, naiz ta Gudari
gorroto gabe yausiak dira
mendigoietan kantari!
© Telesforo Monzon