GERNIKA'KO USO TXURIARENA

 

                        «Lenbiziko doñuz»

 

Gernika'ko sugarrak

ortzia gorritu,

il baño lenago naian,

biotzak, nonbait, argitu.

Su-txinparta gaiñetan,

egazka uso txuri...

Bere yun-etorrietan,

zoratu dala dirudi.

Alden ezkero, kabiari agur...!

Ta sutan sartzeko, txori gaixo beldur...

Usoak, Euskalerri lez, kabian umeak zitun.

Eta bat-batez, usokume miñez,

txoria sutara ta andik atera ez!

Gau artan nik ikusia, bertsotan dakart negarrez.

 

 

© Telesforo Monzon

 

 

"Gudarien egiñak"

"Telesforo Monzon - Literatur lanen bilduma" orrialde nagusia