SOLLUBE
«Bigarren doñuz»
I Bizkai! Ire mendi eder Sollube,
arrantzaleen zaindari,
oiñazpietan etzanda dikan geure
itxas arro Kantauri,
gaur ire begien aurre nola ager
sutxinpartan dagola?
Lau aldetatik, lau ibai gorri lez,
odola dariola!
Sollube izan Bilbo'rako giltza,
ta arrotzak aren atze dabiltza.
Gudariak ez nai mendia utzi;
narrutsik, etzanda, ekin, eutsi!
Arrotza gora igo sei aldiz
ta goiti-bera yaurti berriz!
Orain igo diranak gora
tontorretik doaz itxasora!
Ortzi gorrian txori beltz etsai...
Aiek euskal umeak erre nai.
Zugaitz adarretan zintzilizka
gorputz gazte, buru, beso ta anka!
Gudarien euskal ikurrin
sutan zegola mendi erdin,
mutillak inguruan yarri
ta ari begira il ziran kantari!
Erriak Dantza ta Guda mendi goietan...
Aupa mutillak! Aurrera!
Bakea baitegu biotzetan,
ez degu iltzeko beldurra!
Euskalerri'ko mutil gazteak,
Aingeru, naiz ta Gudari
gorroto gabe yausiak dira
mendigoietan kantari!
© Telesforo Monzon