LEMONA
«Bigarren doñuz»
Euskotar! Begira eiozu kemenez
Lemona mendiari!
Bere bi aldetatik euskal odolez
busti zitzaigun mendi!
Alde batekoak euskaldun izan,
aurkakoak ere bai
Anaiak alkar iltzen ari giñan
ta arrotzak orixe nai!
Yauna! Yauna! dizugu arrenka
ama batek semetzat ba'gauzka,
euskaldun artean gudarik ez!
Begi lañoak argitu bitez.
Entzun anaiak! Zeñek ditu
gezurrez bete zuen buru?
Batu gaitezen. Euskalerri
gurea aiña baita zuen erri.
Guziok izango gera biar
damudun seme zintzo ta leial.
Oroentzat mendi auxe bedi
ikaslekua ta negar-toki.
Lemona'n bear gurutzea
ta bertan itzok idaztea:
«Emen alkar ildako anai,
gaituzute batasunaren zai!»
Erriak Dantza ta Guda mendi goietan...
Aupa mutillak! Aurrera!
Bakea baitegu biotzetan,
ez degu iltzeko beldurra!
Euskalerri'ko mutil gazteak,
Aingeru,naiz ta Gudari
gorroto gabe yausiak dira
mendigoietan kantari!
© Telesforo Monzon