AMAIA
«Bigarren doñuz»
Euskalerri'ko Gudarien egiñak
abestu baititut nik,
bertsuok ez izan ametsez egiñak
erri-odolez baizik.
Euskal ezpaiñetan, semerik-seme
biur bitez bertso zar...
Txistu ta danboliñaz dantzan ere!
abestuitzak euskotar!
Ez diat nai gurean negarra,
Malkomerke ez baitek euskotarra.
Ator, ator gugana Itxaropen!
Udaberria negu ondoren!
Aritza zarraren oroitzez
aurrera beti! makurtu ez!
Arrotzak nai ba'gaitu lagun,
utzi gaitzala irauten euskaldun.
Anai gazteak! Biotzak gora...
Ildakoei otoi eta lora...!
Arrotz! Arrotz! Alperrikan abil
euskaldunen erria naian il
Eman eiozu, Yaungoikoa,
geure lengoari geroa,
Euskalerria bizi dedin
Zeure mendi, bere Legeakin!
Erriak Dantza ta Guda mendi goietan...
Aupa mutillak! Aurrera!
Bakea baitegu biotzetan,
ez degu iltzeko beldurra!
Euskalerri'ko mutil gazteak,
Aingeru, naiz ta Gudari
gorroto gabe yausiak dira
mendigoietan kantari!
© Telesforo Monzon