IJITUARENA
«Zortzigarren doñuz»
Aiek plazan ageri orduko
aur guziok leiotik begira...
eta aitak guri: «Ijituak dira».
Aurtzarotik ikusiak ditut
txapel-gorri gizen bi artean
erririk erri eske ta igesian
Gonaz lurra ikutuan,
andrak semea kolkoan,
aien ondasun zan...
tximiñu xar bat dantzan...!
Auxe izan geure pekatu barkatu!
Ijituak uxatu.
Gaur aien antza geuk artu!
Ijitu naiz, tximiñurik ez,
ta aren ordez
gu bearko dantzatu...!
Pau'n (Bearne'n) 1940 garrenaren Garagarrillak 24
© Telesforo Monzon