Airea mamitzen ari da.
Lurrari goragale sargoi bat
heldu zaio,
eta elefante txiki
bat jaio da.
Airea mamitzen ari da.
Lurrari goragale sargoi bat
heldu zaio;
berdearen azala:
zuhaitz hostotsuez
belar ugariez
beroz
hezetasunez
lehertzen ari da,
mantso...
eta elefanta haundi batek
arraultze txiki bat
egin du.
Berotasun ugari bat
horitu da
inguruko zeruetan.
© Rafa Egiguren