«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»
Harluxet, 1995
Zabala Etxeberria, aita Antonio
Euskal idazle gipuzkoarra (Tolosa, 1928). Auspoa bildumaren sortzailea da (1961). Bertsolariez eta bertsolaritzaz idatzi du, batik bat; Txirrita, Pello Errota, Xenpelar, Udarregi eta Fernando Amezketarraren bizitza eta bertsoei buruzko lan monografikoak. Lan itzela egin du bertsolaritzaren aztarnak bilduz, hala bertso-paperak nola gogoan gordetako bertsoak, doinuak eta pasadizoak. Euskaltzain osoa da 1964az geroztik.
|
|
|
|