A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z
efemerideak

literaturaren zubitegia    

  Kardaberaz, Agustin  

«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995



 

Kardaberaz, Agustin

 

Euskal idazle gipuzkoarra (Hernani, 1703 - Bologna, 1770). Oñati, Azkoitia, Bergara eta Bilboko jesuitetan teologiako irakaslea izan zen. Loiolan finkatu zen eta Gipuzkoa eta Bizkaia osoan sermoiak ematen ibili zen misiolari. Hizlari onaren ospea lortu zuen. Loiolan Larramendirekin bizi izan zen (1763). Jesuitak egotzi zituztenean Italiara jo zuen (1767). Bere lanen artean, »Retórica Vascongada» deitua izan den Eusqueraren berri onac (1761) eta Hegoaldean hedadura handia izan zuen Cristauaren Vicitza (1774) dira nagusiak. Gipuzkeraz idatzi zuen. Idazle ugaria, hamalauren bat obra aszetiko egin zituen. San Inazio Loiolakoaren bizitzari buruzko lanak eta euskaraz ondo idatzi, irakurri eta hitz egiteko liburuak ere idatzi zituen.

 



AURKIBIDEAK

  Aurkibide alfabetikoa:


  Bilaketa kronologikoa:

        Bi urteren artekoa:

tik   ra

        Urte bakarrekoa:


  Testu bilaketa:


Idazleak     Liburuak



Literaturaren Zubitegia Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da