A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z
efemerideak

literaturaren zubitegia    

  Belaustegigoitia, Federiko  

«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995



 

Belaustegigoitia, Federiko

 

Euskal idazle arabarra (Laudio, 1877 - Areeta, Getxo, 1947). Deustuan eta El Escorialen zuzenbidea eta filosofia eta letrak ikasi eta Durangon egokitu zen (1907). Euskal-Esnalea eta Euskara aldizkarietako kolaboratzaile izan zen; »Belaustegigoitia'tar Perderika» eta »B'tar P.» izenez sinatzen zituen artikuluak. Besteak beste, Andoni Deunaren bizitza, 1919; Historia de una mujer vasca, 1931 eta euskal gramatikari buruzko Por la lengua nacional vasca, 1909; Euskeraren ikasbide erresa, 1912; La unificación del euskera, 1919; Por la lengua nacional vasca eta Hacia una lucha de verdad pro-euskera, 1936 idatzi zituen.

 



AURKIBIDEAK

  Aurkibide alfabetikoa:


  Bilaketa kronologikoa:

        Bi urteren artekoa:

tik   ra

        Urte bakarrekoa:


  Testu bilaketa:


Idazleak     Liburuak



Literaturaren Zubitegia Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da