A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z
efemerideak

literaturaren zubitegia    

  Etxeberria, Jose Kruz  

«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995



 

Etxeberria, Frai Jose Kruz

 

Erlijioso eta euskal idazle gipuzkoarra (Oiartzun?, 1773 - Urnieta, 1853). Gipuzkoa eta Nafarroan barrena ibili zen sermolari. Independentzi gerran Fernando VII.aren aldekoa izateagatik preso egon zen, Fernando VII.a Espainiara itzuli arte. Debozioko liburuak idatzi zituen gipuzkera argi eta ulerterrazean: Devoziozco vicitzaraco sarrera San Francisco Salesec atera eta Aita Frai Jose Cruz Echeverriac euscaraz ipini duena (1821), Ongui bizitzeco ta ongui iltceco laguntza (1824) eta Jesusen imitacioco edo berari jarraitcen eracusten duen liburuba (1829). Ez zuen euskararen azterketarako zaletasunik izan eta ez zuen lexikoa zaindu, garrantzia edukiari eman zion eta gaztelaniaz ere idatzi zuen, betiere gai deboziokoak hartuta.

 



AURKIBIDEAK

  Aurkibide alfabetikoa:


  Bilaketa kronologikoa:

        Bi urteren artekoa:

tik   ra

        Urte bakarrekoa:


  Testu bilaketa:


Idazleak     Liburuak



Literaturaren Zubitegia Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da