A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z
efemerideak

literaturaren zubitegia    

  Markiegi, Jose  

«Lur hiztegi entziklopedikoa»

Lur, 1991-1994



 

Markiegi Olazabal, Jose

 

Gipuzkoar idazlea eta itzultzailea (Deba, 1895 - Oiartzun, 1936). Comillaseko (Santander) apaizgaitegian ikasketak egin ondoren Aprikano (Araba) eta Arrasaten izan zen apaiz. Itzulpen nagusiak: Mixio-eskuliburua (1931, Manual de Misiones), San Luis´en bizitza (La vida de San Luis, Herrera y Oriaren obratik euskaratua, 1932), Txerren zubiko gertaria (La farce du Pont du diable, H. Gehonen obratik euskaratua, 1934) eta Eriotz bide (Todes Heg, P. Humperten obratik euskaratua, 1935). Jaungoiko-Zale, Argia eta Yakintza agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Espainiako gerra zibila hasi bezain laister, frankistek atxilotu eta fusilatu egin zuten Oiartzunen 1936ko urriaren 24an.

 



AURKIBIDEAK

  Aurkibide alfabetikoa:


  Bilaketa kronologikoa:

        Bi urteren artekoa:

tik   ra

        Urte bakarrekoa:


  Testu bilaketa:


Idazleak     Liburuak



Literaturaren Zubitegia Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da