A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z
efemerideak

literaturaren zubitegia    

  Landart, Daniel  

«Euskal literaturaren antologia»
X. Mendiguren / K. Izagirre

Elkar, 1998



 

        Daniel Landart Nafarroa Behereko Donostirin jaio zen 1946an. Batez ere antzerki eta prosa lanak idatzi baditu ere, poesiazkoa izan zuen estreinako liburua: Hogoi urte (1968). Aldaketa handia ekarri zuen honek Ipar Euskal Herriko literaturara, belaunaldi berri baten jaiotza adierazten baitu: gazteak, bai euskararen bai Euskal Herriaren batasuna nahi zutenak, eta apaiztegiekiko harremanik gabeak, laborari eta langileak.

        Poesia ere desberdina eginen dute, beraz: xumea, arrandikerietatik urrun, bere herriari eta erroei lotua, sentimenduak ezkutatzen ez dituena eta eguneroko bizitzan eta arazoetan edaten duena.

 

Obrak:

— Hogoi urte (1968)

— Noiz (1970)

— Hil biziak (1973)

— Xori gorriak eta...Antzerkia hiru zati eta bost agertaldi (1973)

— Aihen ahula. Haur denborako hixtorio mixterio (1978)

— Erranak erran... (1981)

— Nola jin, hala joan... (1985)

— Batita haundia (1994)

 



AURKIBIDEAK

  Aurkibide alfabetikoa:


  Bilaketa kronologikoa:

        Bi urteren artekoa:

tik   ra

        Urte bakarrekoa:


  Testu bilaketa:


Idazleak     Liburuak



Literaturaren Zubitegia Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da