A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z
efemerideak

literaturaren zubitegia    

  Mujika, Gregorio  

«Euskal literaturaren antologia»
X. Mendiguren / K. Izagirre

Elkar, 1998



 

        Gregorio Muxika Ormaiztegin jaio zen 1882an eta Donostian hil 1931n. Mendearen hasierako Hego Euskal Herriko kultur mugimenduko ekintzaile nabarmena izan zen: Euskal Esnalea elkarteko idazkari, Euskalerriaren Alde aldizkariko sortzaile eta zuzendari, Eusko Ikaskuntzako I. Kongresuko idazkari, beste aldizkari askotako kolaboratzaile, hizlari iaio, antolatzaile fin...

        Gregorio Muxika eta Pedro Migel Urruzuno gipuzkerazko prosa herrikoiaren eredutzat har ditzakegu, ordura arte euskal testuetatik urrun egondako baserritar eta euskaldun xeheen artean saiatu baitziren irakurzaletasuna bultzatzen, idazki umoretsu eta errazen bitartez. Idazkera eta ahalegin hauen adibide biribilena Pernando Amezketarra liburua izan zen, 1927an kaleratua, lehendik ere ahoz aho zebiltzan Amezketako Pernandoren pasadizoei buruzko lehenengo bilduma idatzia. Hona hango ipuin bat, Pernandoren umorea eta Muxikaren idazkera arina erakusten dizkiguna.

 

Obrak:

— Lorak eta ogia

— Euskeraren alde

— Eibar'ko seme ospatsuen berri batzuek

— Iturriaga-Kardaberaz-Urbieta

— Maitasunez erein!

— Zurtasun-gogoa

— Pernando Amezketarra

— Asteartea

— Saski-Naski

 



AURKIBIDEAK

  Aurkibide alfabetikoa:


  Bilaketa kronologikoa:

        Bi urteren artekoa:

tik   ra

        Urte bakarrekoa:


  Testu bilaketa:


Idazleak     Liburuak



Literaturaren Zubitegia Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da