A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z
efemerideak

literaturaren zubitegia    

  Lardizabal, Francisco Ignacio  

«Iraupena eta lekukotasuna»
Patxi Salaberri

Elkar, 2002



 

        Are nabarmenagoa gertatuko zen «literatur» funtzionamendu hori Frantzisko I. Lardizabal (1806-1855) apaiz zaldibiarraren kasuan. D. Royaumont-en obran oinarritutako Testamentu Zarreko eta Berriko kondaira liburuak (Tolosa, 1855) lortu zuen arrakasta guztiz ezohikoa suertatuko zen Euskal Literaturaren historian. B. Larregiren bertsioa aurrean zuela burutu zuen bibliaren bulgarizazio hura hamaika etxetan izango zen irakurria, horrek adierazten zuen guztiarekin. Sermoien estilo landu eta efektistetatik ohi baino urrutiago eta kontakizun samurrenetik hurbilago, estilo narratibo arin eta ez —hain— erretorikoa eskaintzen zion hizkuntzaren arloan, irudienean, literatur baliabideenean, etab. konformatzen ari zen euskal irakurle —oraindik— monotematikoegiari.

 



AURKIBIDEAK

  Aurkibide alfabetikoa:


  Bilaketa kronologikoa:

        Bi urteren artekoa:

tik   ra

        Urte bakarrekoa:


  Testu bilaketa:


Idazleak     Liburuak



Literaturaren Zubitegia Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da