A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z
efemerideak

literaturaren zubitegia    

  Lardizabal, Francisco Ignacio  

«Euskal literatura alfabetatzeko»
Enrike Zabala

Pax, 1979



 

FRANTZISKO INAZIO LARDIZABAL (1806 -1855)

 

        BIZITZA

        Zaldibitarra. Lazkaoko karmeldar komentuan hasi zituen apaiz-ikasketak. Bartolome Santa Teresarekin harremanak ba zituela dirudi (hau ere Lazkaoko komentuan bizi izan bait zen azken urteetan). Idaztankeran ere haren kutsua ba duela dirudi.

        Zaldibin bizi izan zen apaiz bezala. Izurrite batean hil zen sasoirik onenean.

 

        IDAZLANA

        —Testamentu Zarreco eta berrico Condaira. Tolosa 1855. Argitalpen asko izan du. Azkena 1957koa; Testamentu Berria bakarrik, ordea, azken honetan.

        —Gramática Vascongada. Donostia 1856.

 

        ERITZI KRITIKOA

        Hizkuntza-aldetik, landua, garbia, jatorra eta guztiz argia dela esan dezakegu. Euskara ondo menderatzen du. Gramatikalaria zen, eta ongi aztertua zeukan hizkuntza.

        Lardizabal, batez ere, kontalari ona da: gauzak erraz eta argi adieraztea maite du guzien gainetik. Arreta handiz idatzi zuen, eta txukuna gertatzen da bere esaldi eta narrazioetan. Horregatik, jendeak asko estimatu eta irakurri izan du. Gauzak patxaran esaten ditu; ez da oldartsu eta indartsu horietakoa; beharbada zertxobait hotza; baina lan guztiari begiratuz, ederra da.

 



AURKIBIDEAK

  Aurkibide alfabetikoa:


  Bilaketa kronologikoa:

        Bi urteren artekoa:

tik   ra

        Urte bakarrekoa:


  Testu bilaketa:


Idazleak     Liburuak



Literaturaren Zubitegia Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da